Está en la página 1de 1
ADEGI GEROA ERABILTZEN ARI DA LANGILEEI XANTAIA EGITEKO Ekarpenak ez egitea gomendatzen die enpresei, hau

ADEGI GEROA ERABILTZEN ARI DA LANGILEEI XANTAIA EGITEKO

Ekarpenak ez egitea gomendatzen die enpresei, hau legearen kontra badoa ere

Gaur bildu da GEROAren Gobernu-Batzordea, eta bertan ADEGIk baieztatu du bere enpresei jarraibideak eman dizkiela GEROAra ekarpenik ez egiteko, legeak horretara derrigortzen badu ere. ELAk salatu egin du “ADEGIren jarrera, xantaia eta mehatxua adierazten duena; berriro ere ultraaktibitatearen amaiaz baliatu nahi du lan-kostuak edozein preziotan murrizteko”. ELAk duela hainbat hilabete salatu izan du “ADEGIk ez duela negoziatzeko borondaterik, eta patronalaren estrategian aitzindari gisa jokatzen du; lehen minututik erreforma laboralak eskaintzen dizkion pribilegio guztiak erabili nahi ditu Gipuzkoako langileen soldata- eta lan-baldintzak okertzeko”.

ADEGIri dagokio une honetan GEROAren presidentzia, baina inolako lotsarik gabe eskatzen die erakunde horretarako ekarpenik ez egiteko hitzarmenaren ultraaktibitatea amaitu den sektoreetako enpresei, nahiz eta eskura izan kontrakoa dioten hainbat aditu ezagunen txosten juridikoak -GEROAk berak eskatutako bi txosten barne (bata Eusko Jaurlaritzari eta bestea abokatuen bulego bati)-; txosten horietan esaten da ekarpenak egiten jarraitu beharra dagoela, metaleko hitzarmenaren ultraaktibitatea amaituta ere.

ELAk argi adierazi nahi du “defenditu egingo duela GEROArako ekarpenak egiteko Gipuzkoako langileen eskubidea; gizarte-aurreikuspeneko entitate hau aitzindaria da estatuan eta Europan”. Horretarako “bide guztiak hartuko ditugu: batetik, juridikoa, gure ustez legeak babestu egiten baikaitu, eta bestetik, ekintza sindikala GEROArako ekarpenak bertan behera uzten duen lantoki bakoitzean”. Bide batez, berriro agertu nahi dugu guztiz erabakita gaudela “GEROAren moduko proiektu bat bultzatzen jarraitzera, pentsio publikoen prestazio osagarriak eskaintzen dituena; erakunde honek egunez egun erakusten du bere kaudimena eta kudeaketa egokia; ez dugu onartuko ADEGIk langileen interesekin jokatzerik”.

ELAk dei egiten diegu enpresarioei “orain arte bezala GEROAko ekarpenak

egiten jarrai dezaten, bai baitakigu euretako gehienek entitatean parte hartzen jartzeko borondatea dutela”.

Halaber,

Joseba Villarreal ( Negoziazio kolektiboko arduraduna )

Donostia, 2013ko uztailaren 11