Está en la página 1de 16

PATINAK

HISTORIA: Patinaiaren historia Joseph Merlin-eri esker hasi zen. Hau,1735ko irailaren 17an jaio zen Belgikako herri batean, hain zuzen ere Huys herrian. Joseph Merlin izan zen lehenengo patinak asmatu zituena 1760. urtean. 1770. urtean Londreseko Cox museoko zuzendari bihurtu zen eta bertan egin zuen bere asmakuntza bakarraren erakustaldia, gurpildun patinena hain zuzen ere. Oxford Street-eko bere etxean ere bazituen bere lanaren hainbat adibide, non pare bat gurpildun patin erakusten zituen. Asmatzaile bezala historian duen lekua, gizartean bere asmakizuna aurkeztu zuenean gertatu zen anekdota batekin batera doa: Gurpildun patinekin eta biolin batekin,Londres erdigunean, CarlisleHouse-n ospatu zen mozorro dantzan sartu zen. Patinak ez zituztenez abiadura jaisteko ez norabidea kontrolatzeko baliabiderik, dantzalekuaren amaieran zegoen ispilu baten aurka jo zuen. Ez zuen bakarrik ispiluaren eta biolinaren haustura eragin, izan ere, Joseph Merlin-ek min izugarria hartu zuen. Porrot honen ondoren, hau da, patinen baliabide faltaren ondorioz ez zen entzun ezer patinei buruz 1790. urterarte, izan ere, urte horretan Pariseko erremintari batek patin-a-terre izeneko gurpildun patinak asmatu zituen. 25 urte behar izan zituen patin honek ezagutzera emateko. Gurpildun gaineko patinak 1818. urtean Berlinen lehenengo aldiz Der Maler oder die Wintervergngungen baletaren estreinuan erabiliak izan ziren. Baleta izotz patinetan ibiltzeko sortua izan zen baina aretoan posible ez zenez izotza sortzea gurpildun gaineko patinak erabili ziren. Gurpildun gaineko patinen lehenengo patentea 1817. urtean M. Petitbled-ek aurkeztu zuen Frantzian. Patin hauek metalezko, egurrezko edo marfilezko gurpilak, egurrezko oinarri bat eta hanketan lotzeko uhal batzuk edukitzean datza. Patin guztiek tamaina berbera zuten eta gurpilak finkoak zituztenez ezinezkoa zen lerro kurbatuetan desplazatzea.

1823. urtean Londresen Robert Jonh Tyers-ek Rolito izeneko eredua patentatu zuen.Britainiako patenteen bulegoan Rolito-a zapatetan edo botetan erantsia izanda beharragatik edo plazerragatik desplazatzeko aparatu bezala deskribatu zuten. Eredu hau lerroan kokaturik zituen 5 gurpil finkoz osatua zegoen eta jendearen arreta erakarri zuen gertaera izan zen. Laster hainbat eta hainbat eredu patentatu agertu ziren, bakoitza bere aurreko eredua baino apur bat sofistikatuagoa.

SVEN RODRIGUEZ

PATINAK

Horrela patinak hedatzen hasi ziren baina denbora dezente igaro zen arrakasta handia lortzera iritsi arte. Alemanian izan zen herrikoia egin zen tokia. 1840. urtean Berlinetik gertu zegoen taberna batean, patinen gainean zebiltzan neskek zerbitzatzen zituzten bertako bezeroak. Berrikuntza honek pertsona askoren arreta erakarri zuen eta zerbitzuen hobekuntza. 1857. urtean Conven Garden-en eta Strand-en Londres erdiguneko bi zonalde garrantzitsuetan bi patinai pista ireki ziren. 1863. urtean, Estatu Batuetan, James Leonard Plimpton-ek gurpilak esekidura baten azpian kokatzea pentsatu zuen eta horrela posible izan zen patina maniobratzea kurbak egitea posible eginez. Patin hauek bi pare gurpil zituzten paraleloan kokatuta aurrean eta atzean gaur egun ezagutzen ditugunak bezala eta une horrerarte asmatu zirenak baino nagusiagoak izan ziren. Plimpton-en patinak arrakastatsuak izan eta denbora gutxira patinai pistak elkartzeko guneak bihurtu ziren. Igalaterran, gurpilen gaineko patinaia haserrea izan zen leku tradizional askotan. Pista asko gaizki mantenduak eta doituak izan zirenez, lehen ospeolatuak ez zuen denbora asko iraun. Plimpton-ek ere gurpil gaineko patinaiaren lehen erakundea sortu zen Estatu Batuetan eta gurpilen gaineko patinaiaren lehen sozietate internazionala antolatu zuen. Lehen trebetasun konpetentziei ere jatorria eman zien ( The Plimpton Medal) eta patinen kategoria sistema garatu zuen. Samuel Winslow, James Leonar Plimpton-ek kontratatu zuen berak asmatutako patinak ekoizteko. Honen ondorioz, Samuel Winslow gurpilen gaineko patinetara nahasi zen. 1870. hamarkadan, Winslow bere patin eredua ekoizten hasi zen eta Plimton-ek auzitara eraman zuen. Biek azkenean patinen ekoizpenarekin jarraitzea erabaki zuten. 1880. hamarkadan, Estatu Batuetako 3000 patinai pistetan milioi bat patin pare baino gehiago erabiltzen ari ziren. Samuel Winslow-en patinak garai horietan herrikoiak bihurtu ziren Estatu Batuetan.

