Está en la página 1de 15

1A maila

(200-300)

Euskara
Kultura
Korrika

Ataza honetan Korrika zer


den ikusiko duzu eta
aurtengo Korrikari buruz
arituko zara.

Horretarako:

a. Korrika zer den azaltzen


duen bideo bat ikusiko
duzu, eta aurtengo
Korrikaren nondik
norakoak ezagutuko dituzu.

b. Omenaldirako egindako
dokumentalean agertuko
diren bi lagun ezagutuko
dituzu.

c. Korrika 16 bideoklipa
ikusi eta baloratuko duzu.

d. Benetan bidaltzeko
postal bat idatzi, diseinatu
eta muntatuko duzu.

e. Korrikan parte hartzeko


moduak ikusiko dituzu.

AUTOIKASKUNTZA

KORRIKA 16
TUTOREAREN ORRIA

ATAZA: KORRIKA 16 (3:00)

A KORRIKARI BURUZKO INFORMAZIOA JASOKO DU (ZER DEN KORRIKA, KORRIKA KANTA, OMENDUAK,...) ETA
HAINBAT ARIKETA EGINGO DITU, BATEZ ERE LEXIKOA LANTZEKO.

TUTORETZA
Galdetu ea lexikoarekin arazo berezirik izan duen, zer moduz ulertu duen bideo-pasartea (“Zer da
Korrika?”), testuak,...
Galdetu ikasleari Korrika 16 kanta (edo bideo-klipa) zer iruditu zaion.

B KORRIKARI BURUZKO POSTALA IDATZIKO DU, PARTE HARTZEKO MODUAK IKUSI ETA LEXIKOA ERREPASATUKO DU.

TUTORETZA
Idatzi duen postala eta helbideak erakutsiko dizkizu zuzen ditzazun. Zuzenketa kontuak aztertuta, postala
NORI bidaliko dion galdetuko diogu eta benetan bidaltzera animatuko dugu. Horretarako collage polita
egiteko irudiak eskaintzen dizkiogu ataza honetan. Bestela, e-postaz bidaltzea animatuko dugu eta
hurrengo tutoretzan jaso duen erantzunari buruz galde egingo diogu.
Korrikan parte hartzeko moduei buruz hitz egingo dugu ikaslearekin, zein asmo duen galdetu,... (bide
batez, mintzasaioan ikasleak elkarri ERRONKA egitera animatuko ditugu).

MINTZALAGUNAREKIN EDO MINTZASAIOAN


Ikasleak Korrikan parte hartzeko moduei buruz dakiena azalduko du, eta berak aurtengo Korrikan nola
parte hartzeko asmoa duen azalduko du. Ikasleak Korrikan izandako esperientzia ere azalduko du.

Mintzasaioan gaiaz aritzeko proposamena


KORRIKA 16

Ikus “Korrika jolasak”


deituriko ataza.

2
IKASLEAREN ORRIA

ATAZA: KORRIKA 16

A KORRIKARI BURUZKO INFORMAZIOA JASOKO DUZU: ZER DEN KORRIKA, KORRIKA KANTA, OMENDUAK,...
(RECIBIRÁS INFORMACIÓN SOBRE LA KORRIKA: QUÉ ES LA KORRIKA, LA CANCIÓN, LOS HOMENAJEADOS,...).

EGINKIZUNAK ZUZENKETAK
Egin “Korrikarako hiztegitxoa” ariketa, lexikoa
aberasteko (4. or.). Erantzunak 14. orrian (Respuestas en la página 14).
Haz el ejercicio "Korrikarako hiztegitxoa" para aprender
el léxico (pág. 4).

Ikusi “Korrika irudiak” girotzen hasteko eta egin Erantzunak ikusteko ikusi "Zer da Korrika?" bideo-
“Egia ote?” ariketa (5. or.). pasartea. Zalantzarik baduzu ikus 14. or. (Ve la
Ve "Korrika irudiak" para entrar en ambiente y haz el
secuencia de video "Zer da Korrika?" para ver si tus
ejercicio "Egia ote?" (pág. 5) respuestas son correctas. Si tienes dudas, mira la
página 14).

Irakurri “Eta aurtengo Korrika zer?” orriko testua eta


bete hutsuneak aurtengo datuak gaineratuta (6.or.). Erantzunak 14. orrian (Respuestas en la página 14).
Lee el texto de la página "Eta aurtengo korrika zer?" y
rellena los huecos con los datos de este año (pág. 6).

