Está en la página 1de 62

ELEBITASUNA

ETA HEZKUNTZA

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 1


1.Gaia: Oinarrizko Kontzeptuak

1.1.Gizabanakoaren elebitasuna

• Definizioa

• Elebidunaren ezaugarriak

• Elebitasunaren sailkapena: Hamers eta Blanc 1983

1.2.Gizarte elebitasuna

• Definizioa: beste termino batzuk

• Soziolinguistikako kontzeptuak

o Hizkuntza komunitateak

o Diglosia

 Definizioa eta egoera diglosikoaren ezaugarriak

 Siguan eta Mackey diglosia kontzeptuari buruzko

aipamena (1986)

o Hizkuntza planifikazioa, hizkuntza normalizazioa: 3

arlotako lana

o Kontzeptu berriak gizarte elebitasunaz hitzegiteko

2.Gaia: Elebitasunaren jabetza


(psikolinguistika)

2.1.Lehenengo hizkuntz(ar)en jabetzea

2.1.1.Komunikazioaren hastapenak eta garapena

2.1.2.Keinutik hitzera pasatzea eta hizkuntzaren garapena

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 2


2.1.3.Eskolako hizkuntzaren garapena

2.2.Elebitasun goiztiarra (aldi berekoa)

2.3.Bigarren hizkuntzaren jabetze goiztiarra (elebitasun goiztiar

kontsekutiboa)

3.Gaia: Hezkuntza elebiduna

3.1.Hezkuntza elebidunaren onurak eta arriskuak

3.1.1.Hezkuntza elebidunaren bilakaera

• Luxenburgoko konferentzia

• St. Lamberteko esperientzia

3.1.2.Elkarmenpekotasunaren teoria

3.1.3.Elebitasuna eta adimena

3.2.Hezkuntza elebidunaren programak

3.2.1.Azpiratzea

3.2.2.Murgiltzea

3.2.3.Mantentzea

4.gaia: Hezkuntza Elebiduna Euskal Herrian

4.1. Egoera Soziolinguistikoa

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 3


4.2. Hezkuntza Elebidunaren Hastapenak: Ikastolak

4.3. Hezkuntza Elebiduna Hiru Lurraldeetan

4.3.1. Hegoaldea

a) EAE

b) Nafarroa

4.3.2. Iparraldea

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 4


1.Gaia: Oinarrizko Kontzeptuak

1.1.Gizabanakoaren elebitasuna

• Definizioa

• Elebidunaren ezaugarriak

• Elebitasunaren sailkapena: Hamers eta Blanc 1983

BILBAO XABIER (1998). Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. Arabako Foru Aldundia eta UPV-
EHU.

ETXEBERRIA FELIX (2005). Elebitasuna eta hezkuntza euskararen herrian. Erein. Donostia

HAMERS, J. F. eta BLANC, M. (1983) Bilingualité et bilinguisme. Pierre Mardaga. Brusela

Elebitasunaren zenbait definizio:

- Bloomfield (1933): Elebitasuna bi hizkuntza jaiotzezko hiztunek bezala


menperatzea da.
- MacNamara (1967): Ama hizkuntza ez den bestelako batean, lau hizkuntza
gaitasunetako bakoitzean, hau da, ulertu, hitz egin, irakurri eta idaztekoan,
gutxieneko gaitasuna izatea.
- Mackey (1976): Bi hizkuntza, normal normal eta bietako edozeinetarako
lehenespenik gabe baliatzen dituen pertsona edo herriaren nolakotasuna.

“… elebitasuna maila edo mota ezberdinak daude eta tokian tokiko helburu edo
beharrizanen arabera erabakitzen da zein den bilatzen den elebitasun mota.”

Elebitasun mota zehazteko bi era daude:

1. Hizkuntz trebetasuna: Elebiduna hizkuntzarekin zer egiteko gai den.


2. Kontestua: Elebiduna hizkuntza bakoitza non erabiltzeko gai den.

1. Hezkuntza alorreko elebidunak lau trebetasun menperatu behar ditu:

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 5


Hizkuntzaren lau trebetasunak

Ahozkoak Idatzizkoak

Hartzaileak Ulermena Irakurmena

Ekoiztekoak Mintzamena Idazmena

2. Kontesuaren arabera sailkapen hau egiten da (Baker, 1996):

- Kontestu barruko komunikazioa: Hizkuntza kontestu ezagun eta errepikakorretan


erabiltzeko gai izatea.
- Kontestu murritzeko komunikazioa: Kontestu berrietan erabiltzea eta hizkuntzaren
bidez bistan ez ditugun gauzen arteko harreman logikoak ulertzea eta adieraztea.

Beraz, hezkuntza elebiduna jaso duenari dagokion elebitasunaren definizioa ondoko hau
litzake: “… hizkuntza bietan hizkuntzaren lau trebetasunak (ulermena, irakurmena,
mintzamena eta idazmena) erabiltzeko eta kontestudun zein kontestugabeko komunikazioan
aritzeko gai den pertsona.”

Hezkuntza elebiduna jaso duen pertsonaren hizkuntza maila honi, elebidun orekatua
deritzogu, hau da, hizkuntza bietan maila beretsua eta kontestu ezberdinetan aritzeko gai
dena. Errealitatean bi hizkuntzen arteko oreka hau nekez gerta daiteke eta horregatik,
erreferentzia teoriko moduan erabiltzen den utopia bat litzateke.

Elebidunaren gaitasunak dituen hiru ezaugarri orokor (Siguán eta Mackey, 1986):

1. Independentzia: Bi hizkuntza edo sistema ditu elebidunak, eta sistema biak era
independientean erabiltzeko gai da, hau da, hitz egiterakoan ez ditu sistema bateko eta
besteko ezaugarriak eta elementuak (ahoskera, egiturak, hiztegia) nahasten. Arlo honetan,
gaitasun orokorrean bezala, maila ezberdinak erakusten dituzte elebidunek; zenbat eta
hobeto menperatu hizkuntza biak, orduan eta gutxiago nahastuko dituzte (interferentzia
gutxiago sartu dituzte).

2. Alternantzia: Bi sistemak tartekatzeko gai da elebiduna, hau da, berehala eta ahalegin
handirik gabe hizkuntza batetik bestera aldatzeko gai da, inguruan dituen entzuleak edo
egoerak eskatzen duenaren arabera. Hizkuntza aldaketa hau, gainera, esaldiaren erdian
egin dezake, esaldia hizkuntza batean hasiz eta bestean bukatuz.

3. Itzulpena: Sistema batean esandakoa edo entzundakoa beste sisteman adierazteko gai
da elebiduna. Hau pertsona elebidunen ezaugarri garrantzitsuena eta nabariena dela esan
daiteke.

Hamers eta Blanc-ek (1983) elebitasun egoeraren taula sintetiko bat egin zuten:

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 6


Abiapuntua (dimentsioa) Elebitasun mota

A. Hizkuntzaren eta pentsamenduaren 1. Konposatua


arteko erlazioa 2. Koordinatua

1. Orekatua
B. Bi hizkuntzetan lortutako gaitasuna
2. Menderatzailea
a. Aldi berekoa
1. Goiztiarra
b. Kontsekutiboa
C. Bi hizkuntzak eskuratzeko adina
2. Nerabezarokoa
3. Helduarena
1. Gehigarria
D. Bi hizkuntzen status soziokulturala
2. Kengarria
1. Bi kulturakoa
2. Kultura bakarrekoa H1-ean
E. Atxikimendu eta identitate kulturala
3. Kultura bakarrekoa H2-an
4. Akultural anomikoa

Hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko erlazioa: Hizkuntzaren eta pentsamenduaren


diskurtsoa eraikitzeko moduaren artean dagoen erlazioari begiratuz, elebitasuna
konposatua dela esango da, hizkuntza bakoitzari funtzionamendu logiko edo arrazoitzeko
modu diferente bat dagokionean. Eta elebitasuna koordinatua dela esango da, diskurtso
logikoak inolako aldaketarik jasaten ez duela erabiltzen direnean bi hizkuntzak.

Mezua A Mezua A Mezua A hizkuntzan


hizkuntzan jaso hizkuntzan ulertu erantzun
KONPOSATUA

Mezua B Mezua A Mezua B hizkuntzan


hizkuntzan jaso hizkuntzan ulertu erantzun
eta A hizkuntza
itzuli

Mezua A Mezua A Mezua A hizkuntzan


hizkuntzan jaso hizkuntzan ulertu erantzun

KOORDINATUA

Mezua B Mezua B Mezua B hizkuntzan


hizkuntzan jaso hizkuntzan ulertu erantzun

Elebitasunaren dimentsio honi bi kritika egin zaizkio eta beraz sailkapen askotan ez da
kontutan hartzen:

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 7


- Esparruaren arabera pertsona beraren portaera aldatu daiteke konposatu edo
koordinatu artean.
- Elebidun konposatua ez da benetan elebiduna, baizik eta bigarren hizkuntza ikasten
ari den hiztuna.

Bi hizkuntzetan lortutako gaitasuna: Elebitasuna orekatua izango da bi hizkuntzek


antzeko garapen maila baldin badute, hau da, batak bestea menderatzen ez badu edo
bietako batek ez badu besteak baino maila altuagoa edo protagonismo handiagoa. Eta
elebitasuna menderatzailea izango da bi hizkuntzetako batek besteak baino askoz garapen
maila altuagoa lortzen duenean, zenbaitetan “diglosi” gisa ezagutu izan denera iritsiz, hau
da, komunitateko eremu jakin batzuetan bi hizkuntzetako bat bakarra erabiltzen deneko
egoerara, beste hizkuntzaren kaltetan noski, hau bigarren mailako rola edo estatusa
betetzera baztertua geratzen baita.

Diglosiaren definizioa, hizkuntza menderatzaile eta menderatu arteko elebitasuna dagoen


egoera edo ingurune fisikoari atxikitzen zaion terminoa da.

Bi hizkuntzak eskuratzeko adina: Elebitasun goiztiarra, hau da, bi hizkuntzak (ama


hizkuntza H1 eta familia edota eskola bidez lortutakoa H2) lehen haurtzaroan ikasten
direnekoa. Elebitasun goiztiar horretan bi hizkuntzak batera ikasten badira (esate
baterako aitak hizkuntza bat eta amak edo beste familiartekoek, eskolak… beste bat
erabiltzen duenean) elebitasun goiztiar aldi berekoa dela esango da. Aldiz, aurrena
hizkuntza bat ikasten bada eta geroago besterekin hasten, baina lehen haurtzaroan beti
ere, elebitasun goiztiar kontsekutiboa izango da.

Aldi bereko elebidun goiztiarra edo etxeko elebiduna ere deitzen zaio.
Elebidun goiztiar kontsekutiboa: 4/5 – 10/11 urte
Nerabezarokoa: 10/11 – 16/17 urte
Helduarokoa: > 16/17 urte

Bi hizkuntzen estatus soziokulturala: Bi hizkuntzetako bakoitzak komunitatean duen


estatusari egiten dio erreferentzia. Gehigarria edo aditiboa izango da, bi hizkuntzek
gizartearen aldetik balio berekoak izateko adinako errekonozimendua eta prestigioa
dutenean. Hizkuntzetako batek ez badu behar adinako baliorik edo baztertuta edo
alboratuta baldin badago, elebitasun hori kengarria edo sustraktiboa dela esango dugu,
zeren eta bi hizkuntzak ikastean ez baita bi hizkuntzek dituzten alderdi aberasgarrietatik
onurarik aterako.

Atxikimendu edo identitate kulturala: Bi hizkuntza kultur arau edo portaera jakin
batzuekin erlazionatuta daudenean, gerta daiteke elebitasun bikulturaleko kasua, hau da,
hizkuntzetako bakoitzak berekin kultura jakin bat daramanean gertatu ohi dena. Baina bi
hizkuntzaren ezagutzak eraman dezake lehen hizkuntza edo bigarren hizkuntzako egoera
kulturabakarra, edota bietako ezeinekin identifikatzen ez den anomia kultural batera.

Beraz, mota hauek bereizten dira:

- Bikulturala: Hiztuna bi kulturetako partaide sentitzen da, bietan integratua


dagoelarik.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 8


- Kultura bakarrekoa H1-ean: Jatorrizko hizkuntzari dagokion kulturarekin
atxikimendu handia dago eta bigarren hizkuntzakoa aldiz baztertu edo errefuxatu
egiten da.

“ Ni andaluza naiz, frantsesarekin ez dut ezer jakin nahi, eta andaluza soilik naiz
kulturalki”

- Kultura bakarrekoa H2-an: Jatorrizko hizkuntzari dagokion kultura baztertu edo


errefuxatu egiten da, bigarren hizkuntzarenarekin identifikatua sentituz.

“Ni andaluza naiz, baina orain Frantzian bizi naizenez, frantses kulturarekin
identifikatzen naiz eta ez nire benetakoarekin”

- Akultural anomikoa: Familiaren jatorrizko kulturarekin identifikaziorik ez dago,


ezta bizi den lurraldeko kultura berriarekin ere. Bi hizkuntzei dagozkien
kulturekiko desintegratua dago.

1.2.Gizarte elebitasuna

• Definizioa: beste termino batzuk

• Soziolinguistikako kontzeptuak

o Hizkuntza komunitateak

o Diglosia

 Definizioa eta egoera diglosikoaren ezaugarriak

 Siguan eta Mackey diglosia kontzeptuari buruzko

aipamena (1986)

o Hizkuntza planifikazioa, hizkuntza normalizazioa: 3

arlotako lana

BILBAO, XABIER (1998). Hezkuntza Elebiduna. Zenbait oinarri. Arabako Foru Aldundia eta UPV –
EHU

HUGUET, A eta MADARIAGA, J. M. (2005). Fundamentos de educación bilingue. UPV- EHU. Bilbo

Gizarte elebitasuna edo kolektiboa (Siguan eta Mackey. 1986): Komunikazio bide moduan
bi hizkuntza erabiltzen diren giza taldea edota lurralde egoera.

“… en una sociedad o un grupo o institucion social determinada se utilizan dos lenguas como
medio de comunicacion…”

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 9


Gizarte elebiduna bi hizkuntza elkarbizitzen diren lurralde eremuak edo gizarteak.
Hizkuntza bakoitzak hiztun kopuru finkoa du, hauetarik batzuk bigarren hizkuntza ezagutu
eta erabiliko dutelarik.

“Sociedades bilingues: Territorios y sociedades en las que coesxisten al menos dos lenguas.
Cada lengua tiene un numero determinado de hablantes e incluso algunos de ellos conocesn
y utilizan ambas lenguas.”

Siguan ez zegoen ados kontzeptu honen erabilpenarekin eta bere arrazonamendua 3 puntu
hauekin argudiatzen zuen (1996):

1) Gizarte batek ezin ditzake bi hizkuntza kode izan, ezta batetik bestera aldatu ere,
eta ezinezkoa zaio itzulpenak egitea.
2) Gizarte elebiduna ezin da ulertu hiztun elebidunak nagusi diren lurralde bat
modura.
3) Bi hizkuntza elkarbizitzen diren egoera behin behinekoa da, eta bi hizkuntzetako
baten desagerpenarekin amaitzen da.

Argumentazio honetan oinarrituz, Siguan-ek ukipen egoeran dauden hizkuntzak terminoa


proposatu zuen (lenguas de contacto)

Soziolinguistika: Gizartea eta hizkuntzaren arteko harremana aztertzen duen


hizkuntzaliratzen alorra.

Hizkuntza komunitatea: Hizkuntzaren ikuspegitik batasuna duten jende multzoa.


Hizkuntza komuniate bat osatzen dute:

- Hizkuntza bateko hiztunak


- Hizkuntza baten aldaki batekoak
- Gizarte batean elebidun edo eleaniztunak diren hiztunak

Munduko estatu gehienak elebarrak dira, munduan indarrean dagoen politika erea “estatu
bat = hizkuntza bat” baita.

Diglosia: Gizarte berean bi hizkuntza elkarbizitzen diren egoera. (Ferguson, 1959)

Hizkuntza nagusia: Diglosi egoeran hizkuntzetako bat “goi mailako” funtzioetarako


erabiltzen da: adiministrazioa, kultura, komunikabide arloak, merkataritza, etxetik kanpoko
lana, etab. Hizkuntza menperatzailea izango da.

Hizkuntza gutxitua: “behe mailako” funtzioetarako erabiltzen da: etxeko eta lagunarteko
harremanak… Hizkuntza hau menperatua izango da, eta gaur egun Europa maila hizkuntza
erregionala moduan ere deitzen zaio.

Harreman diglosikoa: Gizarte bateko hizkuntzen arteko funtzio banaketa. (1972an


Fishman)

Egoera diglosikoaren ezaugarriak (Siguán eta Mackey 1986):

1) Funtzio banaketa:

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 10


Hizkuntza batek (A) gizarteko goi mailako funtzioak betetzen ditu, bizia eta
indartsua da, bai ahozko erabileran eta bai idatzizkoan. Beste hizkuntza (B) etxeko
edo lagunarteko harremanetarako erabiltzen da. Ahoz asko eta kasu askotan
idatziz ez da erabiltzen.