SVEN RODRIGUEZ

PATINAK

Patinen hobekuntza mekanikoak patinaiaren errenazimenduari lagundu zioten. Patinei orratzezko errodamenduak erantsi zizkioten, honek aurreko ereduak baino errodadura hobeagoa baimentzen zuten. Horrela, jarraitzaile gehiago irabazi zituen, izan ere, irristatzeko ez zen hainbeste ahalegin egin behar.

Hiri handietan pista berri eta handiagoak ireki ziren. Txikagon, adibidez, 1884. urtean Casino Rink izena zuen pista bat ireki zen eta polo partiduetako, lasterketetarako era gurpilen gaineko patinen dantzarako agertokia izan zen. Hala eta guztiz ere, 1890eko bizikletaren asmakuntza izan zela eta, hurrengo hamarkadan patinen ospea galdu egin zen. 1902. urtean, Txikagoko koliseoan, patinai pista berri bat ireki zen. Irekitze gauean 7000 pertsona aurkeztu ziren bertara. 1908. urtean, Madison Square Garden patinai pista bihurtu zen eta hurrengo 2 urteetan ehunka patinai pista ireki ziren Estatu Batuetan eta Igalaterran. Lehen Mundu Gerrararte herrikoia izan zen patinaia, baina zineak, autoak eta dantzak jende asko erakarri zuen, beraz, patinaiak ospea galdu zuen berriz baina ez guztiz. Horrela, patinak, bere historian zehar, gorabehera asko izan zituen Joseph Merlin-en ahaleginetatik pilota errodamenduak erabiltzen hasi ziren lehenengo urteetararte. 60. hamarkadan, teknologiak jarduera honi hazten lagundu zion adin nagusitasunera heldu arte. Agian etorkizunean gurpilen gaineko patinak lehen asmatzaileak imajinatu zuten proiektuetako baten antza izatera heltzen den.

SVEN RODRIGUEZ

PATINAK

PATINEN SAILKAPENA GURPILEN ARABERA

Lau gurpiletako patinak: lau gurpilak (bi alde batean, bi bestean) eta puntan frenatzen laguntzen digun goma, patin hauek artistikan erabiltzen dira gurpilen kokapena estabilitatea ematen digutelako, kirol hauetarako egokiak dira akrobaziak direla eta. Lineako patinak: patin azkarragoak dira, 5 edo 7 gurpil ditu roller edo patin arruntenak dira, bere abantaia abiadura da.

PATINEN SAILKAPENA ESTILOEN ARABERA

Fitness patinak: ikasteko egokienak dira eta edonon aurkitu daiteke ordu asko pasata erosoenak dira hauen botaren egitura eta segurtasuna dela. Gurpilen eragina oso nabaria da, hauei esker erraz mugitzen gara energi gutxi erabiliz,alderako mugimenduak egitea erraza da.

SVEN RODRIGUEZ

PATINAK

Patin agresiboak: Skateparkeko plataformetan(half pipe,U) erabiltzen diren patinak, hauekin akrobaziak egiteko egokiagoak dira, gurpil txikiagoak erabiltzen dituzt(motelagoak dira) eta txasisan leku uste dute grindeak egiteko. Hastapenerako ez dira egokienak.

