Está en la página 1de 4

Kaleko iturrietan botoia askatzerakoan, txorrota gelditzea eta iturrietako emaria gutxiagotzea.

Auzo eta parke guztietako iturriak zaindu denak egoera egokian egoteko. Apurtzen direnak konpondu. Lorategietan murriztea. ureztagailu automatikoen denbora

Mugikortasuna: Bidebietako auzoan bidegorria jartzea. Auto gutxiago erabiltzeko, autobus eta bizikleten erabilera sustatu. Berritzen dituzten autobusak ekologikoak izan daitezela. Riberas de Loiola auzoan autoak oso azkar ibiltzen dira. Beharrezkoa ikusten dugu beren abiadura neurtzea eta kontrolatzea (adb. 50 km/h). Bariante azpiko aparkalekutik Ikasbide ikastolara joateko bi zebrabide daude semaforoekin. Bietako bat zapaltzekoa da, asko itxaron behar izaten da eta azkenean jendea gorriz pasatzen da. Hobetu daiteke? Ikasbide ikastolako errepidea (Pablo Gorosabel) erabat oinezkoentzako nahiko genuke gutxienez eskola orduetan. Garraio publiko merkeagoa, gutxienez ikasleentzat. Garraio txartelak eskuratzeko erraztasuna (bonobus). Martuteneko parketik Haurtxokorako zebra bidean ziurtasun neurriak areagotu. Martuteneko ibilbidean ibilgailuen abiadura murrizteko neurriak hartu.

DONOSTIA
2011-2012 IKASTURTEA

Eskolako Agenda

Kaleko ur galerak murriztea eta ez garbitu kaleak tutu malguekin, ur asko gastatzen delako era horretan. Txorrotako uraren erabilera bultzatzea hiritarren artean. Ur gehiago erabiltzeagatik gehiago ordainaraztea. Herriko ur hodiak egoera onean mantendu ura ez galtzeko. Ibaietan botatako isurketak saneamenduko sarera bidaltzea (Molinao auzoan badaude ur beltzen isurketak bideratu gabe). Bereziki Molinao errekaren inguruko eskaerak: Molinao errekako presa (industri pabeloietan dagoena) desagertzea, arraniak ostopoak ez izateko. Artxipi parkea, Molinao errekan dagoena, txukuntzea eta bere erabilera kontrolpean izatea. Molinao errekan arrainak botatzea (amuarrainak, angirak, eskailuak ...) populazioak birsortzeko. Riveras de Loiola auzoan hodi bat dago ur zikina Urumea ibaira botatzen duena. Nongo urak dira? Ezin dira araztegira bidali?

21

Donostiako ikastetxeetan, 2005-06 ikasturtean hondakinen gaia aztertzen hasi ginenetik, ugaria izan da gure hiriko ingurumenaren ezagutza handitzeko emandako urratsak: kontsumoa, energia, mugikortasuna, aldaketa klimatikoa, ura Eta gure hiria kostaldean kokaturik egonda, 7. ikasturtea dugun honetan, iaz aztertutako gaiarekin jarraitzeko erabakia hartu genuen, baina oraingoan itsasoa eta kostari begira jarri gara, ahaztu gabe noski, aurreko urteetan landutako gai guztiak. Gaiari Eskola arduratsua eta gure itsasoa deitu diogu. Ekimen honetan, hiriko 30 ikastetxe eta 14.525 ikasle jardun gara aurtengo ikasturtean. Esan beharra dago, urteroko joera jarraituz, goraka doala ikastetxe partaideen kopurua. Aurtengoak ondokoak izan gara: Amara-Berri Ikastetxea Antigua-Luberri Institutua Arantzazuko Ama Ikastola Aspace Zentroa Axular Lizeoa Bidebieta Institutua Catalina de Erauso Ikastetxea Deutsche Schule San Alberto Magno Easo Politeknikoa Herrera Ikastetxea Herri Ametsa Ikastola Ikasbide Ikastola Intxaurrondo Ikastola La Anunciata Ikastetxea La Asuncion Ikastetxea Larramendi Ikastetxea Mariaren Bihotza Ikastola Mariaren Lagundia Ikastetxea Maria Reina Ikastetxea Mendiola Ikastetxea Mundaiz Ikastetxea Ntra Sra de Aranzazu Ikastetxea Orixe Ikastola Ortzadar Zentroa Presentacion de M Ikastetxea San Luis - La Salle Ikastetxea San Patricio Ikastetxea Santa Teresa Ikastetxea The English School Zubiri Manteo Institutua

