Está en la página 1de 5

LEHEN HEZKUNTZAKO BIZIPENAK

1. METODOLOGIA 2. EBALUAKETA 3. IRAKASKUNTZAKO BALIABIDE MATERIALAK 4. ESPAZIO ETA DENBORAREN ANTOLAKETA 5. LEHEN HEZKUNTZAN IKASITAKOA

1. METODOLOGIA: nola irakatsi didate


Orokorrean, laurok antzeko metodologiarekin irakatsi izan gaituzte. Irakasleek liburuetako unitate didaktikoa jarraitzeko joera zuten nahiz eta tarteka hau alboratu eta ariketa praktikoak sustatzen zituzten. Horrela, irakasleek hezkuntza eramangarriagoa egiten zuten. Esaterako, ikasle

bakoitzak lan koadernoa erabiltzen zuen, klasean emandakoa barneratzeko ingurunearekin kontaktuan jartzen ginen (baratza sortu, irtenaldi ezberdinak egin), taller ezberdinak egiten genituen etab. Hala ere, aipatzekoa da ikasgai guztietan ez zela metodologa berdina erabiltzen. Izan ere, musika, plastika nahiz soinketako klaseak ez zuten besteekin zer ikustekorik. Bertan praktika soilaren bidez irakasten zen. Musikan esaterako, instrumentu ezberdinak jotzen ikasten genuen (txirula, txistua, xilofonoa), plastikan eskulan ezberdinak (buztinarekin figura ezberdinak, marrazkiak) egiten ziren eta soinketan ordea jolasak edo kirol ezberdinak ziren nagusi (saskibaloia, baloi errea, futbola).

Nahiz eta orokorki denok metodologia bera ezagutu izan dugun, ohartu gara eskolaren tamainak erabiltzen den metodologian eragina duela. Izan ere, eskola txikietan ikastola komunitateko partaide dela ikusi daiteke bertan ikasleen gurasoez gain herritarrek ere, noizean behin bada ere, *eskolari asko aportatzen baitiote. Esaterako, Edurnek bere ikastolan, komunitateari garrantzi berezia ematen zitzaiola azpimarratzen du. Izan ere, eskolara ikasleei haien esperientzia edo lanbideen berri ematen zieten gurasoak, herritarrak etab. hurbiltzen ziren irakastea irakaslearen gauza bakarrik izateari utziz.

2. EBALUAKETA: Nola ebaluatzen zen?


Ebaluazioaz aritzean, lauroi zikloaren arabera ezberdin ebaluatzen gintuztela azpimarratu beharra dago. Hasiera batean, ebaluazioa klaseko jarrera nahiz ariketen araberakoa zen eta ez genuen inongo azterketa edo frogarik egiten. Lehen zikloan beraz, irakasleek kurtsoan zehar egindako lanaren arabera ebaluatzen gintuzten. Bigarren zikloan, irakasleek etxeko lanen inguruan galderak egiten zizkiguten eta pixkanaka galdetegi hauek azterketa itxura hartzen joan ziren. Hirugarren zikloan ordea, azterketak geroz eta nabarmenagoak ziren. Hauek, gehienbat idatzizkoak baziren ere, ahozko azterketak ere egiten genituen. Gogoan ditugu esaterako, gizarten geografia ikasteko ibai,mendi,bailara...-en inguruko galdeketak. Aipatzekoa da ere azken ziklo honetan azterketak ia astero izaten genituela eta ondorioz azterketa bakoitzean ez zen materia askorik sartzen. Hau kontutan harturikk, ebaluazioa jarraia zela esan dezakegu eta ez gintuzten ekaineko azterketa bakar baten bidez ebaluatzen.

Ebaluazio txostenari dagokionez, negu eta udako oporren bezperan etxera eraman beharreko txosten bat ematen ziguten. Bertan, ikasgai guztien notak zeuden baina hauek ez ziren zenbakiak, gutxi, nahiko, ongi, oso ongi edo bikain adierazpenak baizik. Honetaz gain, aipatzekoa da, ikasgai bakoitzaren notaz gain, irakasleek klasean izandako jarrerei berebiziko garrantzia ematen ziotela. Horrela bada, jarreren inguruko hainbat ohar jartzen zizkiguten; besteak beste, asko distraitzen da, arduratsua da eta bere kabuz lan egiteko gai da, berritsuegia da, asko saiatzen da....

Amaitzeko, bitxikeri gisa, Edurnek dio irakasle batek azterketen antolamenduarekin laguntzen zituela bere ikasleak. Izan ere, irakasleak bizpahiru aste lehenagotik azterketa data ezartzen zuen eta epe horretan egunero zer ikasi esaten zien. Azken bi egunak, aurreko egunetan ikasitakoaren errepasoa ziren. Gainera, irakasleak etxean ikasten zutela egiaztatzeko egunero bidalitakoaren hainbat galdera egiten zizkien.

