Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
31 ZK
www lokatza.com
25 URTE LOKATZAREKIN
TXOKOA
ASTEKARIA
2012 MARTXOAK 8
JUBENILAK. EIBAR
JOKIN ETXABE, GARAIPENETIK GERTU.
Igandean, Eibarren, Udaberri Saria ospatu zen eta SumoficIgartua taldeko txirrindulariak protagonista izan ziren lasterketa osoan zehar, hainbat ihesalditan sartuta. Ibilbidea 80 kilometro zituen eta Bergarara joan etorra egin ondoren,Debaraino jeitsi eta Ondarrutik barrena, Markinaruntz joan ziren, San Migeleko gaina igotzeko.Etxabek,bere igotzaile sena erakutsi zuen eta helmugara beste iheskide batekin heldu zen. Eibarreko kaleetan,Jokini,iheskidea aurreratu zitzaion asken sprintean. Dena den,lasterketa bikaina burutu zuen, bai berak eta bai taldeak, izan ere, Sumofic-Igartua taldea,aurreko astean hirugarren sailkatu bazen, larunbatean,bigarren izan zen taldekako sailkapenean.(inf.Iker Sanchez,entrenatzailea)
1.-Pello Olaberria(Caja Rural) 2.-Jokin Etxabe(Sumofic-Igartua) 13-Beat Etxabe(S-I) 20.-Jon Aranzabal(S-I) 23.-Julen Irizar(S-I) 47.-Xabier Gallastegi(S-I) 61.-Txomin Larraaga(S-I) TALDEKA.1.-CAJA RURAL 2.-SUMOFIC-IGARTUA
ARGAZKIETAN JOKIN ETXABE
KADETEAK. DEBA
Kadeteak Deban izan zuten aurtengo lehen errepideko lasterketa.Debatik Bergarara bidean laukote batek aurrera jo eta eguneko ihesaldia sortu zen. Tropelean,kontrako haizearen eraginez, ez zen fundamentu askorik egon eta bi minutuko abantaila lortu zuten.Laukote honetatik indartsuena Ander Hermosilla arabarra izan zen,izan ere,poliki poliki bere iheskide guztiak atzean utzi zituen eta bakar bakarrik iritsi zen helmugara.Sumofic-Igartua taldekoen artean,Urtzi,Jon eta Aritz antzuolarrak tropelean heldu ziren.Borja,Martin eta Josu Martin ere parte hartu zuten lasterketan.(inf.Ion Unamuno Sailkapena. 1.Ander Hermosilla 7.-Urtzi Muguruza 37.-Jon Fernandez 38.-Aritz Kortabarria
JON ARANZABAL
ETXABE,HELMUGAN