Está en la página 1de 11

2.

maila
KORRIKA
Euskara
ADITUEKIN Kultura
Korrika

HIZKETAN
Ataza honetan Korrikan
adituak direnen esanak
entzungo ditugu, eta
korrikaren hastapenak ere
ezagutuko ditugu.
Honez gain, eskemak
egiten ikasteko teknika bat
ere ikusiko dugu.

Horretarako:

a. Korrikan aditua omen

den lagun baten azalpenak
entzun eta gezurrak
identifikatuko ditugu.

b. Korrikaren
hastapenetara eramango
gaituen erreportaje bat
irakurri eta elkarri
kontatuko diogu eskema
baten laguntzaz.

c. “Korrikak mende
laurdena” gaitzat hartuta
erreportaje bat idatziko
dugu.
ATAZAK
PROZEDURA:
A ataza: korrikologoaren esanak
Atazaurrea: Gaia aurkeztu eta Korrikako irudiak ikusi
”Urkatua” jolasaren bitartez "korrikologoa" hitza asmarazi eta beraien ustez korrikologoa zer den azalduko
dute. Hau baliatuta irakasleak gaia aurkeztuko du.
Girotzeko Korrikako irudi batzuk ikusi (Korrika 12-ko bideoan "Korrika irudiak" edo “Ikus-entzunezkoak 2”
DVD bilduman) eta komentatu.

Ataza: Korrikologoari egindako elkarrizketa entzun eta gezurrak identifikatu

Elkarrizketa entzun (Korrika 12-ko CDean, "Korrika badator" entzungaia) eta korrikologoak erantzun duena
jasoko dute hirunaka “Mikelek esan duena” zutabean (3. or.).
Korrikologoak hainbat gezur esan ditu eta hirunaka korrikologoaren gezurrak identifikatuko dituzte. “Zuk
uste duzuna” zutabean beraien ustez galdera horien erantzun egokia zein den jarriko dute (3. or.).

Feedbacka: zuzenketa eta balorazioa egin

Galderaz galdera zuzentzen joango gara gezur guztiak identifikatu arte (ikus 10. eta 11. orriak).
Beraien ustez gezurrik handiena eta sinesgarriena zein izan den esan eta arrazoituko dute.

B ataza: atsedenik hartu ez duen lekukoa

a ataza: erreportaje zati bat irakurri, eskemak egiten ikasi, eta ahozko azalpenak eman
"Atsedenik hartu ez duen lekukoa" erreportaje zati bat irakurriko dugu (4. or.).
”Eskemak egiten” ariketan, azpimarratzea egiteko modu bat ikusi eta adibidean emandako pausuak
aztertuko ditugu (5. or.): ea ideiak ongi jasoak dauden, zer sumatzen duten faltan, zer soberan...
“Atsedenik hartu ez duen lekukoa” artikuluko beste bi atal irakurriko dituzte: batzuei 6. orria emango diegu,
eta besteei 7. orria.
Bakoitzak egokitu zaion zatia azpimarratu eta eskema egingo du.
Pasarte ezberdinak irakurri dituzten ikasleak binaka elkartu eta eskemaren laguntzaz irakurritakoa
elkarri azalduko diote.

Feedbacka: balorazioa egin

Irakurritakoari buruz pentsatzen duguna esango dugu: zer den atentzioa gehien eman diguna, zein datu
berri jakin dugun, gauzak asko aldatu ote diren, gaur egun jendeak nola bizi duen Korrika...
Eskemak egiteko jarraitu dugun prozesua zer iruditu zaigun, eskema lagungarria izan zaigun...

b ataza: “Korrikak mende laurdena” dela-eta erreportaje bat idatzi

”Euskararen erronka berriak” pasartea irakurriko dugu, eta kazetariak “adierazpenak” txertatzeko erabili
dituen baliabideak zerrendatuko ditugu arbelean (8. or.): zehar estiloa, -ren ustez...
Nork bere erreportaje zatia berriro irakurri (6. edo 7. orr.) eta kazetariak adierazpenak txertatzeko
erabili dituen loturak azpimarratuko ditugu: zehar estiloa, -ren arabera, -ren ustez...
Kazetari “bihurtu” eta ikaskide zein irakasleen adierazpenak jasoko ditugu elkarri galderak eginez (9. or.).
Oharra: komeni da ikasle kopuruaren arabera, irakasleak trukaketa hau nola egingo duen aurrez pentsatzea:
hirukoteak egin, guztiok guztiokin zutik...

Bakoitzak jaso dituen adierazpenetan oinarriturik, eta “Korrikaren mende laurdena” gai nagusitzat hartuta,
erreportaje bat idatziko dugu.

