Está en la página 1de 10

IZENEMATEAK SARIAK ARAUAK ARAUDIA

VI. ITXARTU HERRIARTEKO FUTBOL TXAPELKETA

IZENEMATEA

VI. ITXARTU Herriarteko Futbol Txapelketan eskuartzeko izen-ematea apirilaren 1ea hasiko da eta apirilaren 27an bukatuko da. Denboraldi honetako Txapelketan zure taldearekin jokatu nahi baduzu, honekin batera doakizun Izenemate-orria bete beharko duzu eta orri hori beteta Itxratu Taldea posta elektroniko honetara bidali behar duzue: itxartu.itxartu@gmail.com Lehen partidua jokatzen duzuenean, jokalari bakoitzaren Nortasun Agiriaren fotokopiak eman beharko dituzue (gehienez, 10 jokalari) Izenematea baliagarria izateko talde guztiek 100,00 ordaindu beharko dute, dirutan Jaio Berria tabernan edo maiaren 1a baino lehenago Itxartu Taldeak BBKn duen 2095 0022 0091 0982 6678 kontuan sartuz. Partidu guztiak Algortako Batzokiko jolasgunean jokatuko dira, Apirilaren 27etik aurrera. Aldaketarik ezean, partiduak 17:00etatik aurrera larunbat arratsaldeetan jokatuko dira.

VI. ITXARTU HERRIARTEKO FUTBOL TXAPELKETA EMAN BEHARREKO DATUAK


TALDEAREN IZENA: ORDEZKARIAREN DATUAK IZENA ABIZENAK E-MAIL HELBIDEA POSTA KODEA HERRIA 1. TELEFONOA 2. TELEFONOA KAMISETAREN KOLOREA: PRAKAREN KOLOREA: JOKALARIAK IZEN-ABIZENAK 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 NORTASUN AGIRIA. ORDEZKARIORDEAREN DATUAK

VI. ITXARTU HERRIARTEKO FUTBOL TXAPELKETA SARIAK

Aurreikusitako sariak, gutxienez 20 taldek izena emango duela eta lau partidu jokatzeko aukera izango dutela bermatuz, hauexek dira:

Txapelketaren txapelduna Bigarrena Hirugarrena Laugarrena

500,00 Kirol materialean eta Garaikurra. 300,00 Kirol materialean eta Garaikurra. 200,00 Kirol materialean eta Garaikurra. Garaikurra.

10 taldek baino gehiagok izena emango balute, Kirol materialean ematen diren sariak proportzionalki handituko lirateke.

Azken faseko golegilerik nagusiaren Garaikurra (final erdiak, hirugarren eta laugarren posturako partidua eta finala). Berdinketa gertatuz gero lehenago sailkatutako taldeko jokalariari emango zaio eta talde berekoak badira, azken partiduan lehenago gola sartu duenari). Azken faseko atezainik onenaren Garaikurra (final erdiak, hirugarren eta laugarren posturako partidua eta finala). Berdinketa gertatuz gero, lehen sailaktutako taldeko atezainari emango zaio. Azken faseko jokalaririk onenaren Garaikurra (final erdiak, hirugarren eta laugarren posturako partidua eta finala). Antolatzaileek erabakiko dute.