OROKORREAN: Hiritarren, enpresen, tokiko autoritateen gobernuaren arteko koordinazioa bermatzea. Hondakinak: Kalean bilgarriak eta zaborrak botatzen dutenei isunak jarri. Pilak birziklatzeko edukiontzi gehiago jartzea eta sarriago hustea. Donostia hirian kontsumo jasangarria bultzatu. Eta dendariei eskatu hainbeste paper eta bilgarri ez erabiltzea. Auzotan baserritarren produktuen salmenta zuzena sustatu. Txakurren kaken arazoa konpondu, kalean asko daude eta. Olio bilketa bultzatu, jasotzeko gune eta ordutegien informazioa auzo guztietara zabaldu. Intxaurrondoko garbigunea-ren erabilera ezagutarazi: arauak eta ordutegia zabaldu hiritarren artean.
-8-

eta

Sentsibilizazio kanpaina gehiago egin. Donostiako Udal harearrizko eraikuntzak zahartuta baino lehenago zaharberritzea. Tokiko Agenda21eko konpromisoak bultzatzea eta garatzea. Hau izan da aurtengo ikasturtean egindako lanen laburpena. Gure proposamenak kontuan izango dituzuelakoan, denen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu gaur Donostiako haur eta gazteok, esateko duguna entzutera etortzeagatik.
%100 Paper birziklatua

Jarduera asko egin ditugu gure bizimoduan urak eta aurretik landutako gaiek duten garrantziaz jabetzeko eta era egokian erabiltzen ikasteko. Jabetu gara oraindik ere kontzientziazio eta ardura falta handia dugula gure gizartean. Azken finean gure ohiturek ingurumenean ondorio kaltegarriak sortzen dituztela konturatu gara eta ezinbestekoa dela joera hori aldatzen hastea lehen bai lehen!

IKASTETXE BARRUKO LANAK Ikasturte hau zertxobait berezia izan da, aurreko sei ikasturteetan landutako gaien errepasoa egin dugulako gure ikastetxeetan eta emandako hobekuntzak baloratu eta oraindik emateko daudenak martxan jartzeko aukera izan dugulako. Aldi berean, ikastetxe berrientzat abiapuntua izan da. Gaiaren lehenengo zatia Eskola Arduratsua izan da eta honen barne gure irakasleek Erosketa Berdea ikastaroa egin dute. Jarraian, ikastetxeetan bertan ikasitakoa martxan jartzen hasiak dira, paper birziklatua eta garbiketarako produktu ekologikoagoak erosten besteak beste. Ikastetxeetan gure zaborraren kudeaketa hobetu nahian gabiltza, sailkapenerako barne edukiontzi gehiago jarri ditugularik gela eta pasiloetan eta informazio kartelez osaturik beraien erabilera egokirako. Jarraitu dugu aztertzen argiaren erabilera, nola joaten garen ikastetxera eta uraren erabilera eta kontsumoa. Ikastetxe osoari guzti honen berri emateko Txoko Berdea delako gunea antolatzen dugu eta bertan txertatzen goaz ikastetxeko kide guztiak Eskola Agenda 21 proiektuan ikusi eta ikasitakoa. ZER IKASI DUGU? Gaiaren bigarren zatia Gure Itsasoa izan da eta mailaz maila bertako edukietan sakontzen joan gara. Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoraino, uraren ziklo osoa, naturala eta gizakiak eragindakoa, urtegi eta araztegiak eta ur-agiri bat aztertzen ikasi dugu. Ura ondo erabili behar dugu, ibaiak eta itsasoak ez ditugula zikindu behar eta edozein lekutan utzitako zaborra ere itsasora iritsi daitekeela, hondartzan ere ez dugula zaborrik utzi behar. Ikasi dugu zaborra edukiontzi desberdinetan bereizten eta erosketa bat egiterakoan zein irizpide kontuan izan behar ditugun. Itsasoarekin lotura zuzenagoa duten gaien artean, arrainak, non bizi, non ugaldu, arrain mota desberdinak eta beraien garaiak zeintzuk diren ikasi ditugu. Itsasotik arrandegira arrainek egiten duten bidean murgildu gara. Ikasi dugu espezie batzuk desagertzeko arriskuan daudela gehiegizko arrantza dela eta tamaina txikian kontsumitzen ditugulako. Arrantza teknika desberdinak aztertu ditugu eta hauen alde onak eta txarrak. Bestalde, Donostia kostaldeko hiria izanik, bere historia aztertu dugu, baleak ehizatzen ziren garaira jo dugularik. Gaur egun turismoak garrantzi handia du eta iruditzen zaigu hondartzak garbiak izateaz gain kaiaren itxura tradizionala mantentzea komenigarria dela. Hiria ez da soilik turistentzat, herritar eta kasu honetan arrantzaleentzat ere. DBH-ko ikasleak geologia gaian sartu eta hiriaren sorkuntza eta kostako hainbat egitura aztertu ditugu: tonbolo, diapiro, flisch-a, itsaslabarra eta marearteko zona. Jabetu gara Donostian hareharria nagusi dela. Kostaldearen egoera aztertu dugu eta ikusi zein den bere babes maila gaur egun eta zein izatera iritsi daitekeen. Itsasoko biozenosia eta ekosistema motak, naturaren bitxikeriak. Baina baita itsasoa energi iturri berriztagarri bezala. Zein onurak ateratzen ditugu itsasotik? Jolasa eta kirola: itsasoan asko disfrutatzen dugu, bainatu, jolastu, kirola eginez... Naturaz gozatzeko aukera ematen digu bertako landare eta animalia askoren bizimodua aztertuz. Janaria ere lortzen dugu, arraina eta itsaskiak gure elikadurarako. Eta beste errekurtsoen artean energia ere.
-2-