Feedbacka: zuzenketa taldetxoetan

Hirunaka bilduta, bi ikaskideen erreportajea irakurri eta zalantza sortzen diguten pasarteak zein akatsak
azpimarratuko ditugu.
Nork bere idazlan “azpimarratua” berrikusiko du, eta aldaketa zein zuzenketak egingo ditu.
Hau dena egiterakoan izan ditugun zalantza eta zailtasunak talde handian azaldu eta argituko ditugu.

Atazaostea: zabalduko ditugun erreportajeak aukeratu

Hirukote bakoitzak erreportaje bat aukeratuko du besteei aurkezteko.
Aukeratutakoa ozen irakurriko dugu eta guztion artean herriko aldizkarira bidaltzeko bat aukeratuko dugu
(Euskaltegiko paretan ere jar ditzakegu aukeratutako erreportajeak).

2
ZER DIO ADITUAK?
Irratsaio honetan Korrikaz asko omen dakien
lagun batek hitz egingo digu. Adi entzun esango
duena. Lehenengo zutabean Mikelek esan duena
jaso ezazu. Bigarrenean, berriz, zuk uste duzuna.
Bat al datoz Mikelen erantzuna eta zure iritzia?

GALDERAK MIKELEN ERANTZUNAK ZUK USTE DUZUNA

LEHENENGO KORRIKA

Noiz eta zelan sortu zen Korrika

antolatzeko ideia?

Nork hartu zuen parte Korrikako

sorreran?

Zeintzuk izan ziren Korrika 1en

helburuak?

KORRIKAREN EZAUGARRIAK

Noiz antolatzen da?

Zenbat kilometro egiten dira?

Zenbat egun, eta egunean

zenbat ordu irauten du?

Bestelako ezaugarriak:

KORRIKAREN OSAGAIAK

Leloa:

Uniformea:

Lekukoa:

Besterik:

3
KORRIKAK 20 URTE
20 urte? Bai, bai badakigu dagoeneko mende laurdena ere egin duela Korrikak, baina gaurkoan Korrikak 20 urte
bete zitueneko artikulu bat ekarri nahi izan dugu gogora. Bertan Korrikaren hastapenen berri ematen zaigu.
Irakurri arretaz, gero ariketatxo bat egingo baitugu.

Atsedenik hartu ez duen lekukoa

Korrikak 20 urteko ibilbidea osatuko du hilaren 29an.

Ez dira hauek une gozoak AEKrentzat, egokitu zitzaidana. Oso abiada bizkorrean abiatu zela
Espainiako Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzonek oroitzen dut, azken finean hura baitzen ekimenaren
plazaratu berri duen autoa dela eta. Bada, ordea, AEK-ko asmoa, euskara azkar abia zedila. Korrikan hasi aurreko
kideak eta euskara bere sentitzen duen edonor gehiago uneak ere gogoragarriak zaizkit oso. Bagenekien gauza
poztuko duen arrazoirik egunotan. berri batean sartzen ari ginela, denok interes
handiarekin hartu genuen, lagundu nahi izan
Koordinakundearen ekimenez eta Eli Galdos genien ideia hori izan zutenei".
haren altzoan sortu zen Korrikak 20 urte "Kanpoko giroa
beteko baititu heldu den asteazkenean. oso hotza Satrustegiren ostean Txantxiku eskolako
1980ko azaroaren 29an, Oñatiko izanagatik, lau haurrek hartu zuten lekukoa, eta haiek
Unibertsitatean jarri zen aurrenekoz abian garai hartan Oñatiko alkate zen Eli Galdosi
barruan
Remigio Mendiburu eskultoreak zurez eginiko pasatu zioten testigua. Galdosek "garai
berotasun
lekukoa, eta harrezkero beste hamar itxaropentsu" bezala gogoratzen du Korrika
handia nuela
ekitalditan erabili dute, Euskal Herriko sortu zeneko hura: "Franco hil eta gero eta
egin nuen
lurraldeosoan zehar, eskuz esku, leloz lelo lehen hauteskunde demokratikoak izan
korrikaldi
eta urratsez urrats. ostean, abertzaletasuna nagusi zen, eta ilusio
hura"
handia genuen aurrera egiteko. 1965ean jarri
Josemari Satrustegi garai hartan genuen martxan lehenengo ikastola Oñatin
Euskaltzaindiaren idazkari zenari egokitu zitzaion bertan, eta ordutik 1980 arte lan bikaina egin zen.
Korrikaren 0 kilometroa egitea: "Ideia ona iruditu 1980an giroa polita zen oso". Lekukoa hartzean elurra
zitzaidan duela 20 urte sortu zen hura: kilometroz ari zela oroitzen du Galdosek: "Ni gripeak jota nengoen,
kilometro, herriz herri, Euskal Herri osoko geografia eta ohean izan nintzen egun osoan. Baina hura derrigor
zeharkatzea. Azken batean euskara biztanle bakoitzaren egin behar zela pentsatu nuen eta, hala, kilometro hura
ahoan dago eta", adierazi dio EGUNKARIAri egitera atera nintzen. Jende andana bildu zen Oñatiko
Satrustegik: "Hasieran hura asmoa besterik ez zen. kaleetan eta, kanpoko giroa oso hotza izanagatik, barruan
Bidea eta Korrika bera hutsean bizitako zerbait ziren, eta berotasun handia nuela egin nuen korrikaldi hura".
bide horretan hutsaren zeroa izan zen nolabait niri egitea

