Está en la página 1de 15

ZIENTZIAK 3.

DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

ZIENTZIAK 3.DBH
1. ELIKADURA ETA NUTRIZIOA, EZBERDINAK DIREN HITZAK

a) Elikadura
Kanpotik zenbait prozesua da. produktu hartu eta jateko

Borondatezko prozesua dugu eta hezi daitekeena eta modu kontzientean egiten duguna. Gure gorputz barrura janari. deitzen diogu. sartzen dugunari jaki,

b) Nutrizioa
Organismoak behar dituen mantenugaiak atera, eraldatu eta bere estruktura osatu egiten duen prozesua da. Nahi gabeko prozesua da, ezin daitekeena hezi eta kontzientziarik gabe egiten duguna. Gure gorputzak jakietatik lortzen dituen sustantziei mantenugai deritzogu. 2. MANTENUGAIAK ETA ELIKAGAIAK, EZBERDINAK DIREN HITZAK. Mantenugaiak elikagaiak digeritu eta xurgatu ondoren erabil ditzakegun osagai kimikoak dira. Batzuk esentzialak dira eta gure organismoak ezin ditu sortu; horregatik , bada, dietan hartu behar ditugu. Beste batzuk, aldiz, ez-esentzialak dira, organismoak beste batzuetatik sintetiza ditzakeelako prozesu metabolikoetan zehar. Bestalde, mantenugaiak organiko edo ez organikotan sailkatu daitezke bere konposizioaren arabera: ORGANIKOAK 1. Gluzido edo karbohidratoak

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

Mantenugai energetikoak dira. Gehienetan landare jatorridun produktuen ageri dira: Zereale, barazki eta lekaleetan (indabak, dilistak, garbantzuak.) Gluzidoak bi talde nagusitan banatu egiten dira:

a) Bakunak : Hesteak azkar xurgatzen ditu, eta berehala odolera pasatzen dira. Adibidez, neuronak funtzionatzeko behar duten azukrea gluzido bat da. b) Konplexuak: Ez dira hain erraz xurgatzen. Adibidez: Patatak duen almidoia ez da hain erraz odolera iristen. Zuntza ere horrelako karbohidrato bat da, baina hain konplexua denez, ezin da ez xurgatu ez eta digeritu ere. Horregatik, beste funtzio bat dauka: xurgatzen ez denez, hesteetan gelditzen da, eta hesteei husten laguntzen die.

2. Lipidoak
Mantenugai energetikoak eta estrukturalak izan daitezke. Horien funtzio garrantzitsuenetariko bat energiaren biltegiarena da. Behar dugun baino energia gehiago jaten dugunean, gure organismoak gorde egiten du energia hori ehun adiposoetan. Gero, behar duen heinean, gantza askatu eta kontsumitu egiten du. Lipidoak jatorri bi dituzte:

a) Animalia jatorrikoak/ Gantzak edo Koipeak: Solidoak dira (urdaia, gurina...) b) Landare jatorrikoak/ Olioak : Likidoak dira (oliba olioa, ekilore olioa)

3. Proteinak
Mantenugai estrukturalak dira. Ehunak eratu eta konpondu egiten dituzte. Organismoa babesteko ere balio dute, eta lipidorik edo karbohidratorik ez dagoenean, erre egiten dira energia lortzeko Aminoazidoz osatuak daude. Batzuk esentzialak dira, hau da; gure organismoak ez ditu sintetizatzen. Balio biologiko handia dutenek aminoazido esentzial guztiak dituzte (adibidez, arrainak eta arrautzak)

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

Balio biologiko txikikoei berriz, aminoazido (adibidez,landareetatik ateratzen ditugunei)

esentzialen

bat

falta

zaie

Proteina ugari daukaten jakiak jatorriaren arabera sailkatu ditzakegu: a) animali jatorrikoak ( okela, arrautzak, esnea eta arraina ) b) landare-jatorrikoak ( lekariak eta laboreak/zerealak) 4. Bitaminak Mantenugai mota horiek, konposizioaren arabera lipidoak edo proteinak izan daitezke. Gure gorputzak ezin ditu sintetizatu ( esentzialak dira beraz) eta horregatik garrantzitsua da barazki zein fruituetatik hartzea (hemen oso ugariak baitira). Ezinbestekoak dira erreakzio kimikoetan hartzen baitute parte, beraz gabeziak, gaixotasunak sortzen ditu. Dietan sartu beharreko bitamina garrantzitsuenak Bitamina
A

