Está en la página 1de 11

GEOGRAFIA HIZTEGIA.

Hauta-probetarako beharrezko kontzeptuak.


LEHEN EBALUAZIOA.
1.- Erromako Ituna: Europar Ekonomia Erkidegoa (E.E.E.) ezartzeko 1957ko
martxoaren 25ean sinatu zen ituna. Itun hau sinatu zuten sei herrialdeak honakoak izan ziren: Frantzia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia eta Alemaniako Errepublika Federala. Hauek 1951ean Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa osatu zuten. E.E.E.k merkatu bakarra edo pertsonen, salgaien, zerbitzuen eta kapitalen zirkulazio askea ezarri zuen. Nekazaritza eta garraio-politika bateratua ere ezarri zuen, eta politika ekonomiko eta sozialak koordinatzea finkatu zuen. (381 orr.)

2.- Europar Batasuna: Integrazio ekonomikoa eta estatu kideen arteko


lankidetza indartzea nahi duen nazioz gaindiko europar erakundea da. Maastricht-eko edo Europar Batasunaren Itunak Europar Batasuna sortu zuen 1992an, 12 kide hauekin: Frantzia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Italia, Alemania, Danimarka, Britainia Handia. Irlanda, Grezia, Espainia eta Portugal. Akordio honen xedeak hauek ziren: behin betiko merkatu bakarra ezarri, moneta bakarra (euroa) ipini; Atzerriari eta Segurtasunari buruzko Politika Bateratua lantzeko, Justizia eta barne arazoak lankidetzan aritzeko konpromisoa. Geroago beste herrialde batzuk sartu ziren; 1995ean, Suedia, Finlandia eta Austria; 2004an, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Txekia Eslovakia, Hungaria, Eslovenia, Malta eta Zipre; 2007an, Errumania eta Bulgaria. Guztira 27 herrialde (382. orr.)

3.- Autonomia Erkidegoa: 1978ko Espainiako Konstituzioan oinarritutako


entitate politiko-administratiboa. Mugako probintziek, uharteko lurraldeak edo eskualde-izaera historia duten probintziek osatzen dute. Legegintza-autonomia eta autogobernu-gaitasuna dute beren eskumeneko gaietan. Entitate politikoadministratiboak hauexek dira Espainian: 16 erkidego autonomo (Autonomia Estatutua dute); Nafarroako Foru Komunitatea (Foru Hobeagotzea du eta Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eskubidea du) eta bi hiri autonomo, Ceuta eta Melilla (hauek ez dute legegintza-gaitasunik). Autonomia erkidego bateko erakunde nagusiak hauek dira: legebiltzarra, Gobernu Kontseilua, Justizia Auzitegi Nagusia eta Gobernuaren ordezkaria (358. orr.).

4.- Mendigune zaharra: Aro Tertziarioan sortuak mendiak dira, zokalo baten
bloke bat altxatzearen (gaztetzearen) eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta. Beraz, materiala paleozoikoak dira (aro primarioakoak). Gaur egun, itxura biribilduak eta tontor lauak dituzte, higadura handiko inguruak dira eta Penintsulan hauexek dira mendigune zaharrak: Mendikate Zentrala, Toledoko mendiak, Galiziako mendigunea eta Kantabriar mendikatearen mendebaldeko zatia (27. orr.).

5.- Tolestura Mendikatea: Aro Tertziarioko alpetar orogenesian sortutako


goraguneak dira, itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako material sedimentarioak, batez ere kareharriak, . Gaur egun aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte, oraindik gazteak direlako. Penintsulan bi motatakoak dira: a) Bitarteko Mendikateak,

Iberiar mendikatea eta Kantabriar mendikatearen ekialdeko zatia; eta b) Alpetar mendikateak: itsas fosa sakonean jalkitako materialak tolestean sortuak: Pirinioak eta Mendikate Betikoak (27. orr.).

6.- Arro sedimentarioa edo sakonuneak: Aro Tertziarioan sortutako inguru


hondoratuak dira, eta sedimentuz bete ziren, batez ere buztinez eta kareharriz. Gaur egun, erliebe horizontalak edo apur bat inklinatuak dira. Bi motatakoak dira: a)zokaloaren bloke bat alpetar orogenesian presioen eraginez hondoratzean sortuak goi-lautadan: Duero, Tajo eta Guadianarenak; eta b) Sakonune aurre-alpetarrak: alpetar mendikateen bi aldeetan kokatuak: Ebro eta Guadalquivirrenak (28. orr.).