4
ESKEMA EGITEN
Unitate honetan, eskemak ongi egiteko, ongi azpimarratzea zeinen garrantzitsua den ikusiko dugu. Kontuan izan
modu askotan azpimarra daitekeela testu bat, eta beraz, hau adibide bat besterik ez da, eredu bat.

1. ESKEMA EGIN BAINO LEHEN, ADI ETA ARRETAZ IRAKURRI ETA HONELA AZPIMARRATU DUGU:

- Bi kolore (modu) erabili ditugu:

Kolore batekin (letra lodiz) zera azpimarratu dugu:
"Zeri buruz hitz egiten du paragrafo honek?".
Horretarako nahikoa da, paragrafo bakoitzean hitz bat edo bi azpimarratzea.
Beste kolore batekin (azpimarratuta) zera azpimarratu dugu:
"Zer esaten du horri buruz?".
Kontuan hartu, orduan eta gehiago azpimarratu hainbat eta zailago identifikatuko duzula ideia
nagusia. Adibide bat jartzeagatik, aditz-laguntzaileek, normalean ez digute ezinbesteko
informazioa ematen, beraz, ez ditugu azpimarratuko.

Ez dira hauek une gozoak AEKrentzat, nolabait niri egitea egokitu zitzaidana. Oso abiada
Espainiako Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzonek bizkorrean abiatu zela oroitzen dut, azken finean hura
plazaratu berri duen autoa dela eta. Bada, ordea, AEK-ko baitzen ekimenaren asmoa, euskara azkar abia zedila.
kideak eta euskara bere sentitzen duen edonor gehiago Korrikan hasi aurreko uneak ere gogoragarriak zaizkit
poztuko duen arrazoirik egunotan. oso. Bagenekien gauza berri batean sartzen ari
ginela, denok interes handiarekin hartu genuen,
Koordinakundearen ekimenez eta haren altzoan lagundu nahi izan genien ideia hori izan zutenei".
sortu zen Korrikak 20 urte beteko baititu heldu den
asteazkenean. 1980ko azaroaren 29an, Oñatiko Satrustegiren ostean Txantxiku eskolako lau
Unibertsitatean jarri zen aurrenekoz abian Remigio haurrek hartu zuten lekukoa, eta haiek garai hartan
Mendiburu eskultoreak zurez eginiko lekukoa, eta har- Oñatiko alkate zen Eli Galdosi pasatu zioten testigua.
rezkero beste hamar ekitalditan erabili dute, Galdosek "garai itxaropentsu" bezala gogoratzen du
Euskal Herriko lurralde osoan zehar, eskuz esku, Korrika sortu zeneko hura: "Franco hil eta gero eta lehen
leloz lelo eta urratsez urrats. hauteskunde demokratikoak izan ostean, abertzaletasuna
nagusi zen, eta ilusio handia genuen aurrera egiteko.
Josemari Satrustegi garai hartan 1965ean jarri genuen martxan lehenengo ikastola
Euskaltzaindiaren idazkari zenari egokitu zitzaion Oñatin bertan, eta ordutik 1980 arte lan bikaina egin zen.
Korrikaren 0 kilometroa egitea: "Ideia ona iruditu 1980an giroa polita zen oso". Lekukoa hartzean elurra
zitzaidan duela 20 urte sortu zen hura: kilometroz ari zela oroitzen du Galdosek: "Ni gripeak jota nengoen,
kilometro, herriz herri, Euskal Herri osoko geografia eta ohean izan nintzen egun osoan. Baina hura derrigor
zeharkatzea. Azken batean euskara biztanle egin behar zela pentsatu nuen eta, hala, kilometro hura
bakoitzaren ahoan dago eta", adierazi dio egitera atera nintzen. Jende andana bildu zen Oñatiko
EGUNKARIAri Satrustegik: "Hasieran hura asmoa kaleetan eta, kanpoko giroa oso hotza izanagatik, barruan
besterik ez zen. Bidea eta Korrika bera hutsean bizitako berotasun handia nuela egin nuen korrikaldi hura".
zerbait ziren, eta bide horretan hutsaren zeroa izan zen

2. AZPIMARRATUTAKOTIK ATERA DUGUN ESKEMA:

Garzon Autoa plazaratu berri. Une latzak AEKrentzat.

