Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
22 ZK ASTEKARIA
TXOKOA
25 URTE LOKATZAREKIN
2011 UZTAILAK 21
lokatza_ze@hotmail.com
www lokatza.com
JUBENILAK-AZTIRIA
OROBENGOA 3. POSTUAN
Larunbata arratsaldean,Aztirian jubenilak izan zuten lasterketa eta bertan Sumofic-Lokatzako Hodei Orobengoak 3. postuan sailkatu zen. Lasterketaren ibil -bidea gogorra izan zen, izan ere,guztira sei mendate puntuagarri izan zituzten eta helmuga,Aztiria bertan. Irabazlea Sergio Santamaria mexikarra izan zen, Laguntasuna taldekoa. Dena den, Hodei pozik agertu zen aurten lortzen duen hirugarren podiuna baita. Taldeko Xabier Gallastegi eta Ion Aranzabal, 19. eta 20. sailkatu ziren urrenez urren.
BASALGOKO IGOERA
Datorren astelehenean ,uztailak 25,Basalgoko igoera ospatuko da.Irteera 12 etan Itesan, baina dorsal ematea 11 tik aurrera izango da.Hahi dutenek parte artu dezakete.Derrigorrezkoa da kaskoa eramatea. Igoera amaitu eta gero,luncha egongo da parteartzaile guztientzat eta sari banaketa. !Animatu zaitezte! SUB-23 BEASAIN
Ezkerreko argazkian Ion Rivero,Debabarrena taldeko bergararra Loinaz Sarian
Larunbatean jokatu ziren Italian,Europako txapelketak eta jubenil mailako lasterketan,Mikel Aristi bergararra 68.postuan sailkatu zen.Lasterketa osoa tropelako aurreko posizioetan ibili zen eta azken itzuli -an taldetxotik kontaktua galdu zuen eta helmugara iristea izan zen bere helburua. Experientzia izugarria izan dela komentatu digu, tentsioa, ukalondoak sartzea, abiadura, beste hizkuntza batzuk erabili beharra, abituallamentuetako kaosa. Asken finean beste mundo bat, orain harte korritutako lasterketen oso desberdina...
KADETEAK-ORDIZIA
Joan zen larunbatean ,Ordizian XXXVIII Txapel-Gorri saria korritu zen eta orain arte bezala Lokatzako mutilek gogor aritu ziren lasterketa osoan,eta lan horren esker etorri ziren gero emaitzak. Julen Irizar 3.postuan sailkatu zen eta bere taldekide Antzuolarra Urtzi Muguruzak 4. hain zuzen. Sailkapena. 1.-Eriko Mujika(Inoxcra) 3.-Julen Irizar (Sumofic) 4.-Urtzi Muguruza (Sumofic) 24.-Iigo Agirrezabal(Sumofic) Taldeka. 3.-Sumofic KADETEAK-AMARA Larunbatan ere,Amaran,Gabeko Kriteriuna ospatu zen eta Lokatzako Borja Berroia 14. postuan sailkatu zen