7.- Padura: Behe-badietan sortzen den lohi-lautada da, bertan zehartzen dituen
ibaiek eta itsasoak jalkitako sedimentuz betetzen dira (lohia, buztina eta harea). Itsasoak itsasgoran estaltzen eta itsasbeheran agerian uzten ditu. Biodibertsitate handiko eremuak dira, askotan ibai-ahotan egoten dira, eta ur geza ur gaziarekin nahasten da. Beraz, landare mamitsuak aurki daitezke. Adibideak: Urdaibai, Bizkaian; Txingudi, Gipuzkoan; eta Doana Guadalquivirrekoa (44. orr.).

8.- Modelatu edo erliebe karstikoa: Kareharriz eratuta dauden lurraldeetan


uraren higaduran sortzen duen erliebe mota. Harri pitzaduretatik barrena eta lurpeko urek sortzen dute erliebe hau. Aro Tertziarioan tolestutako Aro Sekundarioko harriek osatzen dute (organismo hilen eta aurretik zeuden harrien kaltzio karbonatoz eratuak). Erliebe honen formak hauexek dira: lapiazak, zintzurrak, poljeak, dolinak eta ubalak, kobazuloak (estalaktitak eta estalagmitak). Penintsulan ondoko alde hauetan aurki daiteke: Pirinio aurreko mendietan, Euskal Mendietan, Kantabriar mendikatearen ekialdeko zatian, Iberiar mendikatean, Kataluniako kostaldeko mendikatearen zati batean eta Mendikate Subbetikoan (33. orr.).

9.- Desertifikazioa edo basamortutzea: Inguru lehorretako, erdi lehorretako


eta azpi-hezeetako lurrak degradatzea da, muturreko higaduraren ondorioa izanik, eta lurzoruaren geruza emankorra suntsitzean datza. Basamortutzearen hainbat faktore aurki daitezke: naturalak (limak eta geomorfologia) eta gizakiaren eragina (gehiegizko artzaintza, gehiegizko nekazaritza, landaredia gehiegi moztea). Espainian arazorik handiena duten inguruak Mediterraneoaren kostaldea, Guadalquivir eta Ebro ibaien haranetako inguru lehorrenak eta ur baliabideen gehiegizko ustiapena dutenak: bi Gaztelak, Extremadura eta Kanariar Uharteak.

10.-Arro hidrografikoa: Lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi
batera eta horren ibaiadarretara iristen dira. Ezaugarri hauek dituzte: a)uren banalerroen bidez bananduta daude. Banalerroak mendi tontorrek osatzen dituzte, eta b) arroan ibaiak ohe batetik mugitzen dira, eta modu hierarkikoan antolatutako sarea osatzen dute, azpi-ibaiadarretatik eta ibaiadarretatik hasi eta ibai nagusira iritsi arte., Iberiar Penintsulan hauek dira arroak: Iparraldekoa edo Kantaurikoa, Mio, Duero, Tajo, Guadiana, Guadalquivir, Ekialdeko Pirinioak, Ebro, Turia, Jucar eta Segura (87.orr.)

11.-Fhn edo Foehn efektua: Aire-masa batek bere bidean mendi-harresi bat
aurkitzen duenean sortzen den egoera da. Aireak mendi-oztopo bat topo egitean gora egin behar du. Aire-masaren ur lurruna hoztu eta kondentsatu egiten da, eta aireak gora egiten duen mendiaren hegalean (haizealdeko hegala) prezipitazioak eragiten ditu. Tontorra igaro ondoren aireak behera egiten duen mendi-hegalean (haizabeko hegala).Gertakari hau dela eta, esaterako, Iberiar Penintsulako iparraldean izaten

dira tenperaturarik garaienak hego haizearekin, hain zuzen euskal kostaldean (56. orr.-marrazkia).