Ikusi Korrika 16 bideo-klipa eta baloratu (7. or.). Komentatu tutorearekin zure inpresioa (Comenta
con el tutor tu opinión).
Ve el video clip "Korrika 16" y valóralo (pág. 7).

Irakurri testuak eta erantzun galderak (8. or.). Erantzunak 14. orrian (Respuestas en la página 14).

Lee el texto y responde las preguntas (pág. 8).

B KORRIKARI BURUZKO POSTALA IDATZIKO DUZU, PARTE HARTZEKO MODUAK IKUSI ETA LEXIKOA ERREPASATUKO DUZU.
(ESCRIBIRÁS UNA POSTAL SOBRE LA KORRIKA, VERÁS CÓMO PARTICIPAR EN ELLA, Y REPASARÁS EL LÉXICO).

EGINKIZUNAK ZUZENKETAK
Idatzi postal bat lagun bat Korrikara gonbidatzeko Zeuk idatzitako postala eta helbideak tutoreari
eta egin “Helbideak euskaraz” ariketa (9.-10. orr). erakutsi, eta helbide okerra 14. orrian begiratu
(Muéstrale la postal y las direcciones al tutor y
Escribe una postal para invitar a un amigo a participar
mira la dirección mal escrita en la pág. 14 ).
en la Korrika y haz el ejercicio siguiente (págs. 9 y 10).

Korrikan parte hartzeko zerrenda osatu eta pentsatu Zeuk egindako zerrenda eta 15. orrikoa alderatu
desafioren bat lagun bati botatzeko (11. or.). (Compara tu lista y la de la página 15).
Mintzasaioan azaldu zeure esperientziak Korrikan
Completa la lista sobre cómo participar en la Korrika y
piensa algún desafío (pág. 11). eta bota erronkak (Explica tu experiencia en la
Korrika a tus compañeros y desafíalos!).

Egin lexikoa errepasatzeko ariketa (12. or.). Erantzunak 15. orrian (Respuestas en la página 15).
Haz el ejercicio para repasar el léxico (pág. 12).

3
KORRIKARAKO HIZTEGITXOA

Egingo al duzu kiniela berezi hau? Bi zutabeetako hitzek:


Esanahi berdina baldin badute, 1 jarriko duzu.
Kontrako esanahia baldin badute, 2 jarriko duzu
Zerikusirik ez badute, x jarriko duzu. Ea zenbat asmatzen duzun!

KINIELA

ANTOLATZEA ............... LO EGITEA


EKITALDI ............... BAZKALDU
ZEHARKATU ............... IGARO, PASA
ESKUALDEAN ............... ZONALDEAN
BATZORDEAK ............... TALDEAK
BILTZEA ............... BOTATZEA
ANTZERKIA ............... ZINEMA
SUSTATZEKO ............... BULTZATZEKO
HITZALDI ............... MINTZALDI
ANTZEZLEA ............... AKTOREA
ANTZEZLANA ............... JOLASTU
OMENDU ............... MEZPREZATU
LELOA ............... LEMA
IKUSKIZUN ............... LAN EGIN

Ongi ulertu dituzu? Bada, froga txiki bat egingo duzu. Bete hutsuneak beheko hitzak erabilita:

1.- Dagoeneko Korrika ........................................... martxan daude herrietan

2.- Kontzertu bat ........................................... ez da hain erraza

3.- Dirua ........................................... oso zaila izaten da

4- Jaietan ........................................... asko egiten dira

5.- Kirola ........................................... gauza asko antolatzen dituzte kirol elkarteek.

ANTOLATZEA / BATZORDEAK / SUSTATZEKO / BILTZEA / EKITALDI

Asmatu kinielako ezkerreko zutabeko hitzak erabilita pare bat esaldi (nahi dituzun hitzak aukeratu):

1)....................................................................................................................................................................................
......................................................................................................................................................................................

2)....................................................................................................................................................................................
......................................................................................................................................................................................

4
EGIA OTE DA?
“Zer da Korrika?” bideo-pasartea entzun aurretik esan esaldi hauek egia edo gezurra diren. Ondoren, ikusi
bideo-pasartea eta zeure erantzunak egiaztatu (Oharra: Bideo-pasartean Korrika 12ri buruz hitz egiten da).

1) Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.
2) Korrika urtero egiten da.
3) Eusko Jaurlaritzak antolatzen du.
4) Korrika antolatzeko herri eta auzoetan batzordeak sortzen dira.
5) Biltzen den dirua azken jaian parranda handia egiteko da.
6) Korrika ez da inoiz gelditzen; ez gauez, ez egunez.
7) Korrikak norbait omentzen du beti.
8) Korrika kulturala ere badago, eta ekitaldi kultural asko egiten dira.
9) Korrika euskara bultzatzeko eta euskararen alde dirua biltzeko egiten da.

Horrelako irudiak ere ikus daitezke korrikan.


Beraz, alferrak zaretenontzat ere bada parte hartzeko aukera.
Hori bai, korrika egiten ez duenak oihu egin dezala, e?!
“Hemen gaude, euskararen alde!”
“Ttipi-ttapa, ttipi-tapa, Korrika!”

5
ETA AURTENGO KORRIKA, ZER?
Entzun duzun neskak ez du aurtengo Korrikari buruz hitz egin, eta beraz, ez ditu aurtengo datuak eman.
Jarriko al dituzu zuk aurtengo Korrikari buruzko datuak hutsuneetan?

“Korrika bi urtez behin antolatzen dugun ekitaldia da. AEK-k antolatzen du eta Korrika joango gara herriz
herri, Euskal Herri guztia zeharkatu arte, bai eskualde eta herrialde guztietatik pasatuko gara.

Korrika antolatzeko batzordeak antolatzen ditugu herri guztietan, eta batzordeak erabakitzen du herri horretan
zer egin: bertso afariak, jaialdiak, kontzertuak… eta dirua biltzea, dirua biltzen dugu eta diru honekin (1)
…………………………………………………………….…………………………………………….....................................
…………………………………………………………….…………………………………………….....................................

Korrika ez da geldituko, ez egunez, ez gauez ere, egun guztietan zehar Korrika arituko da jendea, lekuko
bat izango dute beraien eskuetan eta lekuko horren barruan mezu bat izango da. Mezu hori azken egunean
irakurriko da festa nagusian. Aurten festa hau (2) …..................... egingo da, Korrika aurten (3) …………………….
………………................... izango da, hamaika egunetan zehar gelditu gabe arituko da.

Korrikak norbait omentzen du urtero eta aurten (4) ………………………………............................................


....................................................................................................……………………………………………………………
.………………………………………….....................................……………………………………………………………...

Korrikaren barruan Korrika kulturala antolatzen dugu eta Korrika kultural honek kulturarekin loturik dauden
ekitaldi eta jai diferenteak antolatzen ditu. Esaterako (5) …………....………………………………………………….....
……………………………………………………………………………………………………………………………………..
……………………………………………………………………………………………………………………………………..

Korrika bi urtez behin antolatzen den ekitaldia da eta honekin euskara kalera atera nahi dugu jendeak ikus
dezan zer garrantzitsua den euskara. Horrela, jendea animatu egingo da euskara ikastera euskaltegietan,
barnetegietan, gau eskoletan eta Korrikarekin batera aurten euskara kanpoan egongo da hamaika egunetan
zehar eta aurtengo lelo berria hau izango da (6):…………………………………….............................………….”

BETE ITZAZU GOIKO HUTSUNEAK BEHEKO INFORMAZIOA ERABILIZ:

a) Ongi etorri! Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!

b) Euskararen alde lan egiten jarraitu ahal izateko inbertsioak egingo


ditugu: euskaltegi berriak erosi, zaharrak berritu,...

c) Gasteizen.

d) Bertso saioak, hitzaldiak, antzezlanak, kale animazioa, musika


emanaldiak,...

e) Euskararen mundura hurbildu diren lagunak omenduko ditu, kanpokoak


zein bertokoak. Omenaldi hau egiteko, dokumental bat prestatu du
Jon Maia bertsolariak, eta bertan euskarari “ongietorri” esan dioten
lagun batzuen istorioak ezagutuko ditugu.

f) Tuteratik Gasteizera.

6
KORRIKA 16 KANTA
Ikusi bideo-klipa (edo entzun kanta) eta esaguzu, zer iruditu zaizu? Jarri X zeure aukeran edo idatzi zeure hitzetan.