2) Prestigio banaketa- banaketa geografikoa:


Betetzen dituen funtzioen ondorioz, A hizkuntzak prestigioa du eta, B hizkuntzak
ez du prestigiorik, hizkuntza gutxitua edo minorizatua da.
Ondorioz, banaketa geografikoa gertatzen da gizarte askotan:
o A hirietakoa
o B herri txiki eta nekazari guneetakoa

3) Gizarteko pertsona elebidunen banaketa:


Etxean B ikasten dutenen artean elebidun gehiago daude, A hizkuntza ere jakin
behar baitute gizarte horretan bizi ahal izateko.
Etxean A hizkuntza ikasten dutenen artean elebidun gutxiago daude, normalean ez
baitute beste hizkuntzarik behar gizartean moldatzeko.

Egoera diglosikoaren beste ezaugarri azpimarragarri bat hizkuntzen arteko desoreka da.
Izan ere, desberdintasun honek egoera egonkor bat sortzen du, hizkuntza bakoitzak bere
tokia eta funtzioa baititu eta ez baitago banaketa aldatzeko joerarik.

Siguan eta Mackey-ek gizarte elebitasunari edo diglosiari buruz egiten duten aipamenean
ezaugarri hau azpimarratzen dute diglosi egoera definitzeko: diglosi terminoa zaharkiturik
geratu da, egoera oso desberdinak deskribatzeko termino bera erabiltzen baita. Espainean
bertan Euskal Herriko diglosia (euskarak hiztun gutxiago ditu baina ofiziala da) eta
galiziako (gailegoak hiztun gehiago ditu baina estatus txikiagoa du) esaterako oso
desberdinak diren egoerak dira.

Hizkuntza planifikazioa edo hizkuntza politika: Hizkuntza baten estatusa aldatzeari


buruzko teoria eta estrategiak, gutxituen dagoen hizkuntza bat berrindartzeko.

Hizkuntza normalizazioa: Gutxiturik edo hilzorian dagoen hizkuntza bat berrindartzeko


eman behar diren pausoak, indarra eman eta gizarteko arlo ezberdinetara hedatzeko
prozesua: ekintza positiboko politika (discriminacion positiva)

Hizkuntzaren planifikazio prozesu hau 3 arlotako lana da:

1) Corpusa lantzea: Hizkuntza bat gizarteko arlo formaletan erabili ahal izateko eredu
estandar bat behar da idazteko orduan (gramatika, ortografia…), hizkuntza nola
ahoskatzean, hitz berriak funtzioak hedatzeko…

2) Estatusa jasotzea: Gizartean duen toki eta funtzioei dagokio. Hizkuntza hori ofizial
izendatu behar da legez, herrialde edo lurralde horretako berezko hizkuntzatzat
hartuz, bertako jendeak eskubidea duelarik hizkuntza hori erabiltzeko. Hau da,
estatus ofiziala eman behar zaio.

Honela arlo berrietara hedatzeko ahaleginak egingo dira: arlo formaletara,


hezkuntza, komunikabideak, merkataritza …

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 11


3) Hiztun kopurua handitzea: Hizkuntza ikasteko zentroak irekiko dira. Honela
hizkuntza ikasi daiteke, eta ahoz soilik darabilen jendeak alfabetatu daitezke.

Hizkuntza hori ikastearen edo erabiltzearen garrantziaz jabetzeko, hizkuntzaren


aldeko kanpainak sustatuko dira.

Hezkuntza programa elebidunen bidez, etxean gizarteko hizkuntza nagusia ikasten


duten haurrek eskolan hizkuntza ahula ikastea, bai eta etxean hizkuntza gutxitua
ikasten dutenak hizkuntza biak menperatzera iristea lortuko da.

Diglosi egoeraren azterketa egitea prozesu konplexua izan daiteke, eta ondo azaldu ahal
izateko, honako puntu hauek jorratu behar dira:

1) Lurraldea eta datu geografikoak

Ama hizkuntza bakoitzak duen lurraldearen bolumena neurtu behar da. Horretarako
kontuan izan behar dira: hizkuntza taldeen erreprodukzio tasa, inmigrazioa, aldeko eta
kontrako joera soziala…

Gainera, hizkuntza bakoitzeko hiztunen banaketa geografikoa eremu konkretuetan,


hiztunen mailaketa soziala, elebidun kopurua… ere ikertuko dira.

2) Faktore soziopolitikoak

Hizkuntza taldeak erlazio sozialekin, ekonomikoekin eta politikoekin erlazionatuak daude.


Harreman honek hizkuntza bakoitzak duen gizarte funtzioetan eta prestigioan eragina du
eta diglosia terminoa definitu beharra sortu zen, hizkuntza indartsu bat eta hizkuntza ahul
baten presentzia onartuz. Diglosi egoerak ezaugarri hauek ditu:

 Hizkuntza indartsua A, gizarte bizitzako funtzio nagusiei dagokio:


administrazioa, kultura, informazioa… hizkuntza idatziari. B hizkuntza ahula da
eta eguneroko bizitzako funtzio pertsonalak, bizi familiarra, laguntasuna…
betetzen ditu; hala nola, ahozko hizkuntzari dagokio, ez idatzia eta ezta
normalizatua ere.
 A gizarte maila altuetan erabiltzen da eta kultura eta hezkuntzarekin, hiritasun
mailarekin erlazionatua dago. B berriz maila baxuagoetan, nekazaritza guneetan.
 Ama hizkuntza A dutenen artean elebidun gutxiago daude, bizitza arruntean
premiarik ez dutelako. Hala ere, B ama hizkuntza dutenak, behartuta daude A
hizkuntza ikastera eta beraz elebidun gehiago egongo dira.

Diglosia: (Vallverdú (1988) ) A hizkuntzaren nagusitasuna dago, komunikazio formalaren


adierazgarri delarik. Aldi berean, B hizkuntzaren ahulezia dago, eguneroko bizitzako eta
familiarteko hizkuntza delarik. Bi aldaera hauek guztiz ezberdinduak daude.

Diglosia terminoak lurraldearen hizkuntza eta politikaren deskribapena ere azaltzen du.
Izan ere, hizkuntza bakoitza erabiltzen den gizarte ekintzak (komunikabideak,
administrazioa, hezkuntza…), mailaketa sozial bakoitzean erabiltzen den hizkuntzaren
funtzioak, hizkuntza- kontzientzia… ere azaldu beharko lituzke.

3) Hizkuntza- faktoreak

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 12


Harremanetan dauden hizkuntza bien arteko distantzia linguistikoari dagokio, erlazio honek
eragina baitu hizkuntzarekiko giza jokabideetan:

 Bi hizkuntzen arteko gertutasun linguistikoak batetik besterako aldaketa, ikasketa


eta esfortzu handirik gabeko ulermena ahalbidetzen ditu.
 Bi hizkuntzen artean urruneko harreman linguistikoa badago, ikaskuntza eta
ulermena zailtzen dira, hizkuntza talde bakoitzaren independentzia bultzatuz.

4) Kanpoko testuingurua

Eremu elebidun batean dauden hizkuntza bakoitzaren kanpo prestigioa bi faktoreren menpe
dago:

 Eremu horretatik kanpo dago hizkuntza bereko hiztun kopurua


 Beste estatuetan hizkuntza hori ofiziala bilakatzeko dagoen esku- hartze politikoa

5) Faktore kulturalak

Hizkuntzak ez dira komunikazio bideak soilik, baizik eta kultura baten adierazpen bide ere
badira.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 13


o Kontzeptu berriak gizarte elebitasunaz hitz egiteko

Hizkuntzaren aniztasuna hizpide Bartzelonako Forumean. PAULA KASARES, Argia. 2004ko ekainaren
6a. 1947.alea

Gizarte elebitasunak hitz egiteko kontzeptu berrien artean garrantzitsuenak bi hauek dira:
hizkuntza ekologia eta hizkuntza eskubideak.

Hizkuntza ekologia:
Ekologia hitzaren terminologia hau da:
- Eco: etxea (planeta) grekaraz
- Logia: zientzia
Beraz, hizkuntza ekologia hizkuntzaren zaintzaz arduratzen den zientzia moduan definitu
daiteke. Izan ere, munduko hizkuntza asko ia desagertzear daudenez, zerbait egin beharra
dago hori saihesteko.

Hizkuntza eskubideak (www.behatokia.org):


Web orrialde honetan, txostenak ataldean (berezituak) 5. Txostenean (Hizkuntza
eskubideak eta hezkuntza Euskal Herrian) 4. Orrialdea, 1.1. atalean definizioa hau
proposatzen da:
“Hizkuntza erabiltzeko eskubidea”

Bi mailatan banatzen da ahalmen hau:


- Maila indibidualean: Edonori eta edonon aitortu beharreko hizkuntza eskubideak:
maila pribatuan eta publikoan hizkuntza erabiltzeko eskubidea. (norbanakoari
dagokiona)
- Maila kolektiboan: Hizkuntza talde baten garapenerako edo biziraunerako
beharrezkoak dituen eskubideen aitortza eta bermea.

Laburbilduz: Herritarren beren hizkuntzan mintzatzeko eskubidea arlo guztietan:


osasunean, hezkuntzan, pertsonalean, sozialean, politikoan, ekonomikoan, zerbitzuetan …
(normalizazioa)

Beste termino berritzaile batzuk:

Subsidiaritatea: Hizkuntza normalizazioa bultzatzeko printzipio bat da (arau, gomendio,


lege, ohitura …)

“ Egin tokiko hizkuntza (txikian) egin daitekeen guztia, eta utzi hizkuntza handian egiteko
soilik hizkuntza txikian egin ezin daitekeena.”

Hizkuntza hiritartasuna (linguistic citizenship): Hiritar garen puntutik eskubide batzuk


ditugu, eta horien artean GURE HIZKUNTZA propioaren erabilerarako eskubidea dugu.

Hizkuntza iraunkortasuna (sustainability)

Biziberritzea (revitalitation)

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 14


Biziraupena (maintenance)

Aktibismoa

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 15


o Hizkuntza planifikazioa / politika: Irakurgai Osagarriak

EUSKARA 21 EKIMENA. EUSKO JAURLARITZAREN HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN


EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA.2008-IV-29

Helburua: XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak finkatzea. Orain arte
hizkuntza politikaren alorrean egindako bidea aztertu eta ondorengo urteetan eman
beharreko pausoak zehaztu, euskararen normalkuntzaren inguruan adostasun politiko eta
sozial berri bat lortzeko.

Euskara 21: Euskararen hizkuntza politika oinarriak finkatzeko partaidetzarako tresna.

Oinarrizko txostena: Euskara Legea mamituz, euskara indartzeko, biziberritzeko eta


geroratzeko ondorengo ekintzak gauzatuko dira:

• euskararekiko atxikimendua
• hizkuntza propioa,
• euskararen ofizialtasuna
• herritarren eskubideak
• gizarte elebidun / eleaniztun baten proiektua

Euskal kultura eta gizarteko pertsona kualifikatuek egin dute.

Euskara 21 wegunea: www.euskadi.net/euskara21: Atzeraelikatzea, bizitasuna eta


aniztasuna ditu ezaugarri.

• Oinarrizko txostena kontsultatu


• Bloga: iritzia adierazi eta harremanak ezarri

HIZKUNTZA PAISAIAREN IKERKETA. JASONE CENOZ ETA DURK GORTER.


www.euskara.euskadi.net/berripapera. 2008ko martxoa.190

Hizkuntza paisaia: Herrialde edo eskualde bateko hizkuntza egoeraz hitz egiteko edo
eremu jakin batean hainbat hizkuntza egoteari (hizkuntzen merkatua, hizkuntza mosaikoa,
hizkuntzen ekologia eta hizkuntza aniztasuna) erreferentzia egiteko. (Sciriha eta Vasallo,
2001; Kreslins, 2003)

Bide publikoetako errotulazioek bi funtzio dituzte:

1. Funtzio informatiboa: Hizkuntza talde baten lurralde mugak zehazten ditu,


komunikazioan hizkuntza bat ego gehiago erabil daitezkeela adieraziz.

2. Funtzio sinbolikoa: Hizkuntzen balioa eta estatusa islatzen da, taldeen alderapenaz
hizkuntzen bizitasunaren isla da eta, testuinguru soziolinguistikoa ezagutzeko
informazio iturri osagarria.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 16


Hizkuntza paisaia (errotulazioa), hizkuntza batzuen erabilera mantentzea eta biziberritzea
xede duen hizkuntza politikaren parte da: hedabide eta hezkuntzan oso garatua dago.
Hizkuntza paisaia honetan kontuan hartu beharreko ezaugarriak dira:

• Errotuluko hizkuntza
• Hizkuntza bakoitzaren kokapena
• Hizkuntza bakoitzari dagokion letra tamaina eta mota

Honela, hizkuntzaren erabilera eta boterea edo estatusaren adierazlea bilaktzen da.

Hizkuntza paisaia hizkuntza ikasteko prozesu ez- formalaren parte da.

Ikasgeletako eta ikastetxeetako hizkuntza paisaiak eleaniztasunaren eta kultur


aniztasunaren garapenari ekarpena egiten dio.

EUSKAL HERRIKO (Donostia) HIZKUNTZA PAISAIA

Gaztelania Euskara Ingelesa

Presentzia %80- 95 %34- 50 %9- 28

Elebidun eta
Testu mota Elebakar eleanitzetan Elebidun eta eleanitz
(gaztelaniarekin)

Erakunde pribatuetan
Erakunde publiko eta Ohikoagoa erakunde
Non? eta merkataritza kale
pribatuetan publikoetan
nagusietan

 Etorkinen hizkuntzek presentzia oso urria.

Hizkuntza paisaia ikertzea tresna osagarria da, testuinguru soziolinguistikoan hizkuntzen


aniztasuna ezagutzeko. Gainera, eragina izan dezake errotulu edo testu horiek ikusten
dituzten pertsonengan, jendeak hizkuntzei buruz duen pertzepzioan eta hizkuntzaren
aldeko jarreretan eragina baitu. Hau da, gizartearen erabilera baldintza dezake.Hizkuntza
paisaiaren ikerketak lagungarriak dira hizkuntzen erabilera eta hizkuntzen hartu- emanak
ulertzeko.

2.Gaia: Elebitasunaren jabetza

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 17


2.1.Lehenengo hizkuntz(ar)en jabetzea

2.1.1.Komunikazioaren hastapenak eta garapena

2.1.2.Keinutik hitzera pasatzea eta hizkuntzaren garapena

2.1.3.Eskolako hizkuntzaren garapena

XABIER BILBAO. (1998). Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. Arabako Foru Aldundia eta UPV - EHU

Lehenengo hikuntz(ar)en kabetzea:

Haur jaioberriak jabetzen dituen hizkuntza edo/eta hizkuntzen jabekuntzaren arabera,

elebakar, elebidun edo eleanitz izango dira. Hala ere, hizkuntz(ar)en terminoaz, guztiak

bateratzen dira, jabekuntza prozesuaren ezaugarriak orokorrean, berdinak baitira.

Haurrak hizkuntza bat bereganatzen duenean, pentsamenduaren tresna bihurtzen da eta

hizkuntza gaitasuna haurraren adimen gaitasun edo gaitasun kognitiboaren ispilu da.

Hizkuntzaren jabekuntzaren oinarria giza harremanak dira eta hizkuntza ingurugiroarekin

dituen harremanak gauzatzeko eta kontrolatzeko tresna bezala bereganatzen du haurrak.

Hau da, sozializazioa hizkuntzaren bidez egiten da eta ondorioz, hizkuntza gizartean

garatzen da; gizarterik ezean hizkuntza gaitasunak ez dira eskuratzen. Vigotski 1962, J.

Bruner 1986 (El Habla del Niño), I. Vila 1990

Haurra hizkuntza erabiltzen den ingurune batean kokaturik egote hutsez ez da hitz

egiteko gai bihurtzen, ezinbestekoa baita harremana, parte hartze aktiboa, estimulazioa

eta feedback-a. Horren adibide dira orfanatoetan hazitako haurtxoak garai batean.

Hizkuntza jabekuntzaren prozesuan 3 urrats antolatzen dira:

 Komunikazioaren hastapenak eta garapena

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 18


Haur jaioberria izaki guztiz “bizia” eta aktiboa da eta giza ahotsaren aurrean erantzun /

erreakzionatu egiten du: estimuluak bilatzen ditu, informazioa antolatzen du, gai da

gizarte- harreman sinpleak izaten hasteko …

Komunikazioaren hasiera honetan “jolas” ek izugarrizko garrantzia dute eta bi ezaugarri

dituzte: errepikakorrak dira eta helduarekiko harreman kode bat bereganatzea

ahalbidetzen die. Hasieran, haurraren erantzunak erreflexu hutsak dira, erantzun

inkontzienteak. Baina berehala, erantzun horiek kontzienteki kontrolatzen ditu.