12.-Uren muga-lerroa edo uren banalerroa: Isurialdeak banatzen dituen


mendi-tontorrek eratzen dituen lerroa da. Isurialde bakoitzean itsaso berera isurtzen dute lurralde horren ibaiek, beren arroak eratuz. Iberiar Penintsulan bi banalerro daude eta Kantauriko mendikatearen erdialdean dute elkargunea (Ebro ibaia jaiotzen den inguruan). Horrela hiru isurialde sortzen dira: Kantaurikoa, Atlantikoa eta Mediterraneokoa. Euskal Herrian uren banalerro bakarra dado mendebaldetik ekialdera: Urduako tontorretatik Hiru Erregeen Mahaira. Ur banalerroek askotan banatzen dituzte klimak eta landare paisaiak, esaterako Euskal Herrian klima eta landare-paisaia ozeanikoa uren banalerrotik iparraldean kokatzen da. 13.-Landaredi potentziala: Eremu jakin batea n, gizakiaren jarduerak ekosistema naturala aldatuko ez balu, izango litzatekeen landaredi egonkorra. Lurralde batean berez sortzen den landaredia da, lurraren, klimaren, higaduraren eta abarreko egoerak ezartzen duen etapa ekologikoaren arabera, gizakion eragina barik. Inguru bateko landaredia gizakion esku-hartzearen ondorioa denean, bigarren mailako landaredia deritzogu. Iberiar Penintsulan hiru motatako landaredi potentzialak azaltzen dira: boreal-alpetarra (mendiko inguru garaietan, hala nola Pirinioak eta Kantauri mendikatea), eurosiberiarra (penintsularen iparraldean, Mendikate Zentraleko eta Iberiar mendikateko zenbait sektore) eta mediterraneoa (penintsularen gainerako lurrak (91. orr.).

14.-Ekintza-gune edo ekintza-zentroa (antizikloi eta depresio edo borraska): goi- eta behe-presioko airearen inguruak dira lurrazaleko zirkulazioan.
Beraz, bi motatakoak dira: a)Goi presioa edo Antizikloia: 1.016 milibarretako presio atmosferiko baino gehiagoko aire zona da. Haizeak horren inguruan mugitzen dira erlojuko orratzen noranzkoan (Ipar hemisferioan). Eguralde egonkorra sortzen du. Iberiar Penintsulan eragileak: Azoreetakoa, Polar Atlantikokoa, Eskandinaviakoa, Europar kontinentekoa eta Iberiar Penintsularen barruko aldekoa. B) Behe-presioa, depresio edo borraska: 1.016 milibarretako baino gutxiagoko aire zona da. Haizeak horren inguruan mugitzen dira erlojuko orratzen kontrako noranzkoan (Ipar Hemisferioan). Eguraldi ezegonkorra sortzen du, askotan euritsua. Penintsulan eragileak: Islandiakoa, Genoako Golkokoa, Europa Kontinentekoa, Ipar Afrikakoa eta Penintsularen barruko aldekoa (57-58. orr.).

GEOGRAFIA HIZTEGIA.
Hauta-probetarako beharrezko kontzeptuak.
BIGARREN EBALUAZIOA.
15.- Zentsu-errolda: Zentsua herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko
zenbaketa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak biltzen ditu: egitezko (udal bakoitzean dauden biztanleak, hots, egoiliarrak) eta zuzenbidezko (udal bakoitzean erroldatuta edo legez dauden pertsonen multzoa, hots, egoiliarrak eta kanpoan daudenak) gizabanakoen kopuru osoa, sexua, adina, egoera zibila, jaioterria, naziotasuna, hizkuntza, heziketa-maila, ezaugarri ekonomikoak, emakumeen ugalkortasuna eta etxebizitza. Espainian zentsua 10 urterik behin egiten da; 198etik 1ean amaitzen diren urteetan, eta 5 urterik behin eguneratzen da udalerroldako datuak erabiliz (275 orr.).

16.- Populazio-dentsitatea edo biztanle-dentsitatea: lurralde jakin bateko


biztanleriaren eta daukan luze-zabaleraren arteko erlazioa da. Lurraldearen batez besteko okupazio-maila adierazten du, eta formulazio hainbeste biztanle kilometro karratuko da: Biztanle dentsitate=Osoko biztanleria/Azalera km2=bizt./km.2 2008an Europakoa 110 bizt/km.2 zen; Espainiakoa 91,18 bizt/km.2; eta Euskal Autonomia Erkidegoan 304,07 bizt./km.2. Hala ere, batez besteko balio horrek desoreka espazio handiak ezkutatzen ditu; nekazaritza lurraldeetan txikiagokoa da (batzuetan despopulatze-inguru bihurtzen dira) (276 eta 485 orr.).

17.- Biztanleriaren benetako hazkundea: lurralde jakin bateko eta une


bateko hazkundea eta migrazio-saldoa batzea. Berezko mugimendua eta migraziomugimenduaren emaitza da. Horrelakoa da formulazioa: Benetako Hazkundea=Berezko Hazkunde (jaiotzak heriotzak) + Migrazio saldoa (Etorkinak emigranteak). BenH=BerH + MS. Espainian XIX. mendearen erdialdetik hirurekin biderkatu da biztanleria, 1960ko hamarkadan berezko hazkunderik handiena izanik. 2001etik aurrera benetako hazkundea azaleratu da atzerriko etorkinaren eraginez. Gauza bera gertatu da Euskal Autonomia Erkidegoan (299 eta 488 orr.).