ONGI ETORRI, LAGUN!! ZER IRUDITU ZAIZU?


Orain euskara da soa
Rami hasi zen Afrikan euskaraz doa pausoa  Izugarri gustatu zait!
eta Andoni Gernikan euskara da itsasoa
zerua lurra auzoa  Oso ona!
Maddalen berriz Sohütan
Evaristo Amerikan euskara herrian dago
 Gustatu zait.
euskara herrian doa euskaraz mundu osoa
Euskal Herria Korrikan euskara herrian dago  Oso martxosoa!
euskara herrian doa euskaraz mundu osoa
mundu bat euskal herritan  Ez dago gaizki.
Karriketan korrika
 Arraro samara, ezta?
Mikel oinez gehienetan korrika karriketan
Pepe eta Elvira trenetan doa euskara... uhoo  Ez da motelegia?
Mohamed lanetik bueltan karriketan korrika
eta Nekane bizikletan korrika karriketan  Ez da nire estilokoa.
mundu bat doa korrika doa mundua... uhoo
 Ez zait gustatu.
hizkuntzaren bideetan
mundu bat doa korrika Karriketan korrika
 .........................................
euskararen herrietan korrika karriketan
.........................................
doa euskara... uhoo
.........................................
Karriketan korrika karriketan korrika
korrika karriketan korrika karriketan
 .........................................
doa euskara... uhoo doa mundua... uhoo
.........................................
karriketan korrika
.........................................
korrika karriketan Bidaia zugan bada
doa mundua... uhoo eta bidea zeu bazara
 .........................................
mundua da euskara
.........................................
Karriketan korrika zatoz mundu bat Korrikara
.........................................
korrika karriketan
doa euskara... uhoo Kantatu dezagun
 .........................................
karriketan korrika Ongi etorri lagun!
.........................................
korrika karriketan Euskara herrira
.........................................
doa mundua... uhoo Zure herrira zatozena!!
1
Bideo-klipa Korrika.org
gunean dago ikusgai.
Ongi etorri Aitor 2
Betagarri taldeari buruzko
Hitza: Jon Maia
galdu zuen ta bila dator informazio gehiago:
Musika eta Kanta: Betagarri http://www.betagarri.com.
ongi etorri Sarai
heldu arren korrika darrai

Kantatu dezagun
Ongi etorri lagun!
Euskara herrira
Zure herrira zatozena!!

7
OMENDUAK ETA KORRIKA 16REN MEZUA
Aurtengo omenaldia egiteko, dokumental bat egin da. Hemen, dokumentala ikusi baino lehen bertako bi
protagonista aurkeztuko dizkizugu: Rami eta Mixele.
1. Hasteko, dokumentalean aurkeztuko diren lau profilak dituzu hemen. Irakurri eta argitu zalantzak hiztegiarekin.
2. Bi lagunen aurkezpen testuak irakurri, galderak erantzun eta esan zein den lagun hauen profila.

Profilak
A. Kanpotik etorritako laguna: Maitasunak ekarri zuen Euskal Herrira. Euskara integraziorako beharrezkoa dela
uste du lagun honek.
B. Kanpotik etorritako laguna: Lan bila Euskal Herrira etorritako laguna. Orain irakaslea da eta itzulpen lanak ere
egin ditu.
C. Euskara berreskuratutako laguna: Bertakoa, baina gerra osteko giroagatik euskara galdutako laguna da hau,
eta Abetxuko auzoan berriz berreskuratutakoa.
D. Euskara berreskuratutako laguna: Bertakoa. Txikitan bazekien euskara, baina eskolan galdu zuen eta gero
berreskuratu. Egun euskara-irakaslea da.

Rami
Rami antropologia ikasten ari zen Parisen. Han ezagutu zuen Maite. Gaur
egun, bere bikotekidea da. Ramik Goizueta ezagutu zuenean argi izan zuen
Euskal Herrian biziko zela, eta Parisen bertan hasi zen euskara ikasten,
hango Euskal Etxean aurkitu zituen liburu eta zinta batzuekin eta Maiteren
laguntzaz.

Goizuetara heldu zenean eskola partikularrak jasotzeko aukera eduki zuen astean bizpahiru aldiz, eta horrekin
lortu zuen oinarrizko euskara bereganatzea. Ordudanik bere kasa dabil euskara maila hobetzen.