Haurrak jokaera ezberdina du gizaki eta objektuekin: gizakiekin giza harreman argiak ditu

(irribarrea, aurpegi keinuak, begirada …) eta objektuekin aldiz, jaramon gutxi egiten die.

Gutxi gorabehera lau- bost hilabeteren bueltan, inguruko objektuei erreparatzen hasiko

da eta jolasen bidez komunikazio linguistikorako bidea urratzen dute. Brunerrek

horretarako formatu hitza darabil, eta bi eratakoak bereizten dit:

 Arretazko formatoa: seinalatzea, gorde gordeka egitea, “kuku” …

 Ekintzako formatoa: gauzak hartu eta ematea, sartu eta ateratzea, eraiki eta

desegitea …

Formatoetan haur helduek “negoziatu” egiten dituzte helburu jakin bat lortzeko eman

beharreko pausoak, elkarrizketa egitura izango dutelarik. Haurra mintzamenerako

“entrenatzen” ari dela esan daiteke. Horregatik, helduak hitzez lagunduko ditu

elkarrrekintza hauek, egoera bakoitzerako hitz gutxi baina egokiak erabiliaz.

Hizkuntza jabekuntza sarreran, jolas honen adibide litzateke seinalatzearen inguruan

sortzen den jokaera; hau da, seinalatzeko keinu kulturala erabiltzen hastea (hatz erakuslea

lutzatzea).

Haurrak ezinbestekoa du helduarekiko harreman hau gaitasun sozialak eta hitz egiteko

gaitasuna garatzeko, eta ondorioz, garapen kognitiboak aurrera egiteko.

 Keinutik hitzera pasatzea eta hizkuntzaren garapena

4- 6 hilabetetik 2 urte inguru arte, bokalizazio hutsen ordez hitzak erabiltzen hasten

da. Bilakaera hau, designative insight (izendatzearen intuizioa) moduan izendatzen da:

haurra gauza eta ekintzen izenaz galdetzen hasten da.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 19


Urtebete edo urte eta erdi inguruan, bokalizazioen ostean hitzak agertuko dira eta

ondoren, hitz desberdinen konbinazioarekin hasiko da. Aldi prelinguistikoa gainditua du eta

hitz konbinazioak eratuko ditu, hitzak kontestu berrietan erabiltzen hasiko da … Haurrak 2

urteko adinean 60- 80 hitzeko hiztegia du.

Liburuen irakurketan garrantzi handia du (ipuintxoak).

Haurrak 3 urteren inguruan aurrerapen handia egiten du. Hizkuntza honen garapenean,

hizkuntz gaitasunetan pauso hauek ematen dira:

(Hezkuntza mailako elebidun definizioak gaitasun hauen menperatzea adierazten zuen,

1.gaia)

1) Hiztegia: izendatzailearen intuizioa agertzen denetik, haurrak ikasten dituen


hitzen kopurua asko ugaritzen da. Hitzen erabilea desegokia izan daiteke, kasu

batzuetan gainerabilera eta besteetan azpierabilera agertuz; haur da, hitza behar

den baino kontestu gehiagotan erabiltzea, edo behar baino kontestu gutxiagotan.

Jokaera hau esperimentazio eta praktikaz gaindituz joango da.

2) Semantika: Konplexutasun semantiko txikiagotik handiagora doaz hitzak ikasteko

orduan eta esanahi konkretua duten izen eta aditzak adjetiboak baino lehenago

ikasten dituzte.

3) Morfologia eta sintaxia: Esaldiak osatzen hasiko da eta hitzak egoki lotzeko behar

diren elementuak sartzen joango da. Horregatik, bakarkako hitzen garaietik

abiatuz, hitzak kateatzen hastera igaroko da.

Hasieran hitzak bata bestearen ondoren jartzen hutsetik hasiko da eta geroago,

“eta” eta “baina” erabiltzen ditu, harreman konplexuagoak adieraziz.

Haurrak heldu batekin elkarrizketan ari denean, forma eta aditzak zuzen emateko

joera handiago izaten du, bere kabuz ari denean, huts gehiago egiten dituelarik.

 Eskolako hizkuntzaren garapena

Haurrak gutxi gorabehera 5 urte dituenean, egiten den aurrerapen bakarra hiztegia

handitzea dela esan ohi da, baina uste okerra da: haurrak hizkuntzaz duen jakintza

eraikitzen eta antolatzen jarraitzen baitu, 10 – 12 urte bete arte.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 20


Hizkuntzaren garapen mailan Karmiloff- Smith-ek (1979) hiru urrats bereizten dituzte ( U

itxurako prozesua) :

 5 urte inguruan, helduek bezala erabiltzen dute hizkuntza, imitazio hutsez

errepikatzeko gai delako. Ez da formen funtzionaltasunaz jabetzen eta imitazio

soilarekin bide zuzen xamar batean hitz egiteko gai da.

 5- 7 urte artean, hizkuntza sistema berrantolatzen da, hau da, formen funtzioaz

jabetzen doa. Ondorioz, lehenago baino huts gehiago egiten du, hizkuntza maila

jeitsi egiten delarik.

 7- 8 urte dituenean, hizkuntza sistema berrantolaturik du jada eta formen

funtzionalitateaz baliatzen da. Berriro helduek bezala hitz egingo du, baina

oraingoan, formak beraren hizkuntza sistemaren barruan egoki kokaturik

dituelarik, harreman eta funtzio propioak aplikatuz.

Bestalde, diskurtsoa lotzeko estrategia ere aldatu egiten da. Haurrak, hasieran,

pertsonaia baten inguruan antolatzen du bere diskurtsoa eta geroago, erreferentzia hori

aldatu egiten da. Darabilen diskurtsoa sinpleago bihurtzen da eta aldi berean,

ekonomikoagoa, malguagoa eta helduagoa, hizkuntzak sintaxi, pragmatika etab. aldetik gure

eskura jartzen dituen aukerez hobeto baliatzen baita horrela.

Eskolaren helburua giza jakintzaren transmisioa lortzeko oinarrizko tresna moduan

hizkuntzaz baliatzea da. Hizkuntzaren alde funtzionalari erreparatzen zaio, hau da,

hizkuntzaz gauza ezberdinak egiteko gaitasunari. Vilak honela zion: “Eskolan irakasle

guztiak dira hizkuntza irakasleak.”

Bide hau luzea da, erabat hizkuntza menperatzera iritsi arte.

2.2.Elebitasun goiztiarra (aldi berekoa)

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 21


XABIER BILBAO. (1998). Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. Arabako Foru Aldundia eta UPV - EHU

Haur jaio- berria, bere inguruan hizkuntza bakarra aurkitu beharrean bi (edo gehiago)

aurkitzen dituenean sortzen den egoera da eta oraindik oso gutxi dakigu, ikerketa gutxi

egin baitira haur elebidunen hizkuntza eskurapen prozesuaz (elebakarrak gehiago ikertu

dira).

Haurtxoak aldi berean bi hizkuntza jabetzearen inguruan bi ikuspegi daude:

Volterra eta Taeschner (1978) eta Vila (1984): Hasieran haurrak ez ditu bereizten

hizkuntza biak, hau da, kode bakar bat moduan ikasten du; baina berehala, bi hizkuntzak

bereiztuko ditu.

Hizkuntza biak bereiztea eta ez bereiztearen araberako 3 aldi daude haur elebidunetan:

1. aldia (2 urte arte): Haurrak ez ditu bi hizkuntzak bereizten; sistema lexikal bera

erabiltzen baitu edozein kasutan, nahasturik.

2. aldia (2- 3 urte): Hizkuntza biak bereizten hasten da, bai forma aldetik (lexikoak

bereizten hasten da, sintaxia eta morfologia artean nahastu arren) eta bai

erabilera aldetik (zein hizkuntza erabili pertsona bakoitzarekin edo egoera

bakoitzean).

3. aldia (3 urtetik aurrera): Hizkuntza biak ondo bereizten ditu haurrak, bai forma

aldetik eta bai erabilera aldetik. Erabateko bereizkuntza egitera iristen diren

unean, hala ere, nahikoa ezberdina da haur bakoitzaren kasuan.

Vilaren arabera (1984) hasieran sistema lexikalaren nahasketa dagoela onartzen du, baina

ez beste arloetan. Hitzak erabiltzen hastean, haurrak ez ditu bereizten hizkuntza

batekoak eta bestekoak; haur elebidunak, inguruko gauza eta ekintzak izendatzeko hitzak

ez bikoizte aldera jotzen du (hizkuntza batekoak ala bestekoak aukeratuz) eta jokaera

ekonomikoa litzateke. 20- 24. Hilabetean, izendatzearen intuizioa bereganatzean, bi

lexikoak banatu egingo ditu. Izan ere, garai honetan arlo semantikoa banatzen hasten da,

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 22


eta haur elebidunentzat zailago gertatzen da, hitzen esanahiaren hedaduraz gain,

hizkuntza bietako hitzen baliokidetasuna mugatu behar baitute.

Beste ikuspegia J. Meisegel –ena da. Bere hitzetan, haur elebidunak hasieratik bereizten

ditu bi sistemak. Nahasketa gertatzen da, baina haurragandik kanpokoak diren eraginen

ondorioz.Haur hauek bi hizkuntzak bereizteko sistema biak, benetako ELEBIDUNA izatea

ezinbestekoa da; horretarako, baldintza hauek bete behar ditu:

1. Grandmond-en legea: Pertsona bat, hizkuntza bat. Hizkuntza bakoitza zer


testuingurutan erabili behar den argi izatea, hizkuntza bakoitza beti pertsona

berak erabiltzea, gutxienez 3 urte bete arte.

2. Hizkuntza biek haurraren ingurunean pisu bera izatea, kantitate eta kualitatean;

hizkuntza bien kulturek pisu bera izatea.

3. Hizkuntzak antzekoak izateak erraztu egiten du nahasketa.

Nahasketa hauek hizkuntzaren arlo batzuetan besteetan baino errazago gertatzen dira.

Gutxien fonologian eta gehiago morfosintaxian, eta nagusiki lexikoan.

Haur elebidunen lehen hizkuntza “elebitasuna” bera esaten da, bi hizkuntzak ez baitira

banaturik ikasten eta erabiltzen, baizik eta sakonean bat eginik. Hizkuntza sistema bakarra

berenganatzen du haurrak, sakoneko sistema horren agerpen ezberdinak direlarik bi

hizkuntzak. Beraz, ez da bi hizkuntza ikaste hutsa, baizik eta hizkuntza gaitasun bi era

ezberdinetan azaleratzea.

2.3.Bigarren hizkuntzaren jabetze goiztiarra (elebitasun

goiztiar kontsekutiboa)

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 23


RUIZ BIKANDI, U. (2000). “La adquisición del lenguaje y el bilinguismo temprano” in RUIZ BIKANDU, U (arg.)

Didáctica de la segunga lengua en educación infantil y primaria. Sintesis editorial. Madril

Elebitasun goiztiar kontsekutiboa: Bigarren hizkuntzaren jabetza aldi berekoa ez den

egoera da. Prozesu hau bi testuingurutan eman daiteke:

1. Testuinguru naturala:Hizkuntza eskuratze prozesua eta garapen kognitiboa lehen

hizkuntzaren oso antzekoak izan ohi dira: etxean, familian …

2. Eskola testuingurua: Hizkuntzaren jabetze prozesua motelagoa izango da; izan ere,

eskola denbora dezente txikiagoa da eta hizkuntzarekiko kontaktua laburragoa.

Bestalde, entzule askoren artean banatua dago esposizio hori, eta ondorioz,

hizkuntza berriarekiko elkarrekintza (entzun eta ekoiztu) urriagoa da.

Hizkuntzaren jabekuntza prozesu honetan, entzundakoaren errepikapen bidezko

ikaskuntzaz eta ikaslearen ahalegin kognitiboez gain, gizakion jaiotzezko hizkuntza

gaitasunak (Noam Chomsky, capacidades linguisticas innatas) daude.

Bigarren hizkuntzaren ikaskuntzaren eragileak hauek lirateke:

Bigarren
hizkuntzaren
ikaskuntzako
eragileak

INPUT-a OUTPUT-a Norberaren


Hizketan
esperientzia
ezaugarriak
aberatsa

- Kantitat INTERLENGUA Adina -


ean - Ordena konkretu Aptitud -
- Kalitatea batean Motibazioa -
- Zuzendu behar Jarrerak -
diren akatsekin Personalid -
ad
Inputa
- Estrategie
n erabilera
Input-a: Hiztun berriaren eskutan jartzen diren hitz guztiak lirateke. Hala ere, input eta

intake bereizketa egiten da. Izan ere, hiztunak entzundako hiztegi osoaren artetik

aukeraketa bat burutuko du adierazpen, esaldi, hizkuntza erakusketa … artean.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 24


Input- a: Hizkuntza batean entzuten den guztia.

Intake- a: Asimilatu edo ulertutako input-aren zatia.

Aukeraketa hau eragile pragmatikoen araberako da, bere interesak, ulermen beharrak eta

hizkuntza erabilpenaren premiak. Inputak intake moduan funtzionatzeko ezinbestekoa da

ulertua izatea, eta horretarako, modifikazioak egin behar izaten dira. (ez diogu azalpen

bera emango gure amari herriko denda batera helarazteko, edo turista bati; ahotsa

ozenago, esaldi laburragoak, hiztegi sinpleagoa, argibide zehatzagoak …)

Horregatik, inputa eskuratzean elebiduna definitzen duten 2 hizkuntza gaitasun

barneratzen ditu: hizkuntza gaitasun hartzaileak:

1. Ahozko ulermena

2. Irakurmena

Elkarrizketa exolinguea: Elkarrizketako hiztunetako bat gutxienez hizkuntza horretan

maila baxukoa denean. Elkarrizketa hauetan beti dago hizkuntza berria irakasteko asmoren

bat.

Inputaren kantitate eta kalitatearen garapena, murgiltze programatan ikusten da, hau da,

hizkuntza berriaren presentzia denboran. Kantitatea hizkuntza berriaren jabekuntzan

ezinbestekoa da, baina hala ere ez da nahikoa. Kalitatea berriz, ikaslearen ulermen eta

adierazpenean inputa finkatzearekin erlazionatua dago. Elkarrizketetan partaideak

interesatuak egon behar dira. Eta bestalde, irakaslean hizkuntza ongi dominatu behar du,

ikaslearen eredua izango baita.

Hizkuntza adierazpen gaitasuna, hiztun berriekin izango diren elkarrizketetako hartu-

eman ahalmena litzateke.

Outputa
Output-a: Ikasten ari garen hizkuntzaren ekoizpena. Inputaren bidez eskuratutako

hizkuntzari arauak eta ulermena gehitzean, egiten da hizkuntza berriaren ekoizpena.

Ulermena gauzatzeko, ikaslearen garunean kontzeptu eta ekintzen arteko erlazioa

ezartzen da, eskema mentalak eratuz; hau da, prozesamendu semantikoa deritzo. Ikasleak

bere buruan argi dituen ideiak bigarren hizkuntzan adieraziko ditu.

Outputak elebiduna definitzen duten beste bi hizkuntza gaitasunak ditu, ekoizpenezko

hizkuntza gaitasunak:

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 25


1. Idatzizkoa

2. Hitz egitea

Inputa jasotzean outputa ere eskuratzen dela pentsatzen den arren, uste okerra da. Izan

ere, hizkuntza berria erabili ezean, ez da lortzen hitz egiteko gaitasuna. (Yo entender,

entiendo todo, pero hablar … me cuesta mucho)

Laburbiduz, INPUT eta OUTPUTa independienteki garatzen dira:

- Inputarekin semantika eta lexikoa, hau da, hizkuntza ulertzeko gaitasunak

trebatzen dira.

- Outputarekin sintaxia lantzen da (hitz eginez eta idatziz), hau da, hizkuntza

ekoizteko gaitasuna.

Haurren akatsen zuzenketa

Fenomeno honetan bi jarrera daude Haur Hezkuntzan:

1. Akatsak zuzendu

2. Akatsak bere horretan utzi

Egia esan, Haur Hezkuntza ez da eraginkorra akatsen zuzenketa, hau da, gaizki

egindakoaren zuzenketa errepikakorrak ez du emaitza esanguratsurik uzten.

Interlingua: Bigarren hizkuntza ikasten ari diren haurrek egiten duten bidaian ekoiztu eta

garatuko dutena, benetan euskaraz hitz egitea lortu arte.

Norberaren ezaugarriak

1. Motibazioa: Barne gogoa, dauzkagun usteekin erlazionatua.

2. Jarrera: Plazaratzen dugun portaera, dauzkagun usteekin erabat erlazionatua.


Adibidez, etxean esaten badute euskarak ez duela ezertarako balio, haurrak

hizkuntza hau ikastearen guztiz aurkako jarrera agertuko du.

3. Gaitasuna (aptitud): Adituek ez diote horrenbesteko garrantzi ematen; koefiziente


altua duten haurrek hizkuntza ikaskuntza motela izan dute; eta alderantziz,

koefiziente baxukoek, hizkuntza ikaskuntza azkarra.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 26


4. Izaera: Outputerako ekoizpenean ezinbesteko garrantzia du, irekia izateak gehiago
praktikatzea ahalbidetzen baitu. Gainera, ausarta izatea lagungarri izango da.