FREESKATE: Fitnees eta agresiboen arteko konbinaketa da, bota gogorra dute eta slalom egiteko aproposak dira edo zein motatako bira edo derrapeak. Duten plantilei esker amortiguazio ona lortzen dute. Ez dira aproposenak ikasteko.

SVEN RODRIGUEZ

PATINAK

Hockey patinak: Arinak eta erresistenteak dira , izan ere, hockey-a oso azkarra da eta erritmo eta norabide aldaketa asko izaten ditu.Bota sintetikoa edo larruzkoa izan daiteke eta zauriak sahesten duen estalki bat du. Patinen hauetan kontrol azkarra bilatzen da.

Abiadurazko patinak Patin hauek, txapelketetarako, ahalik eta abiadura altuena lortzeko ediseinatuak daude. Horretarako orkatila libre uzten duen bota batez, pisu arinez, gurpilaren diametroa handia da.

SVEN RODRIGUEZ

PATINAK

GURPIL MOTA

Gero eta handiago orduan eta azkarragoa izango da, Gurpila gero eta handiagoa izan abiadura handiagoa hartuko du. Txikiagoa bada errazago izango da biratzea. Normalean errepidetik ibiltzeko 72mm eta 80mm tarteko gurpilak erabili ditzakezu. Gurpilen gogortasuna zenbakien bidez adierazten da: zenbaki txikiak gurpil biguinak adierazten dituzte (74A) eta handiak gogorrak (93A). Gurpil gogorrak eremu lauetan erabiltzen dira eta gehiago irauten dute. Gurpil biguinak eremu irregularretan handiagoa dituzte. Patin mota FITNESS Tamaina 72 / 90mm erabiltzen dira eta atxikipen

Gogortasuna 78A / 83A 83A / 85A

FREESKATE 72 / 84mm AGRESIBOAK

47 / 59

SVEN RODRIGUEZ

PATINAK

ERRODAMENDU MOTA EZBERDINAK Errodamendua engranaje baten frikzioa gutxitzeko mekanismo bat da. Patinetan, gurpilaren eta gurpila giara lotzen duen torlojuaren frikzioa murrizteko erabiltzen da. Gurpil bakoitzak bi errodamendu behar ditu. Errodamenduen kalitatea adierazteko ABEC letrak eta zenbaki bat erabiltzen da. ABEC 1 gogorrak dira, baina abiadura txikia dute. ABEC 3 eta ABEC 5: aukera egokia izan daiteke erabilera normal bat eman behar badiogu. ABEC 7 eta ABEC 9 txapelketetan erabiltzen dira azkarrak baina ahulak .

TXASIS MOTA EZBERDINAK Txasis-a patinaren botari lotua doan zatia da eta gurpilak jasaten ditu. Plastikozkoak, aluminiozkoak edo material konposatuzkoak izan daitezke. Txasis-ak botari lotuak joan daitezke, pieza bakar bat eratuz, edo torlojutuak edo txertatuak egon daitezke, honela ordezkatzea ahalbidetuko digu.

SVEN RODRIGUEZ

PATINAK

HASIERAKO JARRERA: Patinen puntak belaunak eta sorbaldak lerroan egon behar dira, belaunak flexionatuz eta ipurdia pixka atera eta eskuak aurrean orekatzeko.

FRENATZEKO MODUAK
SVEN RODRIGUEZ 9

PATINAK

T moduan: Patin bat bestearen kontrako indarra eginez; ez dira mugituko gelditu egingo da, T baten itzura hartuz. Atzeko frenoa erabiliz: patina atzean frenoa baldinba du patinaren punta altzatu eta honekin lurra ukituko dugu.

MUGITZEKO MODUAK: OINEZ BEZALA: Irristatu gabe, patinak ez dijoazte paralelo eta atzera eta aurrera mugitu gaitezke. Abiadura hartzeko erabili dezakegu hastapenean. Hanken puntak irekita egon behar dira.

BULTZADA: Patin bat zuzen eta bestea 45 gradutan bultzatu eta gauza bera egin bestearekin gero eta mugimendua handiagoa egin abiadura gehio.

LIMOIA: Gorputzarekin gora eta behera eginez laguntzen du. Pisua lehenengo orpotan jarri eta gero puntetan, hau behin eta berriz egin mugimendua lortzen da. Limoi erdiak: Oin batekin zuzen eta bestearekin limoia eginez. Limoi zatikatua: Erreferentzi bezala lerro zuzen bat hartuaz; limoi erdi bat ezkerrarekin beste bat ondoren eskuinarekin.