Zer janaritan aurkitzen den


Gibela, esnekiak,ortuari eta barazkiak

Funtzioa
Epitelioen mantenimendua. Argiaren somatzea

Gabeziaren ondorioak
Xeroftalmia, ikus-zolitasunaren galera Beriberia

B1

Urdaiazpikoa, txerri-gibela, arroz-ahotza, lekari idorrak, ilar freskoak

Urdaiazpikoa, txerri-gibela, arroz-ahotza, lekari idorrak, ilar freskoak

( neuronen narriadura, ahultasun muskularra)

B2 B3 B4 C

Gibela, arraina, arrautzak, esnea, garagardoaren legamia Gibela, okela, arraina, lekari idorrak, laboreak Gibela, lekariak, barazkiak Gibela, giltzurrunak, behi esnea, zitrikoak(limoia, laranja), barazkiak Gibela, arrain urdina(sardina,izokina,e.a.), esne osoa, gurina, gorringoa Okela, giharra, arrautza, landarekiak oro har Gibela, hosto berdedun barazkiak, landare olioak

Gluzidoen oxidazioa Gluzidoen oxidazioa Aminoazidoen metabolismoa

Hazkuntzaren etenketa. Begietako gaitzak. Pelagra, ahoko arrailak, mihiko ubeldurak, eromena Anemia

Eskorbutua(oietako odol jarioa, Kolagenoaren sintesia.Hezur eta hezur-giltzaduretako mina, hortzen hortzen kaltzifikazioa. erorketa) Kaltzio eta fosforoaren metabolismoaren erregulazioa. Hazkuntza. Hortzak eratzea. Ez da ezagutzen gizakiarengan betetzen duen funtzioa Odolaren gatzaketa Hemorragiak Hezurren kaltzifikazio ezegokia, haurren errakitismoa

D E K

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

EZ ORGANIKOAK 1. Ura Izaki bizidunen osagairik ugariena. Gorputz pisuaren % 60 - % 80ra hel daiteke. Funtzio ugari ditu: erreakzioak uretan gertatzen dira, sustantziak garraiatzen ditu, tenperatura erregulatzen du.Hondakinen kanporaketa errazten duen substantzia gisa jarduten du ere( gernua, izerdia, gorozkiak, eta abar). Zuzenean edateaz aparte elikagaietatik ere lortu dezakegu (barazki, fruitu eta esnekietatik batik bat) 2. Gatz mineralak Elementu metaliko (Burdina, sodio, potasio, kaltzio) eta ez metalikoz ( karbono, fosforo, kloro) osotuta daude. Gehienek funtzio erregulatzailea dute eta beste batzuk egiturazko funtzioa ( hezurrak, hortzakeratzen). Elikagai guztietan aurkitzen badira ere, fruitu eta barazkietan dira ugarien. Zenbait mineralen garrantziaren adibideak. Mineral horiek zer jakitan dauden Zer janaritan aurkitzen den
Esnea, gazta eta beste esneki batzuk eta frutak Okela, esnea, frutak eta barazkiak Arraina, arrautzak, laboreak ogia, okela, behi-gibela eta intxaurrak Itsaskiak, barazkiak, frutak eta gatz arrunta Indabak, intxaurrak eta espinakak

Minerala
Kaltzioa Ca Potasioa K Burdina Fe Iodoa I Magnesioa Mg Fosforoa

Funtzioa
Hezurren osagaia da. Odolaren gatzaketan esku hartzen du. Organismoa osatzen duten likidoen eta gatz mineralen arteko oreka ezartzen du. Oxigenoa zelula guztietara irits dadin ahalbidetzen du Hazkuntza-hormonetan egoten da Ezinbestekoa, nerbio, muskulu eta hezurrek behar bezala jardun dezaten. Hezurren osagaia da

Gabeziaren ondorioak
Gabezia nabarmenak hezurren ahultasun eta hauskortasuna(osteoporosia) eragiten ditu Goragaleak, bihotz erritmoaren ahultasuna eta asaldura.

