Está en la página 1de 4

ELKARBIZITZAREN MINTEGIA: BEURKO B.H.I. ELKARBIZITZA PLANAREN 2.URTEA 1.

- SARRERA: Aure Garcia naiz, orientatzailea, eta Carmen Rodriguezekin batera Beurko B.H.I.ko Elkarbizitza Planaren koordinatzailea. Bigarren urtean gaude eta helbururik nagusiena izan da Elkarbizitzaren Behatokia martxan jartzea. Lehen urtean bai Sentsibilizazioa eta bai Diagnostikoa gauzatu ondoren, bi helburu nagusitu ziren hurrengo urtean lan egiteko: 1. Ikasleengan eta gurasoengan Zentruari egokitasuna (pertenentzia) sustatzea, 2. Estamentu guztiek Elkarbizitzaren edukiari buruz gauza bera ulertu ondoren, batutako plana aurrera eramatea: guztion interesak entzun behar dira, helburu komun batzuk denon artean eraikitzea, eguneroko harremanak hobetu behar direla, horretarako gatazka zer den eta zertarako balio duen denok adostu behar dugu eta planteamendu berritzailearekin hurrengo ROF-AJAa finkatzen joatea, bataz bestearen artean. 2.- ELKARBIZITZA BEHATOKIA MARTXAN JARRI: 07-08ko kurtso amaieran Elkarbizitzaren Behatokia martxan jarri genuen. Osaturik zegoen era honetan:  Zuzendaritza Taldeko bi partaide: Zuzendaria eta Ikasketa Burua  Guraso Elkartetik: bi ama  Ikuslegoengandik: Batxilergoko bi neska ikasle. Kurtsoan zehar komenigarria ikusi da D.B.H.ko beste bi ikasle egotea.  Udaletxeko ordezkaria gure kasuan Arratsaldeko Tutoretzaren Programaren hezitzailearen presentzia egokia dela iruditu zaigu.

 Zentruko Elkarbizitza Proiektuko aipatutako koordinatzaileak.

Lehenengo saioan, 08-09 kurtso hasieran eginda, Elkarbizitza Behatokiak zertarako balio edo balio behar duen argitzen saiatu ginen. Guztioi gustatzen zitzaigun xehea hau zen: Zentruko Elkarbizitzaren dinamizatzailea. Termino horrek zer esan nahi zuen: iazko diagnostikoak ikusarazi zigun bezala ordua da Zentruan parte hartzen duten estamentu hezitzaile guztiak batera jo behar dugula. Pizkanaka-pizkanaka espazio komun batzuk bilatzen joan beharko dugula, eta batez ere Elkarbizitza hobetzeko, batzen gaituzte gaiak eta errealitateak era positiboan aztertu eta ondorio eraikitzaileak ateratzen aritzea. 3.- HELBURUAK GAUZATZEN: Orain arte mahai gainean daukagun gauzak, materialak, akordioak, egindako iradokizunak, hauexek dira:  Estamentu guztietako definizio potoloa denez, horrek iradokitzen dituen zehaztasunak gauzatzen joatea.  D.B.H.ko delegatuen batzarraren plataforma osatua eta “Elkarbizitza osasungarria” lemapean ikasleengandik aztertutako jokabideak zelan moldatzen bideratzen: Hain zuzen ere, Zentruak dituen alde positiboak aztertu ondoren, gusturago sentitzeko zeintzuk izango ziren aldaketatik jarraituz, zer egin dezaken edo nola jokatu behar duen bakoitzak Zentruko giroa eta elkarbizitza hobetzeko, bukatzen.  R.O.F.-A.J.A berriak planteamendu berriekin asmatutako dago. Aurten komenigarria ikusi dugu, beraz, berridazteko, birdefinitzeko eta egokitzeko prozesu batean, Zentru lez, sartzea. Ardatz nagusia hau izango da: Ikasleen Eskubideak (Biltzeko eskubidea, adierazpen eskubidea, osotasun, nortasun eta duintasun pertsonaleko eskubidea, holan 14 eskubide garatu arte) bermatu eta Elkarbizitzaren definizioaren arabera,

estamentu (irakasleak, gurasoak eta ikasleak) guztion artean moldatu eta kudeatuko dugu. Zentruko Klaustroak AJA garatzea erabaki du. Mintegi buruen bilera, besteak beste, aprobetxatuz, irakasleek haren mintegietan, AJAren garapena lan egingo dute. Esan beharra dago, harreman guztietan eta zehatz-mehatz zentrukoetan, beti gatazkak agertuko direla. AJA berriak, oinarrizko xedearen barruan, berehalako ezaugarri bat dauka. Horrek suposatzen du batzuetan berehala erantzukizunaren onespenak arazoaren konponbidea lortuko duela eta beste batzuetan bitartekariak ahalik eta lasterren agertuko direla gatazkak hozten ( Zuzendaritza , “Elkarbizitza Kontseilua” delako osatzeko ikusten dugun talde berezia, etc.). Zentruko Elkarbizitza Osasungarrirako, dagoenekoz, zeintzuk diren gure “praktika onak” hausnarketa bat egitea eta esplizitatzea beharrezkoa ikusten dugu. Hain zuzen ere, gatazkak konpontzeko baliogarria izan zaiguna, irudimenezko neurriak, entzumenaren garapena, tolerantzia kontzeptuaren ezaugarriak, errespetuko jokabideak, etb. Zentruko Elkarbizitza Osasungarriaren aldeko planteamenduarekin lan egin behar den irakasle kopurua handituz joan. Gai honi begira, beraiek iniziatiba batzuk aurrera eramaten animatuko dugu Adibideen artean, erakuskizun diren azaleko sinbolo batzuk eguneratzen: Zentruko logotipo ofiziala, estamentu guztiei batzen gaituen irudi berriak asmatu (kamisetak, web orria, Zentruko urtekaria, etb.) Ikasleengandik sortutako ekimenak (iniziatiba): kulturalak eta kirolezkoak, hain zuzen ere, onetsi, isladatu eta Zentru osoari jakinarazi. Adi egotea, ingurutik etortzen diren errealitateei, hau da: teknologia berrien dimentsio onak eta arriskuak aztertu, Udaletxetik datozen elkar lan egiteko programak, irakasleen eguneko lanak aurrera eramateko laguntzak,… Elkarbizitza Planaren oinarrizko akordioak inpreganatuko ditu Zentruko Dokumentu guztiak.

4.-ONDORIOAK: a. Zentruaren Elkarbizitzan lan egitea harremanetako osasunean lan egitea da. b. Arazo eta gatazkak konpontzeko, Zentruak, ahalik eta komenigarrien era “dialogikoa” batean egin behar dela, onartzen joan behar da. AJA, estamentu guztion artean gauzatzen. c. Irudimenaz, hiru estamentuen artean elkarrekin lan egiteko espazio komun gehiago aurkitzen joango gara. d. Ikasleekiko parte hartzeko iniziatibak bermatu eta egonkorrak izan daitezen, lan egin beharko dugu.