Korrikak 20 urte 1980ko azaroaren 29an abiatu

Remigio Mendiburuk egin lekukoa
Ordutik 10 ekitaldi: lurralde osoan, eskuz esku, leloz lelo...

Josemari Satrustegi 0 Kilometroa egin

Iritzia: ideia ona, baina asmoa besterik ez zen
Oroitzapenak: abiada bizkorrean abiatu zen; asmoa euskara azkar abiatzea
interes handiarekin hartu

Eli Galdos "Garai itxaropentsu" bezala gogoratzen; Franko hil, lehen hauteskunde, lehen ikastola...
Oroitzapena: 3. kilometroan hartu lekukoa.
Gripeak jota joan. Jende andana bildu
Kanpoko giroa oso hotza, barruan berotasun handia

5
A) KORRIKAK 20 URTE
Artikuluaren lehen zatia, aurkezpena, nola azpimarratu dugun eta egindako eskema aztertu ondoren, zure
txanda da. Irakurri artikuluaren atal hau eta azpimarratu bi koloretan. Ondoren egin eskema bat, zure ikaskideei
azalpenak emateko lagungarri izango zaizuna.

Atsedenik hartu ez duen lekukoa

Korrikak 20 urteko ibilbidea osatuko du hilaren 29an.

Premiak eragindako talde lanaren emaitza

Hogei urte igaro dira lehen aldi hartatik, ikasi nahi zuenak dohainik ikasteko eskubidea zuela, eta
zertxobait gehiago ideia eta proiektu haren inguruan horretarako ere dirua behar zen". Behar horiek buruan
hainbat pertsona lanean jarri zirenetik, baina oroimen izanik, AEKren aldeko kanpaina bat biribiltzea pentsatu
onez gogoratzen du Korrikaren sortze garai zuten koordinakundeko kideek, eta kanpaina
hura Julen Kaltzadak, AEK-ko garai hartako J. Kaltzada horrekin dirua lortzeaz gain mezu bat igorri
Bizkaiko arduradunak: "Korrika sortzeko “Korrika talde oso zezaketela deliberatu zuten.
ideiari buruz bada makina bat bitxikeria, baita baten lanaren
guztiz egia ez diren istoriorik ere. Baina egia emaitza izan zen. Ordurako egina zegoen
zera da: behar nabarmen bati, premia bati AEK-ko kideak, Euskaltzaindiaren Bai Euskarari kanpaina.
erantzuteko asmoz sortu zela ekitaldi hura. Bai Euskarari Hura publizista talde batek (Bittor Artola, Enrike
kanpainan Ibabe) diseinatu zuen, eta haiengana jo zuten
AEK Gipuzkoan eta Bizkaian nahiko parte hartu AEK-koek. Pertsona ugariz osatutako talde bat
indartua zegoen. Araban eta Nafarroan zutenak eta bildu zen pixkana: besteak beste, tartean ziren
hiriburu eta euskal eremuetara mugatzen
beste zenbait Albaro Gurrea, Joxepe Zuazo, Joseba Kanpo,
elkarte eta
zen, eta Iparraldean oraindik sartzeke zen. Urtsa Errazti, Natxo de Felipe, Kaltzada bera
erakundetako
Horregatik, Koordinakundea sendotu eta eta arestian aipaturiko bi publizistak ere bai:
jendea ere batu
Euskal Herrian hedatzeko asmoa genuen. "Korrika talde oso baten lanaren emaitza izan
baitzen”
AEK-k ez baitzuen zentzurik euskara Euskal zen. AEK-ko kideak, Bai Euskarari kanpainan
Herri osoan zabaltzeko asmorik ez bazuen". Beste parte hartu zutenak eta beste zenbait elkarte eta
arazorik ere bazutela nabarmendu dio EGUNKARIAri erakundetako jendea ere batu baitzen", oroitu digu
Kaltzadak: “euskararen irakaskuntza, batez ere helduena, Kaltzadak.
oso motel zegoen. Talde didaktiko bat sortu genuen arlo
horretan laguntzeko, eta, gainera, uste genuen euskara

6
B) KORRIKAK 20 URTE
Artikuluaren lehen zatia, aurkezpena, nola azpimarratu dugun eta egindako eskema aztertu ondoren, zure
txanda da. Irakurri artikuluaren atal hau eta azpimarratu bi koloretan. Ondoren egin eskema bat, zure ikaskideei
azalpenak emateko lagungarri izango zaizuna.

Atsedenik hartu ez duen lekukoa

Korrikak 20 urteko ibilbidea osatuko du hilaren 29an.