5. Estrategien erabilera: Helburua lortzeko asmoa, lana edo planifikazioari deritzao,


hizkuntza ikaskuntza prozesua errazteko. Hau da, hizkuntza menderatu ahal

izateko jorratzen diren bideak lirateke.

6. Adina:

Adinak bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan duen eraginari buruz hitz egiterakoan, bi

ikuspuntu desberdin daude:

1. Aditu batzuen ustetan, adinak zerikusia du hizkuntzen ikaskuntzan. Izan ere,

euren ustetan, haurtzaroan errazago ikasten da. Baieztapen hau argudiatzeko,

arrazoi neurologiakoa onartzen dute. Hau da, garunaren plastizitatea haurtzaroan

handiago dela diote.

Ondorioz, aro kritikoa deritzon etapa bat finkatzen dute; non hizkuntza ikasteko

egokiena den aldia legokeen. Aro kritikoaren amaiera ere eztabaidatua izan da eta

bi joera daude:

o 6-7 urterekin amaitzen da.

o 11-12 urterekin amaitzen da.

2. Gaur egungo usteen arabera, ez dago hizkuntzak ikasteko adin mugarik, ezta

garunaren plastizitate handiagorik ere, eta beraz , ezta aro kritikorik ere.

Azken ikuspuntu hau da egun indarrean dagoena, eta Carmen Muñoz- ek (Bartzelonako

Unibertsitateko Irakaslea) bere artikuluan defendatzen duena.

Adinak hizkuntza bat ikasteko orduan duen eragina misterio bat da, ez baitakigu oraindik

eragin zehatza. Dakiguna da, hizkuntzak ikasteko orduan ez dagoela adin mugarik.

Bigarren hizkuntza eskolan ikasteko bi modu daude:

• Murgiltze eredua: Irakasgai guztiak hizkuntza berrian egitean datza. D eredua

• Ordu batzuk soilik ematea hizkuntza berri horretan. A eta B ereduak

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 27


Ume txikia bigarren hizkuntzan guztiz murgiltzen den kasuetan, oso umetan hasita emaitza

onak lortuko ditugu. Baina, hizkuntzak eskola ordu gutxi batzuetan ikasten diren kasuetan,

ume nagusiak hobeto moldatzen dira txikiak baino … Prestatuagoak daude.

Helduaroan, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza zailagoa da, murgiltze eredua ezin delako

lortu, ez baitu ez denborarik ezta ingurunerik ere eredu hori landu ahal izateko.

Horretarako baliabide bakarra, BARNETEGIA litzateke.

Helduak ere gai gara hizkuntza berriak ikasteko, motelago egingo da akas, eta beste

sistema batzuk erabiliko dira. (Haurrek jolasen bidez ikasten baitute)

Aditu gehienak adosten diren puntua, eskurapen fonetikoetarako haurtzaroa egokiagoa

dela da. Batez ere, ikasi beharreko hizkuntzaren doinuak gure ama hizkuntzarenarekin

antzekotasunik ez dutenean. Baieztapen hau argudiatzeko, bi joera daude:

- Haurtzaroan plastizitatea handiagoa da

- Haurtxoek lotsa gutxiago dute euren ahotsarekin doinu desberdinak

esperimentatzeko

ELEBITASUNAREN JABETZA: GALDERAK


UME ELEBIDUNEN GURASOENTZAKO GIDALIBURUA: www.euskalnet.net/guerenu/lanak/elebitasuna.pdf

http://www.erabil.com/zer_berri/berriak/dokumentuak/2008/duzun_onena_gida.pdf

IRIONDO, POLOKO IKASTOLA (BAIONA). Hik Hasi, 116.zenbakia. 2007ko martxoa (24, 25, 26)

1.Zer egin behar dugu gure seme- alabak elebidunak izan daitezen eta bai euskara

eta bai gaztelania menpera ditzaten?

Kontuan izan, gurasoak oso garrantzitsuak direla haurren garapen linguistikoan. Horregatik,

hainbat jarraibide daude:

• Haur bat benetako elebiduna izan dadin, benetako esperientzia estimulatzailea izan

behar du bi hizkuntzetan (hitz egin, irakurri, entzun eta ulertu, bi hizkuntzetan

idatzi …).

• Bi hizkuntzen balorazio positiboa izan behar du eta horretarako kultura

esperientziak behar ditu bi hizkuntzetan (musika, zinea, antzerkia …)

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 28


• Benetako elebitasuna garatzeko garrantzia handia du irakurketak; eta batez ere,

guraso biek hizkuntzetako bat menderatzen ez duten kasuetan. Oso aproposa da

irakurri dutena kontatzeko eskatzea.

• Haurrek bi hizkuntzak erraztasunez menderatzeko, oso garrantzitsua da egoera

eta kontestu desberdinetan erabili ahal izatea: hizkuntza menderatzen dutenekin

elkarrizketak, grabazioak entzun, bideoak, telebista programak … Hala ere,

baliabide hau pasiboa denez, kontuan izan behar da elkarrekintzarik gabe ez duela

eraginik, eta beraz, denbora neurtzea komeni da.

2.Bi gurasook euskaldunak gara. Zein hizkuntzatan hitz egin behar diogu gure seme-

alabari?

Hizkuntza bat menderatzeak, bigarren hizkuntzaren ikaskuntzan laguntzen duenez

(Cummins- en sakoneko gaitasunak garatzen dira; eta azaleko gaitasunak garatzeko bidea

errazten du).

Bigarren hizkuntza indartsua denez, eta gizartean presentzia handia duenez, ez dute

zailtasunik izango berau ikasteko. Beraz, hitz egin euskaraz.

3.Guraso bat euskalduna eta bestea erdalduna. Zein hizkuntzatan egin behar diogu

gure seme- alabari?

Egokiena guraso bakoitza hizkuntza berean BETI hitz egitea da, haurrari ere hizkuntza

horretan erantzutea eskatuz.

4.Gure seme- alabari bi hizkuntzatan hitz egin ahal diogu euskaraz eta gaztelaniaz,

batera?

Bi hizkuntzak menderatu bitartean, egokiena guraso bakoitza hizkuntza berean BETI hitz

egitea da. Behin hizkuntzak menderatutakoan, guraso berarekin bi hizkuntzak erabiltzeko

joera ere agertuko da.

5.Ez dut euskara oso ondo menderatzen. Nire seme- alabarekin erabili behar dut?

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 29


Hizkuntza menderatzen ez bada, egokiagoa da menderatzen den hizkuntza irakastea

haurrari. Hala ere, beti izan daiteke aproposa edozein tartetxo bigarren hizkuntza horren

(euskara) prestigioa goraipatzeko eta ereduak erabiltzeko.

6.Nire seme- alabak bi hizkuntzak nahasten ditu, euskara eta gaztelania. Zer egin

behar dugu?

Hizkuntza ikaskuntza prozesuan oso ohikoa den prozesua da, eta beraz ez zaio

garrantziarik emango.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 30


7. Bigarren hizkuntza bat ikasteak gutxitzen al du lehenengo hizkuntzaren

errendimendua?

Bigarren hizkuntzaren ikaskuntzak ez du gutxitzen lehenengo hizkuntzaren errendimendua.

Izan ere, bi hizkuntzen artean sakoneko gaitasunen transferentzia gertatzen baita.

8.Gure seme- alabei eskolako etxerako lanak egiten lagundu nahi diegu, baina

euskaraz ez dakigu. Ikasiko genuke baino mundu osoak daki hizkuntza berri bat

ikasteko nagusioi umeei baino gehiago kostatzen zaigula.

Etxerako lanak haurrek egin behar dituzte, ez gurasoek. Garrantzitsuena, hizkuntzarekin

ezin bada lagundu, jarrerarekin laguntzea da. Galdetzea zertan diren ea ulertzen duten.

Gainera, haurrek jadanik kontzeptuak landuta izan behar dituzte gelan, eta etxean aplikatu

egiten dituzte, ez dira kontzeptuak etxean sortzen. Garrantzitsuena da sentitzea norbait

badela atzetik, komunikazioa egoera egotea gurasoen eta seme alaben artean.

3.Gaia: Hezkuntza elebiduna

3.1.Hezkuntza elebidunaren onurak eta arriskuak

3.1.1.Hezkuntza elebidunaren bilakaera

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 31


• Luxenburgoko konferentzia

• St. Lamberteko esperientzia

3.1.2.Elkarmenpekotasunaren teoria

3.1.3.Elebitasuna eta adimena

XABIER BILBAO. (1998). Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. Arabako Foru Aldundia eta UPV - EHU

Hezkuntza elebidunaren onurak eta arriskuak

Hezkuntza elebidunaren bilakaera:

R. Wardhaugh- ek zioen (1986), gaur egun mendebaldeko gizarte askotan hain errotua dago
elebakartasuna, edota herrialde bakoitzean hizkuntza bakarra hitz egin behar delako
ustea, elebitasuna edo eleaniztasuna gauza berezitzat hartzen dutela jende askok.

XIX. mendearen amaieran eta XX. mende hasieran, elebitasunaren aurkako jarrera indartu
zen, gizakiaren adimena murriztu zezakeela pentsatuz, izaera aldetiko arazoak eta antzeko
sineskerak zabalduz.

1928 Luxenburgoko konferentzia

Konferentzia = jardunaldia = bilera

1928an Luxenburgon, Elebitasunari Buruzko Nazioarteko Jardunaldiak antolatu ziren, eta


hezitzaileak elkartu eta elebitasunaz hitz egin zuten. Haurra ama hizkuntza ez zen batean
eskolaratzea erabat kaltegarria zela erabaki zuten, bai adimenaren eta bai
pertsonalitatearen garapenerako. Beraz, iritzi txarra zuten haurrei bigarren hizkuntza bat
irakastearen inguruan.

Baieztapen hauek onartzeko, Amerikako Estatu Batuetako etorkinekin eta Erresuma


Batuko galestarrekin egindako ikerketetan oinarritzen ziren: haur elebidunek elebakarrek
baino emaitza txarragoak eskuratzen baitzituzten. Haur hauen ama hizkuntza, hizkuntza
gutxitua zen eta eskolan hizkuntza ofizialean ikasten zuten, ia ulertu gabe. Euskal Herrian
frankismo garaian gazteleraz ikasten zuten haur euskaldunen egoera inposatuaren antzekoa
izan liteke. Ondorioz, euren emaitza akademikoak oso kaskarrak izaten zirelarik.

1962 St. Lamberteko esperientzia

Bigarren Mundu Gerraren ostean, batez ere 60.hamarkadako zenbait esperientzien


arabera, 1962an abian jarri zuten Montrealen murgiltze programa bat, haurrak etxekoa ez
zen hizkuntza batean eskolaratzeko. Honela, beste era bateko emaitzak lortu ziren.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 32


Quebec-eko hiriburuan, Montreal, Saint Lambert eskolan garatu zen murgiltze programa
hau. Kanadan herrialdearen zati handian ingeles hiztunak dira nagusi, baina probintzia
honetan frantsez hiztunak gehiago dira. Beraz, hizkuntza komunitate biak banatuta daude.

Quebec herrialde frantsesa da nagusi, eta ama hizkuntza hau zuten familien haurren
sortutako ekimena izan zen esperientzia hau. Haur frantsesek, etorkizunean komunitate
batekoekin zein bestekoekin eroso izan zitezen, ingeles hizkuntzan txikitatik murgiltzea
erabaki zuten. Honela, helduaroan hizkuntza biak menderatuko zituztenez, lana bilatzeko
aukera gehiago izango baitzituzten.

W. Lambert eta E. Peal-ek programa honek sortutako egoera erabili zuten haur hauek
ikertzeko eta ondorio honetara iritsi ziren: “ Bai etxean ikasitako ingelesa eta bai eskolako
frantsesa ederki menperatzera iritsi ziren, eskolako ikasgeletan ingeles elebakarren maila
bera edo hobea eman zutelarik, adimen probatan haiek baino emaitza hobeak lortuz”.

Beraz, hizkuntzaren irakaskuntzarako giltza aurkitu zuten, elebitasunak adimenaren


garapenerako zekartzan abantailak ere frogatuz.

Kritika ugari jaso zituzten; hala nola, gobernu totalitarioek hizkuntza txikietako haurrak
estatuko hizkuntza eta kultura nagusira sartarazteko betidanik erabili zuten sistema bera
zela egotziz.

Murgiltze programen arrakasta ziurtatzeko, elebitasunaren baldintza batzuk


ezinbestekoak zirela ezarri zen:

1. Haurren jatorri soziokulturala: Gurasoak heziketaz eta lanbidez maila altukoak


baldin badira, estimulu indartsuagoa eskaini ahal izango diote normalean haurrari,
bai eskolako ikasgaietan aurrera egiteko, bai eta etxeko hizkuntza eta kultura
estimatzeko.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 33


2. Haurren jatorrizko hizkuntza: Haurren ama hizkuntza gizartean indarrean baldin
bada, etxez kanpoko toki eta kontestu ezberdinetan erabiltzeko aukera izango du,
eta beraz, aukera handiagoa izango du bere baitan hura indartzeko, bai eta haren
balioaz jabetzeko.

• Elebitasun kentzailea (substractive bilingualism): Hizkuntza batek besteari


lekua kentzen dio. Hizkuntza bat ahula eta hedadura gutxikoa denean,
hiztun kopuru nahiz funtzio aldetik, indarra duen hizkuntza izan ohi da
hezkuntzan erabiltzen dena. Beraz, ama hizkuntzak eta kulturak balio
txikiagoa du eta haurrak baztertzea gerta liteke, eskolako hizkuntza eta
kultura barneratzen saiatuz. Egoera hau ez da benetako elebitasuna, izan
ere, bigarren hizkuntza hori ez bada behar bezala menperatzen, ikaslea ez
da hizkuntza batean ez bestean funtzio formalak burutzeko gai izango.

• Elebitasun gehitzailea ( additive bilingualism): Ama hizkuntza indartsua


denean, haurrak ez du etxeko hizkuntza baztertuko, etxetik kanpo ere
indarra eta prestigioa baitu. Horrela, eskolako hizkuntza ikasteak ere ez
dio lekurik kentzen, baizik eta aurrekoari gehituko zaio. Ondorioz, elebidun
on bihurtuko da, bi hizkuntzak ondo menperatuz.

3. Guraso eta haurren motibazio/ jarrera: Gurasoek haurrak jasoko duen hezkuntza
motan sinesten badute eta haren alde agertzen badira, eta bereziki haurrak bi
hizkuntzak ondo ikasteari balioa ematen badiote, errazagoa izango da haurrak ere
eskolan aurrera egitea eta hizkuntza biak menperatzera iristea.

4. Eskolako programa eta irakasleak: Funtsezkoa da eskolako programak etxean


eskolakoa ez den hizkuntza bat ikasten dituzten haurren beharrak kontuan izatea:
hizkuntzaren tratamendua, baldintza didaktikoak, irakaslearen jarrera … Eskolako
programak haurren behar linguistikoak aintzat hartzen ez baditu, nekez lortuko da
hauek elebidun bihurtzea, batez ere kultura edo hizkuntza gutxitu batetik badatoz.

1979 Elkarmenpekotasun teoria (1993 J. Cummins)

Lehen hizkuntzaren ikaskuntza eta bigarrenarena lotuta daudelako ikuspegia du oinarrian,


ama hizkuntza indartsua izateak bigarren hizkuntza ere ondo ikasteko (elebitasun
gehitzailea) lagungarria delarik.

Haurrak eskolako hizkuntzan lortuko duen gaitasun maila etxeko hizkuntzan lortzen
duenarekin lotua dago. Hala ere, tradizioz pentsatu izan da, ikasten dugun hizkuntza
bakoitza bere aldetik barneratzen dugula, bakoitza bere aldetik, beste hizkuntzetatik
aparte.

Cumminsek beste eredu bat proposatzen du: hizkuntza gaitasunak burmuinean nola
antolatzen diren azaltzeko, hizkuntza gaitasuneak iceberg baten antza dute: azalean,
hizkuntza erabiltzen dugunean, hizkuntza bakoitza gauza bat dela eta besteekin loturarik
ez duela ematen du, baina sakonean, agerian ez den mailan, komunikaziorako gaitasuna bat
bera da hizkuntza guztietarako. Beraz, azaleko gaitasun eta erabilera aldetik bi
hizkuntzak banatuta daude, baina sakoneko gaitasunetan bat egind

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 34


H1 Azaleko H2 Azaleko
Gaitasuna Gaitasuna
Azaleko maila

Sakoneko
Gaitasuna

Cummins-en Elkarmenpekotasunaren Teoriaren grafikoa. Baker, C. 1996

Hizkuntza ezberdinak ikasi eta erabiltzeko dugun gaitasuna azaltzeko, hizkuntza bat baino
gehiago ikasi eta gordetzeak ez du gure burmuinaren “zama” gehiegi handitzen, tradizioz
uste zenaren kontra.

sakon
H1 eko
gaitasun

H2 H1 H2
gaitasun kanala kanala

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 35


Eredu zaharra: hizkuntza bakoitzeko Cummins-en eredua: sakoneko
gaitasun
gaitasunak leku bat. Bakarra hizkuntza
ezberdinetarako.