26. Donostiako arrantzaleek harrapatzen dituzten arrainak kontsumitzeko kanpainak egin. Kaian arrantzaleen salmenta zuzena bideratu. 27. Arrantzan daudenei baimenak eskatu eta ikusi zer ari diren arrantzatzen. 28. Arrantza egiteko zonaldeak mugatu. 29. Arrain txikiak arrantzatu edota saltzen dituztenei isuna jarri. Eta itsasoen ardura dutenei udalak eska diezaiela arrain txikien arrantza kontrolatzea eta itsasoko zorua zaintzea. URUMEA IBAIA: 30. Errekak edo itsasoko ura zikintzen dutenei isun gehiago jarri. Enpresa kutsatzaileen zerrenda egin eta isunak jarri. 31. Urumea ibaia garbitzea. 32. Ibaietan noizbehinka garbiketak egitea, zikinkeriak itsasora ez iristeko.Auzolan deialdiak egin daitezke ibai ertzak garbi mantentzeko. Deialdiak burutu eskoletan, auzotan... Ibaietan sistema bat jarri sare bat ibaiak ekartzen duena jasotzeko, itsasora irits ez dadin. 33. Uholde zonaldeak babestu: Martutene, Txomin eta Loiola. Eta neurriak hartu kalterik sor ez daitezen.

Zigarroen zigarro-punta ekiditeko zerbait egin (garai batean kukurutxo tankerako zigarro-ontzi batzuk banatu ziren bezala). 36. Orokorrean kontzientziazio kanpainak: Ibaia eta itsasoaren alde egiteko jendea informatu. Bertara zakarrik ez botatzeko kanpainak eta bertako balioa ezagutzeko. Baita arrantzaleen artean ere. Informatu eta kontzientziatu, Ulia eta Igeldoko kostaldean dauden ekosistemei buruz, donostiar askok ez dituzte ezagutzen ezta bertan egon daitekeen balioa. Herritarrei ura era egokian nola erabili irakastea informazioarekin. Baita udal langileen artean, ura aurrezteko neurriak zabaldu eskoletan egiten dugun bezala. 37. Eta arauak ez badira betetzen, Udala gogor jarri behar da herritarrekin: ardura eskatuz eta multak jarriz. 38. Udalak bera eredu izan beharko luke: lorategietan, iturrietan, garbiketan, ura artatsu erabili behar du. 39. Kostaldea eta itsas bazterrak garbitzeko kanpainak sortu eta subentzionatu. 40. Itsasontzi irteerak antolatu biztanleriak itsasoko uren egoera ikusteko. 41. Urtero, data bat finkatu, gaizki dauden eraikuntzetako etxe-aurreak, langabezian dauden jendearekin garbitzeko. 42. Laguntzak: Ur murriztaileak etxeetan jartzeko laguntzak eman. Ur gutxi erabiltzen duten etxe-tresnak erosteko laguntzak eman. AURREKO IKASTURTEETAN LANDUTAKO GAIEN INGURUAN:

