Está en la página 1de 8

MovieMaker


Gidoia:
oinarrizko
datuak
 

Zertarako:
bideo
edizioa
egiteko

 

Data:
2008/2009
Ikasturtea

Proposamena:
E.
Jz.
De
Aberasturi


MOVIE MAKER GIDALIBURUA
Programa irekitzean honako pantaila hau agertuko da,

- Lanean hasteko, “Tareas” sakatuko dugu eta pantailaren ezker aldean menu bat irekitzen
dela ohartuko gara. Menu horretan, bideoa sortzeko pausu guztiak agertzen dira.
- Pantailaren eskuin aldean, monitore bat dago. Bertan, muntaia osatzen duten fitxategiak
ikusteko eta entzuteko aukera dago. Bide batez, efektuak, audioa edo trantsizioak gehitu ahala,
muntaia nola geratzen den ikusteko aukera eskaintzen du.
- Pantailaren erdian, muntaia osatzen duten fitxategiak/klipak agertzen dira eta bilduma izena
hartzen dute. Ohar bat, bideo bat baino gehiago inportatzen badugu, bilduman, bakarra
agertuko da; hain zuzen ere lehenik inportatu dugun klipa. Gainontzeko bideoak ikusteko,
“Colecciones” atala sakatu eta zerrendaturik azalduko dira.
- Pantailaren azpi aldean pelikularen laburpena agertzen da. “Mostrar escala de tiempo”
sakatzean, pelikularen laburpen zehatzagoa agertzen da. Lehen lerroan bideoak eta irudiak;
bigarren lerroan audioa/musika eta hirugarren lerroan, gehitu nahi ditugun testuak.


 2

1.- Bideoa, irudiak eta audioa/musika inportatu

- Bideoa inportatzeko modurik errazena, klipak zuzenean dispositibotik hartzea da, hau da,
“dispositivo de video” aukera erabiliz. Beste modu bat, egindako grabaketak ordenagailuan
sartu eta gero “Importar video” aukera erabiltzea. Modu honetan egin ezkero, Movie Makerrak
onartzen dituen fitxategiak begiratzea komeni da, ondoren edizio arazoak ez suertatzeko.
- Bideo bat hartu edo inportatzen denean, programak, erdiko pantailan eta “Colecciones”
menuan erakutsiko du.
- Irudiak/argazkiak, audioa edo musika inportazeko bideoarekin egin den bezala egingo da.
Gogoratu fitxategiak, programak onartzen dituen luzapenak izan behar dituela, gerora arazoak
ekiditeko.
- Klip guztiak inportzeaz amaitzen dugunean, hurrengo irudiak agertzen duen laburpen antzeko
bat izango dugu. Irudiak/argazkiak diren bezala agertzen dira, musikak nota baten itsura dauka
eta bideoa, negatibo formatua duena izango da.

- Klip guztiak erdiko pantailan daudenean, nahi den ordenean kokatuko dira programaren
azpialdean dagoen gidoi grafikoan. Horretarako, klipan sakatu eta nahi den hutsunera eraman
behar da. Hots! Soilik irudi/argazkiak eta bideoak.
- Musika gidoi grafikoan gehitzeko “Mostrar escala de tiempo” sakatu eta “Audio/Música”
dagoen hutsunera eramango dugu.


 3

- Musikaren hasiera edo bukaera mozteko aukera dago, baita musika egokia den unean hasi
dadin mugitzea ere. Musika mozteko, sagua musikaren hasiera edo amaieran jarri eta bi
norabide dituen gezi gorri bat azalduko da. Moztu nahi dugun tarte hori aukeratu eta
programak, automatikoki moztuko du. Audioa/musika mugitzeko, sagua gainean jarri eta esku
bat azaltzen den arte itxarongo dugu hau mugitzeko.

2.- Pelikula editatu

Pelikularen edizioan honako aukerak daude: klipei efektuak gehitu; klipen arteko trantsizioak
gehitu; irudietan testua gehitu edo klipen aurretik eta ondoren testuak gehitzea (pelikularen
izenburua edo amaierako kredituak). Uneoro, monitorean, pelikula nola geratzen den ikusi
daiteke efektuak/trantsizioak/testuak gehitu ahala.
1. Efektuak: Efektuak gehitzeko, bat aukeratu, sakatu eta nahi den klipera eramango da. Alde
batetik, klipa monitorean agertuko da gehitu zaion efektuarekin. Beste aldetik, gidoi grafikoan,
klipak izartxo urdin bat izango du, efektua gehitu zaiola adieraziz. Efektuak gidoi grafiko edo
denbora eskala moduan gehitu daitezke.