S moduko irristaketa: Gerri kolpe bat eta gorputzaren inklinazioa erabiliko ditugu irristaketa hau egiteko.

SVEN RODRIGUEZ

10

PATINAK

Biraketaren bidezko balazta: Patinetan ez da sekulan bizikletan bezala geratzen. Hemen birak ez dute bapateko gelditzea sortzen, abiadura galera bat baizik. Biraketa da balaztatzeko modurik erabiliena. Biraketa azkarra bada lehenago geratuko gera luzeagoa bada motelago geldituko gara.

T moduko balazta: Era honetan gurpilek asko sufritzen eta gastatu egiten dira. T-an balaztatzeko nahikoa da hanka bat bestearen atzean ipintzea baina beti ere hanka urruti eramanda eta ez beste patinari pegatua. Aurrean doan hanka pixka bat flexionatuko dugu.

BIRATZEKO MODU EZBERDINAK: Oinarrizko biraketa: Pisua kanpoko patinean ipinita edo kanpoko patinarekin bultzatuaz; barnealdera biratuko da.

Orpo biraketa: Aurreko patina orpo gainean irristatuz patina kanpo aldera erortzen utzi eta kanpo aldera bira eman.

SVEN RODRIGUEZ

11

PATINAK

Abiadurako biraketa: Oina ongi gurutzatu eta ez utzi lerroan, honek desoreka handia sortzen du. Aurreratzen dugun oina gurutzatu egiten da eta atzekoa gerri kolpe baten Garrantzitsua da gorputzaren pisua biraren aldera desorekatzea

OREKA MODU EZBERDINAK: Pisu aldaketa: Gorputzaren pisua aurreko hankan jarriz, gorputza makurtu eskuak belauna gainean jarriz eta beste hanka atzerantz eramanez. Puntila oreka: Abiada hartu ondoren atzeko patina aurreko gurpilaren gainean soilik ibiliko da. Orpo-punta: Aurrekoaren berdina, baina aurreko hanka orpoaren gainean jarriko dugu eta atzekoa puntaren gainean.

SVEN RODRIGUEZ

12

PATINAK

STREET

80. hamarkada bukaeratik eboluzio bat jasan duen patinai modalitate bat da. Patinez baliatuz, akrobaziak egitean eta oztopoak gainditzean, hala nola, arrapalak, zintarriak, eskudelak edo half-pipesa-k datza. Skatepark-etan ere praktikatzen da.

PATIN

HOCKEY Patin hockeya bost jokalariz osaturiko bi talderen (zelaiko lau jokalari eta atezain bat) arteko lehian datzan kirola da. Zelaiak hesiz inguratuta egon behar du, izkinak borobilduak eta zelai bakoitzean porteria bana egon behar du. Jokalariak lau gurpil paraleloz osaturiko patinen bidez mugitu behar dira eta sticka edo zurezko makila baten bidez kautxuzko pilota bat gidatu behar dute, hau aurkako taldearen porterian sartzen saiatuz.

SVEN RODRIGUEZ

13

PATINAK

ABIADURA PATINA Abiadura patinaiari, patin lasterketa ere deitzen zaio, beraz izenak dioen bezala patin lasterketa batean datza. Patin klasikoez egiten zenaren bilakaera da. Hainbat instalakuntza ezberdinetan praktikatzen da, hala nola:

TRAIL SKATE Kirol honetan mendian edo oztopoak dituzten lekuak bilatzen da. PATIN ARTISTIKOA Hainbat elementu tekniko nahasten dituen kirol konbinazioa da, egoera fisiko oso ona eskatzen du, baita ere koordinazio maila altua, honetaz gain musikalitatea kontuan hartzen da.

SVEN RODRIGUEZ

14

PATINAK

EVGENY PLUSHENKO
Bere estatuko 7 aldiz txapelduna , 3 aldiz mundukoa, platazko domina joko olimpikoetan, urrea turinen.

ALEXEI YAGUDIN
Txapeldun olimpikoa lau aldiz eta munduko txapelduna.

SVEN RODRIGUEZ

15

PATINAK

Estatu batuetako txapelduna da,eta neguko joko olimpikoetan irabazi zuen baita ere, 5 palatazko domin ditu eta brontzezko bat.

SVEN RODRIGUEZ

16

También podría gustarte