Euskal Herrian jende asko bizi da lasai asko euskara jakin gabe, baina Ramik ezin izango luke hori egin, bere
ustez "Euskal Herrian garrantzitsuena euskara delako, integraziorako lehenengo urratsa, zalantzarik gabe".

1. Zergatik etorri zen Euskal Herrira? ........................................................................................................................


2. Non hasi zen euskara ikasten? .............................................................................................................................
3. Zer pentsatzen du euskarari buruz? ......................................................................................................................
4. Zein da lagun honen profila? Eta zeure inguruan ikasten ari den jendearena? Komentatu tutorearekin.

Mixele
Mixele etxetik hurbil zuen eskola publiko batean hasi zen txikitan, eta han
galdu zuen ama hizkuntza: "Etxean frantsesez hitz egiten hasi nintzen, eta
gurasoek ez ninduten euskaraz erantzutera behartu. Bi nebekin ere
frantsesez aritzen nintzen". Euskara aitatxi-amatxi artean bakarrik entzuten zen.

Ikastetxean hasi zen euskara pixka bat ikasten. Lagunek Su ta Gar eta Negu Gorriak entzuten zituzten, eta
irakasleak ateraldi batzuk antolatu zituen Bizkaia eta Gipuzkoa aldera: "Hura ikaragarria izan zen, ezagutzen ez
genuen giro, herri eta bizimodu bat aurkitu genuen, baina euskaraz hitz egiteko biziki mugatua nintzen!".

Beraz, euskara berreskuratzeko gogoa piztu zitzaion Mixeleri eta lizeoan, ikastolan ibili zen lagun baten
laguntzaz, euskaraz hitz egiten hasi zen:"Horrela berreskuratu dut nire euskara, nahiz eta hastapenean zaila izan.
Gero, urte batez hobekuntza klaseak segitu nituen Itsasuko euskaltegian". Gaur egun euskaltegi horretako
irakaslea da.

1. Non galdu zuen euskara? .....................................................................................................................................


2. Non hasi zen euskara ikasten? ............................................................................................................................
3. Non piztu zitzaion euskara berreskuratzeko gogoa? ...........................................................................................
4. Zein da lagun honen profila? Eta zeure inguruan ikasten ari den jendearena? Komentatu tutorearekin.

8
BA AL DAKIZU KORRIKA ZER DEN?

Agian izango duzu Korrika zer den ezagutzen ez duen lagunik. Orain zuk lehen baino gehiago dakizunez,
kontaiozu dakizuna eta gonbida ezazu parte hartzera. Idatziozu postaltxo bat lagun honi.

KONTATU ZURE LAGUNARI:


Kaixo! Gaur euskaltegian Korrikari buruz hitz egin
Zer den dugu eta lagun bati gutun bat idaztea erabaki dugu. Nik zu
Zertarako egiten den aukeratu zaitut! Badakizu zer den Korrika?
Nork antolatzen duen …………………………………………………………………………...…
Zer den Korrika kulturala ……………………………………………………………………..….....…
Zenbat irauten duen ……………………………………………………………………….…......
Nondik pasatzen den
……………………………………………………………………….…......
Noiz pasako den bere herritik
Polita al den …………………………………………………………………………...…
……………………………………………………………………..….....…
ETA GONBITEA EGIN ……………………………………………………………………….…......
……………………………………………………………………….…......
…………………………………………………………………………...…
……………………………………………………………………..….....…
……………………………………………………………………….…......
……………………………………………………………………….…......
…………………………………………………………………………...…
……………………………………………………………………..….....…
……………………………………………………………………….…......
………………………………………………………………………....…...

HELBIDEAK EUSKARAZ
Nola idazten dira helbideak euskaraz? Ezkerrean lau helbide dituzu, baina bat gaizki idatzita dago. Zein?
Eskuinean, berriz, zure helbidea eta beste bi helbide ezagun idazteko tartea utzi dizugu.

