Está en la página 1de 2

Bizkaiko Mundaka herriko inauterietan, orain dela asko

ospatzen zirenetan, parte hartzen dute atorrak. Inauteriari


hasiera emateko atorrak hasten dira abesten.

Honelakoa da haien janzkera:

Zuri-zuri jantzita joaten dira guztiak, musika


bandaren zuzendaria izan ezik; jantzi beltza
eta kolore bereko kapela eramaten ditu.
Musikariek burko-azala janzten dute buruan,
batzuetan aurpegia bistan utzita eta beste
batzuetan aurpegia estalita. Aurpegia bistan
daramatenek bibote eta papilote handiak
pintatzen dituzte beraien aurpegietan.

Antzina, kirruz egiten zituzten soineko zuriak, gaur egun,


berriz, edozein oihal zuriz egiten dituzte. Soinekoa deitu
arren, gona daramate; eta ez bakarra, bi baizik. Bata ohi
bezala jarrita, eta, bestea, burutik sartuta, atorra balitz
bezala. Horrexegatik esaten diete atorrak.

Herriko kaleetan ibili ondoren, kantatu eta kantatu, portura


abiatzen dira zuzendariaren gidaritzapean. Portuan, petril
gainera igo eta banan-banan ilaran jartzen dira guztiak. Han
egiten dute ekitaldirik ederrena. Urtean-urtean kantu berri
bat asmatzen dute egun honetarako, eta, kantatzeko
orduan, kantu berri honetaz gainera aurreko urteetako
abestiak ere kantatzen dituzte. Abesti
zahar gehienen letra bitxia da;
gehienetan letrak ulertezinak dira. Hona
hemen zatitxo bat, adibide gisa:
"Moja budi tajua
Artatxorio lakua
Samurri rhudiantar
O cualquier txori zantar".
Gauza hauek igandeko ihauterietan egiten dira.

También podría gustarte