Está en la página 1de 1
BADAUDE ALTERNATIBAK / BADIRA ALTERNATIBAK / BADITUGU ALTERNATIBAK ERERIK EZ! CAFeko Zuzendaritzak, ustezko laneko

BADAUDE ALTERNATIBAK / BADIRA ALTERNATIBAK / BADITUGU ALTERNATIBAK

ERERIK EZ!

CAFeko Zuzendaritzak, ustezko laneko karga-gabezia oinarri hartuta, 4. Dibisioko langileei aplikatu nahi dien EREa ikusita, ELAren atal sindikaletik horren inguruko ohar batzuk egin nahi ditugu.

Lehenik eta behin: Komeni da gogoraraztea duela 6 urtetik (Andres Arizkorretak Beasaingo Udalean egindako hitzaldia) atal sindikal honek behin eta berriz agerian jarri dituela Beasaingo hainbat tailerretan CAFeko Zuzendaritza egiten ari den desegituraketen aurkako kexak: Tapizeria, Arotzeria, Logistika, Txantiloiak, Galdaketa, Bizarrak kentzea, Armairuak eta Koadro Elektrikoak, Pinturako piezak eta abar. Horren ondorioz, lanpostu asko galdu dira, Espainian nahiz atzerrian filial ugari sortzen eta irekitzen zituen bitartean. Horretarako, ez zutela “balio erantsia” sortzen argudiatu zuen. Orain 5.000 milioi euro inguruko eskarien zorroa dugu, ia 3 ekitalditakoaren baliokidea, eta 4. dibisioko langile guztientzat nahikoa laneko karga ez duela argudiatuta, dibisio horretako langileei EREa sortu nahi die. Ez da onargarria!!

Bigarrenik: Eusko Jaurlaritzak garai hartako 1.400 milioi pezeta jarri zituen GARAPEN funtsaren bidez; Gipuzkoako Foru Aldundiak 2 urteko luzapena eman zion BEZa eta langileei atxikitako PFEZ ordaintzeko. Horiei eta Goierriko udalei, bereziki Beasain, Lazkao eta Ordiziakoei, enpresa udalerri horietan baitago, eskatzen diegu EZ ditzatela beren ardurak alde batera utzi, eta eska diezaiotela CAFeko Zuzendaritzari egungo lanpostuak mantentzeko. Izan ere:

HEMEN bizi gara, HEMEN lan egiten dugu eta HEMEN ordaintzen ditugu zergak.

Hirugarrenik: Aurretiazko erretiroekin 25 milioi euroko kostua bere gain hartzeko prest egonik, Enpresa Zuzendaritza ez da gai enpresako dibisio batean eta 2013ko lehen seihilekorako soilik gertatuko den beheraldi txiki bat bere gain hartzeko urte osorako eta hurrengorako laneko karga izanik. Edo beste asmoren bat dago horren atzean? Dagoen zorroarekin ez Beasainen, ez Irunen lanik ez falta izatea eskatzen dugu.

CAFeko Zuzendaritzak behar adina tresna ditu (nahi izanez gero) beheraldi hori ERErik aurkeztu beharrik izan gabe gainditzeko. Hauek izan daitezke neurri horietako batzuk (afiliatuen batzarrean berretsita, betiere, eta ondoren langileen artean): Aurretiazko erretiroak; lekualdaketak eta aldi baterako mugigarritasunak; lanaldia modu irregularrean banatzeko eta/edo orduak eskuragarri izateko formulak; borondatezko eszedentziak automatikoki berriz lanera itzultzeko aukerarekin; urtea homogeneizatzea bigarren seihilekorako ordu gehiagorekin; trebakuntza ematea etorkizuneko planekin; azpikontratatutako lan guztiak berreskuratzea; deslokalizazioa murriztea; langile guztien aparteko ordu guztiak jai hartzea (arduradun eta tituludunak barne) eta jai hartutako ordu horien ondorioz gerta daitezkeen beharrei 4. Dibisioko langileekin erantzuna emanda; eta, gainera, egoera mota hori konpontzeko probintziako hitzarmena dago indarrean. Horiek guztiak 4. Dibisioan 2013ko 1. seihilekoan laneko kargaren beheraldia gainditzeko nahikoa baliabide dira ERErik aplikatu beharrik izan gabe. Hori guztia dela eta, CAFeko Zuzendaritzari eskatzen diogu alde batera utz dezala eta gatazka hau amaitutzat eman dezala modu arrazionalean.

IZAN ERE (BADAUDE, BADITUGU, BADIRA) ALTERNATIBAK 2013KO LEHEN SEIHILEKORAKO LANEKO KARGA GABEZIA HORIEI AURRE EGITEKO.