Está en la página 1de 2

ARGUDIO TESTUAK

1. DEFINIZIOA Norberaren iritzia defendatzeko edo besteena arrazoizko testua da. Erabat subjektiboak izaten dira. errefusatzeko

2. EGITURA Hiru pauso nagusi jarraitzen ditu halako testu batek: hasierako tesia, tratatu nahi den gaia datorren zatia; argudioaren gorputza, tesia defendatzeko ematen diren arrazoiak; tesi berria edo ondorioak. Egitura hori ez da beti horrela betetzen bertsolaritza kasu: ideia nagusia amaieran agertzen delako gehienetan. Igorleak berak antolatuko du diskurtsoaren ideen ordena. Horren ildotik izango genituzke: testu induktiboak, arrazoietatik hasita gaia den ondoriora iritsiko direnak; testu deduktiboek, ordea, hasieran tesia emango dute, ostean arrazoia emateko; eta, azkenik, testu zirkularrak, tesia edo ideia nagusia hasieran zein bukaeran ematen dutenak. 3. ARGUDIO MOTAK Autoritate argudioa: pertsona ospetsuen edo instituzio baten aipua egiten denean, norberaren argudioari indarra ematearren. Iritzi orokorraren argudioa: herriaren aipua, giza talde batek esana edo onartua dela esaten denean, igorle-hartzailearen arteko komunikazioa sustatzeko: gu erabiltzea ni izenordainaren ordez... Zentzuzkoaren argudioa: giza adimena eta logika hartzen dira argudioen sostengu, zentzungabekeriatik, absurdotik libratu garela esateko. Adibideen bidezko argudioa: esperientzia, datu, edota ipuinek aberastu eta indartu besterik ez dute egingo gure arrazonamendua, sinesgarria gerta dakien hartzaileei.

Analogiazko argudioa: defendatu nahi den eta beste baten arteko konparaketa, hain zuzen ere, gureari indar berezia eranstearren. Aurkarien kontrako argudioa: pertsonen izen ona hondatzeko, aurkakoaren argudioak errefusatu beharrean, haren izaera edo nortasuna dira kolokan jartzen direnak. 4. EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKO ETA TESTUALAK 4.1. Ezaugarri morfosintaktikoak Esan, uste, iritzi, argudiatu, erantzun, errefusatu, gure ustez, gure aburuz, zera pentsatzen dut... motatako aditz eta adierazpenak sarritan erabiliko dira. Menderakuntzazko perpausak ugariak izango dira, batez ere kausalak eta kontzesiboak; era berean, juntaduraren bidezko perpaus eta juntagailuak hainbatetan agertuko zaizkigu. Era askotako laguntzaileak erabiliko dira (adjektiboak eta aposizioak) testuak argiagoak izan daitezen. Lehenengo pertsona plurala eta plural maiestatikoa asko erabiliko da. Subjuntiboko aditz formak eta aditz perifrasikoak ere sarritan aurkituko ditugu. 4.2. Ezaugarri lexiko-semantikoak Esanahi bakarreko ez diren hitzen erabilera, igorlearen subjektibotasuna handitzeko. Beste batzuetan, ordea, kontzeptu bat bera modu askotara ager daiteke, testuaren argitasunaren mesederako. Zenbait baliabide erretorikoen erabilera: anaforak, elipsiak, paralelismoak, metafora, metonimia, antitesia... Hitzak behin eta berriz birdefinitzen dira, ulergarritasunaren aldera. Formulak, kultismoak, aipuak etab. erabiltzea. 4.3. Testu mailako ezaugarriak Antolatzaile ugari izango dira, arrazoiak lotzeko eta konklusioak emateko balio dutelako: Arrazoiak emateko: gainera, baita ere, are gehiago, ez hori bakarrik, batetik...bestetik, -(en)ez, -(e)lako... Arrazoiak kontrajartzeko: baina, hala ere, edozein modutan, dena den, nahiz eta... Konklusiorako: beraz, horrela, laburbilduz, ondorio gisa, horregatik, hori guztia dela eta.. Igorle-hartzailearen jokoak garrantzia du, igorlearen aurkezpenean, zein hartzailearen tratamenduan. Egituran garrantzi handia du tesien eta argudioen gorputzak. Beste idazle batzuen aipu, erreferentzia edo iruzkinak sarritan ageri dira.

También podría gustarte