Presa eta lurraldetasuna Beste elementu aipagarrietako bat aldi

bakoitzerako sortzen den abestia izan ohi da. Korrika
Apurka, hainbat ideia eta ekarpen azaltzen egiteko ezinbesteko baldintza izaten da bihotzaren,
joan ziren mahai gainera. Azkenean, AEKren aldeko arnasaren eta oinen erritmoa bateratzea.
kanpaina hark lasterketa baten itxura izango zuela Korrikalariari laguntzeko asmoz, AEK-k hainbat
erabaki zuten: "Ideia Euskal Herria errelebo-karrera musikari eta bertsolariren bitartez, doinua jarri izan dio
batekin zeharkatzea zen, batetik propaganda egiteko lasterketari. Aski ezagun egin diren abestiekin batera,
eta bestetik mezu bat zabaltzeko", azaldu digu lehen bertsozale zein bertsolariek lasterketa honi botatako
Korrika hartan eta ondorengo lauretan ere koordinatzaile bertsoen zerrenda amaiezina da. Lehen Korrikarako
nagusi lana bete zuen Urtsa Erraztik. ereserkitzat Xabier Amurizaren bertsoak aukeratu
zituzten, eta atzetik beste asko etorri ziren. Besteak
Korrikak helarazi behar zuen mezuak beste, Xabier Saldias, Akelarre, Oskorri, Kepa
bi ideia nagusi islatu behar zituen, Kaltzada Urtsa Errazti Junkera eta Edorta Jimenez eta Tapia eta
eta Erraztiren aburuz. "Euskara irakasteko "Euskara Leturia arduratu dira lan horretaz.
presa zegoela islatu nahi genuen, batetik, eta, irakasteko
bestetik, lurraldetasunaren ideia azaldu nahi presa Ezbairik gabe, lekukoa da Korrikaren osagai
genuen, nazio bat barik euskara irakasteak ez zegoela garrantzitsuenetakoa, garrantzitsuena egian.
zuela zentzurik". Handik sortu zen lehen islatu nahi Hori baita euskara pertsona batetik bestera,
Korrika hartako leloa: Korrika Euskal Herria. genuen” ahotik ahora eraman behar dela erakusten
Presaren ideia lehen terminoak azaltzen duen ikurra. Hamaika alditan ezin konta ahala
zuen, eta lurraldetasunarena, bigarrenak. Geroztik, eskuek eraman dute AEKren ikur esanguratsu
ohiko eta legezko bilakatu da Korrika aldi bakoitzean bilakatu den lekukoa. Estreinako Korrikarako,
lelo bat sortzea. Urteen joan-etorrian ezagunak egin Remigio Mendiburu eskultoreak zurez egin zuen figura:
dira, besteak beste, Euskaraz eta kitto, Herri bat, txandakatzeko lekukoa, bata besteari ematekoa, eta
hizkuntza bat, Euskara euskaldunok dugu eta Jalgi barruan euskararen mezu bat darama, Rikardo
hadi euskaraz ziotenak. Arregik 1966an idatzitakoa hain zuzen ere. Hamaika
istripu izan ditu (galdu izan da, urratu....), lehenengo
Leloez gain, badira Korrikaren ezinbesteko Korrikatik bertatik hasita, eta helmugara beti zelo,
ezaugarri bilakatu diren elementuak ere: korrikalariaren alanbre edo delakoez josita heldu da. Iritsi, iritsi egin
uniformeko elementu bakar eta bereizgarria petoa da, ordea, eta datorren urtean egingo den Korrikan
izan ohi da. Hura jantzita ekimeneko kide sentitzen da ere irteeran izango da seguru. Atsedenik ez du
korrikalaria. lekukoak, oraindik bederen haren beharrean gara eta.

7
EUSKARAREN ERRONKA BERRIAK
Irakurri dugun erreportajean, Korrikan parte hartu zutenen adierazpenek pisu handia hartzen dute. Hemen
kazetariak erreportajea nola osatu duen ikusiko dugu. Batetik, parte hartzaileen adierazpenak jarri ditugu, eta
bestetik, kazetariak idatzi duena. Irakur ezazu arretaz testua:

ADIERAZPENAK:
Eli Galdosek, Korrika 1ean lehenengo kilometroan lekukoa eraman zuenak, zera esan du:

"Euskara ez da hizkuntza bat soilik, sentipenekin lotua dagoen beste zerbait handiagoa baizik.
Batzuetan iruditzen zait politikari loturik gehiegi erabili izan dugula guztiok, eta hor da, nire ustez,
euskararen ahultasun handiena. Dudarik ez dut AEK oso ona izan dela euskararentzat, eta,
gainera, oreka bat izatera heldu dela iruditzen zait"