Unadura eta anemia Bozio izeneko gaitza eta hazkuntzaarazoak Anemia eta muskuluen jardueraren kontrolik ezaren ondoriozko gorputzikarak Hezurrak eta nerbioak kaltetzen dituzten gaixotasunak

Esnea eta gorringoa P

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

3. ELIKAGAI MOTAK Elikagaiak hiru taldetan sailkatzen ditugu organismoan betetzen duten funtzioa kontutan hartuta.

3.1

Funtzio plastikoa edo estrukturala :

Funtzio hau betetzen duten elikagai nagusietariko batzuk proteina eta gatz mineraletan aberatsak diren elikagaiak dira. Funtzio honen bitartez, organismoaren ehun berriak osatu edo konpondu egiten dira Funtzio honek garrantzi handia du haurtzaroan eta nerabezaroan. Aipagarrienak: Jogurta, gazta, okela, arraina, arrautzak, fruitu lehorrak, itsaskiak

3.2

Funtzio energetikoa :

Lipido eta gluzidotan aberatsak diren elikagaiak dira. Organismoak eguneroko jardueretarako beharrezko energia lortzen du. Aipagarrienak: ogia, pasta, lekaleak, zerealak, azukrea, eztia, txokolatea, gozokiak, koipeak, gurina, esne-gaina.

3.3

Funtzio erregulatzailea :

Funtzio hau betetzen duten elikagaiak ura, bitamina eta mineral batzutan aberatsak dira. Organismoan sortzen diren hainbat erreakzio kimiko kontrolatzen ditu. Aipagarrienak: Fruituak eta barazkiak dira.

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

4. ELIKADURA GURPILA ETA PIRAMIDEA I.TALDEA: ESNEA ETA ESNEKIAK Kaltzio iturri garrantzitsua dugu esnea. Hemen barruan esnea eta esnetik lortzen diren produktuak sartzen dira. II.TALDEA: HARAGIA, ARRAINAK ETA ARRAUTZAK Proteinak, Bitaminak, Koipeak, Mineralak (burdina, kaltzioa, fosforoa, iodoa, postasioa.) III.TALDEA: PATATAK, LEKALEAK ETA FRUITU LEHORRAK Hidratoak, proteinak, lipidoak, mineralak eta bitaminak dituzte. IV eta V. TALDEAK: BARAZKIA KETA FRUTAK Ura, bitamina eta mineralak dituzte. VI.TALDEA: ZEREALAK, AZUKREA ETA GOXOKIAK Gluzidoak, aminoazidoak. II.TALDEA: KOIPEAK Koipeak eta bitaminatan aberatsak. Elikagai guztiak ezin dira egunero kantitate berdinetan hartu. Hona hemen elikagaien piramidea, bertan zenbat ale jan behar dugun egunero elikagai bakoitzeko adierazten digu.

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

5. ELIKAGAIEN BALIO ENERGETIKOAK. KALORIA Kaloria bat kimikoki modu honetan defini genezakeen:

Ur gramo baten tenperatura gradu zentigradu bat igotzeko beharrezkoa den bero kantitatea da.
Mantenugaiak zelulara iristen direnean erreakzio kimiko batzuk pairatzen dituzte eta bertatik energia lortzen da. OXIDAZIO ERREAKZIOAK:

MANTENUGAIAK + O2

ENERGIA + URA + CO2

Askatzen den energia hori kaloriatan (cal) edo kilokaloriatan ( Kcal 1kcal= 1000cal) neurtzen da. NSn (nazioarteko sistema) unitatea joulea (J) da eta zuzenki erlazionatuta dago kilokaloriekin. (1kJ = 1000 J)

1 kcal = 4,18 kJ
Mantenugaiek daukaten energia kantitatea ez da berdina: Gluzioak (1g) Kcal kantitatea 4 Proteinak (1g) 4 Lipidoak (1g) 9 Zuntzak Bitaminak Ura Gatz Mineralak 0

Hau da, lipidotan aberatsak diren elikagaiek kaloria gehiago emango dizkigute. (Ikus 1.ERANSKINA) Hurrengo taulan maiz kontsumitzen ditugun zenbait elikagairen balio energetikoa agertzen da

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

6. GIZAKIAREN ENERGIA-BEHARRAK Gure gorputzak, erabat geldi eta tenperatura konstantean egonik, egun batean kontsumitzen duen kaloria kantitateari metabolismo basalaren tasa (MBT) deritzo. Energia beharrak ezberdinak dira jarduera fisiko, adina, pisua, altuera eta sexuaren arabera. Hona hemen zenbait jardueratako energia-kontsumoak (kcal-tan, kg-ko eta minko)