3. IRAKASKUNTZAKO BALIABIDE MATERIALAK


Bakoitzak erabilitako baliabide materialak aztertzerakoan oso antzeko gauzak esan ditugu. Hasteko, denok erabili izan ditugu liburuak, eskola gehienetan gertatzen den bezala. Bai teoriako liburuak (liburu lodiak) eta baita praktikako liburuak (lan koadernoak), non ariketak egiten ziren. Hala ere, ezin dugu esan irakasle guztiek modu berdinean erabiltzen zituztela liburuak, batzutan gutxiagotan eta bestetan gehiagotan, adibidez. Edurneren kasuan, esaterako, irakasle batzuk apenas eramaten zituzten liburuak klasera, gida bezala beharrezkoak izango ez balira bezala. Besteon kasuetan, liburuez gain, fitxekin (fotokopiak) ere lan egiten zen.

Plastikan

material

anitzak

erabiltzen

genituen,

kolorezko

arkatzetatik

tenperetara, paperak, kartulinak, etabar. Batzuk josten ikasi zuten, jostorratza erabiltzen ikasiz; beste batzuk baratzak eraikitzen zituzten eta beste batzuk marrazkiak marraztu.

Musikaren kasuan, denok Nico ezik txirula ikasi izan dugu. Nicoren kasuan txistua ikasi zuten, hirugarren mailatik aurrera. Instrumentu bat jotzeaz gain abesten genuen ere bai.

Ingeleran, liburuak erabiltzeaz gain, diskak edota kasetak erabiltzen genuen, bai istorioak entzuteko edota abesteko, ingelera nola hitz egin ikasteaz gain ulermena eta entzumena garatzeko.

4. ESPAZIO ETA DENBORAREN ANTOLAKETA


Hirurok, Edurne izan ezik, ikastetxearen espazioaz hitz egiteana dos jarri gara. Izan ere, ikastetxeak barrutik antzekoak ziren: handiak, 2 edo 3 pisukoak, eta baita 2 edo 3 klase maila bakoitzetik. Edurneren kasuan, herri txiki batekoa izanik, ikastola txikiagoa zen eta maila bakoitzean klase bakarra zegoen. Patioarekin berdina gertatzen da. Edurneren kasuan patioa txikiagoa da, parke eta futbol zelai txiki batekin. Gu hiruron kasuan, futbol zelai handi bat,

parke eta pilotaleku bat genuen. Hala ere laurok, areto bat genuen antzerkiak egiteko eta gimnasio bat gorputz heziketa egiteko.

Denboraren antolaketari dagokionez, guztiok antzeko ordutegiak genituen. Bederatzietan sartu eta lau eta erdietan ateratzen ginen. Klaseak amaitu ondoren eskolaz kanpoko jarduerak egiten genituen. Adibidez, gimansia erritmikoa, karate, musika edota dantza. Klaseen ordutegiak ordu batekoak ziren beti eta errekreo garaia ordu erdikoa.

5. LEHEN HEZKUNTZAN IKASITAKOA


Denek antzekoa ikasi genuen Lehen Hezkuntza osoan zehar, izan ere, azken finean bertan Bigarren hezkuntzarako prestatzen gintuzten eta hori horrela izanik, metodologia antzekoa erabiltzen zuten gure eskoletan.

Gauza asko ikasi ditugu denek Lehen Hezkuntzan, matematikako oinarriak ( gehiketak, kenketak, buruketak...), nahiz eragiketa konplexuagoak (berreketak, ekuazioak...); inguruneko aztergaiak ere landu eta ikasi ditugu(giza gorputza, klima derberdinak, unibrtsoaren sorrera...); hizkuntzeri dagokienez, euskeran eta gazteleran irakurketa frogak egiten genituen eta gramatika ikasten genuen (aditzak...), eta atzerriko hizkuntzan berriz gauza desberdinak jorratzen genituen. Olatzek adibidez dio, berak antzerkiak egiten zituela, horrela hizkuntza ahoz praktikatzea ahalbidetuz. Bestalde, besteek diote, eurek euskera eta gazteleraren antzera lantzen zutela, gramatika ikasiz. Horrez gain, musikako oinarriak (eskalak, notak...) , abestiak eta instrumentu desberdinak jotzen ere ikasi dugu, txirula eta txistua besteak beste, eta soinketan jolas desberdinak eta taldean nola aritu eta jolastu ikasi dugu. Baita ere, Edurnek adibidez, bere eskolan gurasoek euren lanbideetaz hitz egitera joaten zirela eta horren inguruan irteerak egiten zituztela dio, horrela, esperientzia horietatik asko ikasiz.

Ikasgaiez aparte, beste pertsonekin, hau da, klaseko lagunekin erlazionatzen ikasi genuen, integratzen eta nola jokatu besteen aurrean. Horrela

lankidetzaren eta Lehen Hezkuntzak gure garapenean zu. en garrantzia ikasi genuen. Baita ere, nagusiago egiten ginen heinean, genituen arazoei irtenbidea bilatzen ikasi genuen, irakasleak gertukoak izanik eta horien laguntza edozein momentutan edukiz, izan ere, taldeko guztiak gaude ados, gure irakasleak gertukoak genituela.

También podría gustarte