Hizkunza gaitasunaren ereduak. Vila. 1983

 Azaleko gaitasunak:

Hizkuntza bakoitzarentzat desberdinak dira: ahoskatzea, hiztegia ezagutzea, gramatikako


arauak aplikatzea … Trebetasun hauek gauzatzeko adimen gaitasun batzuen laguntza behar
da: hiztegia gogoratu, entzundakoa ulertzea, gramatika arauak aplikatzea …

Hizkuntza bat hitz egiteko ez da beharrezkoa gaitasun maila biak lantzea, nahikoa baita
azaleko gaitasunak lortzea, oinarrizko komunikazio trebetasunak (Basic Interpersonal
Comunicative Skills : BICS) lantzeko. Hau da, egoera errepikakorrak, kontestuaren
laguntza handia duten komunikazio harremanak … etxean edo kalean egunero ditugun
egoerei aurre egiteko.

Hizkuntza erabiltzean kontestuaz baliatzen garenean (bistan edo inguruan ditugun gauza
materialez aritzean, galde erantzun errazetan, eguneroko egoera edo harreman arruntetan
…) azaleko gaitasunak erabiltzen ditugu.

 Sakoneko gaitasunak:

Sakoneko gaitasunean edozein hizkuntza hitz egiteko, idazteko eta irakurtzeko egin
beharreko adimen operazioak burutzen dira, adimen gaitasun orokorrak dira,
komunikazioarekin loturarik ez dutenak, adimenaren beste operazio batzuk burutzeko
erabiliak, sintesia, analisia, arrazoitzea, ebaluatzea …
Horregatik, hizkuntza batean landutako sakoneko gaitasunek bigarren hizkuntzarako ere
balio dute.

Adierazi behar duguna hitzetan jartzeko inguruan dugun kontestuaren laguntzarik ez


dugunean (gure iritzia azaltzeko, arrazoitzeko, olerki baten esanahiaz hitz egiteko, zenbait
operazio matematiko eta logiko egiteko …) sakoneko gaitasunen laguntza behar dugu.

Hizkuntzaren bidez adimen operazio sakonagoak egiteko eta adierazteko, gaitasun


sakonagoak erabili behar dira, hau da, hizkuntza gaitasun akademiko kognitiboa
(Cognitive/ Academic Language Proficiency: CALP) . Eskolako jarduera eta ariketetarako,

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 36


hau da, kontestuaren laguntzarik gabeko adimen operazio landuagoak burutu eta hitzez
adierazteko ezinbestekoak dira.

Cummins: “ Haurrak eskolak X hizkuntza erabiliz lantzen dituen gaitasun komunikatiboak Y


hizkuntza batean ere erabili ahal izango ditu, baldin eta Y hizkuntza hori eskolan edo
gizartean erabiltzeko aukera egokirik eta hura ikasteko motibazio nahikorik badu.”

Autore honen iritziz, errazagoa da hizkuntza gutxitu batean landutako sakoneko gaitasunak
bigarren hizkuntza indartsu batera iragatea alderantziz baino, haurrak aukera handiagoa
izango baitu hizkuntza indartsu hori gizartean erabiltzeko, bai eta gizartearen bultzada
handiagoa hura ikasteko. Transferentzia hau hizkuntza indartsutik ahulera ere egin
daiteke, motibazio eta esposaketa egokiaz.

Hizkuntza gaitasunak sakonean loturik daude, eta beraz, etxeko hizkuntza ongi indartua
izateak lagundu egiten du bigarren hizkuntzan (eskolakoa) maila ona izaten. Beraz, gurasoek
har dezaketen jokaera lagungarriena, berea duten hizkuntza erabiltzea da, eskolako
hizkuntza bera izan zein ez izan, zeren hizkuntza horretan izango baitira gai haurrei eredu
ona eskaintzeko, eta beraz, lehen hizkuntza ongi menperatzen laguntzeko.

Hizkuntza gutxituko haurrak bigarren hizkuntza batean murgildu nahi badira, programaren
hasieran haurren etxeko hizkuntza sendotzeari denbora eskaini behar zaio. Gizartean
indarra ez duen hizkuntza eskolan lantzen ez bada, eskolatik kanpo are aukera gutxiago
izango du haurrak, erabilera formaletara zabaltzeko. Gizartean sendoa eta prestigiotsua
den hizkuntza batek ordea, ez du eskolan halako tratamentu berezirik behar.

Beraz, programa elebidun batean aritzeko, haurrak ezinbestekoa du hizkuntza batean


eskolako lanak eskatzen duen mailako sakoneko gaitasuna lortzea. Sakoneko gaitasun
komunikatibo eta logiko hauek hizkuntza batean ongi lantzen dituen haurrak, beste
hizkuntzan ere erabili ahal izango ditu, orokorrak baitira gaitasunok hizkuntza
guztietarako. Horregatik, hizkuntza batean irakurtzen eta idazten, buruketak egiten,
isotrio baten laburpenak egiten edo iritziak arrazoitzen ikasten duen haurrak ez ditu
trebetasun horiek berrikasi beharko beste hizkuntza batean gauza berak egin ahal izateko.

70.hamarkada amaieran aurkeztu zuen Cumminsek Elkarmenpekotasunaren Teoria. Ez zuen


gaia bere horretan utzi, hala ere: hurrengo hamarkadan, 80koa alegia, teoriaren zenbait
alde eta ondoriotan sakondu zen: haurrak ezinbestekoa du hizkuntza bat gutxienez ondo
garatzea, edota komunikazio bide bat egoki zabaldua izatea eskolan ondo aritu ahal izateko.
Hala ere, egoki zabaldutako bi bide baditu, indartsuagoa izango da bere adimen gaitasunen
lanketa. Bi hizkuntzak ondo menperatzen dituzten haurrek, elebidun orekatuek, lehenago
eta hobeto gara ditzakete komunikazio gaitasuna eta adimenarekin loturiko beste zenbait
gaitasun, haur elebakarrek eta elebidun ez orekatuek baino.

Elebitasuna eta adimena

Bilakaera historikoa:

- XIX. Mendean eta XX. hasieran elebitasuna haurraren adimenerako kaltegarria.


- 1950 hamarkadan, W.R. Jones-ek Galesen hainbat haur elebidunen adimena
neurtzeko proben ondorioz, ez zuten desabantailarik erakusten.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 37


- 1960 – 1970 Peal eta Lambert, Montrealgo (Canada) St. Lamberten murgiltze
programak izan zuen arrakastaren eraginez egindako ikerlanean, murgiltze
esperientziak haur elebidunek maila hobea zutela erakutsi zuen, elebidunen
adimena malguagoa baitzen, kulturbitasunaren eta hizkuntza bien arteko
transferentziaren eraginez.

1996 C.Baker eta 1991 C. Hoffman : Elebitasunak pertsonaren adimenean duen eragina
ikertzean, indarturik aurkitu zituzten adimen gaitasunak 3 ziren (hezkuntza elebidun
orekatua denean soilik):

1. Pentsaeraren malgutasuna: Pentsaera konbergente eta dibergentearen arteko


bereizketan oinarritzen zen eta proba dibergenteetan haur elebidun orekatuek
emaitza hobeak lortu zituzten.
Ondorioa: Bi hizkuntza edo gehiago erabiltzeak pentsamenduaren jariakortasuna,
malgutasuna, originaltasuna eta landutasuna indartzen du.

! 2. Kontzientzia metalinguistikoa: Hitzekin hizkuntza era analitikoan erabiltzeko


gaitasuna adierazten du, hizkuntza osagai eta funtzio jakin batzuk dituen “objektu”
edo tresna moduan ikusteko gaitasuna = hizkuntzari berari buruz gogoeta edo
hausnarketa egitea.
Diskurtsoaren esanahia ulertu, huts gramatikalez ohartu, forma eta esanahien
arteko lotura arbitrarioa dela konturatu, hizkuntza era analitikoan hartu …
Ondorioa: Haur elebidunek goizago garatzen dute kontzientzia metalinguistikoa,
haur elebakarrek baino.

3. Komunikaziorako sentimena: Haur elebidunek gaitasun handiagoa dute komunikazio


egoera berrietara moldatzeko, hau da, lehen hizkuntzatik bigarrenera igarotzeko
(Elebitasunaren 3 ezaugarrietako bat).
Ingurukoek komunikazio aldetik dituzten baldintza eta beharrizanez konturatzeko
eta beren hizkuntza ezaugarri horien arabera moldatzeko gaitasun handiagoa dute
haur elebidunek.
Izan ere, elebidunak goiz goizetik kontestu bakoitzean zein hizkuntza hitz egin
behar duten bereizten ikasten dute, bien arteko interferentziak saihestuz, eta
hizkuntza bakoitza egokia noiz den somatzeko seinaleak ezagutuz.
Beraz, ezagugarriez jabetu behar honek indartu egiten die, hizkuntzaren funtzio
eta erabileren kontzientzia.

Elebidunen abantailak:

- Bi hizkuntza eta kulturaren partaide izanik, aberatsagoak dira esperientzia aldetik.


- Etengabe hizkuntza batetik bestera aldatu behar izateak indartu egiten du
elebidunen adimen malgutasuna
- Darabiltzan hitzen hedadura eta balioak neurtzen ohituak daude.
- Gramatika ezberdin bien funtzionamendua konparatzen dute.
- Interferentziak saihesten ibili beharra dute.
Beraz, elebidunei hizkuntzak “objektu” bezala hartzeko gaitasuna sortzen zaie, goiz
goizetik haurraren kontzientzi metalinguistikoa garatuz.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 38


Atalasearen teoria: Cummins, Toukomaa eta Skutnabb- Kangas. 70.hamarkada

Elebitasunaren maila eta adimeneko abantailen artean lotura azaltzen dute.

Elebitasuna adimen garapenerako onuragarria noiz den zehaztu nahi zuten, hezkuntza
elebidun guztiek ez baitute adimen maila hobea garatuko. Bi atalase bereizi zituzten
haur batek izan dezakeen elebitasun mailan:

Adimen aldetiko
Elebitasun maila
ondorioak
Elebidun orekatua
Adimen aldetiko abantailak
Gaitasun ona H1 eta H2an
Elebitasun maila

Bigarren atalasea
Elebakarra
Ez kalterik ez abantailarik
Maila ona hizkuntza batean
Lehen atalasea
Semilinguismoa Adimen aldetiko
Maila baxua H1 eta H2an gaitasunentzako kaltea
Atalasearen teoria diagrama: Cummins, Toukomaa eta Skutnabb- Kangas. (Hoffman
1991)

1) Elebidun orekatua: Bigarren atalasea bi hizkuntzekin gainditzen badu, hizkuntza


bietan gaitasuna ona lortzen badu, elebidun orekatua bihurtuz, abantailatsua izan
daiteke elebitasunaren eragina adimenaren garapenean. Izan ere, sakoneko
hizkuntza adimen aldetiko gaitasunak indartzeko bide bikoitz hori indartua du.
(3.irudia)

2) Elebakarra: Hizkuntzetako batean gutxieneko maila lortu behar du, hau da, lehen
atalasea gainditu behar du eskolan bigarren hizkuntza bat erabili beharrak adimen
gaitasunerako kalterik ekar ez dezan. Atlas hau hizkuntza batekin behintzat
gainditzen badu, sakoneko gaitasunak lantzeko adinako maila lortzen badu, ez du
desabantailarik izango adimen aldetik, ezta onurarik ere. (1.irudia)

3) Semilinguismoa: Maila baxua du lehen eta bigarren hizkuntzetan. Ondorioz ez du


hizkuntza bat bera ere menperatzen eta adimenaren garapena mugatua egongo da.
Izan ere, hizkuntza ezagutza eskuratzeko tresna denez, ez ditu baliabideak izango
berau jorratzeko. (4.irudia)

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 39


Elebitasunaren abantailez ados egoteko ez dira nahikoa froga bildu.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 40


1. Elebidun menperatzaile a: Gurpil handia eta
Elebakarra: Gurpil batek in nonbaitera joan txikiarekin ere.
zaitezke. Hizkuntza bat gutxienez menderatuz, adimena garatu
“Gutxienez hizkuntza bat ongi menperatu behar da daiteke. Adb. Etxean gaztelera eta eskolan ingelesa
adimena garatu ahal izateko” J. Cummins (elebitasun kentzailean)

3. Semilinguismoa; Gurpilak egin zituztenek zertan


ari ziren bazekiten behintzat.
Hizkuntza garatzeko gizartea eta elkarrekintza
(harremana) ezinbestekoak dira. Kasu hauetan, H1 eta
2. Elebidun orekatua: Halere, gurpila k guztiz H2an ez du hizkuntza behar bezala garatu. Ondorioak
puztuta daudenean, urriturago joango zara. ezagutzan eta pentsamenduan atzerapenak daude. Izan
Elebitasuna onuragarria izan daiteke, bi hizkuntzak ere HIZKUNTZA- EZAGUTZA- PENTSAMENDUA
ongi menderatzen badira. elkarreraginak daude.
ELEBITASUNAREN EZAGUPEN ONDORIOAK
CUMMINS, J (1993) Hezkuntza eleaniztunaren alde psikolinguistikoak
Hezkuntza Eleaniztunari Buruzko I. Nazioarteko Jardunaldiak. Gaztelueta Fundazioa. Getxo

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 41


3.2.Hezkuntza elebidunaren programak

3.2.1.Azpiratzea

3.2.2.Murgiltzea

3.2.3.Mantentzea
XABIER BILBAO. (1998). Hezkuntza elebiduna. Zenbait oinarri. Arabako Foru Aldundia eta UPV – EHU

BAKER, C. (1993). Foundations of Bilingual Education and Bilingualism. Clevedon. Multilingual Matters.

CAMPS, ANNA. GUASCH, ORIOL. Diversitat de LLengues a l´escola. Didactica dela Llengua i de la Literatura.

Num. 28. (2006)

Arlo honetan aditu ugarik egin dituzte sailkapenak eta oso multzoketa ezberdinak sortu
dira. Programa elebidunak hainbat kokaleku, baldintza eta helburu ezberdinez antolatu izan
dira, eta kontuan hartzen ditugun irizpideen arabera, oso sailkapen ezberdinak sortu dira.

Aztertuko ditugun programa elebidunen teorien oinarrian, sailkapena bi ezaugarriren


arabera egina dago:

1. Programa elebidunek, irakaskuntza elebidunean, izan dezaketen helburua:

• Haurrek eskolatzearen bukaeran bi hizkuntza ondo menderatzea: benetako


elebitasuna edo elebitasun orekatua
• Haurrek eskolatzearen bukaeran ezagutzen duten hizkuntzetako bat
bakarrik menperatzea

2. Eskolak hizkuntzei ematen dien tratamendua (Siguan eta Mackey):

• Irakaskuntza haurraren ama hizkuntzan


• Irakaskuntza bigarren hizkuntza batean, baina eskolak kontuan hartzen du
haurraren ama hizkuntza
• Irakaskuntza bigarren hizkuntzan, baina eskolak ez du kontuan hartzen
haurraren ama hizkuntza

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 42


Hizkuntzaren trataera

Irakaskuntza bigarren Irakaskuntza bigarren


Irakaskuntza ama
hizkuntzan, ama hizkuntza hizkuntzan, ama hizkuntza
hizkuntzan
kontuan hartuz kontuan hartu gabe
Hezkuntza elebidunaren helburua

Elebidun
orekatu

Mantentze
Murgiltze programa Azpiratze programa
programa
Hizkuntzetako bat menperatzea

Azpiratze programak

Hezkuntza elebidunaren helburua, hizkuntzetako bat soilik menperatzea denean, azpiratze


programak garatzen dira. Hezkuntza honek ez badu hezkuntza elebiduna eskaintzen ere,
guztiz lagungarriak izan dira benetako hezkuntza elebidunak izan behar lituzkeen
ezaugarriak ikertzeko. Azpiratze programa hauen bidez, haurrak eskolan ikasitako
hizkuntzak etxean ikasitakoa ordezkatzea (azpiratzea) bilatzen dute.

Mantentze programetan irakaskuntza ama hizkuntzan ematen denez, haurrak mantendu


egiten du etxeko hizkuntza (gutxitua) eta eskolan gizartekoa ere ikasten du. Ondorioz,
emaitza elebitasuna da.

Murgiltzen programetan irakaskuntza bigarren hizkuntzan ematen da, ama hizkuntza ere
kontutan izanik. Horregatik, haurrak bigarren hizkuntza ikasten du eskolan, etxekoa
(gehiengoarena) galdu gabe; hemen ere, emaitza elebitasuna da.