VI. ITXARTU HERRIARTEKO FUTBOL TXAPELKETA TXAPELKETAREN ARAUAK


1. Jokalariek 15 urte beteta izan behar dute gutxienez. 2. Talde bakoitza gehienez 10 jokalarik osatuko dute. Izenemateko epearen barruan bere kopuru hori betetzen ez duten taldeei maiatzaren 4era bitartean luzatuko zaie epea horretarako. Data horretatik aurrera eta finalerdiak hasi baino lehenago, hiru alta-baja-ordezko onartuko dira gehienez. 3. Talde bakoitzean gehienez hiru jokalari federatu egon daitezke. Jokalari federatua aurtengo denboraldian Futbol eta Futbol-aretoko edozein Federaziotan, mailatan edo txapelketatan izena emanda dagoen oro izango da. Nahiz eta esku-hartzaile guztien fede ona uste badugu ere, atal honetan ageri den araua apurtzen duen edozein talde Txapelketatik kanpo utziko da besterik gabe. 4. Ezein jokalarik ezin dezake eman bere izena talde batean baino gehiagotan. 5. Izena ematen duten talde-kopuruaren arabera bi multzo osatuko dira eta Txapelketa esku-hartzaileen arteko ligaxka-erara jokatuko da. Horren ondoren finalerdiak eta finala egongo dira. Baldin eta azkenean multzo bakarra egingo balitz, Ligaxka amaitu ondoren final aurrekoak era honetara jokatuko dira: Ligaxkako lehena laugarrenaren aurka eta bigarrena hirugarrenaren aurka. Bi finalerdietako galtzaileek hirugarren eta laugarrenak zeintzuk diren erabakitzeko partidua jokatuko dute. Bi finalerdietako Irabazleek lehen eta bigarren tokiak erabakitzeko partidua jokatuko dute. 6. Partiduak Antolatzaileek finkatzen dituzten orduetan hasiko dira, eta ordu horietatik gehienez 15 minutuko atzerapenak onartuko dira. 7. Partidu batean talde bat agertu dela esan ahal izateko, talde horretako 3 jokalarik bederen agertu behar dute (eta partidua horiekin jokatu beharko dute). Bi jokalari edo gutxiago agertzen badira, ez-aurkeztutzat joko da talde hori. 8. Talde bat partidu batera agertzen ez bada, partidu hori 4-0 emaitzaz galdutzat emango zaio eta, gainera, 3 puntuko zigorra ezarriko zaio. Berriro, hots bigarren aldiz, holakorik gertatuz gero, taldea txapelketatik kanpo geratuko da. Kasu honetan lehenago jokatutako partida guztiak ezereztuta geratuko dira. 9. Talde batek, partidu batera agertuko ez dela jakinik, 24 ordutako aurrerapenaz Antolatzaileei horren berri ematen badie, partidua 4-0 emaitzaz galduko du eta, gainera, 2 puntuko zigorra ezarriko zaio. Berriro,

hots bigarren aldiz, beste horrenbeste gertatzen bada, taldea txapelketatik kanpo geratuko da. 10. Arrazoi bereziak tarteko, talderen batek partidu bat ezin badu jokatu eta beste taldearekin partidua beste egun batean jokatzeko ados jartzen bada, aldez aurretik baimena eskatu beharko die Antolatzaileei. 11. Hurrengo faseetarako sailkatzeko eta kanporatzeko sistema Antolatzaileek beraiek erabakiko dute, izena emandako talde kopuruaren arabera. 12. Txapelketaren lehen fasea bukatzean bi talde edo gehiagok puntu kopuru bera badute, berdinketa era honetara apurtuko da: Bi talderen arteko berdinketa: soilik bi talde horiek elkarren aurka jokatutako partiduak hartuko dira kontuan, eta berriro berdinketa egonez gero, bien arteko gol kopurua izango da erabakitzailea. Bi talde baino gehiagoren arteko berdinketa: hemen ere ligaxkaren bukaeran berdinduta geratu diren taldeen arteko partiduak baino ez dira kontuan hartuko. Era honetara berdinketa apurtzen ez bada, berdinduta jarraitzen duten talde guztien arteko partiduetako golen aldeek erabakiko dute. Eta oraindik berdinketak badirau, talde guztien artean gol gehiago sartu dituzten taldeak sailkatuko dira. Neurri hauek guztiak hartu ondoren, bai bi talderen artean edo bai gehiagoren artean, oraindik berdinketak badirau, taldeen ordezkariak bertan daudelarik, zozketa egingo da auzia konpontzeko. 13. Emaitzak eta sailkapenak Internet-en bidez Txapelketaren webgunean, begiratu ahal izango dira, www.itxartu.com. 14. Talderen batek bere aurkariaren taldean izen eman gabeko jokalariak edo 3 federatu baino gehiago ari direnaren susmoak eraginda jarritako erreklamazioa beranduenik partidu horren osteko asteazkenean jarri behar da. 15. Jokozaina edo aurkari bat joz gero, talde osoa geratuko da txapelketatik kanpo une horretatik aurrera. 16. Arauak edo araudia ez betetzegatik edo Txapelketan zehar gertatu daitezkeen beste zio batzugatik Antolatzaileek edozein talde utzi dezakete txapelketatik kanpo. Kasu honetan talde hori izenemateko kuota berreskuratzeko eskubiderik gabe geratuko da.
17. Antolatzaileek jokalari bat onartzeko bere datu guztiak jakin behar ditu eta