18.- Trantsizio demografikoa: Erregimen demografiko zaharraren eta gaur


egungoaren denboraldia da; 1900 eta 1975 urteen bitartean geratu zen Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Mendebaldeko Europako beste herrialde batzuekin konparatuz geroago abiatu zen, baina gutxiago iraun zuen eta indartsuagoa izan zen. Jaiotza-tasak modu leunean egin zuen behera, heriotza-tasak indarrez egin zuen behera, eta, horren ondorioz, berezko hazkundea handia izan zen. Bestalde, izurriteek eragindako heriotzak urritu egin ziren. Iraultza demografiko ere baderitzogu trantsizio demografikoari (280 orr.).

19.- Bizi-itxaropena: Indize demografikoa da, leku jakin bateko biztanleak, batez
beste biziko diren urte kopurua adierazten duena, adin-talde bakoitzeko hildako pertsonen batez besteko adina jasotzen duten estatistiken arabera. Formulazioa horrelakoa da: Bizi-itxaropen=multzo bateko kideak bizitako urteen batura/multzo horretako gizabanakoen kopurua=bizitzako ureen batez bestekoa. Beti handiagoa da emakumeen artean gizonezkoenenean baino. Herrialde garatuetan 70 urtetik gorakoa da, eta 2002an munduko handienak Japonia (77 urte gizonezkoen artean eta 83 emakumeen artean) eta Espainian (75 urte gizonezkoentzat eta 82 urte emakumezkoentzat) ziren (278 orr.).

20.- Biztanleriaren zahartzea:indize demografikoa da, toki jakin bateko 65 urte


edo gehiago dituen biztanle kopuruaren eta biztanle osoaren erlazioa adierazten duena, ehunekoa azalduz. Formulazioa horrelakoa da: Zahartze-indizea=65 urte edo gehiagoko biztanleriaX100/Biztanleria osoa= % Indizea %12 baino handiagoa denean herrialde horren biztanleria zaharkitua da eta industrializazio ondorengo ezaugarria da. Espainian 2008an %16,57 zen eta Euskal Autonomia Erkidegoan %18,64; beraz gizarte zaharkituak dira. Arrazoiak: biziitxaropena handiagotu da eta adinekoen kopuruak gora egin du, bereiki oso zaharren taldea eta iraganeko emigrazioa ez da gaur egungo immigrazioarekin konpentsatu (301 eta 489 orr.).

21.- Migrazio-saldoa: toki jakin bateko immigrazioaren eta emigrazioaren arteko


balantza da. Horrela formulatzen da: Migrazio-saldoa=Immigrazioa-Emigrazioa. Positiboa bada biztanleriaren hazkundea esan nahi du, negatiboa bada biztanleriaren murriztearen faktore bat da. Espainian eta Euskadin barruko eta kanpoko migrazioak erabakigarriak izan dira, batez ere, 1960ko hamarkadan (nekazaritza-exodoa eta Europarako emigrazioa), eta biztanleriaren gaur egungo ezaugarriak baldintzatzen dituzte, 1990eko hamarkadatik atzerriko immigrazio gorakora ere kontuan hartzekoa da (286 orr.).

22.- Nekazaritza-exodoa: Nekazaritza edo landa-herrietatik hirietara edo


industrialdeetara joaten den migrazio mota tradizionala da. Espainian 1900 eta 1975 urteen bitartean gertatu zen, gehiengo kopurua 1950 eta 1975 urteen bitartean gertatuz. Arrazoiak: lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea, osasun-, kultura-, aisi-, eta askatasun pertsonal handiagoak lortzea; hazkunde demografikoa; nekazaritza tradizionalaren krisia mekanizazioaren eraginez, garapen-planek bultzatutako industriaren loraldia eta turismoak izandako hazkundea Mediterraneoko kostaldean eta uharteetan (zerbitzuetan eta erakuntzan lan-eskaintza). Emigranteak Galiziakoak, penintsularen barruko aldekoak eta ekialdeko Andaluziakoak ziren; eta jomugak

hauek izan ziren: Madril, Katalunia, Euskadi, Mediterraneoko kostaldea, Balear eta Kanariak uharteak (286-287 orr.).