Josemari Satrustegik, Korrika 1ean O kilometroan lekukoa eraman zuenak, zera esan du:

"20 urte hauetan aldaketa handiak izan dira Euskal Herrian: Iparraldean motelago doa, baina
euskararen harrabotsa entzuna da dagoeneko. Beraz, orain hogei urteko mezuak ez du zentzurik,
orduko helburua betea da, Euskal Herriko txoko guztietara euskararen harrabotsa iristeko tresna
izan da Korrika"

"Euskararen arazoak ez dira amaitu, hirugarren milurtekoan murgilduta gaudela, eta hor ikusten
dut nik abiapuntu berria. Orain badugu duela 20 urte ez genuen kezka, baina kezka hori euskara
erabiltzeraino iritsi al da gaur egun? Euskaran prestatuak diren pertsonek euskara eguneroko
bizian baliatzea da erronka bat"

Xabier Ugaldek, Korrika 12n arduradun lanak bete zituenak, zera esan du:

"20 urte igaro dira lehen Korrika hartatik, eta epe horretan lan handia egin da. Garai hartan
beharrezkoa zen astinaldi hura, gizartea euskararen arazoaz jabe zedin. Guk hasiera haietan lan
egin zutenen herentzia jaso dugu. Aurrerapausoak eman dira, baina oraindik urrats gehiago egin
beharrean gaude"

ADIERAZPENETAN OINARRITUTAKO ERREPORTAJEA:

Euskararen erronka berriak

Korrikaren 20 urteko orduko helburua betea da, Euskal baserrikerietan. Euskarak badu
ibilbideari erreparatuz, balorazio Herriko txoko guztietara kultura garrantzia, Europa osoan
ona egiten du Eli Galdosek: euskararen harrabotsa iristeko adierazten hasteko modukoa".
"Euskara ez da hizkuntza bat soilik, tresna izan da Korrika". Datorren urtean egingo
sentipenekin lotua dagoen beste Satrustegiren ustetan, beste den XII. Korrika antolatzeaz
zerbait handiagoa baizik. abiapuntu bati heldu behar arduratzen den Xabier
Batzuetan iruditzen zait politikari zaio: "Euskararen arazoak ez dira Ugalderen gogoetak ere bide
loturik gehiegi erabili izan dugula amaitu, hirugarren milurtekoan beretik doaz: "20 urte igaro dira
guztiok, eta hor da, nire ustez, murgilduta gaudela, eta hor lehen Korrika hartatik, eta epe
euskararen ahultasun handiena. ikusten dut nik abiapuntu berria. horretan lan handia egin da. Garai
Dudarik ez dut AEK oso ona izan Orain badugu duela 20 urte ez hartan beharrezkoa zen astinaldi
dela euskararentzat, eta, gainera, genuen kezka, baina kezka hori hura, gizartea euskararen
oreka bat izatera heldu dela euskara erabiltzeraino iritsi al da arazoaz jabe zedin. Guk hasiera
iruditzen zait". gaur egun? Euskaran prestatuak haietan lan egin zutenen herentzia
diren pertsonek euskara jaso dugu. Aurrerapausoak eman
Satrustegiren aburuz, “20 eguneroko bizian dira, baina oraindik urrats gehiago
urte hauetan aldaketa handiak baliatzea da erronka bat". Baina egin beharrean gaude". Datorren
izan dira Euskal Herrian: erronka gehiago badira, urteko martxoan abian jarriko
Iparraldean motelago doa, baina Satrustegiren iritziz: "Euskararen den Korrikak baditu erronka
euskararen harrabotsa entzuna mezua Europa Bateratuari bota berriak.
da dagoeneko. Beraz, orain hogei beharko litzaioke. Ni ez nintzateke
urteko mezuak ez du zentzurik, geratuko txokokerietan eta

AZTERTU IRAKURRI DUZUN ERREPORTAJE ZATIA ETA AZPIMARRATU: -REN USTEZ, -REN IRITZIZ...

8
KORRIKAK MENDE LAURDENA
Orain zuek izango zarete kazetariak. Zuen egitekoa hauxe izango da:
1.- Euskaltegiko bi edo hiru pertsonari (ikaskide, irakasle...) bere Korrika esperientzia eta Korrikari buruzko iritziak
galdetu eta adierazpenak jaso egingo dituzue.
2.- Korrikak mende laurdena bete duela-eta erreportaje bat idatziko duzue adierazpenak bertan txertatuz.

ADIERAZPENAK:

.......................................................................................................................................................................................