KANPAINAK: 34. Hondartza eta ibaietako urak zaintzeko garbiketa deialdi sozialak eta ekimen bolondresak bultzatu. Adibidez, uda baino lehen eskoletako umeekin. 35. Hondartzetan erabilpen arduratsua egiteko sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak antolatu, besteak beste, Hondartzetako erabiltzaileei bertako zaborra eta zaborrontzi desberdinen erabilerari buruzko kanpainaren bat egitea: sarrera eta irteera gunetan panel informatiboak jarri, megafoniatik modu alai eta atseginean zaborrak jasotzeko eskatu... Hondartzak garbi mantentzeko, erabiltzaileoi zuzendutako kanpaina martxan jartzea (udari begira bereziki).

Ura: Urtero, uraren mundu egunerako kanpaina prestatzea (martxoaren 22an). Araztegi eta hodi guztietan, sistema osoa, beti egoera onean mantentzea. Horrela, hiriko urak itsasora bota aurretik beti tratatu daitezen araztegian. Sages-eko aldean iturri gehiago jarri. Isurketak konpondu. Hodiek galerak konpondu behar dituzte lehen bai lehen. badituzte

Kale garbitzaileek eta beraien makinek ura gutxiago erabili garbitzeko edo ur birziklatua erabili (araztegitik ateratakoa). Uraren kontsumoa kontrolatzen duten erregulatzaileak jarri eraikin publikoetan.
-7-

IKASLEEN ARTEKO FOROA Eta ohikoa den bezala, ikastetxeetan egindako lana elkartzeko asmoz, ikasleon arteko Foroa antolatu dugu. Ikastetxe guztietako ordezkariek apirilaren 23 eta 25ean elkartu gara Cristina Enean eta gure lanak bateratu ditugu. Ikasleen arteko bi foro horietatik ondoko konpromiso eta proposamen zerrendak atera dira: KONPROMISOAK BATERATUTA: Gure hiriko ingurumena zaindu eta iraunkorra izan dadin, guztion parte hartzea beharrezkoa da; horregatik, konpromiso batzuk hartu ditugu hori betetzeko: Guk geuk hartu ditugun konpromisoak: Alde batetik gaiarekin lotura zuzena dutenak hartu ditugu. Donostiak hondartza paregabeak ditu eta kosta zati ezin hobea.Aberastasun iturri dira eta Donostiar guztiak arro sentitzen gara. Denon artean zaindu behar ditugu eta guztion lana da hauek garbi mantentzea eta itsas aberastasunak zaindu eta gordetzea. 1. Itsasoa denok zaindu behar dugu eta bertara, ibai eta hondartzetara ez dugu zaborrik botako. Orokorrean naturguneak errespetatu eta zainduko ditugu. 2. Gainera, jasotzeko moduan daudenak jasoko ditugu. 3. Hondartzen garbiketan parte hartzeko prest gaude taldeak osatuz. 4. Hondartzetako dutxetan ez dugu xaboirik erabiliko. 5. Itsasertzeko animaliak bakean utziko ditugu, behatuko ditugu baina harrapatu gabe. 6. Soilik neurri handiko arrainak arrantzatuko ditugu eta arrain txikiak ez ditugu erosiko eta etxean proposatuko dugu amu arrantzaz jasotakoak kontsumitzea. 7. Orokorrean, ura ondo erabiliko dugu: iturria itxiz ura erabiltzen ez dugunean, neurriz kontsumituz, komuna zakarrontzi bezala erabili gabe... Bestalde, konpromiso orokorragoen artean, bereziki eskoletan betetzekoak: 1. Ura modu eraginkorrago batean kontsumitzeko ahalegina eta bertako hornidura sistema ondo mantentzearen alde egingo dugu. Eskolek ere ur gutxiago kontsumitzeko mekanismoak jartzeko ahaleginetan daude. 2. Jangelako arrainaren jatorria eta mota aztertuko dugu eta bertakoren alde saitu. 3. Bilgarririk gabeko hamaiketakoak ekarriko ditugu eskolara: tuperrak erabiliz eta bilgarriak sortzen baditugu edukiontzi egokietan utziko ditugu. 4. Lurrean edo toki desegokietan aurkitzen ditugun bilgarriak, dagozkien edukiontzietan utziko ditugu ere, itsasora iritsi ez daitezen eta norbait ikusiko bagenu zaborra botatzen, botatakoa jaso araziko genioke. 5. Pilekin kontu berezia izango dugu, ez ditugu zaborrontzietara botako birziklatzera baizik. 6. Eskolek baliabide hauek jartzeko ahaleginetan ari dira ondo birzikla dezagun eta orokorrean ikasleengan kontzientzia sortu eta erabilera egokia eta arduratsua bultzatzeko konpromisoa hartu dute. 7. Eskola bakoitzak aztertuko du ea maila kurrikularrean gaia sar daitekeen eta Mundu mailako Uraren Egunerako disziplinarteko zerbait antolatu dezakeen.
-4-

