Está en la página 1de 2
Deialdia 2012/07/16 Hizkuntza aniztasunaren erronkak aztertuko ditu BizBAK ikastaro batek Kolonbiako eta Mexikoko kasuak

Deialdia

Deialdia 2012/07/16 Hizkuntza aniztasunaren erronkak aztertuko ditu BizBAK ikastaro batek Kolonbiako eta Mexikoko kasuak

2012/07/16

Hizkuntza aniztasunaren erronkak aztertuko ditu BizBAK ikastaro batek

Kolonbiako eta Mexikoko kasuak erakutsiko dira eta Jon Landaburu hizkuntzalari prestigioduna izango da irakasleen artean

Uztailaren 19an eta 20an, osteguna eta ostirala, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3) Hizkuntza aniztasunaren erronkak. Kolonbia eta Mexikoko hizkuntz aberastasunaren adibideak”. izenburuko uda ikastaroa egingo da.

UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatuta, BizBAK programa barruan, Kolonbia eta Mexikoko jatorrizko hizkuntzetan adituak parte hartuko dute, besteak beste, Jon Landaburu (Premio Linguapax 2012), Javier López (Mexikoko Instituto Nacional de Lenguas Indígenas, INALI-ren zuzendaria) edota Andoni Barreña (Salamancako Unibertsitateko irakaslea).

Ostiralean, arratsaldeko 13:00etan, omenaldi bat eskainiko zaio Jon Landaburu hizkuntzalariari eta UPV/EHU Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako ohorezko kide izendatuko dute. Jon Landaburu, euskalduna, frantziar eta kolonbiar herrikidea, Kolonbiako hizkuntzetan aditurik handienetarikoa da. 40 urte baino gehiagoko ardura profesionala eta konpromezu pertsonala eskaini du Kolonbiako herri indigenen hizkuntza eta kulturen ezagutza eta biziberritze lanetan, eta ondorioz, bertako hizkuntza aniztasunaren babesa eta sustapenerako funtsezko pertsona bihurtu da.

Munduan oraindik hizkuntza asko (6000?) hitz egiten dira baina desagertze arriskua geroz eta handiagoa da. Mende honetan erdiak baino gehiago desagertuko direla diote adituek. Kolonbia eta Mexiko, hizkuntza aniztasun horren adibide esanguratsuak, aztertuko dira ikastaro honetan. Herrialde haietako hizkuntzen egoera eta bertako hizkuntza erkidegoak nolako biziberritze ekimenetan dabiltzan ezagutzeko aukera aparta izango da. Euskal Herritik ere begiratuko zaio bertako eta Amerikako hizkuntza aniztasunari.

Ikastaro hau UPV/EHU Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatu du.

bizkaiakomunikazioa@ehu.es

www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIÓN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

Uztailak 19, osteguna Egitaraua 09:30 “Kolonbiako hizkuntza aniztasuna; deskribapena” JON LANDABURU 10:30

Uztailak 19, osteguna

Egitaraua

Uztailak 19, osteguna Egitaraua 09:30 “Kolonbiako hizkuntza aniztasuna; deskribapena” JON LANDABURU 10:30

09:30

“Kolonbiako hizkuntza aniztasuna; deskribapena” JON LANDABURU

10:30

ILLARRAMENDI, CNRS eta Kolonbiako Los Andes Unibertsitateko Irakasle erretiratua “Diversidad Cultural y Lingüística de México. Los enfoques del Multilingüismo y la

12:00

Interculturalidad” JAVIER LÓPEZ SÁNCHEZ, Instituto Nacional de Lenguas Indígenas (México) “Latinoamerikako zenbait hizkuntza erkidegoren biziberritze ahaleginak” ANDONI

15:30

BARREÑA , Salamancako Unibertsitatea MAHAI INGURUA: Zer erakutsi diezaguke Amerikako hizkuntza aniztasunak gure aniztasuna hobeto kudeatzeko? JON LANDABURU, JAVIER LÓPEZ, ANDONI BARREÑA, ITZIAR IDIAZABAL (UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra, Zuzendaria)

Uztailak 20, ostirala

09:30

“Kolonbiako hizkuntza aniztasuna biziberritzearen ikusmira azken 40 urtetan” JON

10:30

LANDABURU ILLARRAMENDI, CNRS eta Kolonbiako Los Andes Unibertsitateko Irakasle erretiratua “Las Políticas Públicas en materia de Lenguas Indígenas” JAVIER LÓPEZ

12:00

SÁNCHEZ, Instituto Nacional de Lenguas Indígenas (México) “Hizkuntza politika eta hizkuntza aniztasunaren babesa” LOURDES AUZMENDI,

13: 00

Eusko Jaurlaritza. Hizkuntza Politikarako Sailburuordea. JON LANDABURU Katedrako ohorezko kide izendatzea.

Data: uztailaren 19an eta 20an Lekua: Bizkaia Aretoa (Arriaga aretoan) Koordinazioa: Itziar Idiazabal (UPV/EHU). Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania (itzulpenarekin)

bizkaiakomunikazioa@ehu.es

www.ehu.es

Prentsa arduraduna: Karolina Almagia T. 94 601 21 77 / 616 84 14 77 Bak.prentsa@ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIÓN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53