9
TRANSKRIPZIOA

KORRIKOLOGOARI EGINDAKO ELKARRIZKETA, DATU FALTSUAK AZPIMARRATUTA

Korrika 12-ko CDan: “Korrika badator”

-Korrika badator! Martxoaren 29a gainean dugu. Egun bakan batzuk baino ez dira falta, eta Euskal
Herriko kaleak korrikalariz bete dira: umeak eta ez horren umeak, baserritarrak eta kalekumeak, neskak
eta mutilak, erretzaileak eta ez erretzaileak, ... denak ari dira, jada, giharrak prestatzen eta beroketa
ariketak egiten norberaren herritik igarotzen denean lekukoaren atzean ahal beste kilometro egiteko
asmoz. Guztiontzat ezaguna da Korrika, behin baino gehiagotan ikusi dugu gure kaleetatik pasatzen eta
gutariko hainbatek zapatilaren bat urratu dugu aurreko edizioko errekor pertsonala hautsi nahian. Baina,
zer dakigu Korrikaz? Zelan sortu zen ideia bitxi hau? Zeren atzean dabil horrenbeste lagun arineketan?
Nondik dator Korrika eta non gordetzen da, arnas estuka, ihes egiten utzi behar dugunean? Galdera
guzti hauei erantzuteko Mikel Azkarregi ekarri dugu gure estudioetara. Gabon Mikel.

-Gabon guztioi.

-Euskal Filologian lizentziaduna, Ilunpe Etnologia Taldeko partaidea eta sortzaileetako bat, EHUko
euskal jai eta parranda saileko lehendakaria, ...

-Idazkari nagusia. Lehendakaria Martina Urbeltz dugu orain.

-Barkatu, idazkari nagusia,... eta horrez gain, euskararen inguruan antolatzen diren ekitaldiez ere hainbat
lan argitaratuduzu, horien artean, 1995ean oker ez banago, "Korrika, maldan behera eta frenorik gabe"
izenekoa.

-Hala da, bai. Korrika euskararen inguruan inoiz antolatu den ekitaldi garrantzitsuenetakoa bihurtu zaigu
aspaldian, eta haren inguruan idaztea merezi zuela pentsatu nuen.

-Korrika berri bat gainean dugun honetan, Mikel, azal zeniezaieke gure entzuleei zelan sortu zen
lasterketa bitxihau?

-Bai. Bada, Korrika duela 20 bat urte jaio zen. Hasieran ideia zoroa zirudien. Lagun batzuen arteko afari
batean sortu erdi txantxetan erdi serio, baina berehala hasi zen forma hartzen eta 1980an lehenengo
edizioa antolatu zen. Korrika AEKren ekitaldia da, hori jakina da, baina sorrera hartan, AEK-ko kideez
gain beste jende ugarik ere hartu parte: Bai Euskarari kanpainako publizistak esate baterako, Natxo de
Felipe abeslaria, Joxepe Zuazo, ... Eta Euskal Herritik kanpoko hainbat lagun ere ibili zen antolakuntzan
murgilduta: Umberto Eco italiar idazle ezagunak, adibidez, lehenengo Korrika haren mezua idatzi zuen.

-Eta zer dela eta otu zitzaien horrelako lasterketa antolatzea? Zein zuten helburua?

-Lehenengo Korrika hartako leloa "Korrika Euskal Herria" izan zen, eta leloak argi uzten du Korrika
haren zergatia. Euskara arrisku bizian zegoen, lan handia egiteko beharra zegoen eta presa zegoen lan
horri ekiteko, eta hori dena ekarri nahi zuen burura Korrika hitzak eta lasterketa edo ekitaldiak berak:
presa, euskara berreskuratzeko presa. Eta bigarren aldeak, Euskal Herriaren lurraldetasuna aldarrikatu
nahi zuen: euskara Euskal Herri osoaren patrimonioadela. Oso lelo aproposa izan zen garai haietan eta
baita gaur egun ere. Izan ere, hurrengo edizio guztietan aldatu bada ere, leloa beti berdina izan dugu:
Korrika Euskal Herria.

-Eta, esan duzun bezala, Korrika ez zen han gelditu, beste edizio asko izan ditugu ...

-Bai, lehenengo haren arrakasta ikusita handik aurrera urtero antolatu izan da Korrika. Eta urtean baino
urtean handiagoa izan du gainera: jende guztiak daki Aste Santua heldu aurretik, haren iragarle
moduan-edo Korrika etorriko dela urtero-urtero.

-Leloa aipatu duzu lehen Korrikaren ezaugarri nagusi bezala, baina badaude bestelako osagai batzuk
ere ezaugarri bihurtu direnak...

