Está en la página 1de 2

2012-10-26

Espainiako hizkuntza gutxituei buruzko txostena argitaratu du Europako Kontseiluak


Espainiako estatuak Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Itunaren betetze-mailari buruzko hirugarren txostena ezagutzera eman du Europako Kontseiluak, adituen batzordeak zehazki egindako txostena. .
Europako Kontseiluaren adituen batzorde horrek egindako txosten horretan hainbat irizpen egiten dira eta, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen sustapenari dagokionez, arlo askotan neurri positiboak hartu direla azpimarratzen du Europako Kontseiluak. Horrela, adituen arabera, Gutunaren konpromiso gehienak betetzen dira modu eredugarrian. Hala ere, arazoak antzematen dira oraindik ere osasun eta ongizatearen alorrean. Txostenean adierazten denez, hizkuntza bera partekatzen duten erkidegoen arteko elkarlana arazotsua suertatzen da hainbat esparrutan, bereziki hezkuntza eta hedabideen alorrean; horregatik beharrezkoa da erkidego horietan hizkuntzak babesteko sentimendu partekatua garatzea. Bestalde, elkarlana ere hobetu behar da erkidego ezberdinetan dauden Estatuko administrazioetako tokiko zerbitzuen artean, bereziki hizkuntza bera duten erkidegoen artean. Txostenean Europako Kontseiluak Espainiako agintariei hainbat gomendio egiten die, adituen batzordeak egindako ohar eta iradokizun guztiak kontuan har ditzan, eta ondorengo lehentasunak jartzen ditu: 1. Marko juridikoa egokitu dezatela, espresuki adierazita gera dadin autonomia erkidegoetako agintaritza judizial, penal, zibil eta administratiboek euren prozedurak hizkuntza koofizialetan bideratuko dituztela, alderdietako batek hala eskatuz gero. 2. Beharrezkoak diren neurri juridikoak eta praktikoak har ditzatela ondorengoa: ziurtatzeko: Gutunaren 9. artikuluak erreferentzia egiten dituen autonomia erkidegoetan diharduten langile judizialek, horien proportzio egoki batek izan dezala

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

behar besteko hizkuntza-gaitasunik euren eginkizun profesionalak dagokien hizkuntzetan bete ahal izan ditzaten. 3. Berrazter ditzatela Estatuko administrazioaren zerbitzuko langileen sarbidearen, langarapenaren eta lan-prestakuntzaren antolaketa, autonomia erkidegoetan diharduten langileen proportzio egoki batek izan dezan hizkuntza-gaitasun nahikorik euren eginkizun profesionalak dagokien hizkuntzetan bete ahal izan ditzaten. 4. Ziurta dezatela tokiko hizkuntzen edota eremu urriko hizkuntza guztien presentzia, estatuaren zerbitzu publikoetan. 5. Ziurta dezatela tokiko hizkuntzen edota eremu urriko hizkuntza guztien presentzia, osasun zerbitzuetan. Europako Kontseiluak egindako txosten horren inguruan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik, balorazio positiboa egin du eta, aldi berean adierazi du, konpromisoa hartzen dugula hutsuneak hauteman diren alorretan, osasunean eta justizian bereziki, lanean jarraitzeko eta pixkanaka egoera aldatzen joateko. Horrez gain, estatuko administrazioari dagokionez, legea bete behar dela dio, eta Jaurlaritza gainean egongo dela hori hala gerta dadin. Ildo horretatik, Jaurlaritzak ateak zabal-zabalik izango ditu behar duten guztian laguntza emateko, azpimarratu du Auzmendik. Eremu urriko hizkuntzak babestu eta sustatzeko, Eskualdeko edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna onartu zen 1992an, Europako Kontseiluak sustaturik. Guztira, hogeita hamaika estatuk izenpetu dute orain arte. Kopuru horretatik, hogeita hiruk berretsi ere egin dute. Espainiak 1992. urtean bertan izenpetu zuen, eta 2001ean berretsi. Frantziak 1999an izenpetu bazuen ere, ez du orain arte berretsi. Ezagutu berri den txostena, Espainiak Gutuna onartu zuenetik hirugarren epealdiari dagokiona da. Aurreko txostenak 2005ean eta 2008an eman zituen Europako Kontseiluaren Ministroen Kontseiluak.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

También podría gustarte