23.- Biztanleria aktiboa: lanean ari den edo lan egiteko prest dagoen eta
ekoizpen edo kudeaketa prozesuan parte hartzen duen biztanleriaren taldea, 16 urtetik, gorakoak. Beraz, ordainsari baten truke lan egiten duten pertsonak (biztanleria aktibo okupatua) eta lan bila ari direnak (aktibo ez-okupatua: langabezian edo lehenengo lanaren bila daudenak) biltzen ditu. Biztanleria ez-aktiboan ordaindutako lanik egiten ez duena eta lan hori gauzatzeko eskuragarri ez dagoena: pentsiodunak, ikasleak eta etxeko lanak egiten dituztenak (302 orr.).

24.- Alde Zaharra: jatorritik XIX. mendearen erdialdean industrializazio hasi arte
urbanizatutako hiriaren zatia da. Gaur egungo hiriaren azalera txikia hartu arren, balio handia du, kultura-ondarea du eta (multzo historiko eta artistikoa ere). Ezaugarri nagusiak: gehienak harresiz inguratuta zeuden, plano irregularra zuten, hiri-bilbea itxia, lurzoruaren erabilera askotarikoak, gizarte-hierarkia azaltzen zen (erdigunean eraikin publiko nagusian eta elitea bizi zen, periferian langileak eta gutxiengo etniko eta erlijiosoak auzo bananduetan). Industrializazio aldian planoaren eraldaketak gertatu ziren (harresiak bota, plaza berriak, bide handiak), bilbea trinkotu, eraikinak berritu eta bertikalizatu, lurzoruaren tertzializatu (zerbitzuetarako), gizartesegregazioa handiagotu. Gaur egun zaharberritze integratutako politikak egiten dira (322. orr.).

25.- Zabalgunea: hiriaren espazio berria da alde zaharretik kanpo, XIX. eta XX.
mendeetan egina. Burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzunez, hiri-eremu planifikatua izan zen zabalgune burgesa: plano erregularra, koadrikulakoa eta erradialak dituzte, kalitatezko eraikuntzak egin ziren bilbe dentsitate txikikoak, askotan jauregitxo burgesak eta lorategiz betetako espazio zabalekin. Funtsean burgesia bizitzeko egin ziren zabalguneak. Espainian eredukoak dira Bartzelonakoa (Ildefons Cerd-k proiektatua) eta Madrilekoa (Carlos Mara de Castro-k). Denbora aurrera ahala bilbea trinkotu zen, eraikin bertilakak egin ziren, erabilera tertziario bihurtu zen; gaur egun modernizatzeko eta apaintzeko lanak egiten ari dira hirugarren sektoreko jarduera espezializatuenak erakartzeko (327-328. orr.).

26.- C.B.D. (Central Business District): hiriko merkataritza eta negozio


jarduera biltzen diren gunea da. Iparamerikar geografoek C.B.D. deitzen diote, eta merkataritza, administrazio, enpresa, banku eta finantza-zerbitzurik nagusienak elkartzen dira bertan. Ezaugarri hauek izaten ditu: irisgarritasuna (garraiobideen kalitatea eta kopuru handia), zirkulazio-kontzentrazioa, lurraren preziorik garaiena eraikuntzarako. Hirigune hau ez dago beti ondo mugatua, baina normalean zabalguneetan edo inguruan kokatzen da, eta batzuetan baita alde zaharretan ere.

27.-

Tamaina demografikoa, eginkizunak hiru sektore ekonomikoetan, eta eragin-esparruetan hedadura (hiri zentralak eta sateliteak) kontuan harturik egiten den hirien sailkapena da, beren garrantziaren arabera. Espainian kategoria hauek bereizten dira: a) Metropoliak: nazioko metropoliak (Madril eta Bartzelona); eskualde-metropoliak (Valentzia, Sevilla, Bilbo, Malaga eta Zaragoza); eskualdeko bigarren mailakoak (hala nola, Valladolid, Iruea, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Palma). B)Hiri ertainak: aurreko ataletan sartzen ez diren hainbat probintziako hiriburu (Salamanca, Girona, Toledo, Lugo, ); c) Hiri txikiak edo herriak (Astorga, Portugalete, Soria, Huesca, ) (343. orr.).

Hiri-hierarkia:

28.- Metropoli-ingurua: eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiri nagusi


batek eta inguruko zenbait udalerrik sortutako hiri-aglomerazioa da; haien artean harreman sozio-ekonomiko handiak sortzen dira. Ezaugarriak: hiri nagusia da burua eta jatorria, inguruko udalerriekiko lotura sozio-ekonomiko estuak ezartzen dira, garraio eta komunikazioen sarea funtsezkoa da, gizarte-dibertsitate handia dute. Egitura espazialak bi eredu ditu: nukleo zentralaren inguruko koroa zentrokidea eta erradiala. Batzuetan bi eredu dituzte era berean. Espainian metropoli-inguru nagusiak Madril, Bartzelona, Sevilla, Bilbo, Valentzia eta Zaragoza dira (333-334. orr.).

