Está en la página 1de 3

ZUZENDARITZAREKIN NEGOZIATZEKO ENPRESA BATZORDEAK AURKEZTU DITUEN PROPOSAMENAK

AURRE-ERRETIROAK: (BORONDATEZKOAK)

Kolektibo guztientzat izan daitezela. Gainera, gauza bat nabarmendu nahi dugu: arduradun eta kargudunen aurre-erretiroak eragin bizkorra izan beharko luke langileen artean barneko promozio bidez.

Fabrika osoko aurre-erretiroak kontuan hartuta, minimizatuko litzatekeen ordu kopurua Enpresak zehaztutakoa baino nabarmen handiagoa litzateke. Izan ere, Enpresak 4. Dibisioko erretiroak bakarrik hartzen ditu kontuan arazoa gutxitzeko. Erretiroak direla eta, delineatzaileetara barneko promozio gehiago izan daiteke.

AZPIKONTRATAZIOA

KR:

-Lokalizatutako batzar ugarietan (txanda bakoitzeko bat) eskatu dute langileek, KR sendotzeko helburuarekin; 2013an lanaldi osoko okupazioa urte osoan.

BASTIDOREEN ETA ZEHARRAGEN MEKANIZAZIOA, LASER MAKINA ETA LABEA:

-Garai batean CAFen egiten zituzten lanak, III. Dibisioko postu horietan egiten dituzten lanetarako; 2013an lanaldi osoko okupazioa urte osoan.

INMAPA:

-Gurpilen fabrikazioa (garai batean CAFen egiten zituzten lanak) CAFekoak ez diren tailerretan.

Barneko eta kanpoko azpikontratazioa berreskuratzea, eta fabrikako langileek egin ditzaketen 4. eta 3. dibisioetako lan guztiak berreskuratzea.

ATZERRIAN LAN EGITEA (BORONDATEZKOA)

Lan gehien dagoen tokietan, Brasilen eta Mexikon, balitz, toki horietara jende gehiago bidaltzeko aukera izan beharko litzateke.

Enpresak aipatu duen moduan, AEBra eta Errumaniara joateko aukera abian jarri beharko litzateke.

sortzea.

Atzerrian

Horretarako, nazioarteko arauen eta hizkuntzen inguruko prestakuntza bultzatu beharko litzateke. Baldintzak hobetzea.

lan

egiteko

prest

dauden

borondatezko

pertsonek

osatutako

taldea

Atzerrian lanean ari den eta jai hartzeko pilatutako ordu kopuru handia duten langileak etxera itzultzea eta, haien tokian beste batzuk bidaltzea.

APARTEKO ORDUAK Zalantzarik gabe, orduen poltsa jai hartzea okupazio-gabezia hori estaltzeko tresna da. Hori dela eta, jai hartzeko plan horrek ez luke eragina izan beharko IV. Dibisioan soilik, Enpresako sekzio guztietara ere zabaldu egin beharko bailitzateke.

Ordu estrarik ez egitea.

Orduak jai hartzeko plana. Langile guztiak bildu beharko lituzkeena.

PRESTAKUNTZA

Prestakuntza 4. Dibisioko plantilla osoari ematea. Hori dela eta, ordu kopurua Zuzendaritzak proposatutakoa baino handiagoa izango litzateke.

o

Soldatzaileek soldadura mota guztiak menderatzea.

o

Langileek beste lanbide batzuen inguruko oinarrizko ezagutzak izatea (pintura, elektrikoa, itsasgarriak

o

Langileek ISO arauak ezagutzea.

o

Homologazioak plantilla osora zabaltzea.

o

Karga gehiago aurrez ikusi den lanpostuetarako langileen prestakuntza bultzatzea (delineazioa, enplegatuen lanpostu ugariak

o

Goiko kategorietarako barneko promozioa ahalbidetzen duten prestakuntzak bultzatzea:

arduradunak eta kargudunak, ingeniaritza, enplegatuak, filialak

MUGIGARRITASUN FUNTZIONALA ETA TALDE PROFESIONALEN ALDAKETA

3. Dibisioari eta Errodajeei planteatutakoa baino mugigarritasun gehiago. 3. Dibisioan dagoeneko hasi dira aparteko orduen inguruan hizketan.

Delineatzaileak eta administrariak. Aldaketa egiteko bere garaian izena eman zuten langileetara zabaldu beharko litzateke. Denbora gehiagoz geratzea beharko balitz gero, geratzeko aukera izango litzateke.