Azpiratzen programetan, irakaskuntza bigarren hizkuntzan ematen da eta ama hizkuntza


kontuan izan gabe. Ondorioz, haurrak bigarren hizkuntza (gehiengoarena) ikasten du
eskolan, etxekoa (gutxitua) baztertuz. (elebitasun menperatzailea)

Azpiratze programak

Ez dira benetako programa elebidunak, izan ere, bere helburua ez da haurrek bi hizkuntza
menperatzea.

Hizkuntza gutxituko haurrek beren hizkuntza eta kultura alboratu eta gehiengoarenaz
ordezkatzea dute helburu. Horretarako, ez da beharrezkoa programa berezirik
diseinatzea, edozein kultura indartsuko hezkuntza elebakar arruntak ordezkatze hori
gauzatzen baitu. Ondorioz, programaren emaitza hizkuntza ordezkapena da.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 43


Hala ere, komunitate txikietako haurrek hezkuntza ofizial arruntean sarritan zailtasunak
eta emaitza txarrak izaten dituzte; eta horregatik programa bereziak antolatzen dituzte
etorkinen haurrentzat. Helburua ez da haurrak ama hizkuntzan alfabetatzea, baizik eta
gerora bertako hezkuntza sistema eta gizartearekin zailtasun handiegirik gabe bat egin
dezaten lortzea. Beraz, helburua hizkuntza nagusi bakar bat ongi menperatzea da eta
hizkuntza bakar horretan ezagutza lortzea.

Eragin kaltegarri orokorra haurrek beren jatorrizko hizkuntza alboratu eta gutxietsi ohi
dutela da, eskolako hizkuntzan ere maila apala lortuz gainera: elebitasun kentzailea da
ondorioa.

Hizkuntzen gaitasuna alde batera utzita, oso emaitza ezberdinak lortu dira eskola gaietan.
Eskolak hizkuntzen arloan duen jokabideaz gain, baldintza sozioekonomiko, kulturak eta
abarrek eragina dute. Orokorrean, arrakasta gutxikotzat hantzen dira, bertan aritutako
haur askook ez baitu eskolatzea bukatzen, eta gutxi iristen baitira, gehiengoaren kulturako
haurrekin alderatuz, goi mailako hezkuntzara.

Ondorio txar hauen arrazoiak ugariak dira:


• Irakasleek ikasleen ama hizkuntza ez ulertzea eta are gutxiestea
• Eskolako hizkuntza eta edukiak aldi berean ikasi behar izatea
• Gehiengoaren hizkuntzan eta kulturan duten mailaren arabera ebaluatuak izatea
• Beharrizanetarako egokia den programa eta prozedurarik ez erabiltzea

Murgiltze programak

Murgiltze programak Canadako St. Lambert-en izandako esperientzia arrakastatsuen


ostean hasi ziren aplikatzen. (Azterketan esperientzia kontatu laburki galde hau
agertzean)

Ama hizkuntza sendoa duten haurrentzat hezkuntza motarik aberasgarriena da, bai
hizkuntzen ikaskuntzaren aldetik, bai eta eskolako emaitzen aldetik.

Oinarrian haurra bigarren hizkuntza batean guztiz barneratzea da, baina azpiratze
programetakoekin alderatuz, guztiz prozedura ezberdina da. Izan ere, programa hauen
oinarrian haurren jatorrizko hizkuntzarekiko begirunea dago, ez helburutzat haurra bi
hizkuntzetan alfabetatzea eta trebatzea dute, hizkuntzetako bat bera ere alboratu gabe.

Kasu gehienetan ama hizkuntza nagusia izan ohi da, eta eskolan ikasten dutena berriz
hizkuntza gutxitua. (Canadako esperientzia ere, lurralde hartan ingelesak hiztun gutxiago
zituenez, familia anglofonoek euren haurrak eskolan frantsesez ikastera eraman zituzten,
hau da, eremu hartako hizkuntza nagusian).

Ondorioz, elebidun orekatua bihurtzea da helburua. Honela, bigarren hizkuntza ongi ikasi
eta lantzen du eskolaren bitartez, eta ama hizkuntza ere gorde eta landu egiten du eskolan
ematen zaion tratamenduagatik eta eskolatik kanpo duen pisu eta erabilera zabalagatik.

Haurren beharrizan linguistikoak betetzen saiatu behar dute, hizkuntza bakoitzari tokian
tokiko haurrek dituzten ezaugarrien araberako denbora eta tratamendua emanez.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 44


Irakasleek haurren ama hizkuntza ezagutu behar dute, haren arazo eta beharrizanez era
egokian jabetzeko. Bigarren hizkuntza jokabide komunikatiboaz irakasten zaio, hau da,
hizkuntza bera gai bat balitz bezala irakatsi beharrean, haurra bigarren hizkuntza
ulertzera eta erabiltzera eramaten duten ekintza eta egoeretan barneratuz;
haurrarentzat hizkuntza hori erabiltzea gauza naturala bihurtzen duten testuinguruak
sortuz.

Gurasoek eskolako programaren aldeko jarrera izateak lagundu egiten du.

Haurrak murgiltze programan sartzeko adinari dagokionez, adituen arabera (Siguan eta F.
Zabaleta) komeni da murgiltzea Haur Hezkuntzan hastea, arrazoi ugarirengatik:

• Adin honetan haurrek malgutasun linguistiko handia dute


• Haurrek harreman estua dute irakasleekin
• Haur Hezkuntzako jarduerek duten jolas izaerak erraztu egiten du hizkuntza
berria zailtasunik gabe eta eskolako ekintzetan integraturiko komunikazioaren
bidez irakastea

Murgiltze programak era ezberdinetan antolatzen dira, tokian tokiko gizartearen eta
hizkuntzen beharrizanen arabera:

1. Murgiltze goiztiarra: Eskolatzea hasten denetik (Haur Hezkuntzatik) bigarren


hizkuntza erabiltzen da haurrarekin. Bi aldaera ditu:

• Erabateko murgiltze goiztiarra: Denbora guztian eta gai guztietarako


bigarren hizkuntza erabiltzea. Ama hizkuntza beranduago lantzen da, beti
bigarrena baino denbora gutxiago eskainiz.
Euskal Herrian D eredua litzateke, ama hizkuntza gaztelera dutenentzako.
Canadako eredua ere bera litzateke.
• Erdizkako murgiltze goiztiarra: Orokorrean banatu egiten ditu denbora
eta gaiak bi hizkuntzen artean.

2. Murgiltze atzeratua edo berantiarra: Eskolatzearen hasieran haurraren ama


hizkuntza erabiltzen da, bigarren hizkuntza pixkanaka sartuz. Murgiltze osoa
beranduago egiten da, Lehen Hezkuntzako 5.mailan (atzeratua) edo Bigarren
Hezkuntza hasieran (berantiarra)

Emaitzen aldetik, murgiltze programak arrakasta handikoak dira, maila ona lortzen baita
bai eskolako hizkuntza eta baita etxekoan ere. Eskolako irakasgaien aldetik, hezkuntza
elebakarreko ikasleen emaitza beretsuak lortzen dituzte. Hau da, elebitasun gehitzailea
sortzen da.

Hezkuntza elebakarrekoen maila beretsua erakusten dute ama hizkuntzan, nahiz eta askoz
denbora gutxiago eskaini. Emaitza hauen azalpena, hizkuntza gaitasunen arteko
transferentzia litzateke. (Cummins- en Elkarmenpekotasun teoria)

Erabateko murgiltze goiztiarrak eskaintzen ditu emaitzarik onenak, bigarren hizkuntzan


maila hobea lortzen baitute programa honetako haurrek erdizkako murgiltzekoek eta

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 45


murgiltze berantiarrekoek baino. Izan ere, emaitza onak lortzearen gakoa hizkuntza
gaitasunak era egokiak sendotzea da, gero eskolako ikasgaiak behar bezala lantzeko.

Bi hizkuntza era egokian elkartu eta lantzean, bakarka erabilirik izango ez luketen indarra
hartzen dute giza adimenean.

Murgiltze programa: Ikasgelarako estrategiak

Murgiltze programen oinarria lehen hizkuntza oharkabean jabetzen dela da eta prozesu
hau eskolatzearen lehen etapan aurrera eramatea bultzatzen dute. Horregatik, hizkuntza
jabekuntzan edukiari garrantzia ematen diote, eta ez hizkuntza jabetze konszienteari.
Beraz, noiz eta lehenago jaso hizkuntza berriaren jabekuntza, prozesua hobea izango da,
arrazoi ugarigatik:

• Haurrek helduek baino hobeto eskuratzen dute hizkuntzaren benetako


pronuntziazioa.
• Hizkuntza jabetzarekin estuki lotuak dauden giza garunaren ezker hemisferioko
gune batzuetan malgutasun eta plastizitate handiagoa dute.

Murgiltze programetako irakasleek ez dituzte haurrak hizkuntza berrian hitz egitera


bultzatuko, naturalki hori egiteko ekimena sortzen zaien arte. Izan ere, behartuz gero,
hizkuntza berriarekiko jarrera ezkorra garatu dezakete eta baita orokorrean
hezkuntzarekiko ere. Murgiltze programen lehen bi urteetan, haurrek hizkuntza berriaren
ulermena garatzen dute, eta ondoren, hizkuntza honetan hitz egiten hasiko dira (nagusiki
irakasleari zuzentzerakoan).

Lehen etapa honetan ezinbestekoa da irakasleak haurren egoera ulertzea, ikasleen hiztegi
eta gramatika maila onartu behar du eta bere hizkuntza egoera horretara egokitu.

Programa honen lehen etapan erabiltzen den hizkuntzari hitzaldi zaintzailea (caretaker
speech) deritzo eta ezaugarri hauek ditu:

• Murgiltzearen lehen eta bigarren urteetan hiztegia mugatua egongo da


• Gramatika eta sintaxia modu erraztuan aurkeztuko dira
• Irakasleak erabiltzen dituen hitzak eta ideiak behin eta berriz errepikatuko dira,
modu batean baino gehiagotan azalduz
• Irakasleak mantso hitz egingo du, ikasleak mezua ulertzeko eta inputa
prozesatzeko denbora gehiago izan dezan
• Irakasleak etengabean baieztatu behar du haurrak ulertu duela mezua

Ezaugarri hauek amak haurrei egiten dien hizkuntzaren eta baita atzerritarrei zuzentzeko
erabiltzen den hizkuntzaren oso antzekoak dira. (motherese and foreigner talk)

Bestalde, irakasleak gai bat jorratu aurretik unitatean erabiliko den hizkuntza landu behar
du: hitzak, kontzeptu berriak …

Irakasleak hitzik gabeko feedback –ari arreta berezia jarri behar dio: jarrera, arreta
galtzeak, begirada izoztuak edota galduak … Honela, ikasleek ulertzen ez dutenean
irakasleari azalpenak eskatuko dizkie eta bi helburu garrantzitsu lortuko dira:

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 46


1. Input ulertuaren, intakearen, garrantzia sustatu
2. Esanahia ulertzeko irakaslearekin “negoziatzeak” duen garrantzia

Murgiltze programaren ikasgela eraginkorraren oinarria, irakasle eta ikasleen arteko


ulertzean oinarritzen da. Honela, hizkuntza garatuko da, curriculumeko konpetentziak
lortuko dira eta ikasleak motibatuagoak egongo dira.

Irakasleak begirunea izan behar du hizkuntza akatsekiko, hizkuntza ikaskuntza


prozesuaren atala baita eta guztiz arrunta; ez dira hutsegite sintomak. Akats hauek behin
behinekoak dira eta denborarekin zuzenduz joango dira. Horregatik, irakasleak akatsen
zuzenketa konstantea ekidin behar du, ikaslearen hizkuntza jabekuntzarekiko motibazioan
eragin negatiboa baitu.

Programaren lehen etapan, haurren artean tarteko- hizkuntza (interlanguage) naturala


sortuko da, hau da, haurrak esaldiaren ordena egokia aldatuko du, forma zuzena eskuratu
bitartean. Joera hau ere ez da akatsa, baizik eta hizkuntza - sormen edo kreatibitatearen
adierazlea da. Haurrak lehen hizkuntzaren ulermenaz baliatzen dira bigarren hizkuntza
egituratzeko.

Lehen hizkuntzan garaturiko gaitasunek bigarren hizkuntza gaitasunetan lagunduko dute:

• Lehen hizkuntzako hitzen kontzeptuak ulertzean, bigarren hizkuntzara


transferitzen dira. (Cummins)
• Lehen hizkuntzako alfabetatze gaitasunek bigarren hizkuntzako alfabetatze
gaitasunen jabekuntza errazten dute.

Hala ere, hizkuntza gaitasun guztiak ez dira lehenengotik bigarrengora transferituko


(sintaxi arauak, ortografia …) Beraz, noiz eta antzekotasun handiagoa izan bi hizkuntzek,
orduan eta maizago gertatuko dira transferentzia hauek.

Murgiltze programetako curriculumaren eduki eta eginkizunei dagokienez, Harley (1991) –


ek zion lehen eta bigarren hizkuntzen eskurapen analitikoa lortzen dela. Bigarren hizkuntza
oharkabean eskuratzen da, hizkuntzaren forma , hiztegia eta gramatika analizatzen dira
eta modu sistematikoak metalinguistika lantzeko joera garatzen da.

Murgiltze programetako irakasleen jarraibideak, Snow (1990):

1. Gaia jorratzean erabiliko den hizkuntza eta kontestua azalpenak hasi aurretik
landuko dira.
2. Murgiltze programetako ikasleei klaseetako errutina eta organizaziorako prozedura
urratsak argi eta garbi azalduko zaizkie. (Klase hasieran hiztegia errepasatu,
amaieran beti etxeko- lanak azaldu …)
3. Material berria ikaslearen jakintza eta ulermenarekin estuki lotua dagoenez,
kontzeptu ezezagunak ezagunekin erlazionatuko dira.
4. Ikus- material ugari erabiliko da (material visual). Saioak ilustratzeko objektuak,
marrazkiak, ikus- entzunezko materialak … Honela, heziketa esperientziaren baitan
zentzumen guztiak landuko direla ziurtatzen da.
5. Ikaslearen ulermen mailaren araberako etengabeko feedback –a. Ikaslearen
hizkuntza mailaren diagnosia.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 47


6. Ikasleak irakaslearen mezua ulertu dezan, errepikapenak, laburpenak, baieztapenak
… erabiliko dira.
7. Irakaslea ikaslearen hizkuntza imitaziorako rol modeloa izango da.
8. Akatsak zeharkako moduan zuzenduko dira (etengabean akatsak egiten dituzten
kasuetan izan ezik). Zuzenketa horiek ikasleen hizkuntzan barneratuak izan direla
ziurtatu behar da.
9. Aldaera posible guztiak erabiliko dira hizkuntzaren eginkizunetan eta hizkuntza
ikasteko edukietan.
10. Ikasleak ulertu duela etengabe baieztatuko da, metodo anitz erabiliaz.

Mantentze programak

Eskolan gizarteko hizkuntza nagusia ikasteaz gain, etxekoa ere mantendu eta landu egiten
da. Haurren ama hizkuntza da irakaskuntzaren oinarria, baina gizarteko hizkuntza nagusia
ere sartzen da, tokian tokiko eran eta neurrian. Honela, eskolan hizkuntza biak lantzen eta
erabiltzen dituzte eta elebitasun maila ona lortzen dute.
Programa hauek sortzearen arrazoia, gizarteko hizkuntza nagusian irakasten duten
eskoletan, hizkuntza komunitate txikietako haurrek ama hizkuntza baztertu edo galdu
egiten dutela da. Herrialde askotako hezkuntza ofizialaren akats honen aurrean, hezkuntza
sistemarengan eragina izateko aukera zuten hizkuntza komunitateek haien haurrak
jatorrizko hizkuntzan eskolatzen dituzten programak sortarazi dituzte.

Euskal Herrian programa honen adibidea dugu, EAE eta Nafarroako D ereduan.

Emaitzen aldetik, arrakasta handikoak dira arrazoi ugarirengatik:

• Haurrek gorde eta landu egiten dute ama hizkuntza


• Gizarteko hizkuntza ere irakaskuntza elebakarreko haurrek bezain ondo
menperatzera iritsi dira
• Eskola gaietan elebakarren pareko emaitzak lortzen dituzte
• Beren jatorrizko hizkuntza eta kultura ongi estimatzen dituzte

Hezkuntza elebiduna: Eskolen panorama

Hizkuntza irakaskuntza birpentsatu beharra dago; izan ere, gaur egun eman diren
aldaketak ugariak dira:

1. Globalizazioa dela eta, beharrezkoa da hizkuntza bat baino gehiago jakitea.

2. Europar Batasunean egotean ondorioz, hezkuntza sistema eleaniztuna beharrezko


da. Ondorioz, gizarteak eskolari hainbat eskaera egin dizkio:

o Lurraldeari dagozkion hizkuntz(a)en menderatzea


o Ingelesaren ezagutza garatua hizkuntza globala baita
o Atzerriko hizkuntza bat ezagutzea.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 48


3. Fenomeno migratorioaren ondorion, eskola esparruan hizkuntza eta kultura ugari
elkarbizitzen dira, eta ikasleak jatorri kultural eta linguistiko heterogeneoa
osatzen dute. Ondorioz, kontaktuan dauden hizkuntzak ditugu.