Bukatzeko, eskolatik kanpo proposaturiko konpromisoen artean. Etxean gai honi buruz hitz egin, eskolan ikasitakoa etxean betetzeko asmotan. Adibidez: 1. Etxean ere ura era egokian kontsumituko dugu eta gurasoekin batera ur agiria aztertuko dugu. 2. Garbikari naturalenak erabiliko ditugu (ekologikoak), hau da, naturak erraz birziklatzen dituenak eta ez dugu oliorik botako arraskatik, birziklatzeko ontzietara eramango dugu. 3. Ondo pentsatuko dugu kremak eta drogerian saltzen diren gauzak erosi aurretik (produktu kimiko eta olioak izaten dira), askotan arraska eta komunetik botatzen dira eta. 4. Aluminio papera eta plastiko gutxiago erabiltzeko, behin eta berriz erabili daitezkeen ontziak edukiko ditugu. 5. Etxekoak saiatu araziko ditugu ontziratuta ez dauden produktuak erosten, ahalik eta zabor gutxien sortzeko. 6. Etxekoei ur eta argindar gutxiago kontsumitzen duten elektragailuak erosteko eskatuko diegu. 7. Orokorrean hiri altzariak ondo erabiliko ditugu.

PROPOSAMENAK UDALARI Landutako gaiaren arabera proposamen desberdinak sortu dira ikastetxeen aldetik. Ikasleen foroak izan dira proposamen horiek batu eta lehentasunak markatzeko bidea. Lan horren islada duzue ondoren, non proposamen horiek gaika eta ikasleek emandako garrantziaren arabera multzokatuta ipini ditugu:
DONOSTIAKO HONDARTZAK: 1. Neguan eta hondartzara joateko garaia ez denean hondartzak maizago garbitu. Bai harea bai ura. 2. Hondartzak garbitzeko makina gehiago izan. 3. Hondakinak bereizteko edukiontzi gehiago jarri, denetatik birziklatzeko eta ahal den heinean kostako estetika mantenduz. Bestalde, berrerabili daitezkeen ontziak banatu zigarroak, pipa azalak... jasotzeko. 4. Hondartza guztietan garbiketa dela eta kartel informatiboak ipini: udalak zer egiten duen, zergatik eta zer egin beharko genukeen hondartza erabiltzaileok.
-5-

5. Hondartzan edo itsasoan zaborrak botatzen dutenei isunak jarrri. 6. Hondartzetan komun gehiago jarri jendeak itsasoan pixarik egin ez dezan. Eta iturri gehiago ura edan al izateko. Bertako komun eta dutxen egoera hobetu, adibidez, sentsoredunak jarriz. 7. Hondartzak txukun mantentzeko, bolondresez osaturiko Patruila Berdeak sustatu, antolatu eta kudeatu.