Zein da okerra? Idatzi hemen helbideak:

a
Miren Azpilikueta ………………………………………………………….......…….....
Arrasate kalea 22, 1. ezk. ………………………………………………………….......…….....
Donostia 20.304 ………………………………………………………….......…….....
Gipuzkoa
………………………………………………………….......…….....
………………………………………………………….......…….....
Miren Azpilikueta
b
Nafarroa hiribidea 14, 2º esk.
Donostia 20.304 ………………………………………………………….......…….....
Gipuzkoa ………………………………………………………….......…….....
………………………………………………………….......…….....
c ………………………………………………………….......…….....
Miren Azpilikueta ………………………………………………………….......…….....
Foruen pasealekua 7, 3B
Donostia 20.304
Gipuzkoa
………………………………………………………….......…….....
………………………………………………………….......…….....
Miren Azpilikueta
d ………………………………………………………….......…….....
Katalunia enparantza 2, 2B ………………………………………………………….......…….....
Donostia 20.304 ………………………………………………………….......…….....
Gipuzkoa

9
NIRE POSTALA DISEINATZEN
Hemen behean zeure kolaxa egiteko irudi batzuk dauzkazu.
Hortik kanpo zuk zeuk ere nahi duzuna marraztu edo margotu
dezakezu, kolorea eman,… Kartulina ere emango dizugu, kolaxa
bertan egiteko. Beraz, diseina eta monta ezazu zeure postala!

10
ZER EGIN DEZAKET?
Korrikan parte hartzeko modu asko dago. Ikus dezagun!

ZER EGINGO DUT KORRIKAN PARTE HARTZEKO?

Pentsatu zer egin dezakezun Korrikan parte hartzeko. Hona hemen adibide batzuk:

- “Datorren astean nire lehengusinaren urtebetetzea da. Korrikako kamiseta gorria oparituko diot.”
- “Korrika laguntzailea izateko pina erosiko dut, eta nire lehengusinaren urtebetetzeko afarian
kanpaina horren berri emango diet guztiei.”
- “Lantokian kartel batzuk jarriko ditut.”
- ...............................................................................................................................
- ...............................................................................................................................
- ...............................................................................................................................
- ...............................................................................................................................
- ...............................................................................................................................
- ...............................................................................................................................

Idatzi hemen zure aurtengo konpromisoa:

Aurtengo Korrikan parte hartzeko


.......................................................................................................................................................................................
.......................................................................................................................................................................................
.......................................................................................................................................................................................

DESAFIOAKK

Korrikarekin zerikusia duten desafioen zerrenda osatu.


Gero, bat aukeratu eta zure lagunen bati desafioa bota:

-
-
Ezetz guk egindako petoarekin atera Korrikan!
Ezetz Korrika herrian / auzoan hartu eta hamar kilometro Korrika egin!
EZETZ...
- Ezetz gurekin etorri Korrika amaierara!
- Ezetz tximeletaz mozorrotuta atera Korrikara! .......................................... BATEN BAT
- Ezetz..........................................................................................................
- ...................................................................................................................
- ................................................................................................................... KONBENTZITU!
- ...................................................................................................................

Ea zuetako nork lortzen duen baten batek BAIETZ! esatea.


Hori bai, kontuan hartu desafioetan bi aldeetako parte hartzaileek egin behar izaten dutela zerbait!

Amaitzeko, esaguzu zein esperientzia izan duzun zuk Korrikan: parte hartu izan duzun, nola,... (prestatu gaia).

11
KORRIKA 16. LEXIKOA ERREPASATZEN.
Bete A eta B ariketetako hutsuneak aukeran dituzun hitzen artean egokiak aukeratuz:

A. ZER DA KORRIKA?

1) Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko ................................................. erraldoia da.
2) Korrika ................................................. egiten da.
3) AEK-k ................................................. du.
4) Korrika antolatzeko herri eta auzoetan ................................................. sortzen dira.
5) Biltzen den dirua ................................................. lanean jarraitzeko da.
6) Korrika ez da inoiz gelditzen; ................................................. , ez egunez.
7) Korrikak norbait ................................................. du beti.
8) Korrika kulturala ere badago, eta................................................. kultural asko egiten dira.
9) Korrika euskara bultzatzeko eta euskararen alde ................................................. egiten da.

OMENTZEN BATZORDEAK BI URTEZ BEHIN


ANTOLATZEN EZ GAUEZ EUSKARAREN ALDE
DIRUA BILTZEKO LASTERKETA EKITALDI

B. KORRIKA 16

Korrika 16, 2009ko ................................................. ................................................. izango da. Tuteran hasi eta
Gasteizen amaituko da. Eta aurtengo ................................................. hauxe izango da: ONGI ETORRI!

Ongi etorri Korrikara!


Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!
Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko... hautua
egin dugunon herrira!
Ongi etorri ................................................. nahi dugunon artera!

Korrika 16k euskararen mundura hurbildu diren lagunak ................................................. ditu. Kanpotik etorritakoak
eta bertokoak. ................................................. hau egiteko Jon Maia ................................................. dokumental
bat egin du eta bertan lau lagunen istorioak azalduko dira. Lasai, dokumental hau laster ikusi ahal izango dugu!

Korrika bakoitzak bere .................................................


izaten du. Aurtengoa Betagarri taldeak abesten du eta
letra Jon Maiak idatzi du.

OMENALDI OMENDUKO
APIRILAREN 5ERA ABESTIA
EUSKARAZ BIZI MARTXOAREN 26TIK
LELOA BERTSOLARIAK

12
TRANSKRIPZIOA

ZER DA KORRIKA?
KORRIKA 12-KO DATUAK AZPIMARRATUAK DAUDE. HORIEK DIRA "ETA AURTENGO KORRIKAN, ZER?" ARIKETAN ALDATU
BEHARKO DIREN DATUAK.

“Korrika bi urtez behin antolatzen dugun ekitaldia da. AEK-k antolatzen du eta Korrika joango
gara herriz herri, Euskal Herri guztia zeharkatu arte, bai eskualde eta herrialde guztietatik pasatuko
gara.

Korrika antolatzeko batzordeak antolatzen ditugu herri guztietan eta batzordeak erabakitzen du
herri horretan zer egin: bertso afariak, jaialdiak, kontzertuak… eta dirua biltzea, dirua biltzen dugu eta
diru honekin Iparraldean eta Nafarroan euskaltegi bi erosiko ditugu, euskaltegi berriak.

Korrika ez da geldituko, ez egunez, ez gauez ere, egun guztietan zehar Korrika arituko da jendea,
testigu bat izango duteberaien eskuetan eta testigu horren barruan mezu bat izango da. Mezu hori
azken egunean irakurriko da festa nagusian. Aurten festa hau Baionan egingo da, Korrika aurten
Gasteizetik Baionara izango da, hamaika egunetan zehar gelditu gabe arituko da.

Korrikak norbait omentzen du urtero eta aurten Bertsolaritza omenduko du. Bertsolaritzaren
omenaldi hau Kursalen egingo da eta Bertsolariak omenduko ditugu, beraiek bertsolaritzaren antologia
bat prestatu dute guretzat eta ikuskizun aparta izango da.

Korrikaren barruan Korrika kulturala antolatzen dugu eta Korrika kultural honek kulturarekin
loturik dauden ekitaldi eta jai diferenteak antolatzen ditu. Esaterako Lluis Llach Bilbon egongo da.
Munduko musikak, mundu guztiko musika batuko dugu Euskal Herrian aurten eta herri diferenteetan
izango dira, bai Bizkaian, Araban, Gipuzkoan, Nafarroan, Iparraldean eta denetan munduko musika
sustatuko dugu.

Komediaka antzerkia ere aurten primizia izango da, Euskal Herriko antzezle nagusiak AEK-rentzat,
Korrikarentzat bereziki prestatutako antzezlan oso-oso polita daukagu aurten eta Korrika bi urtez behin
antolatzen den ekitaldia da eta honekin euskara kalera atera nahi dugu jendeak ikus dezan zer garrantzitsua
den euskara. Horrela, jendea animatu egingo da euskara ikastera euskaltegietan, barnetegietan, gau eskoletan
eta Korrikarekin batera aurten euskara kanpoan egongo da hamaika egunetan zehar eta aurtengo lelo
berria hau izango da: Mundu bat euskarara bildu.”

13
ZUZENKETA ORRIA

KORRIKARAKO HIZTEGITXOA
KINIELA
ANTOLATZEA X LO EGITEA
EKITALDI X BAZKALDU
ZEHARKATU 1 IGARO, PASA
ESKUALDEAN 1 ZONALDEAN
BATZORDEAK 1 TALDEAK
BILTZEA 2 BOTATZEA
ANTZERKIA X ZINEMA
SUSTATZEKO 1 BULTZATZEKO
HITZALDI 1 MINTZALDI
ANTZEZLEA 1 AKTOREA
ANTZEZLANA X JOLASTU
OMENDU 2 MEZPREZATU
LELOA 1 LEMA
IKUSKIZUN X LAN EGIN

ERANTZUNAK (HUTSUNEETAKO HITZAK AZPIMARRATUAK DAUDE):

1. Dagoeneko Korrika batzordeak martxan daude herrietan.


2. Kontzertu bat antolatzea ez da hain erraza.
3. Dirua biltzea oso zaila izaten da.
4. Jaietan ekitaldi asko egiten dira.
5. Kirola sustatzeko gauza asko antolatzen dituzte kirol elkarteek.