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

7. ELIKAGAIEN KONTSERBAZIOA Elikagaiak kontserbatzeko modu asko dago: 7.1 Hotzean kontserbatzea

Elikagaiak tenperatura baxutan edukitzean datza, hotzean mikroorganismoak motelago ugaltzen baitira. a) Hoztea b) Izoztea 7.2 Beroaren bidezko kontserbazioa

Denbora laburrez elikagaiak tenperatura altuetan izatean datza, mikroorganismo gehienak desagertzen baitira. a) Pasteurizazioa. Ez ditu mikroorganismo guztiak hiltzen. Esnea tratatzeko adibidez. b) Esterilizazioa. Mikroorganismo guztiak hiltzen ditu. 7.3 Deshidratazioa

Elikagaiei ura kentzean datza, mikroorganismoak ezin baitira garatu. 7.4 Sustantziak gehituta kontserbatzea

Mikroorganismoen hazkuntza galarazten duten sustantziak gehitzen dira. Azukreak, gatzak, ozpina.eta baita naturalak ez direnak ere. Elikagaien manipulazio-katea honakoa da:

10

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

8. PRODUKTUEN ETIKETAK

1. Saltzeko izena
Zehazki zein produktu den adierazten du. Adibidez: melokotoi zukua.

2. Marka

Produktua identifikatzen duen markaren izena da, marka komertziala alegia.

3. Osagai zerrenda
Produktuaren osagaiak zehazten dira zerrenda horretan, proportzio handienetik txikienera. Hauek ere adierazi behar dira: gehigarririk, balego; euren funtzioa; mota eta izena edo identifikazio kodea (E hizkia eta jarraian zenbakia). 4. Enpresaren identifikazioa Ekoizlearen edo ontziratzailearen izena eta helbidea.

5. Eduki garbia

Ontzian dagoen produktu kopurua da. Produktu likidoak bolumen unitateetan adieraziko dira eta gainerakoak masa unitateetan.

6. Iraungitze data edo gutxieneko iraupen data

Oso produktu galkorretan (jogurtak eta beste) "iraungitze datak" produktu hori kontsumitu ahal izateko azken eguna (eguna eta hilabetea) zehazten du. Produktu erdi galkorretan eta egonkorretan (kontserbak, pastak...) hau azaltzen da: "Ahal dela, ... aurretik kontsumitu". Esaldi erdian produktuaren kalitate ezin hobea bermatzen duen gehienezko epea adierazten da, betiere, produktua kontserbazio baldintza egokietan eduki bada.

7. Kontserbatzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak

Produktua kontserbatzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak behar baditu, etiketan adieraziko dira; horrela, egoki mantendu eta era ezin hobean kontsumituko da

8. Erabiltzeko argibideak
Produktua prestatzeko edo konbinatzeko modu egokiak adierazten dituzte

9. Lotea

Elikagaia zein lotetakoa den adierazten duen zehaztapena (normalean zenbakia). Produktu baten salmenta-unitateen kopurua hartzen da lotetzat, eta unitate horiek guztiak egoera bertsuetan ekoitzi eta ontziratzen dira.

10. Herrialdea
Europa Batasunekoak ez diren herrialdeetako produktuetan zein herrialdetakoak diren zehaztu beharko da.

11. Alergenoak etiketatzea

11

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

Elikagaien etiketek argi adierazi beharko dute elikagai horiek alergenotzat hartutako osagaiak dituztela. 1245/2008 Errege Dekretuak, elikagaietako osagaiak adierazteari buruzko 1334/1999 Errege Dekretua aldarazten duenak, xedatzen du fabrikatzaileek alergenoen 12 multzo adierazi behar dituztela, baldin eta aurrez ontziratutako elikagaietako osagai gisa erabiltzen badira. Alergeno horiek honako hauek dira:
1. Glutena duten laboreak (garia, zekalea, garagarra, oloa, espelta eta kamuta edo aldaera hibridoak) eta produktu eratorriak. 2. Krustazeoak eta krustazeoz egindako produktuak. 3. Arrautzak eta arrautzez egindako produktuak. 4. Arrainak eta arrainez egindako produktuak. 5. Kakahueteak eta kakahuetez egindako produktuak. 6. Soja eta sojaz egindako produktuak. 7. Esnea eta esnekiak (bai eta laktosa ere). 8. Oskola duten fruituak (arbendola, hurrak, intxaurrak, anakardoak, paskanak, Parko gaztainak, pistatxoak, makadamia intxaurrak eta eratorriak). 9. Apioa eta eratorriak. 10. Ziapea eta eratorriak. 11. Sesamo aleak eta sesamo alez egindako produktuak. 12. Anhidrido sulfurosoa eta sulfitoak, 10 mg/kg edo 10 mg/l-tik gorako kontzentrazioetan, SO 2 gisa adierazita. 13. Eskuzuria eta eskuzuriz egindako produktuak. 14. Moluskuak eta moluskuz egindako produktuak.