29.- Konurbazioa: Hiri-aglomerazio jarraitua da, bi hiri edo gehiago hazi eta
fisikoki lotu direlako, nahiz eta bakoitzak independentzia politiko-administratiboa mantentzen duen. Espainiak gehienak turismoaren (Malaga-Marbella), hiri espezializatuak (Alacant-Eltx-Santa Pola) edo hiria eta portua lotzearen (PontevedraMarn) eraginez sortu dira. Euskadiko zenbait adibide: Eibar-Ermua, SestaoPortugalete-Santurtzi, Hondarribia-Irun (335. orr.).

30.- Urbanizazio barreiatua: Hiriaren sakabanatzean datzan gaur egungo


gertakaria da, zabalera handiko lurzoru ez-jarraituetan hedatuz, autobide berrien eraginez eta kotxearen erabilera handiagotzearen ondorioz. Etxebizitza-inguru familiabakarrekoak, merkataritza-gune handiak, teknologia-parkeak eta aisialdiguneak hedatzen dira hiriaren periferian zehar, urbanizatu gabeko espazioak tartean utziz. Hirigintza-prozesu berri honetan, industrializazio osteko hiriari dagokiona, jadanik ez dago mugarik hiria eta landaren artean.

31.- Pendulu-mugimenduak: gaur egungo barruko migrazio mota bat da, eta
egun batean egindako aldi bateko migrazioa da, lanaren eraginez: bizilekuaren eta lantokiaren artean. Ohiko mugimendua da, gehienetan hirien eta periferiaren eta erdigunearen artean gertatzen da, etxebizitza hiritik kanpo eta hurbileko landaespazioetara eramaten delako; lo-hirien eta hiri nagusien artean azaltzen dira, lanzentroak erdigunean edo inguruan kokatzen direlako. Ez dute egoitza-aldaketarik eragiten (291. orr.).

32.- Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra (edo (Hiri Antolamendurako Plan Nagusia (HAPN): Udalerriaren hirigintza-antolamendu integralerako tresna
da, hiri-garapena zenbait urtetarako proiektatzen du eta;: inguru bakoitzeko lurzoruaren erabilerak (hirikoa, urbanizagarria, urbanizaezina), eraikigarritasuna edo eraikuntza-dentsitatea, bide-sarea, ekipamendua eta ingurumen-babeserako neurriak. Espainian Autonomien Estatua ezartzean udalerriek eskuratu zuten eskumen hau; beraz, 1978tik aurrera. Plan orokorraren barruan Plan Partzialen bidez hiri-inguru bakoitzerako zehazten da, eta Plan Bereziek alderdi zehatzak antolatzen dituzte, hala nola, inguru hondatuak eta alde zaharra (340. orr.).

GEOGRAFIA HIZTEGIA.
Hauta-probetarako beharrezko kontzeptuak.
HIRUGARREN EBALUAZIOA.
33.- NEKAZARITZA INTENTSIBOA: Nekazaritza-ustiapenaren mota bat da, lur
azalera txikietan kokatzen da, etekin handiak ematen ditu lan-arloan teknika aurreratuen erabileran inbertsio handiak egiten direlako, eta ekoizpena espezializatu egin delako. Urtean zehar bi uzta edo gehiago biltzen dituzte modu horretan lanean ari delako. Urtean zehar bi uzta edo gehiago biltzen dituzte modu horretan lanean ari direnek. Merkatu handira, globalizatura eta liberalizatura bideratuta dago. Espainian 1960tik aurrera abiatu zen eta gaur egun gero eta lurralde gehiagotan aplikatzen da, hala nola Murtziako eta Valentziako Ortuan, Tenerifeko Orotava haranean, Almeriako Ejido eskualdean.

34.- NEKAZARITZA ESTENTSIBOA: Nekazaritza-ustiapenaren mota bat da, lur


azalera handietan kokatzen da, etekin txikiak ematen ditu lan-arloan teknika tradizionalak erabiltzen direlako eta inbertsio gutxi egiten direlako teknika aurreratuetan. Ekoizpena autokontsumorako eta arantzelen bidez babestutako barruko merkatura bideratzen da. Espainian 1960 arte nekazaritza estentsiboa zen ia forma bakarra lurralde guztietan, nekazaritza-egitura tradizionala da eta. (139 orr.)

