Está en la página 1de 4

MUNDUKO

HAURREN TXOKOA

Haurrek hizkuntza aniztasuna ulertzeko, munduko


hizkuntza desberdin eta ugariren presentzia ulertu behar
dute, modu dibertigarri eta aberasgarrian.
Helburua: Munduko hizkuntzen eta kulturen aniztasuna eta elkartasuna ulertzea.

Ikasleak munduan hizkuntza ugari daudela jabetuko dira, kultura ezberdinetako


haurrak ezagutuz.

Haur Hezkuntzako 3 urteko haurrei zuzendutako ariketa.

Prozedura:

1.Horman Lurra
planetaren irudia erdian
duen kartulina bat
zintzilikatuko da.

Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza


2.Kartulinaren alboan, kultura desberdinetako haurren marrazki esanguratsuak
kokatuko dira.

Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza


3.Ondoren, kultura bakoitzari dagokion hizkuntzaren entzunaldiak egingo dira.
Grabaketetan haur bakoitzak esaldi bera esango du bere hizkuntzan:

• Euskaraz: Nire izena Aitor da eta euskaraz hitzegiten dut. Euskal Herrian
bizi naiz.

• Gazteleraz: Mi nombre es Lucas y hablo español. Vivo en Cuenca.

• Ingeleraz: My name is Peter and I speak english. I live in England.

• …

4.Entzunaldi bakoitzaren
ostean, dagokion haurraren
irudia planetaren inguruan
kokatuko da.

5.Amaieran, hizkuntza
bakoitzari dagozkien haur
guztiak “eskutik helduta”
munduaren inguruan
egongo dira; denak eskua
emanda, denak munduan
eta bakoitza bere hizkuntza
mintzatuz. Beraz, hizkuntza
aniztasunean oinarrituriko
elkartasuna lortuko da.

Ariketaren iraupena 15 minutukoa denez, 6-7 hizkuntzen entzunaldia eta


irudiarekiko identifikazioa egingo da.

Baliabideak:

• Koloretako kartulina handia.

• Lurra planetaren irudia.

• Kultura desberdinetako haurren irudiak.

• Musika ekipoa.

Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza


• Hizkuntza desberdinetako haurren grabazioak (6 edo 7)

• Irudiak kartulinan itsasteko “txikle urdina”

Munduko haurren txokoa Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza

También podría gustarte