EGIA OTE DA?


ERANTZUNAK (EGIA /GEZURRA): 1E, 2G, 3G, 4E, 5G, 6E, 7E, 8E, 9E

ETA AURTENGO KORRIKA, ZER?


ERANTZUNAK: 1-B, 2-C, 3-F, 4-E, 5-D, 6-A

HELBIDEAK EUSKARAZ
ERANTZUNA: B da helbide okerra, 2º zeinua euskaraz ez delako erabiltzen.

OMENDUAK ETA KORRIKA 16KO MEZUA


Rami:
1. Zergatik etorri zen Rami Euskal Herrira? Parisen Euskal Herriko neska bat ezagutu zuelako.
2. Non hasi zen euskara ikasten? Pariseko Euskal Etxean bertan.
3. Zer pentsatzen du euskarari buruz? Euskara integraziorako lehenengo urratsa dela uste du.

Mixele:
1. Non galdu zuen Mixelek euskara? Etxe ondoko eskola publikoan.
2. Non hasi zen Euskara ikasten? Ikastetxean.
3. Non piztu zitzaion euskara berreskuratzeko gogoa? Lizeoan, Bizkaia eta Gipuzkoara egindako
ateraldi batean.

14
ZUZENKETA ORRIA

NOLA PARTE HARTU KORRIKAN?


Denda, lantegi edo komertzioetan:

Korrika laguntzaile euskarria erosiz.


Enpresa edo saltokiek, Korrikalaria, Korrika-lagun txartela edo Korrika iragartzeko aterako diren
bestelako euskarriaz babestuz.

Norberak:

Zure herrian edo auzoan hau guztia egingarri izan dadin, eratuko den Korrika batzordean parte hartuz.
Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietara agertuz.
Korrikaren (www.korrika.org) web-gunea bisitatuz.
Munduaren itzulia egingo duen Korrika birtualean parte hartuz (www.korrika.org).
Martxoaren 26an Tuterako hasiera ekitaldian parte hartuz eta apirilaren 5ean Korrika amaierara
joanez.
Korrika 16ren materiala edo oroigarriak erosiz, Korrika aurretik, bitartean edo ostean.
Benetako korrikalarien ezaugarri garrantzitsua den petoa edo bizkarrekoa erosiz, aurretiaz edozein
euskaltegitan edo Korrika egunean bertan.
Herriz herri egingo den Korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz.
Kilometroak subentzionatuz, eta ordaintzen duenak zein hautatutako beste batek subentzionatutako
kilometroan Korrika eginez. Parte hartzeko modu hau erabili nahi dutenek Korrika bulegoetara jo
dezakete.
Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den 3035 / 0072 / 02 / 0720005710 kontu korrontean
nahi duzun diru kopurua sartuz.
Eta, jakina, Korrika normaltasunez egin ahal izateko laguntza ekonomikoa beharrezkoa dugun arren,
bizkarrekoa jantzita Korrika eginez ere bai, noski!

KORRIKA 16. LEXIKOA ERREPASATZEN


Korrika 16, 2009ko martxoaren 26tik apirilaren 5era izango da. Tuteran hasi eta Gasteizen amaituko
da. Eta aurtengo leloa hauxe izango da: ONGI ETORRI!

Ongi etorri Korrikara!


Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!
Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko,
jolasteko... hautua egin dugunon herrira!
Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon artera!

Korrika 16k euskararen mundura hurbildu diren lagunak omenduko ditu. Kanpotik etorritakoak eta
bertokoak. Omenaldi hau egiteko Jon Maia bertsolariak dokumental bat egin du eta bertan lau
lagunen istorioak azalduko dira. Lasai, dokumental hau laster ikusi ahal izango dugu!

Korrika bakoitzak bere abestia izaten du. Aurtengoa Betagarri taldeak abesten du eta letra Jon Maiak
idatzi du.

15

También podría gustarte