Está en la página 1de 2

2012-12-18

1.000 sarrera gehiago sartu dira Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioan
1.000 sarrera gehiago sartu dira Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioan. Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimen honetan Elhuyar Fundazioak burutu du lan teknikoa, Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzunez.
Wikipediaren euskarazko edizioan sareratu diren 1.000 sarrera berriak orain arte editatu diren 111.000ri gehituko zaizkie. Izan ere, gogoratu behar da lehendik zeuden 100.000 sarrerari 2011ko abenduan beste 11.000 sarrera gehitu zitzaizkiola. Horiek guztiak nahi duenak erabili ahal izango ditu eta, jakina, doan. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimena da, eta sarrera horiek guztiak sarean jartzeko lan teknikoa Elhuyar Fundazioak egin du, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Horrenbestez, 2011an abian jarri zen proiektuari jarraipena eman nahi izan zaio, eta, horretarako, esparru horretan bi lan nagusi egin dira aurten: - Batetik, beharren eta hutsuneen azterketa egin da. Hau da, euskarazko wikipedia aztertu da eta bestelako hainbat hizkuntzetako wikipediekin erkatu. Informazioa landu eta hizkuntza gehienetan jasota dauden sarreren zerrenda osatu da. Azkenik, zerrenda hori garbitu egin da, zehaztutako hainbat irizpide kontuan izanik. - Bestalde, osatutako zerrenda horretatik 1.000 bat sarrera aukeratu dira 2012. urtean landu eta wikipedian txertatzeko. Sarrera horien artean leku-izenak daude, pertsonaia historikoen izenak eta gizarte-gaiekin loturiko izenak, besteak beste. Euskararen erabilera esparru guztietan sustatzeko, herritarrei baliabide eta tresna berriak ematea ezinbestekoa da, teknologia berrien arloan bereziki. Testuinguru horretan
Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

kokatzen da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko eduki entziklopedikoak sarean jartzeko helburuarekin garatu duen egitasmo hau.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

También podría gustarte