Nortasun agiriaren, Gidatzeko baimenaren edo Pasaportearen fotokopia eskuratu behar du. Une hori heldu arte EZ du Antolatzaileen baimenik Txapelketako ezein partidutan eskuartzeko. 18. Antolatzaileek bere taldean izen eman duten jokalari guztien zerrenda emango dio talde horren ordezkariari. Edozein jokalariren izena, abizenak edo azaldutako agiria gaizki idatzita egonez gero, ahalik eta lasterren eman behar du horren berri taldeak, zuzendu dadin.

19. Taldeak izango du bere jokalari guztien izen ematearen erantzukizuna eta ez beste inork. Hala izanik, iruzur bidez Antolatzaileak engainatu nahi badira, taldea edozein unetan txapelketatik kanporatua izan daiteke, diruitzulketarik gabe. 20. Txapelketan eskuartzeko arauak, araudia eta bestelako baldintzen berri talde osoari emateko erantzukizuna taldearen ordezkariaren eskutan dago. 21. Antolatzaileek ez dute bere gain hartzen gertatu daitezkeen balizko minak, gaixotasunak, arinak zein larriak, heriotzak, bai Txapelketan zehar zein jokozelaira joatean, partiduetan edo Txapelketa honetatik ondorioztatu daitezkeen bestelako kasuetan ere. 22. Antolatzaileek beraientzako gordetzen dute arau hauek aurreikusten ez dituzten edozein erabaki hartzeko eskubidea. 23. Antolatzaileek hartutako erabakiak gora jo ezinak dira. 24. Arau hauetan aurreikusten ez den edozein ustekabeko Antolatzaileek konponduko dute. 25. Istiluren bategatik (jokamolde bortitza edo Txapelketaren jarduera kaltetu edo larriki aldatu dezaketen beste arrazoi batzugatik) Antolatzaileek taldeak, jokalariak eta entrenatzaileak onartzeko edo ez onartzeko eskubidea izango dute. 26. Behin izena eman eta araudiaren eta arauen ale bana izanda, talde guztiek onartzen dituzte bi agiri horik. 27. Antolatzaileek beraiek dituzten baliabide guztiak jartzen ditu taldeen eskutan, bere borondate onenaz, eta talde guztiek instalakuntza guztiak errespetatu ditzan nahi dute. Beraz, ez ditu instalakuntza hauek ezein taldek birrindu ditzan onartuko. Dagozkion neurriak hartuko dira eta, behar baldin bada, kaltea egin duen taldea txapelketatik kanpo utziko da, une horretatik aurrera eta baita hurrengo urteetan ere. 28. Txapelketa hau alderdi guztietan eredugarria izan dadin nahi dute antolatzaileek eta horretarako laguntza osoa eskatu nahi die ordezkariei, entrenatzaileei, jokalariei, jokozainei eta ikusleei, hala gertatzen ez bada egoki joko dituen neurri guztiak ezarriko dituelarik. 29. Zelaira talde bakoitzeko jokalariak eta beren entrenatzaileak baino ezin izango dira sartu, eta ikuslegoa joko-zelatik kanpo egongo da. 30. Denboraldi honetan edo aurrekoren batean Txapelketan zehar eragindako istiluengatik, taldeetako edozeini (jokalari, prestatzaile fisiko, entrenatzaile) zelaira sartzeko debekua ezarri dakioke. 31. Zelaiaren barruan erretzea edo jatea, eta alkoholdun edaririk eramatea debekatuta dago.

32. Halaber, bere eserlekuan edo aldagelako bere esparruan utzitako hondarrak jaso eta bi toki horiek garbitu behar ditu ezinbestean dagokion taldeak.

