Está en la página 1de 3

B.24.

PLENTZIA
B.24.1. HIRIGUNE HISTORIKOA / CASCO HISTRICO
B.24.1.1. Santa Maria Magdalena eliza
Zuzendaritza: Jos ngel Fernndez Carvajal Finantzazioa: Parrokia

B.24.1.1. Iglesia Santa Mara Magdalena


Direccin: Jos ngel Fernndez Carvajal Financiacin: Parroquia

Intervention carried out by means of an archaeological monitoring process and subsequent excavation of buried elements during the cleaning of the inside of Santa Mara Magdalena Church in Plentzia. During the intervention, the previous parish cemetery was discovered, along with the 18th century brickwork.

Plentziako Santa Maria Magdalena elizaren barruko aldean saneamendu sare berri bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zenez, lanen gaineko jarraipen arkeologiko bat egin eta ondoren induskatu egin genituen obren eraginpeko eremuak. Zehatzago adierazte ko, Ebanjelioare n habear te aren luze ra eta presbiterioko alde txiki batean jardun genuen lehenengo aldi batean; eta elizaren oinetan (goiko koruaren azpian) eta Epistolaren habeartean bigarren aldi batean. Esku-har tze par tzial honek aukera eman digu barruko hilerrian hainbat aldi bereizteko, baina aldi berean erakina XV. mendearen erdialdera eraiki ostean hegoaldean egin zituzten handitze lan batzuen inguruko galderak planteatzera eramaten gaitu. Hasiera batean lehenengo aldira bil tzen ditugu buztinean induskatutako hilobi kopuru garrantzitsu bat eta estratigrafiaren ikuspuntutik hilobi hauekin harremanetan dauden beste hilobi ba tzuk, seguru asko XVIII. mende hasierako hilerri antolamenduaren aurreko tenplu bateko intra ecclesiam hilerriari dagozkionak. Lehen aldi honetako adibidea izan daiteke hobi soil baten formarekin buztinean induskatutako hilobia, iparraldeko lubakian aurkitua: bertan norbanako heldu bi egokitzen dira ahoz gora. Hobi bietako oinak ebaki egiten ditu 1738. urteko kaxadurako zimentarrirako lubakiak. Esan beharra dago Ebanjelioaren habearte honetan guztian ez genuela beste hilobi bakar baten arrastorik ere topatu. Hala eta guztiz ere, oinarriko buztinean induskatutako hilobi edo bigarren mailako depositu hauetatik gehienak elizaren oinetan, goiko koruaren azpian, bururatutako lanetan zehar geratu ziren agerian; hain zuzen ere alde honetan hauteman ahal izan genuen XVIII. mendeko antolamenduaren aurreko parrokiako hilerri honen konplexutasuna. Alde honetan eta buztinetan induskatuta hilobi kopuru handi bat dokumentatu ahal izan genuen. Hilobi
ARKEOIKUSKA 09

Con motivo de la construccin de una nueva red de saneamiento en el interior de la iglesia de Santa Mara Magdalena de Plentzia se ha realizado un control arqueolgico y posterior excavacin en aquellas zonas que iban a ser afectadas por las obras. Ms concretamente a lo largo de la nave del Evangelio y una pequea zona del presbiterio en una primera fase; y en los pies de la iglesia (bajo coro alto) y nave de la Epstola en la segunda. Esta intervencin arqueolgica parcial ha permitido documentar distintas fases en el cementerio interior y ha generado algunas preguntas sobre las ampliaciones meridionales realizadas al templo tras su construccin a mediados del XV. A una primera fase se han adscrito, preliminarmente, un buen nmero de sepulturas excavadas en la arcilla, y otras estratigrficamente relacionadas con ellas, presumiblemente pertenecientes al cementerio parroquial intra ecclesiam anterior a la ordenacin cementerial de inicios del siglo XVIII. Puede servir de ejemplo de esta primera fase una sepultura en fosa simple, localizada en la zanja norte y excavada en la arcilla, que posee dos individuos adultos en decbito supino. Ambos enterramientos se encuentran cortados, en las extremidades inferiores, por la zanja de cimentacin del encajonado de 1738. Destaca tambin que en toda esta nave del Evangelio no se han localizado indicios de otras sepulturas. Sin embargo el mayor nmero de estas sepulturas excavadas en la arcilla base, o en depsitos secundarios, se ha localizado durante el transcurso de la obra en los pies de la iglesia, bajo el coro alto; y es en esta franja en la que se pudo observar la complejidad de este cementerio parroquial anterior a la ordenacin del siglo XVIII. En sta zona se pudo documentar un gran nmero de sepulturas excavadas en la arcilla, muchas de 301

