Está en la página 1de 1

Argitaratzailea: Donostiako Hedabideak, S.L.

Lege Gordailua: SS-226-05 Zuzendaria: Aritz Sorzabal Zuzendariordea: Nerea Lizarralde Kudeatzailea: Karmele Urbistondo Egoitza nagusia: Katalina Eleizegi 36 behekoa Telefonoa: 943 46 72 36 Faxa: 943-44 65 32 E-posta: donostia@hitza.info

Webgunea: irutxulo.hitza.info Iritzia: iritzia@hitza.info. 647-31 97 64 Hiria: hiria@hitza.info. 647-31 97 69 Kirola: kirola@hitza.info. 647-31 97 67 Agenda: agenda@hitza.info. 647-35 56 65 Publizitatea: donostia@bidera.eu 943-30 43 34. Loiola kalea 14-1. 2. bulegoa

2012-06-19 Eguraldia

Goiza

Arratsaldea

Tenperatura

Itsasoa
ITSASGORA
METROAK
05:17-17:34 3,91-4,12 11:19-23:46 1,41-1,34

22 15

ITSASBEHERA
METROAK

Donostiako Hedabideak S.L.ko kideak: Hitza diruz laguntzen duten erakundeak. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua Gipuzkoako Foru Aldundia

eta, oraingoz, Donostiako beste 40 eragile Hitza-k Bai Euskarari

Hitza-ko bezeroen arreta zerbitzua (zalantzak argitzeko, harpidedun egiteko): 902 82 02 01

AEK-ko ikasleek Euskararen ibilbidea Donostian ezagutu dute Bagerari eta Oihana Maritorenari esker.

Euskara, udaletxetik Garibai kalera


Mikel Goi

iburuetatik gauzak ederki asko ikas daitezkeen arren, askoz eraginkorragoa da horiexek bertatik bertara ikustea. Hori gogoan, AEK euskaltegietako hainbat ikaslek Bagerak antolatutako Euskararen ibilbidea Donostian ezagutu dute Oihana Maritorena gidari izan dutela. Arduradunek ekimenaz gozatzeko aukera emango diote publiko orokorrari eta baita hiriko ikastetxeetako ikasleei ere. Donostiako AEK euskaltegiak, Iriki Atiak ekimenaren bidez, euskara ikasleak eta beste euskaldunak batzen saiatzen dira hainbat kultur jardueratan. Programa honetan kokatu dute ikasleek gozatu duten Euskararen ibilbidea Donostian ibilaldia. Hiriko euskaltzaleen elkartea den Bagerak eta Maramara taldeak batera antolatu dute Euskararen ibilbidea Donostian, hiriaren eta hizkuntzaren arteko lotura zuzena nabarmentzeko. Joan den ostiralean euskara ikasleekin egindako saioan, Oihana Maritorena aktorea izan zuten cicerone lanak egiten. Hain zuzen ere, AEKko ikasleek Grosekoarengandik jaso zituzten azalpen guztiak. San Juan kalean kantari Udaletxearen parean hasi zuten ibilaldia, eta Maritorenak hiz-

kuntzaren inguruan erakundeek duten eraginaz hitz egiteaz gain, duela berrehun urte Donostia hiri elebakar-euskalduna zela adierazi zien ikasleei. Txangoaren hurrengo geltokia, Kale Nagusian egin zuten, hain zuzen ere, Antzoki Zaharraren parean. Euskarazko bertsolaritzarentzat, antzerkigintzarentzat zein bestelako kultur adierazpideentzat antzokiak duen garrantzia nabarmendu zuen aktoreak, Bilintx bezalako pertsonaiak aipatuz. Urgull mendiaren magalean, eta badiaren beste aldean, Loretopea begien bistan zutela eman zien Maritorenak hiriko toponimian dauden hainbat bitxikeriaren berri; besteak beste, Loretope izenetik Pico del Loro izenera jauzia egiteko modua, edota Urgull mendiaren jatorri gaskoiaren inguruko azalpenak. Festen inguruko kontakizun azkarra Konstituzio plazan egin ondoren, irakaskuntza eta ikastolen alorra jorratu zuen gidariak, San Juan kaleko Orixe ikastolaren eraikinaren aurrean. Bertan ez ziren falta izan Elbira Zipitria eta Kontxita Beitia andereoei buruzko aipamenak, ezta horiek egindako lanaren gorazarrea ere. Kale beran, aurreikusi gabeko gertakari txikia izan zen; hain zuzen ere, Mikel Laboaren omenezko plakaren aurrean, Ez Dok Amairu mugimenduaz eta euskal kantagintza berriaz azalpenak

eman ondoren Maritorenak, ezustean, abestea proposatu zien ikasleei, hauek erronka onartu zuten. Modu honetan bat-bateko kantalditxoa egin zuten Txoriatxori abestia baliatuta. Bretxan egin zuten geldialdian, Donostiako inauteria eta San Sebastian eguna izan zituzten hizpide; Raimundo Sarriegiren plaza eta estatua pare-parean zuten. Hizkuntza aukera zabala Erdialdera jauzi eginez, komunikabideen eta euskararen arteko harremanari erreparatu zioten. Izan ere, Camino kalean izan baitzuen lehen egoitza Zeruko Argia aldizkariak, eta 150 bat metro aurrerago, Andia eta Garibai kaleen gurutzean, Herri Irratiak euskarazko irrati emisioei ekin baitzien XX. mendearen hastapenetan. Une honetan, Irutxulo aldizkariari eta IRUTXULOKO HITZA-ri egindako aipamenak ez ziren falta izan. Era berean, gai honek bukaera eman zion ibilaldiari, ikasleak pozik eta gustura gelditu zirela. Euskaltzaleen elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, bisita hauek publiko orokorrari eskaintzen hasiko dira, Donostia Turismoaren laguntzaz. Turistei, bisitariei eta bertakoei hainbat hizkuntzetan egingo diete proposamena; besteak beste, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez. 1mgoni@hitza.info

Oihana Maritorena aktoreak gidatu zuen Euskararen ibilbidea Donostian. M. G.

Toponimiaren inguruko azalpenak Urgullerako eskaileretan jaso zituzten. M. G.

Bretxako barazki postuen eta Sarriegi plazaren artean azaldu zuen Oihana Maritorenak Donostiako inauteria. M. G.

También podría gustarte