35.- ABELTZAINTZA INTENTSIBOA:Abeltzaintza-ustiapen mota bat da, abereak


ikuiluratuta daudena, eta pentsuekin elikatzen dira erabat edo zati handi batean. Hiriko kontsumo-guneetatik hurbil eta Iberiar penintsularen ipar-ekialdean eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean kokatzen da. Atzerriko arraza hautatuei lotuta dago, teknika modernoak erabiltzen ditu, bazka eta pentsu konposatu inportatuen menpekotasun handia du, eta horien prezioek gora egin dute nabarmen. (158 orr) 36.- ABELTZAINTZA ESTENTSIBOA: Abeltzaintza ustiapen mota bat da, abereei jaten emateko lur zabalak erabiltzen dituena. Oro har, arraza autonomoei eta lan teknika tradizionalei lotuta egoten da. Espainia hezeko larre eta bazkaleku naturaletan (Iberiar penintsularen iparraldea eta mendi-inguruak) edo penilautadetako larretan edo Espainia lehorreko uztondoetan elikatzen da. Gaur egun, inguru bazutena garrantzitsua den arren, abeltzaintza mistorantz (estentsibointentsibo) edo intentsiborantz bilakatzen ari da. (158 orr.)

37.- NEKAZARITZA USTIAPENA: Enpresa baten edo nekazariaren beraren esku


dagoen nekazaritza-ekoizpenaren unitate tekniko-ekonomikoa da, lursailak bata betetik bananduta egonik ala ez, eta beren jabetza nekazari beraren izanik ala ez. Bi modutan sailka daiteke: a) Tamainaren arabera: ustiapen txikia (10 ha. Baino txikiagoa), ertaina (10 eta 100 ha.) eta handia (100ha. Baino handiagoa). b) Edukitzaerregimenaren arabera: jabetza osokoa eta zuzena (jabea eta ustiatzailea pertsona bera da), partzuergoa (jabeak beste pertsona bati lagatzen dio uztaren ehuneko bat ordaintzearen truke) eta maiztertza edo errentamendua (errenta bat ordaintzearen truke). (142 orr.)

38.- NEKAZARITZA PAISAIA: Nekazaritza-espazioaren morfologia edo itxura da,


inguru naturalaren (eragile fisikoak: erliebea, klima, ura, landaredia, lurzorua, )eta bertan egindako nekazaritza-jardueraren (giza eragileak: ustiapen motak, produktuak, biztanleria, teknikak, )arteko konbinazioaren emaitza izanik. Oro har, Espainian bost motatako nekazaritza paisaia daude: iparralde hezekoa, barrualdeko kontinentalizatua, mediterraneoa, mendi hezekoa eta Kanarietakoa. Euskal Autonomia Erkidegoan hauexek dira: euskal kantabriarra (haran eta sakonune kantauriarrak, eta mendi kantauriarrak ) eta landa-paisaia euskal-meditarraneoa (barruko arroak, barruko mendilerroak, Ebroren sakonunea eta ureztatzeak). (161 eta 462 orr.)

39.- N.B.P. (NEKAZARITZA POLITIKA BATERATUA): 1992 Europar Batasuna


ezarri zuen politika, nekazaritza-sektorea kanpoko lehiaren aurrean babesteko, ekoizkortasuna areagotzeko, merkatuak egonkortzeko eta kontsumitzaileei nekazaritzako gaiak arrazoizko preziotan ziurtatzeko. Espainian politika honen zenbait ondorio: prezioek gora egin zuen, ekoizleek Europar Batasunetik laguntza jaso dituzte ustiategiak modernizatzeko eta kalitatea handiagotzeko, Europako beste herrialdeetako produktu gehiago erosi, ekoizpen-kuotak jarri dira soberakinak ez egoteko, nekazaritza estentsiboa bultzatuz, landa-garapenerako politika indartu biztanlerik gabe ez geratzeko. (147-148)

40.- INDUSTRIA BERREGITURATZEA: 1975eko petrolioko industria-krisiari


aurre egiteko politika mota bat da industriaren ahultasuna eta arazoak konpontzeko eta egoera berriarekin egokitzeko. Espainian 1980ko hamarkadara atzeratu ziren neurriak egoera politikoengatik. Berregituratzeak bi alderdi osagarri ditu: a) Industria birmoldaketa: enpresen bideragarritasuna ziurtatzea eta ekoizpena merkatuaren eskakizun berrietara egokitzea, teknologia berriez baliatuz, lehiakortasunez. B) Berrindustrializazioa: birmoldaketak gogor jotako industrialurraldeak bultzatu, jarduera ekonomiko berriak eta etorkizuna zuten industria dibertsifikatuak sortuz, langabetuei enplegua eman nahian. (208-209 orr.)