10
TRANSKRIPZIOA

-Bai. Leloa, esan dudan bezala, hor dago beti, baina Korrika dantza ere hor dugu: Korrika bakoitzean,
lasterketa animatzeko erraz bat antolatzen da, eta megafoniatik musika jarrita, badakizue hor Korrikan
furgonetabatzuk badoazela musika eta guzti, eta, korrika egiten den bitartean korrikalariek dantza egiten
dute... edo saiatzen behintzat. Gehienetan euskal dantza ezagunak aukeratzen dira. Hor izan dira edizio
ezberdinetan zortzikoa,ezpata-dantza edo Agur Jauna esate baterako... Zazpigarren Korrikan, adibidez,
Zazpi jauzi izan zen Korrika dantza. Eta oso ikusgarria izaten da Bilbon edo Iruñean eta horrelakoetan
milaka lagun ikustea saltoka eta jiraka... Edo duela urte bezala lurretik bueltaka Break Dance egiten ...
Ikusgarria izaten da. Gero Petoa dago: Korrika bakoitzean peto ezberdin bat ateratzen da eta hori
eramaten dute korrikalariek uniforme. Lehenengo edizioetan petoarekin batera txapela ere eraman
behar zen Korrikan parte hartu ahal izateko,baina arazo asko sortu ziren txapelekin: haizea altxatzen
zenean txapel guztiak hegan hasten ziren, jendea txapelen gelditu, atzera egiten zuen, estropezuak
egoten ziren, ... Gero txapela hori nirea dela, ezetz nirea dela, ...denak berdinak direnez... Eta azkenean
txapela uniformetik kentzea erabaki zen.

-Eta lekukoa...

-A! Bai, nola ez, lekukoa. Lekukoa da, zalantzarik gabe Korrikaren osagai garrantzitsuenetakoa.
Hasierako kilometrotik arte eskuz esku doan lekukoa. Lekukoa, gainera, artista garrantzitsuek egiten
dute urtero-urtero:lehenengo ediziokoa Remigio Mendiburu eskultoreak egin zuen. Egurrezkoa zen
lehenengo hori, baina gero oso ezberdineko lekukoak egin dira: 1990ean adibidez, Txillidak egin zuen
burdinazko lekukoa eraman zenKorrikan. Urte horretan, nahiko bitxia izan zen, Korrika ia leku guztietara
berandu ailegatu zen, jende askok ondo du... Batez ere lekukoa eraman behar izan zutenek. Duela urte
bi Frank Geryk diseinatutakoa izan zen,titaniozkoa, askoz ere arinagoa, ...

-Guztiok ikusi dugu noiz edo noiz, gure etxe ondotik Korrika pasatzen eta askotan galdetu diogu geure
buruari nondik , nora doan gero, zer gertatzen den ikusten ez dugunean, ...

-Bai, oso bitxia izaten da muntaia guztia: lasterketak 10 bat egunez irauten du eta egun horietan 5.000
kilometro egiten dira. Hasieran egunez eta gauez egin nahi zen korrika baina, gauez sortzen ziren arazoak
ikusita azkenean egitea erabaki zen: goizeko zortzietan puntu puntuan dagoen tokitik ateratzen da eta
gaueko 12ak arte ez da gelditzen. Baina egunean zehar ez da ezertarako ere geratzen: Portugaleteko
zubia gurutzatzeko esate baterako,bost bat minutu itxaron behar izan zuen Korrikako karabanak- hau
duela lau urte gertatu zen- eta kabina etorri furgonetak eta korrikalariak korrika ibili ziren bueltaka
ondoko lorategitxo baten inguruan. Leku askotan kristoren jendetza egoten da, beste batzuetan gutxiago...
Eta leku gutxi batzuetan korrikalari batzuk kilometro asko egin behar izaten dituzte jarraian. Denetarik
izaten da. Hori bai, beti ere korrika, lekukoa ezin da ez kotxez, ez bizikletaz, ez zaldiz, ez beste edozelan
eraman. Aipatzekoa ere bada herri batzuetan lasterketa bezala, lehiaketa bezala antolatzen hasi dela
Korrika eta lehen heltzen direnei sariak ematen dizkiete. Gero eta herri gehiagotan egiten da horrela,
baina oraindik leku gehienetan bestela egiten da: lehenengoa lekukoa eta gero lasai-lasai gainerako
guztiak.

-Ba honekin geratu beharko dugu, denbora agortu zaigu eta, baina inork informazio gehiago nahi izango
balu hor dauka Mikelen "Korrika, maldan behera eta frenorik gabe" liburua edo zuzenean berarekin
kontaktua izateko helbide elektronikoa ere erabili ahal izango dugu, ezta, Mikel?

-Bai. Ilunpe@.com da helbidea eta nahi duzuenean hor izango nauzue.

-Mila esker bada, Mikel!

-Ez dago zergatik.

-Eta mila esker zuei ere, entzuleok, gurekin izateagatik. Gogoratu bihar ere, gaueko 11ak puntu puntuan
hemen izango gaituzuela.

11

También podría gustarte