4. Gure herrialdean, hizkuntza gutxitua dugu: Euskara

Hizkuntza gutxituekiko hizkuntza politika ere landu da, eskola aldiko lehen etapetan
ikasleen hizkuntza formazioaren planteamendu berri bat zabalduz, gizarteak ere
hizkuntza gutxitu hori ezagutzeko. Ekimen honetan eragile ugari izan dira:
administrazioa, irakasleak, ikasleen familiak eta ikasleak. Ondorioz, hezkuntza
elebidunarekiko zen ikuspuntua aldatzea lortu da eta murgiltze programak nabarmenki
ugaritu dira. Guzti hau aurrera eraman ahal izan da, ikasleria aldatu egin delako eta
gizartearen ezaugarri nagusiak ere desberdinak direlako, duela urte batzuetakoarekin
alderatuz; gure arazoen irtenbidea nahi baitzen.

Hala ere, gaur egun sineskera oker bat zabaldua dago, bigarren hizkuntzaren ikaskuntza
goiztiarra hezkuntza elebidunaren arrakastarako ezinbestekoa dela onartzen baita.

Hezkuntza elebiduna: Erronka berriak

Hezkuntza eraginkorra lortu nahi da, ikasle eleanitzak izan daitezen, euren jatorrizko
hizkuntzarekiko eta kulturarekiko begirunea izan dezaten eta lurraldean zehar banaturiko
gainontzeko hizkuntza eta kulturak ere ezagutu eta errespetatzeko.

Hezkuntza elebidunaren egoera berri honetan erantzun gabeko galdera asko daude
oraindik, erantzun argirik ez baitute. Hala ere, hezkuntza eleanitzaren irakaskuntzan
oinarrizko irizpide batzuk ezarrita daude, abiapuntu gisa:

1. Hizkuntza jakintzaren inguruan, hezkuntza elebakarraren aldeko iritzi zen hasiera


batean. Baina ondoren, hezkuntza eleanitzaren aldeko apustua egin zen. Hizkuntza
ikaskuntzan guztientzako baliagarria den oinarrizko sistema bakar bat dagoela
onartu zen eta ikasitako hizkuntza guztiek sistema bakar hori konpartitzen dute.

2. Hizkuntza baten ikaskuntza, ikasleak aurrez dakien hizkuntzaren gaitasunekin


erlazionatua dago. Horregatik, hizkuntza irakaskuntzarako proposamen berriek
arreta berezia eskaintzen diote interlinguistikari eta prozesu hau ahalbidetzen
duten egoerei.

3. Hizkuntza irakaskuntza planifikazioa: Curriculumean zehaztutako hizkuntza


desberdinen irakaskuntza koordinatu behar da, materia instrumentalean konkrezio
ugari jarraituz: ahozko hizkuntza, hizkuntza bakoitzaren helburuak antzekoak
izatea, hizkuntzaren erabilgarritasuna ezagutzea …

Hizkuntza bakoitza, ezagutza ahalbidetzen duen instrumentu bezala ikusi behar


dute ikasleek, hizkuntzarekin zuzenean erlazionatuak ez daude curriculum
helburuak lortzeko tresna gisa. Horregatik, hizkuntza gaiak, eta hizkuntzarekin
erlazionatua ez dauden arloak osagarriak izango dira.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 49


Eskola kultura zabaltzearen arduradunak irakasleak izango dira, eta ikasleen jarrera
baikorraren bultzatzaileak. Horregatik, irakasleriaren oinarrizko formazioa eta formazio
jarraia ezinbestekoak izango dira.

4.gaia: HEZKUTZA ELEBIDUNA EUSKAL HERRIAN

4.1.Egoera Soziolinguistikoa
Biztanleriari buruzko 2006ko datuen arabera, Euskal Herrian 3.015.558 pertsona bizi dira
guztira. Horietako %71 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn), %20 Nafarroan eta gainerako
%9 Iparraldean.

Biztanleriaren hizkuntza gaitasunari dagokionez, 2006ko datuen arabera, 16


urte edo gehiagoko 2.589.600 pertsona bizi dira Euskal Herrian. Horietatik
%25,7 (665.800 lagun) elebidunak dira, hau da, ondo hitz egiten dute
euskaraz eta erdaraz. Badira, halaber, beste 397.900 pertsona (%15,4)
euskaraz ondo mintzatzen ez badira ere, ondo ulertzeko gai direnak. Horiek
elebidun hartzaileak dira. Gainerako guztiak (1.525.900 pertsona, %58,9)
erdaldun elebakarrak dira, hau da, ez dakite euskaraz hitz egiten. (1. irudia)

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 50


Euskal Herriko elebidunen ehunekorik eta kopururik handiena (%83,7 eta 557.600
pertsona, hurrenez hurren) EAEn bizi da. Nafarroako elebidunak (56.400 pertsona) Euskal
Herriko elebidunen %8,5 dira. Euskal Herriko elebidunen ehunekorik eta kopururik txikiena
(%7,8 eta 51.800 hurrenez hurren) Iparraldean bizi da.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 51


Elebidunen lurraldekako banaketari dagokionez, Gipuzkoa da elebidunen
ehunekorik eta kopururik handiena duena (%49,1 eta 291.900 pertsona,
hurrenez hurren). Bizkaiko elebidunak %23,0 dira, hau da 228.500
pertsona. Arabak du EAEko elebidunen ehunekorik eta kopururik txikiena
(%14,2 eta 37.182 hurrenez hurren).

EAEko euskal hiztunen hizkuntza gaitasunaren banaketa lurraldeka


ondorengoa da:

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 52


4.2. Hezkuntza Elebidunaren Hastapenak: Ikastolak
Ikastolak irakaskuntza euskaraz emateko eta euskara transmititzeko ikastetxeak dira.
Egoera juridiko berezia dute, publikoaren eta pribatuaren artekoa.
Herri mugimenduetan oinarrituta sortu ziren, eta beren burua antolatzeko parte hartzea
eta modu kooperatiboak hartu izanak gizarte euskaldunaren mugimendu berezia bihurtzen
ditu, publikoaren eta pribatuaren arteko jabego egoerarekin. Beren historia oso lotuta dago
nazionalismoaren eta euskal kultur balioen pizkundearekin.
Ikastolen sorrera Euskal Herrian:
1. Gipuzkoan berpiztu ziren ikastolak, 1960an

2. Gero, parrokien babesean Bizkaia eta Arabara zabaldu ziren 1963an

3. Nafarroara 1965ean

4. Ipar Euskal Herrira 1969an

Berpizkunde prozesua etapa desberdinetan banatu izan da: (Garmendia, M.K. 1985;
Etxeberria, F. 1986; Fernandez, I. 1996)
1. Etapa: Gerra aurreko garaia: “Euzko Ikastola- Batza” 1932
Aurreneko ikastola erreferentziak 1910 eta 1920bitartean daude, baina 1932an osatu zen
lehendabiziko ikastola, “Euzko Ikastola Batza” izenarekin.
1936 urteraino egin zuen lana Bizkaian, ikastola eredu honela definituz:
- “herrikoia”

- “gizarte maila guztientzat irekia”

- “osoro euskaldun eta kristaua”

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 53


- “joera pedagogiko berrietara irekia”

1936ko estatu kolpeak ekarri zuen gerrak eta legeria frankistak desegin zuten ikastola
haien antolamendu kolektiboa.
2. Etapa: 60 eta 70eko urteetako hastapenak eta zabalkundea
Ikastolen mugimendua 60ko hamarkadan gorpuztu zen, 50eko urteetan guraso eta irakasle
gutxi batzuek egindako lanari jarraipena eta hedapena emateko. Mugimendu hau euskararen
herrialdea osatzen duten hiru lurraldeetan agertu zen: EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal
Herrian.
Ikastolen zabaltze garaia da, izan ere, Francoren kontrako erresistentzia sinbolizatzen
baitu. Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu zen eta berritualdi ona ere eman zitzaion
pedagogiari, Freinet- en metodo kooperatiboaren eragina bitarteko.
70.hamarkadan biziro ugaldu ziren ikastolak EAEn, eta Nafarroa eta Ipasrraldean, poliki-
poliki hasi ziren eskolatzeak igotzen.
3. Etapa: Konfederaziotik beste sareetan txertatzera
80ko hamarkadan lortuko du ikastolak hiru lurraldeetako konfederazio bezala antolatzea,
90.hamarkadan ikasle eskolatu guztien %20a inguru bilduz.
Antolamendu prozesuak aurrera jarraitu zuen eta hainbat batzar egin ziren 90eko
urteetan, koiuntura berriaren aurrean. Izan ere, egoera berriak, eskola publikoa sartu ala
eskola pribatuan jarraitzearen arteko aukera egitera behartzen baitzituen ikastolak,
Euskal Eskola Publikoaren Legearen ondorioz.
EAEko ikastola gehienak (%68) erabaki zuten ez zirela sare publikoan sartuko eta
ikastetxe pribatu bihurtuko zirela, ikastola autonomoaren ereduari eustearren.
4. Etapa: Oraingo egoera
Ikastolek EAEn Francoren garaian betetzen zituzten funtzio berak betetzen dituzte orain
ere, hau da, euskara eta euskaraz ikastea bultzatzen dutela irakaskuntza publiko
elebidunik ez dagoen eremuetan (Ipar Euskal Herrian kasu), eta Nafarroako zona misto eta
euskara hitz egiten ez den haietan. Bietan ere, erdi legezko egoeran daude ikastolak,
irakasle gutxi eta finantza eta beste hainbat eratako arazo askorekin.
Irakaskuntza aldaketak: hizkuntza eredu berriak
Hasieran ume euskaldunen euskara “kontserbatzeko” premiari erantzutea zuten helburu.
Ikastolara joaten diren ikasle erdaldunak oso gutxi dira hasieran eta hizkuntza murgiltze
edo hizkuntza “inbertsioa” sartu zen berehala.
Baina 70ko hamarkadan izugarri ugaldu ziren eta aldaketa kualitatibo garrantzitsua gertatu
zen: kontu a ez da ume euskaldunei euskaraz irakastea soilik, baizik eta beren ama
hizkuntza erdara hutsa duen ume mordo bati euskara irakastea.

4.3. Hezkuntza Elebiduna Hiru Lurraldeetan


Euskaldun elebidunak, euskaldun- gaztelaniadun eta euskaldun- frantses elebidunak,
sortzen dituzten hezkuntza programak dira.
Euskal Herria, politika eta administrazio aldetik, hiru lurraldetan banatuta dago:
• Euskal Autonomia Erkidegoa

• Nafarroa

• Ipar Euskal Herria

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 54


Legeria ezberdin bat dago lurralde bakoitzeko eta beraz zabalkunde ezberdina jasan dute
hezkuntza programek. Gaur egun, hezkuntza elebidun publikoa EAEn soilik dago haur
guztien eskura, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian mugatuagoa den bitartean.
Euskarazko irakaskuntza 60ko hamarkadan hasi zen, ikastolen sorrerarekin. F. Zabaletak
(1994) Hegoaldeko ikastolez zera esan zuen: “ikastolek haur euskaldunentzako mantentze
programak eskaintzeaz gain, haur erdaldunentzako murgiltze programak eskaini behar izan
dituzte”.
Hegoaldean, 1975an diktadura bukatu ondorengo antolakuntza politiko berriaren ondorioz
hartu zuen euskarazko irakaskuntzak eta beraz, irakaskuntza elebidunak, izaera ofiziala
eta publikoa du EAE eta Nafarroan.
1. Lege aldetiko aldakuntza honen lehen urratsa 1978ko Espainiar Konstituzioan
dago, gaztelania ez ziren beste hizkuntzei ofizialtasuna eman baitzien, bai eta
babestuak izateko eskubidea onartuz.

2. 1979ko Errege Dekretuak euskarari irakaskuntzan erabilia izateko legezko


ahalmena eman zio.

3. Hala ere, horren ondorengo Hezkuntza eta Zientziaren Ministeritzaren Agindu


batek bereziki zaintzen zuen gaztelania hezkuntzan bazterkeriak jasatetik, L.
Erriondok eta besteek (1993).

4. Hurrengo urratsa Komunitate Autonomo bakoitzak eman behar zuen, bere


lurraldeko irakaskuntza elebiduna antolatzeko legeak sortuz. EAEko hizkuntza
legeak eta haren arabera sortutako hezkuntza programa edo eredu elebidunak
finkatuz.

4.3.1. Hegoaldea

a) Euskal Autonomia Erkidegoa


1979ko Gernikako Estatutuaren 6.aritkuluak zehaztu zuen EAEko gizartean euskarak
izango zuen izaera:
Articulo 6
1) El euskera, lengua propia del Pueblo Vasco, tendrá como el castellano, carácter de
lengua oficial en Euskadi y todos sus habitantes tienen el derecho a conocer y usar
amabas lenguas.

2) Las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma, teniendo en cuenta la


diversidad sociolingüística del País Vasco, garantizarán el uso de ambas lenguas,
regulando su carácter oficial, y arbitrarán y regularán las medidas y medios
necesarios para asegurar su conocimiento.

3) Nadie podrá ser discriminado por razón de la lengua.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 55


Legeria horren menpean sortu zen 1982ko “Euskararen Normalkuntzako Legea”k adierazi
zuen, era zehatzagoan, hezkuntzaren bidez bermatuko zitzaiela etorkizunean bi hizkuntza
horiek jakieko aukera EAEko haurrei.
Azkenik, 1983ko uztailaren 11n, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailak
kaleratutako Dekretu batek zehaztu zituen EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza
elebidunaren oinarriak: A, B eta D hizkuntza ereduak:

Bai euskara eta bai gaztelania gutxienez ikasgaitzat irakastearen derrigortasuna ezarri
zuen unibertsitate aurreko hezkuntza maila guztietan, haur bakoitzak hizkuntza
garapenaren aldetik gehien komeni zitzaion hezkuntza eredua jasotzeko aukera izan zezan.
Beraz, jatorriz eredu hauek ikasle mota bakoitzari zuzenduak zeuden:

• D eredua haur euskaldunentzat sortu zen

• A eta B ereduak erdaldunentzat

Praktika, jatorri ezberdinetako haurrak eskolatu ziren eredu guztietan.


Hizkuntzak ea eskolako gaien banaketa, ereduen arabera:

A eredua: Irakasgai guztiak gaztelaniaz irakasten dira funtsean, euskara bera izan ezik.
Euskara ikasgai modura ematen da, beste edozein gai bezala.

B eredua: Bai euskara eta bai gaztelania erabiltzen dira eskolako irakasgaiak lantzeko.
Printzipioz, banaketa honakoa da:
- Gaztelaniaz: Irakurketa- idazketa eta matematika bezalakoak

- Euskaraz: Esperientziak, plastika eta dinamika bezalakoak.

Euskara eta gaztelania irakasgai modura ere lantzen dira.

D eredua: Irakasgai guztiak euskaraz irakasten dira, gaztelania izan ezik. Gaztelania
irakasgai modura ematen da, beste edozein gai bezala. Euskara bera ere irakasgai bat da.
Ereduok derrigorrezko hezkuntzarako sortu ziren, eta hortik gorako irakaskuntzan
(Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatean) A eta D ereduak eskaintzen ziren
soilik.
B ereduko ikasgai banaketan kritikak jaso ditu, gaztelania ikasgai “teknikoak” irakasteko
erabiltzen baita, eta euskara berriz, “giza alorrekoak” irakasteko, nolabaiteko balorazioa
edo hizkuntzekiko aurreiritzia sortaraziz.

B eredua ama hizkuntzatzat gaztelania zuten haurrengan pentsaturik sortu zen, A ereduak
eskaintzen duena baino euskarazko maila altuagoa bermatu nahi zuten ikasleentzat. D
eredua, haur euskaldunentzat sortu zen, euskara aldetik maila onena sortzen duenez,
guraso erdaldun askok eredu honetan sartzen dituzte seme alabak. Hortaz, haur euskaldun
nahiz erdaldunak sartu izan dira hiru ereduetan, eta alde pedagogikotik aurreikusi ez ziren
desegokitasun eta arazoak ekarri ditu.

Programa elebidun tipologian, B eredua da benetako programa elebidun bakarra, honetan


soilik erabiltzen baitira bi hizkuntzak eskolako gaiak irakaseko; A eta D ereduetan
hizkuntza bakarra erabiltzen den bitartean. Hala ere, D eredua ere elebiduntzat har
daiteke hizkuntza emaitzei begira, eredu horretan aritutako haurrek maila ona lortzen

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 56


baitute bai euskaran eta bai gaztelanian. Aldiz, A ereduaz, euskarari eskaintzean dion
tratamendua ez da nahikoa , ereduak berak helburutzat duen hizkuntza ezagutza praktikoa
lortzeko hizkuntza horretan.

D eredua: Haur euskaldunentzat mantentze programa da, etxean ikasitako euskara


(gure gizartean hizkuntza gutxitua edo ahula) mantendu egiten duelako, eta
gaztelania ere ondo menderatzera iristen direlako.