GURE ITSASOA eta KOSTALDEA: 8. Itsasoa babesten lan egiten duten erakundeak lagundu, adibidez, surflariek (Surfrider erakundea) antolatzen dituzten garbiketa eta sentsibilizazio kanpainak babestu. 9. Itsasoko eta ibaietako uren kontrol zorrotza eramatea. Batez ere enpresen isurketak kontrolatu eta isunak jarri hala beharko balitz. 10. Hondakin urak kostaldetik urrutiago botatzea zaborrak kostaldera ez iristeko. Herrerako Txingurri kolektoretik betirako ur zikinak kentzea. 11. Urtero, itsasoa garbitzeko aurrekontu bat izatea. 12. Udan marmokak jasotzea. 13. Itsas ondoko guneetan (paseoa, parkea) gaikako zabor ontzi gehiago jarri. Adibidez, Guardaplata bidean (Bidebietan) zaborra garbitu eta zaborrontziak jartzea. Baita Sageseko aldean eta parkearen bukaeran, mendialdea garbitzea. 14. Proposamen multzoa ULIAko inguruneari buruz: Ulia-Jaizkibelgo itsas labar eta ur-azpiko ekosistemen babesa bermatzeko, Oceana elkarteak eremu horiek Natura 2000 sarean sartzeko abian jarri duen ekimenarekin bat egin eta bultzatzea. Uliako itsaslabarrek duten GKL (Garrantzi Komunitario Lekua) itsasora ere zabaltzea. Eta KBE (kontserbazio Bereziko Eremua) izatera iritsi ez gero 113 habitat ezberdin eta mila espezie inguru ipiniko lituzkete babespean. Ulia - Jaizkibel zonaldean arrantza mugatu, baita aisialdiko ekintzak ere. Bertako animalia eta espezien azterketa egin eta espezie bereziak ofizialki babestu. Ulia parke naturala izango balitz bezala zaintzea. Horretarako: Mendiaren gainaldean dagoen Naturaren Interpretazio Zentroa martxan jartzea. Uliatik Platako Itsasargiraino doan bidea ondo mantentzea, adibidez, bidea markatzeko ikurrak falta dira eta zakarrontziak ere eta leku arriskutsuetan hesiak falta dira. Informazio panelak, bertako landaredi eta faunarekin. Ulian zuhaitzak ez moztea eta eraikuntza gehiago egiteko baimenik ez ematea. Bertan dauden kaioen habiak populazioa nahiko handia da eta. kontrolatu,

17. Donostiako Paseo Berrian flysch-a babesteko sare bat jartzea. 18. Itsasoa duten udal guztiak elkarturik petrolio ontziak berritzeko eskatu.

Eta zein kalte eragiten diogu gizakiok? Besteak beste: Zaborren artean plastikoa nagusi. Itsasoan plastiko pila biltzen da. Arrainek irensten dituzte eta gaixotu eta hil egiten dira. Petrolioa eta gasolina. Itsasontziek isuriak izaten dituzte edo istripu larriagoak. Hau oso kaltegarria da itsaso eta bertako bizitzarentzat. Gertuko itsasontziena hondartzetan ere antzematen da. Gehiegizko arrantza. Arrain espezie asko desagertu edo desagertzeko zorian daude gehiegi eta modu ez egokian arrantzatu direlako. Arrantza jasangarria bultzatu beharko litzateke. ZER AZTERTU DUGU? Ikasi dugun guztira iristeko burutu ditugun hainbat ekintza, irteera eta bisita aipatuko ditugu jarrian:

ITSASOA ETA ENERGIA: 19. Olatuei esker sortu daitekeen energia berriztagarriari etekin handiagoa atera. 20. Itsasoko energia, pixkanaka - pixkanaka gure kostaldean aprobetxatzea. 21. Itsasontzietarako energia berriztagarriko motorrei buruz ikertu. 22. Beste hirietako esperientziak Donostian aurrerapenak egiteko. aintzat izatea

Ikastalde gehienak hiri diagnostikorako prestatu diguten power point aurkezpen bidez hasiera eman diogu gaiari eta gaiarekin lotutako hainbat bideo ikusiz. Ekintzen artean: Haur hezkuntzan,Tantatxo itsasora doa, uraren bidea ezagutzeko fitxa eta horma irudi edo maskaretarako marrazkiak margotuz ekin diogu. Lehen hezkuntzan, ondoko fitxak landuz: Denboraren makinan sartu gara historia aztertzeko , Ur guztiak itsasora doaz uraren bidea ezagutu dugu, Zer topatzen dugu hondartzan?, Donostiaren bilakaera, Itsas ekosistema eta kutsaduraren eragina aztertu dira. Gaia borobiltzeko horma irudi eta plastikako lanak egin ditugu ikastetxeetako Txoko Berdeak osatzeko, batzuk antzerkiak ere eta beste batzuk galdera-erantzunen Uraren Jolasa erabili dugu. Azkenik, talde askok Surfrider erakundeak antolaturiko hondartza garbiketa ekimenetan parte hartu du. Baita Berde Berdea eta Azterkosta kanpainan, gure hondartza, kosta eta itsasoko uren azterketa eginez. Ekimen hau DBH eta Batxilergoan ere burutu da. DBH-n, Geologiaren hastapenak eta Klima aldaketaren eragina, Itsas ekosistema eta hondartzen kudeaketa jasangarria aztertu dira. Batxilergoan, Itsas Energia eta Itsasoa eta baliabideak aztertu direlarik.

