2008-09 IKASTURTEKO MIMETIZ IKASTETXEKO PRAKTIKA ONAK

2007-08 ikasturtean elkarbizitza planari ekin genion lehenengo aldiz. Ikasturte horretan sentzibilizazio, diagnostiko eta planifikazio faseak burutu genituen. Fase horiei esker eskolako elkarbizitza inguruko lehentasunak, beharrak eta kezkak agerian gelditu ziren. Horiei erantzun egoki bat eman nahian aurtengo plangintzan hainbat jarduera gauzatzen joan gara: Beraz, gure aurtengo helburu nagusiak ondoko hauek izan dira: Adostutako arautegi bat sortu. Tutoretza Plana egin, adostu eta sistematizatu. Hezkuntza komunitate osoak formakuntza jaso: gatazkak eraldatzeko estrategiak. Elkarbizitza batzordea mantendu. Adostutako akordioak eskolako planean txertatu. Estamentuen artean elkar hobeto ezagutzeko eta harremanak estutzeko ditugun ekintza ludikoak guztion artean antolatu. Ikasleak osotasunean baloratu. Guzti horiek bete ahal izateko ondorengo jarduerak aurrera eraman dira: o Adostutako arautegi bat sortu: Eskolako hainbat eremu erabiltzeko eskubideak, betebeharrak eta ondorio logikoak (edo neurri zuzentzaileak) adibidez: ikasgelan, pasabidean, komunean, jolastokian, jantokian eta autobusean. Lan hori burutzeko zikloka elkartu ginen lehen eta haur hezkuntzan; ekarpenak elkarbizitza batzordera eraman ziren eta honek batu, adostu eta itxura eman zion dokumentuari. Tutoretza saioetan (Lehen Hezkuntzan), ikasleekin komentatu, eztabaidatu eta haien ekarpenak jaso ziren. Jantoki zein autobuseko monitoreekin ere prozedura berberari jarraitu genion. Eskolako elkarbizitza behatokian aurkeztuko da bere oneritzia izateko. O.O.G.an ere, datorren ikasturtearen hasieran jakinaraziko zaio onartzeko eta gure A.J.A.n txertatu ahal izateko. Familia guztieei helaraziko zaie eskolan kurtso hasieran banatzen den liburuzkaren bidez eta kurtso hasierako batzarretan.

-

-

o Tutoretza Plana egin, adostu eta sistematizatu. Zikloka, tutoretzarako plangintza edo programazioa zehaztu da, non helburuak, edukiak, jarduerak eta ebaluaziorako irizpideak islatzen diren. Honekin batera, tutoretza planean agertu beharreko beste hainbat atal ere zehaztu dira eskolako dokumentu zehatz bat izateko. Programazio edo plangintza hori gauzatzeko, astero ordu beteko saio bat ezarri da ordutegi barruan. Abian jarri ahala urtero sor daitezkeen aldaketak, proposamen

-

berriak eta moldaketak, zikloko koordinatzaileak idatziz jaso beharko ditu hurrengo ikasturteko tutoretza planean gogoan izateko. o Hezkuntza komunitate osoak formakuntza jaso: gatazkak eraldatzeko estrategiak. Lehengo hiruhilean klaustro kide guztiek Haur eta Lehen Hezkuntzako gatazkeen ebazpenerako kurrikulumaren inguruko formakuntza jaso zuten, 16 ordukoa izan delarik. Martxoaren bigarren hamabostaldian, jantokiko monitoreek ere gai berberari buruzko prestakuntza izan dute. Familiek, martxoaren 31n, “Autoridad, diálogo y convivencia familiar” izeneko tailerrean parte hartuko dute.

-

o Elkarbizitza batzordea mantendu. Iaz osaturiko batzordea mantendu da kide berberekin (ziklo guztietako ordezkariak, aholkularia, zuzendaria eta ikasketa burua). Batzorde honek aurreko eginkizun guztiak bideratu eta koordinati egin ditu.

o Adostutako akordioak eskolako planean txertatu. Sortutako dokumentu guztiek beren islada izango dute bai tutoretza planean zein eskolako A.J.A.n.

o Estamentuen artean elkar hobeto ezagutzeko eta harremanak estutzeko ditugun ekintza ludikoak guztion artean antolatu. Proposamenak kurtso hasieran egin ziren, bai ikasturte hasierako gelako batzarretan zein O.O.G.ean. Inplikazioa eskasa izan da, nahiz eta puntualki zenbait ekintzetan parte hartu (gabonetan, inauterietan, …). Nahiz eta ekintza ludikoak ez izan, badude ordezkariak behatokian (2 ama) eta Agenda 21ean (3-4 ama).

-

o Ikasleak osotasunean baloratu. Edukin kontzeptualak eta prozedurazkoak ez dira soilik kontuan izaten, jarrerazkoei ere garantís handia ematen zaie. Umeen garapenarako garrantzitsuak diren hainbat aspektu ere oso gogoan izaten dira eta tutoretza saioetan landu eta baloratu egiten dira (autoestimua, norberen nortasuna, sentimenduak, emozioak, ahalmenak sustatzea, motibazioa etab.).