VI. ITXARTU HERRIARTEKO FUTBOL TXAPELKETA ARAUDIA

1. Partiduan zehar taldea bost jokalarik osatuko dute, beraien artean atezaina kontuan hartuta. 2. Partiduak 25 minutuko bi zatitan banatuko dira, ordularia eten gabe abian delarik, eta bi zatien artean gehienez 5 minutuko atsedenaldia egongo da. Antolatzaileek, arrazoi bereziak egonez gero, zatiak laburragoak izan daitezela erabaki dezake. 3. Talde bakoitzak eta zati bakoitzean minutu bateko geldiunea eskatu dezake. Geldiune hori eskatzeko taldeak baloiaren jabe izan behar du jokaldia hasi baino lehen (alboko sakea, ertzeko sakea, gola, ). 4. Nahi adina aldaketa egin daitezke. 5. Aldaketak baloia geldirik dagoenean egingo dira eta aldez aurretik jokozainari eskatuta. 6. Alboko sakeak zein ertzeko sakeak oinez egingo dira. Albotik baloia zuzenean ate barrura bidaliz gero ez da goltzat hartuko, bai ordea ertzeko sakeetan. Baina alboko sakeetan baloiak jokalariren bat edo atezaina jotzen badu, gola baliozkoa izango da. 7. Sakeetan baloia erabat geldirik egongo da, alboko marraren gainean edo zelaiaren ertz batean. Alboko sakea egiten duen jokalaria zelaitik kanpo jarriko da. 8. Bere arearen barrutik edozein jaurtiketa egiten duenean, atezainak zelaiaren erdiko marraz bestaldera bidali dezake baloia, eskuz edo oinez. Areatik kanpo atezainak beste edozein jokalarik bezala jokatu dezake. 9. Atezainak bere arean edo bere zelaian 4 segundotan zehar izan dezake baloia jokaldi batean; baina hori gaindituz gero, atezaina zegoen puntutik aterako den falta adieraziko da. Zelaiaren erdiko marra igarotzen duenean, aldiz, nahi adina denbora iraun dezake jokatzen aurkariaren zelaian. 10. Denbora nahita galtzea zigortu egingo da, beste taldeari sakea emanez (4 segundo). 11. Falta jaurtiketa guztiak zuzenak izango dira. 12. Falta jaurtiketetan jokalari aurkariak ezin daitezke baloitik 5 metrora baino hurbilago jarri.

13. Jokalari batek bere atezainari baloia lagatzen badio, honek eskuz soilik jokalariak bularrez edo buruz jo duenean hartu ahal izango du. Lagapena eginez gero edo lagapen okerra izanez gero, falta adieraziko da eta arauurratzea egin den puntutik burutuko da. Atezainak eskuetan jaso gabeko paseak baloia zelaiaren erdiko marra gainditu ostean baino ezin daitezke egin. 14. Entrenatzaileen zein jokalarien protestak, eserlekutik zein joko-zelaitik, behin eta berriro izaten direnean, joko-zelaitik kanporatzea ekarriko du zigor eran. 15. Diziplina zigorren ezarpena era honetara egingo da: Lehen kanporaketa bi minuturako izango da eta kanporatua berriro zelairatuko da denbora hori igaro ondoren edo lehenago, jokalari gehiagorekin dagoen taldeak golik sartzen duenean. Bigarren kanporaketa partidu osorako izango da, baina kanporatu eta bost minutura bere hutsunea beste jokalari batek bete dezake. Bi taldeak 3 edo 4 jokalarirekin ari badira eta golik egiten bada, lehen bezala jarraituko dute. Talde batek bi jokalari kanporatuta baditu eta jokalari gehiago duen taldeak golik sartzen badu, lehenago kanporatutako jokalaria itzuliko da zelaira. Jokalari bat 2 edo 5 minuturako kanporatuta dagoen bitartean ezin daiteke beste jokalari bat bere ordez zelairatu. 16. Azken fasean txartel horiak eta gorriak egongo dira. Txartel horia ohartarazpena da eta gorriak kanporaketa adierazten du. Txartel gorria norbaiti bigarren horia ikusten duenean aterako zaio edo norbaitek beste norbaiti (jokalari, entrenatzaile, jokozain, eta abarri) eraso egiten dionean erakutsiko zaio.