KAIA ETA ARRANTZA: 23. Pasaiako super-portua ez egin, ezta Monpaseko pasarela berria. 24. Pasaiako portua birmoldatzearen eta badia berreskuratzearen aldeko jarrera aktiboa eskatzen diogu udalari, portua Jaizkibelgo itsas labarretara mugitu gabe. 25. Donostiako kaia arrantza-ontzi-entzak erabiltzen jarraitzea, ez soilik kirol portu bezala eta hau bultzatzeko, azpiegiturak modernizatzea, baina itxura tradizionala mantenduz. Jaurlaritzaren laguntza bultzatu.

Bukatzeko, proposatu diguten Argazki Lehiaketan parte hartu dugu, bi kategorietan burutu dugu, LH alde batetik eta DBHtik gora bestetik eta gaia gure hiriko kosta, itsasoa edota hondartzak izan delarik. Irteeren artean: Auzoko arrandegia bisitatu izan dute talde batzuk, Donostiako kaian elkarrizketak egin ere. Pasaiako portua eta itsas ontziko bidaiatxoa, bertan dagoen Itsas-Gela ere bisitatu dute hainbatek, Donostiako Aquariuma eta Itsas Museoa. Araztegi baten funtzionamendua, bai Edateko Urena eta bai Hondakin Urena. Hondartzara irteera, egoera behatzeaz gain, itsas gora eta itsas beheraren aldea aztertu dugu. Soinketa orduak probetxatuz, bela eta piragismoa egin ditugu. Plaiaundira ekoparkera joan gara, Zumaia ingurura flysch-a hobeto aztertzera. Donostiako interes geologiko guneak ikustera: Urgull mendia, Uliako ibilaldia burutu dugu, talde bat irlara aztertzera joan da. Eta Batxilergoko talde batzuk Azti-Teknaliako instalazioak ezagutu dituzte Pasaian edo bertako teknikarien hitzaldiak jaso dituzte beraien ikastetxeetan.
-3-

15. Ulia, Jaizkibel eta Igeldori beren balioa eman. 16. Kostaldeko animalia eta landareak zaindu eta babestu eta bereziki desagertzeko arriskuan daudenak. Gune berdeak zaindu eta areagotu al bada eta honekin lotuta, kostaldetik hurbil ez eman baimenik eraikitzeko.

-6-

También podría gustarte

  • ELA IRAKASKUNTZA NominaK PDF
    ELA IRAKASKUNTZA NominaK PDF
    Documento22 páginas
    ELA IRAKASKUNTZA NominaK PDF
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • DANIELA Odt
    DANIELA Odt
    Documento2 páginas
    DANIELA Odt
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • ALEX Odt
    ALEX Odt
    Documento2 páginas
    ALEX Odt
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • JESÚS Odt
    JESÚS Odt
    Documento2 páginas
    JESÚS Odt
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • VERÓNICA Odt
    VERÓNICA Odt
    Documento1 página
    VERÓNICA Odt
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • DANIELA Odt
    DANIELA Odt
    Documento2 páginas
    DANIELA Odt
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • MATÍAS Odt
    MATÍAS Odt
    Documento1 página
    MATÍAS Odt
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • Euskararen Eguna
    Euskararen Eguna
    Documento15 páginas
    Euskararen Eguna
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • Power Pointa Jarraitzeko Fitxak LH
    Power Pointa Jarraitzeko Fitxak LH
    Documento2 páginas
    Power Pointa Jarraitzeko Fitxak LH
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones
  • Hipi Jenifer
    Hipi Jenifer
    Documento5 páginas
    Hipi Jenifer
    josecajoseca7635
    Aún no hay calificaciones