 4

2.-Trantsizioak: Efektuak gehitzen diren modu berean egiten da. Trantsizioak, klipen artean
dauden guneetara eraman behar dira, hurrengo irudiak azaltzen duen moduan.

3.-Testuak eta kredituak: Klip batean testua gehitu nahi bada, lehenik klipa aukeratu behar da
eta ondoren “Crear título o créditos” sakatu.


 5

4.- Ahotsa gehitu: Ahotsa gehitzeko, audioa/musika atalean audiorik gabeko hutsuneak egon
behar dira. Horretarako, mikrofonoa ordenagailura konektatu eta denbora eskalan, hutsunea
dagoen tartea aukeratu behar da. Mikrofonoa azaltzen den ikonoan sakatu, eta “Iniciar
narración” aukera eskaintzen duen pantaila bat azalduko da. Bukatzerakoan, “Listo” sakatu.
Jarraian, egindako grabaketa gorde eta denbora eskalan, audio/musika atalean agertuko da.

Behin klipak ordenean jarrita daude eta audioa, efektuak eta testuak gehitu direla, monitorean
erreproduzituko dugu dena ondo dagoela ziurtatzeko. Aldaketaren bat egin behar bada, orain
da momentu; hurrengo pausua pelikula amaitzea baita.

3.- Pelikula amaitu

Pelikula sortzeko azken pausoa pelikula amaitzea da. “Guardar en el equipo” sakatu eta
honako pantaila bat azalduko da.


 6

Izenburu bat jarri eta gorde nahi den lekua aukeratuko da. “Siguiente” sakatu eta jarraibideak
jarraituko dira pelikula gordetzeko falta den denbora agertzen duen pantaila bat azaldu arte.


 7

Pelikula gorde ondoren “Finalizar” sakatu eta bideo prest egongo da blogean edo sarean
zintzilikatzeko. Bideo gorde dugun lekuan, bi fitxategi egongo dira; bata proiektua (.MSWMM
luzapenarekin), eta bestea bideoa (.WMV luzapenarekin). Blogean bideoa zintzilikatu behar da.
Edozein aldaketa egin nahi bada, proiektua hor egongo da erabilgarri.

OHARRAK:
- Bideoa egin aurretik, erabiliko dituzuen artxiboak (imaginak, bideoak edo audioak) karpeta
batean gorde (Mis documentos-en, adibidez) eta editatzen zaudeten bitartean, ez ezazue hortik
mugitu!!. Bestela ordenadoreak artxiboekin konexioak galduko ditu eta X bat azalduko zaizue,
“revincular archivo” esaten dizuelarik bertan klikatzerakoan. Hau gertatzen bada, artxibo guztien
konexioak/loturak berriro ere egin beharko dituzuelarik!
- Gomendatzen da, editatzen zaudetenean, ordenadore berdinean beti lana egitea.
- Sarean, unibertsitate berak ikasle bakoitzari espazio bat ematen dio (bildu) materialea
gordetzeko; hortik lana egin dezakezue. USB-ekin kontuz ibili, birus asko bertatik eraman eta
uzten bait ditugu!!
- Zuen ordenadoretik pelíkula atera nahi baduzue, beste ordenadore batean ikusi al izateko
“FINALIZAR película” egin beharko duzue, bestela ikustea ezinezkoa izango da!
- Bideoen formatua aldatu behar bada (argazki kamara digitalekin bideoak grabatzen badituzue,
ziurrenik ez duzue honekin arazorik izango; kontuz bideo kamarekin, kalitatea oso ona da,
baina formatoekin arazo handiak daude), xilisoft dekodetzailea erabili
dezakezue. Helbide honetatik jaitsi daiteke programa (ingelesez dago): http://www.xilisoft.com/.
Jarraitu beharreko pausuak oso errazak dira:
1. Xilisoft Video Converter 3 ireki
2. “Add” sakatu. Bideo topatzen dugunean, hau aukeratu eta zerrendan azalduko da.
3. “Profile” gunean pasa nahi dugun formatu berria aukeratuko dugu.
4. “Destination” gunean fitxategi berria non gorde nahi dugun zehaztu.
5. “Encoder” sakatu.


 8


También podría gustarte