Está en la página 1de 2

info+

ERRENTERIAKO EUSKARA ZERBITZUA 943 449 613 euskaramerkataritza@errenteria.net LEZOKO EUSKARA ZERBITZUA 943 513 476 hizkuntz.lezo@udal.gipuzkoa.net OIARTZUNGO EUSKARA ZERBITZUA / TTUR-TTUR EUSKALTZALEON BILGUNEA 943 260 182 tturttur.oiartzun@gmail.com PASAIAKO EUSKARA ZERBITZUA 943 004 330 murkola@pasaia.net

EUSKARA
OARSOALDEKO KOMERTZIORA

UDALEN DOAKO ZERBITZU ESKAINTZA MERKATARI ETA OSTALARIENTZAT

Oarsoaldea eskualdeko lau udalek (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), Garapen Agentziako Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, zure establezimenduan euskararen presentzia bermatzeko eskaintzen dizkizuten doako zerbitzuak eta produktuak aurkituko dituzu biorriko honetan. Izan ere, alde batetik, belaunaldi berriak euskaraz ongi prestatuak eta euskara eske datoz eta bestetik, euskara gure establezimenduaren kalitate ezaugarri garrantzitsua da, besteak beste, bezeroarekiko errespetua erakusten baitu.

ITZULPEN ETA HIZKUNTZA AHOLKULARITZA ZERBITZUA


Testuen zuzenketa eta itzulpena, koloretako paper diseinatuetan maketaturik. Zalantzak argitzeko laguntza.

INFORMAZIO OHARRAK
Zintzilikariak: Zabalik-Itxita, Oraintxe nator. Eranskailuak: Hemen euskaraz egin dezakezu, Jatetxe honetan menua euskaraz. Txartelak: Merkealdia, lehengo eta oraingo prezioak adierazteko lehen/orain diotenak. Bestelakoak: faktura eta albaran talonarioak (Oiartzunen bale talonarioak ere bai), harategietako prezioak jartzeko produktu zerrenda.

EUSKARA ESKOLAK
Merkatariei eta ostalariei zuzenduriko ikastaroak.

DIRU LAGUNTZAK
Establezimenduaren errotulua euskaraz jartzeko. Poltsak euskaraz jartzeko. Euskara eskoletarako.
www.oarsoarrak.net

También podría gustarte