41.- INDUSTRIA DESLOKALIZAZIOA: Industria-enpresa baten jarduera osoa ala


partziala lekualdatzea bere kokapen tradizionaletik industria-herrialde edo lurralde berrietara, kostuak murrizteko abantaila handiagoak eskaintzen dituztelako (langileen soldata eta zerga gutxiagoak) edo langile kualifikatuagoak daudelako. Bestetik, goiteknologiako industriak, bulegoak eta zerbitzu kualifikatuenak inguru zentraletan pilatzen dira, hornikuntzarik onenak baitituzte. Espainian eragin handia du automobilaren eta elektronikaren enpresetan, Europar Batasuneko herrialde berrietara lekualdatzen dira; ontzigintzan oihalgintzan eta jantzigintza Asiako eta Magrebeko herrialdeetara jotzen dute enpresek, soldata txikiagoak direla eta. (212 orr.)

42.- GOI-TEKNOLOGIAKO INDUSTRIA: Industria adar bat da, intentsitate eta


maila teknologiko handia, produktuen bereizketa handia eta eskari handia dituena. Sektore aipagarrienak material elektroniko eta elektronikoa, ordenagailuak, tresna optikoak eta doitasun-tresnak dira. Espainian gaur egun Europako beste herrialdeekin konparatuz gutxiago garatu dira industria hauek, eta ikerketari eta teknologiari dagokienez kanpoarekin menpekotasun handia dute, lehiakortasun urriz, gehiena E.T.E.ak (Enpresa Txikiak eta Ertainak) izanik. Sektore hauek parke teknologiko edo zientifikoetan ezarri ohi dira. Euskal Autonomia Erkidegoko parke teknologiko hauek ditugu: Bizkaikoa Zamudion, Donostiakoa, Arabakoa eta Garaia Berrikuntza Poloa; horrez gain bidean daude proiektu hauek: Ortuellako parke teknologikoa eta UPV/EHUren parke zientifikoa Leioan. (214 eta 473 orr.)

43.- TERTZIARIZAZIOA: Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste sektoreekin


alderatua pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, okupatutako biztanleria aktiboari zein BPGri (Barne Produktu Gordina) egindako ekarpenari dagokienez. Sektore heterogeneoa da eta jarduera nagusiak garraioa, turismoa, merkataritza, aholkularitza, publizitatea, ostalaritza, zerbitzu publiko eta administratiboak dira. Espainian 1960ko hamarkadatik zerbitzuek gora egin dutenez, ekonomia tertziarizatu egin da bizi-maila igotzeari esker, nekazaritza-eginkizunak mekanizatzeagatik, 1975eko industria-krisiagatik eta emakumeak lan-munduan sartzean batez ere hirugarren sektorean izan delako. (235 orr.)

44.- GARAPEN IRAUNKORRA: Garapen-eredua uste ohi da, baliabideak zentzuz


erabiliz biztanleriaren gaur egungo belaunaldien premiak betetzeko gai dena, etorkizuneko belaunaldien posibilitateak eragotzi edo moteldu gabe, eta Lurraren ingurumenaren oreka errespetatuz eta bultzatuz. Kontzeptu hau 1987an definitu zen. Ingurumenari dagokionez, Montrealeko eta Kyotoko protokoloak betetzean konprometitu dira herrialdeak, Espainia barne, kutsadura, erliebearen degradazioa, basamortutzea, uren gehiegi ustiatzea eta klima-aldaketaren aurkako neurrik hartuz.

45.- GARRAIO AZPIEGITURAK: Garraio-sistema ahalbidetzen duten eraikin


finkoak dira, hots, errepideak, autobideak, eta autoestratak, trenbide-sareak, itsas portuak eta aireportuak. Espainiako garraio-azpiegituren ezaugarri nagusiak hauek dira: inguru fisikoa ez da mesedegarria, lehorreko eta aireko sareak erradialak dira (Madril erdigunea izanik), bidaztien eta salgaien barruko garraioa batez ere errepidez egiten da, 1980ko hamarkadaren erdialdetik modernizatu dira maila handiagotuz, lurralde-desoreka handiak daude irisgarritasunari eta trafiko intentsitateari dagokienez, eragin handia du ingurumenean, honetan erakunde zentralek badituzte eskumenak, Europako eta munduko garraio-sisteman dagoen integrazioa hobetu behar da. Estatuko garraio-politika 2005-2020 Garraio Azpiegituren Plan Estrategikoa-k arautzen du. (239 orr.)

También podría gustarte