Soldatzaileak, pintoreak, muntatzaileak eta abar modu ekitatiboan eta txandaka lan-gabezia jasango dugun 6 hilabeteko aldi horretan.

Sekzioz sekzio begiratu beharko lirateke langileen beharrak haien mugigarritasuna talde profesionalaren arabera egiteko.

Amatasunagatiko eta aldi baterako ezintasunagatiko iraupen luzeko bajarekin, eszedentziarekin eta abarrekin lotutako postu guztiak ordezkatzea.

ABSENTISMOA

Hitzarmenean ezarrita dauden lizentziak hartzeagatik sortutako eta zenbatu ezin diren orduak gutxituko lirateke: ezkontza, sendagilearengana joatea eta abar.

Benetako eragina kontuan hartu beharko litzateke.

ESZEDENTZIAK (LANGILE GUZTIENTZAT)

Enpresak urtebete arteko eszedentziak 12.000 €-ko soldata mailako aurrerakinarekin bultzatzeko egin duen proposamenarekin ados gaudela kontuan hartuta, horiek 3 hilabetekoak izatea eta nolabait sustatzea eskatu nahi dugu; hau da, diru gutxiago itzuli behar izanda, kotizazioak mantenduta

LANEKO EGUTEGIA Proposamena entregatuko dugu.

Oporretako egunak aldatzea

Abuztuaren 1a apirilaren 2aren truke (oporrak) Abuztuaren 2a apirilaren 3aren truke (oporrak) Abuztuaren 26a apirilaren 4aren truke (oporrak) Abuztuaren 30a apirilaren 5aren truke (berreskuratuta) Urriaren 25a otsailaren 7aren truke (hautazkoa)

Urriaren 31 otsailaren 8aren truke (hautazkoa)

Enpresa Batzordea datak aldatzeko prest egongo litzateke.

2013ko egutegian proposatutako neurri aringarriak IV. Dibisioak egun bizi duen karga-gabeziako egoerarako soilik izango dira aplikagarriak, eta ez dute balioko hurrengo urteetan aurrekari gisa.

Gainerako oporraldia norberak bere borondatez jai hartu ahal izatea lehen seihilekoan IV. eta III. dibisioko langile guztientzat.

LANALDI MURRIZKETA (UNIBERTSALA)

-Langileen kolektibo osoarentzat borondatezko lanaldi-murrizketa. Murrizketa-aldia amaitzean, lanaldi osoa berreskuratuko litzateke.

% 50eko lanaldi-murrizketa 6 hilabetez.

% 25eko lanaldi-murrizketa 6 hilabetez.

Lanaldi-murrizketa aurrerakinik gabe edo 6.000ko borondatezko aurrerakinarekin egin daiteke % 50eko murrizketaren kasuan, eta 3.000koarekin % 25eko murrizketarako. Itzulketa nominatik deskontatuta egingo litzateke kuota homogeneotan 30 hilabeteko aldian.

SUSTATUTAKO BAJAK

Enpresan baja emateko aukera mantendu dute ZULeko langileen kasuan honako baldintza hauekin:

-Kalte-ordainak: soldatako 45 egun lan egindako urte bakoitzeko (gehienez, 30 hilabete).

-Kontratua iraungitzea: bidegabeko kaleratze bidez. Langabeziarako eskubidea eta zerga-ordainketatik salbuetsita dagoen kalte-ordaina izango lituzke.

KONTSUMITUTAKO ORDUAK

Fabrika guztiak lanuzteetan kontsumitutako orduak (jarduera-gabezia) 4. Dibisioko okupazio- gabeziako ordu teorikoetatik deskontatzea. Eta Irungoak gehitzea.

BESTE BATZUK

-Beasaingo eta Irungo lantegietara lana ekartzea. -Bermearekin, mantentze-lanekin, konponketekin eta birgaitzeekin lotutako zereginak egitea. - Trenarekin lotura ez izan arren, gure instalazioetan egin daitezkeen lanak ekartzea. -Bertako eta kanpoko lanpostuak bermatuko dituen plana. -Instalazioak egokitzeko, antolatzeko eta mantentzeko lanak egiteko aukera.

----------------------------------------

Neurri horiek txandakakoak izango dira eta lan-gabeziaren eragina jasango duen dibisioko langile guztientzat izango dira aplikagarriak. Hartuko diren neurri aringarriek enpresa osoko ikuspegi orokorra dute, eta ez soilik eragina jasango duen dibisioarena.

Beasainen, 2012ko abenduaren 19an