asko berrerabiliak izan dira, eta seguru asko kale eta lerroetan banatuta egongo zirela esan behar dugu. Hilobi gehienek mendebaldeko horma dute erreferentzia nagusi, lerro berera biltzen dira hilerriko banaketa ordenatuan, izan ere ez daude hormaren zimentarrirako lubakiak nahasita. Ai tzitik, sarbidearen hegoaldeko muturrean dokumentatutako hilobiak lubaki horrek nahasita daudela ematen du. XIX. mende bukaeran, 1888. urtean, eliza honek aldaketa garrantzitsuak bizi zituen, hormak eta estalkia berritzeaz gainera, tenplua berreraiki egin baitzuten elizaren oinetan. Hilobien burualdeak nahasita agertzea egiazta tzen zaila den XIX . mende amaierako lanen erakusgarri izan liteke (horma atzera eramana. handitzea eta beste batzuk), baina hori egiaztatzea zaila dela diogu burura eramandako obra zein den ikusirik. Zerrenda txiki honetan ondo asko hautematen da nola zenduei lur emateko espazioa behin eta berriz erabili zuten. Hobi soiletan lau ehorzketa maila dokumentatu ere ditugu. Lehenengoa buztinean induskatutako bi hilobik osatzen dute, bakoitza bere norbanakoarekin, eta haien gainean buztinezko maila bat hedatzen da, gizakiek egokitutako geruza. Buztinezko geruza honek, gerora burualde erdizirkularrak sorrarazi baitzituzten bertan, hurrengo ehorzketa mailaren oinarriarenak egingo zituen. Hain zuzen ere bigarren ehorzketa maila honetan ikusten da ondoen nola hilobiak behin eta berriz aprobetxatu zituzten, izan ere lau norbanako dokumentatu ahal izan genituen hobi bakar batean. Hilerriari emandako espazio hau behin eta berriz erabili zutelako erakusgarri da hilobien hirugarren maila, aurreko bien gainean egokitua, gaineko deposituan

ellas reutilizadas, y posiblemente distribuidas en calles y filas. La mayora parece disponerse en relacin al muro occidental, en una misma fila dentro de una distribucin cementerial ordenada, ya que no se encuentran alteradas por la zanja de cimentacin de esta estructura. Sin embargo los enterramientos localizados en la franja ms meridional de esta zona de acceso si parecen alterados por esta zanja. A finales del siglo XIX, ms concretamente en 1888, la iglesia sufre una gran transformacin en la que, adems de otras reformas en los muros y en la cubierta, el templo se reconstruye en toda la zona de los pies. Esta alteracin de las sepulturas en parte de sus cabeceras puede evidenciar esta reforma de finales del XIX (retranqueo del muro, ampliacin, etc.) difcil de comprobar, por otro lado, dada la naturaleza de la obra practicada. En esta reducida franja se evidencia un reaprovechamiento contino del espacio sepulcral. Se ha podido documentar hasta cuatro niveles de enterramientos en fosa simple. El primero lo evidencian dos sepulturas excavadas en la arcilla con sendos individuos sobre los cuales se sitan un nivel de arcilla en posicin secundaria. Este nivel de arcilla, en el que incluso se crean posteriormente cabeceras semicirculares, sirve de base al siguiente nivel de enterramientos. Es en este segundo nivel de enterramientos en el que se evidencia ms profusamente el reaprovechamiento continuado de las sepulturas, llegando incluso a documentarse cuatro individuos en una misma fosa. Ejemplo tambin de esta intensificacin del espacio cementerial es el tercer nivel de sepulturas, situado por encima de los dos anteriores, y que est for-

Santa Maria Magdalena eliza. Ezk. Ebanjelioaren habeartean aurkitutako kaxaduraren xehetasunak. / Esk. Plentziako Santa Maria Magdalena elizaren oinetan egokitutako hilobien ikuspegi orokorra.

Iglesia Santa Mara Magdalena. Izda. Detalle del encajonado localizado en la nave del Evangelio. / Dcha. Vista general de los enterramientos en la zona de los pies de la iglesia de Santa Mara Magdalena de Plentzia.
ARKEOIKUSKA 09