Etiketatua ikusteko web gunea http://www.mindomo.com/es/mindmap/produktuen-etiketakac8384c559d24e9580f15ceee7266861

12.ARIKETAK

12

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

1. Egin nutrizioaren definizioa. Gauza bera dira nutrizioa eta elikadura?.Azaldu erantzuna. 2. Taulan aurkezten dizugun zerrendan, bereiz itzazu MANTENUGAIAK eta JANARIAK. JANARIA MANTENUGAIAK URA ARROZA LETXUGA PROTEINAK BITAMINAK OKELA- XERRA GLUZIDOAK 3. Idatzi modu zuzenean esaldi hau: Elikadura denboran zehar ikasi behar dugun oharkabeko ekintza da

4. Sailkatu irudietan ageri diren janariak irizpide honen arabera :


bitamina ugari karbohidrato ugari lipido ugari proteina ugari

5. Zertarako behar ditugu janariak?. Zer lortzen du organismoak janarietatik?

6. Frutek bitamina ugari dute; frutak bakarrik janda bizi gaitezke?


7. Proteina ugari duen dieta egin beharra izanez gero, zein taldetako janariak hartu beharko genituzke?

8. Egin mantenugaiaren definizioa. Zertan bereizten dira janaria eta


mantenugaia?

9. Aipatu elikagaien funtzio biologiko nagusiak eta ipini funtzio horien eredu bana.

13

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

10. Zer mantenugai ditu esneak? 11. Zein dira bitamina hidrosolugarriak? Ez badakigu bilatu hiztegi batean. 12. Zer dira aminoazido esentzialak? 13. Bete hurrengo hutsuneak definizioak jarraituz: 1.- Burdina ugari duen elikagaia.__________________________ 2.Gure elikadurak egokia egiteko._____________________ izan behar du jarduera hori

3.-Txikiak bezain lehorrak dira, eta oso ondo egosi behar dira. Burdina ugari eta beste elikagai batzuk ematen dizkigute._______________________ 4.- Egunero egiten dugu eskolan, eta geure otorduetan burdina jaten badugu, askoz errazago egingo dugu.______________________ 5.Elikaduran burdinarik gaixotasuna._________________ ez dagoenean sortzen den

6.- Fruta biribila, handia eta horia da kanpotik. Bitamina asko ematen dizkigu, baina oso burdina gutxi._________________________ 14. Bete hurrengo taula FUNTZIOA Gluzidoak Lipidoak Proteinak Bitaminak y Gatz Mineralak Ura 15. Sailkatu hurrengo janariak elikadura gurpilaren barruan. JATORRIA

Letxuga Ogia Gurina Azenarioa Patata

arrautza esnea gazta haragia legatza

tomateak espagetiak banana jogurta hurrak

Orain, goiko janari horiek sailkatu itzazu taula honen barruan:

14

ZIENTZIAK 3.DBH

1.GAIA: ELIKADURA ETA NUTRIZIOA 2011-2012

SAILKAPENA Energetikoak Mixtos Plastikoak Erregulatzaileak

JANARIA

16. Begiratu hurrengo etiketa. Adierazi markatutako letra bakoitzak zer adierazten duen.faltan botatzen duzu derrigorrezkoa den gauzaren bat? Horrela badazein?

WEB GUNE INTERESGARRIAK


ELIKADURA ETA NUTRIZIOARI BURUZKO JOKUA (erderaz) http://www.testeando.es/test.asp?idA=33&idT=gfqbnqou BIDEOA UMEEN LODITASUNA http://anorexiabulimialoditasuna.blogspot.com/ ELIKADURA ARIKETAK http://recursos.cnice.mec.es/biosfera/alumno/3ESO/nutrisalu/actividades.htm# GIZA FUNTZIOAK http://webgunea.haurtzaroikastola.net/naturzientziak/FlashArtxiboak/NZ1/5HauBaiMakina!.swf

15

También podría gustarte