Haur erdaldunentzat erabateko murgiltze goiztiarreko programa da, bigarrena


den hizkuntzan (euskaraz) ikasten baitute gai guztiak eskolatzearen hasieratik.
Hala ere, ama hizkuntzan (gaztelanian) ere maila ona lortzen dute, hizkuntzak
eskolan duen tratamenduagatik eta gizartean duen pisuagatik.

B eredua: Haur euskaldunentzat mantentze programa da hau ere, etxeko euskara


landu egiten baitute eskolan, gaztelania bezala.
Haur erdaldunentzat erdizkako murgiltze programa da, ikasgaiak lehen
hizkuntzaren eta bigarrenaren artean “erdi eta erdi” banaturik ikasten dituztelako.
Haurra elebidun bihurtzen da programa honen bidez ere.

A eredua: Haur euskaldunentzat azpiratze programa da, ez baitute ama hizkuntza


(euskara) behar beste lantzen eskolan, eta beraz, ez dira gai bihurtzen euskara
kontestu formaletan erabiltzeko. Eskolako hizkuntzak (gaztelaniak ) “azpiratu”
egiten du beraz etzekoa, eta programaren emaitza elebakartasuna dela esan
daiteke.

Haur erdaldunentzat berriz, eredu hau, euskara ikasteari begira, atzerriko


hizkuntzekin erabiltzen den berbera da: euskara ikasgai hutsa da, astean
lauzpabost orduz landua. Haur hauek ere ez dute elebiduntzat hartuak izateko
maila nahikorik lortzen euskaraz.

Ama hizkuntzatzat euskara ala gaztelania izateak eskolako hizkuntza tratamenduaren


emaitzekin duen zerikusia argi geratu da. Beraz, noraino esan daiteke etxean euskara
ikasten duten haurrek, D edo B ereduetara sartzean, landu egiten dutela etxeko
hizkuntza? Eskoletan lantzen den euskara “ euskara batua” da eta ezin esan daiteke haur
euskaldun askoren etxean ikasten dena izango denik.

Euskararen baitako ezberdintasun honek ondorioak dakartza, nekez esan baitaiteke


euskalki eta aldaki askotako haurrentzat D edo B ereduak “mantentze programak” direnik,
eskolan lantzen duten euskarak etxekoarekin zerikusi gutxi duelako. Haur horien kasuan,
berez euskaldunak badira ere, egokiagoa litzateke murgiltze hitza erabiltzea, horrela
egokiago adierazten baita haien kasuan gertatzen de etxea / eskola “hizkuntza aldaketa”.
Egoera honek ondorio handiak ditu, euskalki batzuetatik datozen haurrek, azken batean, bi
hizkuntza berri ikasten baitituzte eskolan, bat beharrean: gaztelania eta euskara batua.
Ezin dira ondorioak azaldu, ezer gutxi baitago azterturik euskalkiek hezkuntza arloan nahiz
gure gizarteko beste zenbait arlotan behar duten tokiaz eta tratamenduaz.

Hezkuntza eredu hauek hizkuntza ezagupenaren aldetik ekarri dituzten emaitzak:


• Euskara maila:

o B eta D ereduetakoek maila ona

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 57


 D eredukoek normalean maila hobea Bkoek baino, euskarari denbora
gehiago eskaintzen baitzaio D ereduan.

o A eredukoek maila eskasa

• Gaztelania maila:

Pareko emaitzak lortzen dituzte hiru ereduetan. Emaitza hau harrigarria da, A ereduan
askoz denbora gehiago eskaintzen baitzaio besteetan baino gaztelaniari. Lanketa
denbora luzeago horrek hizkuntza gaitasunen isla izatea espero zitekeen, baina ez da
halako korrelaziorik gertatzen. Hau azaltzeko, Cummins-en Elkarmenpekotasunaren
Teoria erabili daiteke, hau da, D eta B eredukoek euskaraz lortutako hizkuntza
gaitasuna gaztelaniazko gaitasunean ere ispilatzen dela esan daiteke.

Emaitza hauek D eta B ereduen aldekoak dira erabat. Irakaskuntza etxekoa ez den
hizkuntza batean jasotzeak, programa ongi antolatua bada, ez dio haurrari atzerapenik
ekartzen eta bai ordea, bi hizkuntzaren jabe egitearen abantaila.

EAEko eredu elebidunek gabezia batzuk ere badituzte:

1) B et D ereduetan haur erdaldunek nekez lortzen dute jatorriz euskaldun direnen


gaitasun maila euskaran, eta halako gaitasun maila jakin batera iritsiz gero, ez dute
hobekuntzarik erakusten, kateaturik geratzen baitira. Inoiz konpontzen ez
dituzten hutsak egiten dituzte eta adierazkortasun eskasa dute.

Sierrak eta beste autore batzuk, arrazoi bat baino gehiago ikusten dute hizkuntza
gaitasun mugatu honen sorreran:
• Hizkuntza irakasteko jokabide komunikatiboak hutsen zuzenketari ematen dion
garrantzia eskasa

• Ikasleak euskara ulertzeko gaitasun ona dutelako ondo hitz egiteko ere gai
izango direlako ustea

• Programa elebidun askotan ikasleek hizkuntzaren jatorrizko hiztunekin hitz


egiteko duten aukera urria

2) Programa elebidunen B ereduetan euskara lantzeari ematen zaio denbora. B


ereduan printzipioz, irakurketa eta idazketa gaztelaniaz egiten dira, B eredu
ofizialean. B eredu indartuetan euskarari denbora gehiago eskaintze zaio.
Jatorriz, eredu hori haur erdaldunentzat sortu zen, eta beraz, segurtatu egin nahi
zen horrela haur horien ama hizkuntzako gaitasun ona.

Trebetasun horiek gaztelaniaz irakasteak murriztu egiten du eskolatzearen lehen


urteetan bigarren hizkuntzari emandako denbora. B ereduko haur erdaldunen
euskara emaitza apalak ikusita, eskolatzearen hasierako sasoi horretan bigarren
hizkuntzari (euskara) denbora murrizteak kalte egiten diola pentsatu behar da.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 58


Hizkuntzen Elkarmenpekotasunari buruz jakiten zenari begira, ez zen halako
emaitza txarrik espero, gaztelanian landutako gaitasun horiek euskara iragango
zirela uste baitziren, baina ez zen hala gertatu. Izan ere, hizkuntza gaitasunen
arteko transferentzia ez da edozein baldintzatan gertatzen:; hizkuntza bateko
gaitasuna lantzeak bigarrenekoa ere indartu dezan, beharrezkoa da haurrak
bigarren hizkuntza horretan (euskaran, B ereduko haurren kasuan) gutxieneko maila
edo “atalase” batera iristea. B eredu ofizialetan ordea, irakaskuntzaren hasieran
euskara, haurren hizkuntza ahula, atalase horretara eramateko landu beharrean,
gaztelaniako irakurketa idazketa lantzeko erabiltzen da denbora. Ondorioz beraz,
euskara maila eskasa lortzen da, gaztelaniaren mailan abantailarik erakutsi gabe.

Arrazoibide honen zuzentasuna erakusten dute B eredu indartuek, hau da, euskara
lantzeari denbora gehiago eskaintzen dioten B ereduek. Ez dute batere atzerapenik
erakusten gaztelaniari denbora gehiago eskaintze dioten ereduekin alderatuta.
EAEko gizartean hezkuntza eredu bakoitzak duen zabalkunde eta eskaerari dagokionez, B
eta D ereduek gorantz egin dute eta A ereduak behera.

b) Nafarroa
Nafarroan euskarak babes gutxiago du EAEn baino legearen aldetik. 1988arte ez zuen
Gobernu Foralak euskara unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan erabiltzea legeztatu eta
arautu. Gainez, legeak mugatu
egiten du euskarak Nafarroako
hezkuntza publikoan izan
dezakeen zabalkundea,
euskararen eta euskarazko
irakaskuntza lurralde jakin
batzuetan soilik baimentzen
baitu.
Euskarazko irakaskuntza 60ko
hamarkadan hasi zen
Nafarroan, ikastolen eskutik,
Euskal Herri osoan bezala.
Iruñean sortu ziren lehenengo
ikastolak eta euskara hutsez
egiten dute irakaskuntza.
Beraz, haur euskaldunentzat
mantentze erako hizkuntza
tratamendua eskaintzen dute.
Haur erdaldunentzat berriz,
erabateko murgiltze programa da.
Espainiako antolamendu politikoak 70ko hamarkadan izan zuen aldakuntzarekin batera,
Nafarroan ere zenbait lege sortu ziren. Hiru legek zehartzen dute Nafarroan euskarak eta
euskal hezkuntzak izango duen tratamendua:

1) 1982ko Ley de Reintegración y Amejoramiento del Régimen Foral: euskarari


izaera ofiziala onartu zion, baina geroago zehaztu behar izan ziren lurralde batzuen
soilik.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 59


2) 1986ko Euskararen Legea ego Ley Foral del Vascuence: Hiru lurraldetan banatu
zen Nafarroa eta erabilera oinarritzat harturik:

 Eremu euskalduna: Euskara ofiziala da, gaztelaniarekin batera. Nafarroa


iparraldeko 61 herri hartzen ditu eta lurraldearen %25 da.

 Eremu mistoa: Iruñea eta inguruko 47 herri, gehi nafar ekialdeko muturra.
Euskarak eskubide batzuk soilik ditu.

 Eremu ez euskalduna: Gainerako eremua. Euskarak eskubide batzuk soilik


ditu.

3) 1988an hezkuntza elebiduna arautzeko lege edo Dekretua:

 Hizkuntzaren erabileran oinarritutako hezkuntza eredu ezberdinak


arautzen ditu.

 Eredu horien zabalkundea mugatzen du, 1986ko Euskararen Legearen


bereizi zituen lurraldeen arabera.

 Lau hezkuntza eredu jarri zituen abian.

Nafarroako hizkuntza irakaskuntza ereduak lau dira:


1. A eredua: EAEkoa bezalakoa

2. B eredua: Ia irakasgai guztiak euskaraz irakasten dira, eta beraz, murgiltze


programa da ikasle erdaldunentzat. Hala ere, teoriazko eredu hutsa dela esan
daiteke, oso guraso gutxik hautatu izan baitute. Gaur egun, ia desagertua dago.

3. D eredua: EAEkoa bezalakoa. B eredua ia desagertzear dagoenez, euskarazko


irakaskuntza eskaintzen duen bakarra da. Hala ere, eredu hau ez dago Nafarroako
haur guztien eskura, hizkuntza lurralde bitan soilik eskaini baitaiteke..

4. G eredua: Gaztelania hutsean.

Legeak eredu hauei lurralde bakoitzean ematen dien tokia:


 Eremu euskaldunean derrigorrezkoa da euskararen irakaskuntza eta berez, A eta D
ereduen artean aukeratu behar dute gurasoek.

 Eremu mistoan euskara ez da derrigorrezkoa irakaskuntzan, baina legeak dionez, D


eta A ereduko ikastaldeak antolatuko dira baldin eta eredu horietako ikastaldeak
osatzeko gutxienezko eskaera kopurua jasotzen bada guraso edo tutoreen aldetik.
Bestela, gaztelania hutsez eskaintzen da irakaskuntza.

 Eremu ez euskaldunean ezin da D eredurik antolatu. A ereduko taldeak antola


daitezke, horretarako eskaera nahikorik jasotzen den eskoletan. Ondorioz,
irakaskuntza pribatuan (ikastoletan) soilik eskolatu daitezke haurrak euskaraz
eremu honetan.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 60


Banaketa hau kritikagarria da euskaldunen hizkuntza eskubideen ikuspegitik ( Arnau, Vila
eta besteak 1992) eta aspalditik ari dira Euskararen Legearen aldaketa eskatzen hainbat
guraso eta elkarte, bai eta zenbait alderdi politiko ere.

Eredu bakoitzean eskolatzen diren haur kopuruari dagokionez, D ereduan eskolatzen diren
haurrak erdara hutsez eskolatzen direnak baino askoz gutxiago dira. Baina bestalde,
etengabe egin dute gora bai D eta A ereduek, eta G ereduak aldiz behera.

D ereduko haur gehienak ikastoletako ikasleak dira, eta Nafarroan desoreka handia dago
ikastolen alde. Ikastolez kanpo, gainera, euskara ia ez da irakasten ikastetxe pribatuetan.
Nafarroan euskaldunen kopurua (1991) %17koa da, eta haur erdiak A eta D ereduetan
matrikulatzeak euskararen berreskurapenerako joera dakarki. Honen alde jokatzen du,
euskarak Nafarroan duen transmisio ona (hizkuntza gurasoetatik seme alabetara
igarotzea).Hala ere, euskarak laguntza orain duena baino laguntza handiagoa beharko luke
euskara agintari eta erakundeen aldetik, hezkuntza mugez gain, hesi ugari aurkitzen baitu
euskarak gizarteko arlo ezberdinetara zabaltzeko orduan.

4.3.2. Iparraldea
Euskarak ez du izaera ofizialik Ipar Euskal Herrian. Izan ere, Frantziar Estatu osoan
frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Gainera, Ipar Euskal Herria deritzogun lurraldea ez
da izaera administratibo edo politikorik, Frantziar estatuko Pirinees Atlantiques
departamentuaren zati bat baino ez da.

Biztanle kopuruz txikia da eta eremu horretan frantsesa da nagusi gizarte


arlo guztietan.

Hizkuntzen eskubideei dagokienez, Frantziar Estatuak ez die inoiz baliorik


eman eta are gutxiago, legearen babesik onartu bere lurraldean erabiltzen
diren hizkuntzei. Beraz, frantziar gobernuak ez du debekurik ez eta
babesik eman, herritarren erabilera hutsean utziz. Ondorioz, Ipar Euskal
Herrian euskararen erabilera eta harenganako atxikipena erabat ahuldu da.
Gaur egungo frantziar politikariek hizkuntza gutxituekiko sentsibilizazio
handiago erakusten dute. Hala ere, euskararen aldeko elkarteek
ohartarazten dutenez, aldeko joera horrek ez du berez euskara sendotzea
eta arlo berrietara zabaltzea ekarriko, baldin eta atzetik jendearen
eskakizuna ez badago.

Hala ere, hemen dago Ipar Euskal Herrian euskarak duen ahuleziaren gakoa:
euskaldun askok ez dio euskarari behar duen balioa ematen. Honen erakusle
bat euskararen trasmisioa Ipar Euskal Herrian galduz doala da, hau da,
guraso euskaldun guztiek ez diete seme alabei euskara irakasten eta
euskararen galera hori handia da, batez ere, euskara guraso baietako batek
bakarrik dakienean.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 61


1969an hasi zen Ipar Euskal Herrian, ikastolen sorrerarekin. Ipar Euskal
Herriko ikastolek Seaska elkartea osatzen dute eta Hegoaldeko D
ereduaren parekoa den irakaskuntza eskainiz. Gaur egun, ikastoletatik
kanpo ere erabiltzen da euskara hezkuntzan: eskola publikoetan azken
urteotan Ikas- Bi izeneko eredu elebiduna antolatu da. Euskaraz hiru
irakasgai eskaintzen ditu: matematika, historia eta euskara. Eredu horretaz
gain, euskara ikasgaitzat eskaintzen duen “iniziazio” eredua ere badago
(Hegoaldeko A ereduaren parekoa) zenbait eskola publiko eta pribatuetan.
Hortaz hiru eredu euskaldun daudela esan liteke:

1. Seaska ikastoletako euskarazko irakaskuntza

2. Ikasbi –Bi eredu elebiduna eskola publikoetan

3. Iniziazio eredua: euskara irakasgai soiltzat eskaintzen duena

Eredu euskaldunek biltzen duten ikasle kopuruari dagokionez, Ipar Euskal


Herriko haurren %20a eskolatu ziren eredu euskaldunen batean, eta eredu
horietara bidaltzen diren haurren kopurua handituz doa urtero. Hala ere,
euskaldunen portzentaia beherantz doa, transmisio eskasagatik eta
etorkinen ugaltzeagatik.

Hezkuntza elebidunak eta euskarazko hezkuntzak Euskal Herri osoan erakusten duen
zabalkundea bultzada handia da euskararen berreskurapenerako. Hala ere, eskola eta
ikastolen euskalduntze lana alferrikakoa da, baldin eta haurrek ikasgelatik kanpo euskara
erabiltzeko aukerarik ez badute. Izan ere, gaur egun hezkuntza euskaraz jasotzen duten
haur askok, hirietan batez ere, ez dute euskara ikasgelatik kanpo beste inon erabiltzen.
Haientzat euskara “eskolako gauza” da soilik, ikasgelatik kanpoko bizimoduarekin zerikusi
gutxi daukana. Argi dago eskola/ kalea hizkuntza haustura hori konpondu beharra dagoela,
eskolako hizkuntza lana neurri handi batean gal ez dadin, eta orokorrean, euskarak Euskal
Herriko gizartean bizia har dezan.

Elebitasuna eta Hezkuntza Haur Hezkuntza 62