302

etenik izan ez zuten ehorzketek osatua. Aldi honetara biltzen dira lotura anatomikoan ager tzen diren gorpuzkinak, ondoan hezur zati isolatu ugari dituztenak. Bukatzeko, azken maila hau nahasi egiten dute aldi berean azpiko maila guztiak nahasten dituzten beste bi hilobik. Hilobi hauek guztiak seguru asko aro modernoko antolamenduaren aurreko parrokiako hilerrikoak izango dira. Zenduak elizen barruko aldean hilobiratzeko joera XV. mendean zehar nagusitu zen, eta hala egiten jarraitu zuten XVIII. mendean zehar Bizkaiko eliza asko eta askotan dokumentatutako antolamendu berria nagusitu zen arte. Plentziako Santa Maria Magdalena elizan 1738. urtean bururatu zuten antolamendu berria. Bestalde, hilobira tze horietatik lau Ebanjelioaren habeartean dokumentatu ahal izan genituen. Elizaren iparraldeko hormari atxikirik, hilobi hauek landu gabeko harri irregularrez eginak dira, harriak kareorez batuak. Jangune batez hornitutako harrizko estalkien parte handi bat kontserbatzen dute. Hilobi hauek guztiek bertan ehor tzitako azken norbanakoen gorpuzkinak kontserbatzen zituzten, eta gorpuzkin hauen mailaraino iritsi bitartean betegarria ere induskatu ahal izan genuen, hezur zati ugari gordetzen zituen betegarria. Hezur hauek garbiketa lanetatik etorriak izango dira seguru asko, hilobia garbitu egingo baitzuten zendu berriari leku egin baino lehen. Eta hilobiak egokitu egiten zituztela erakusten digu oinaldean lotura anatomikoari eusten dioten hezurrak agertu izana, aurreko ehorzketa batzuei dagozkien hezurrak bereizi ahal izana. Agerian utzitako norbanakoak ahoz gora daude, besoak bularretan, eta batzuek ehun hondakinak, arrosario aleak, orratzak eta txanponak gordetzen dituzte. Burura eramandako lanek kaxadura hau elizaren eremu oso zehatz batean bereizteko aukera eman dute. Beraz, ez dakigu hilerriaren antolamendu berri honek zer luze-zabalera har tzen duen eraikinaren barruko perimetroko beste zerrendetan. Bukatzeko, ezin aipa gabe utzi ditzakegu kontrol arkeologikoko lanetan zehar hautemandako elementu ba tzuk, etorkizuneko esku-har tze arkeologikoetan dokumentatu beharrekoak. Elizaren hegoaldean topatutako horma egitura baten eta erreten baten hondakin apurrez ari gara. Elementu hauek biak tenplua bera eraiki aurreko garaietako obrak izan daitezke, esate baterako lur eremua drainatzeko egiturak, edo zuzeneko lotura izan dezakete gure garaira arte iritsi den eraikinarekin.

mado por inhumaciones continuadas en un mismo depsito suprayacente de manteado de enterramiento. Esta fase alberga individuos en conexin anatmica junto con un gran nmero de fragmentos seos aislados. Finalmente este ltimo nivel se encuentra alterado por dos nuevas sepulturas que alteran todos los niveles infrayacentes. Posiblemente todas estas sepulturas pertenecen al cementerio parroquial anterior a la ordenacin moderna. Los enterramientos interiores se generalizan a toda la poblacin a lo largo del siglo XV, continuando su uso hasta la ordenacin documentada en gran parte de las iglesias vizcanas a lo largo del siglo XVIII. En Santa Mara de Plentzia esta ordenacin se realiza en 1738 y se han podido excavar cuatro de estos enterramientos situados en la nave del Evangelio. Adosados al muro perimetral norte de la iglesia, estos cuatro encajonados estaban realizados en mampostera irregular unidos con argamasa de cal y conservaban gran parte de las piedras cimeras superiores labradas con rebaje. Todas las sepulturas conservaban los ltimos enterramientos practicados en su interior y hasta la localizacin de estos individuos se pudo excavar el relleno provisto con una gran cantidad de fragmentos seos presumiblemente procedentes de las continuadas limpiezas realizadas con el objetivo de colocar al nuevo individuo. Prueba de estos acondicionamientos de las sepulturas es la localizacin, en la zona de las extremidades inferiores, de restos seos en conexin anatmica perteneciente a anteriores inhumaciones. Los individuos exhumados se localizan en posicin decbito supino con los brazos sobre el pecho y conservan en algunos casos restos de tejido, cuentas de rosario, alfileres y monedas. Las obras realizadas slo han permitido localizar este encajonado en un punto muy concreto de la iglesia, no pudiendo observar la extensin de esta nueva ordenacin cementerial en otras franjas del permetro interior del edificio. Por ltimo cabe citar algunos elementos detectados durante el control arqueolgico que esperamos poder documentar en futuras intervenciones arqueolgicas. Se trata de los escasos restos de una estructura muraria y una atarjea localizadas en el sector meridional. Ambos elementos pueden formar parte tanto de anteriores momentos edificativos del propio templo como de drenajes u obras relacionadas con el edificio que ha llegado hasta nuestros das.

J.A. Fernndez Carvajal

ARKEOIKUSKA 09

303

También podría gustarte