Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
17 ZK ASTEKARIA
TXOKOA
25 URTE LOKATZAREKIN
2011 EKAINAK 16
lokatza_ze@hotmail.com
www lokatza.com
JUBENILAK SEGURA
ENEKO LIZARRALDE,URTEKO BIGARRENA
Aurreko asteburuan gertatu bezala, pasa den domekan ere, SumoficLokatzako txirrindulariak izan dira Seguran ospatu den lasterketan protagonista nagusiak.Lasterketa hasieran, boskote batek tropela aurre hartu zion eta bertan, Eneko Lizarralde zegoen.Ihesalsiak denbora handitu zuen poliki poliki minutu eta erdiko diferentzia lortu arte, eta atzetik aurrera, besteak beste, Hodei Orobengoa heldu zen.Aurreko taldetxoaren artean eta tropelaren arten egin zen beste taldetxo baten ere,Jokin Etxabe sartu zen. Azkeneko bi mendateak falta zirela,Enekok,erasoa jo zuen eta 20 kilometroko lanari ekin zion,Segurako helmugan,Tim Roig nafarrari 12 segndu aterata eta Hodei Orobengoa taldekideari,hirugarren,minutu eta hamabi segundo.Enekok,lasterketaz gain, mendiko saria irabazi zuen,lasterketak zituen lau mendateetan bera izan baitzen lehena.(Iker Sanchez,entrenatzailea)
Ezkerrean,Eneko Lizarralde irabasle helmugan,erdian saria jasotzen eta eskuman Hodei Orobengoa, hirugarren.
INFANTILAK-URRETXU
ARGAZKIETAN URRETXUKO LASTERKETAREN PARTAIDEAK,DATORREN ASTEAN,ESKORIATZAN URTEKO ASKENENGO PROBA.
KADETEAK BERGARA
SAN ANTONION, EUSKADIKO TXAPELKETA
Euskal Herriko txirrindulari onenak batu ziren sapatuan San Antonion eta uste bezala maila altuko lasterketa izan zen. Ibilbidean hainbat ihesaldi saiakera egon ziren, tartean Julen Irizar eta Iigo Agirrezabal, baina batek ere ez zuen diferentzia askorik atera. Bukaeran Zumarraga aldetik Deskarga igo behar zuten, baina helmugara tropel handi bat heldu zen (39 txirrindulari).Bestalde, hainbat taldek antolakuntzaren lan bikaina goraipatu zuten.( inf. Ion Unamuno) Sailkapena. 1. Ander Alonso (Inoxcra) 20. Urtzi Muguruza (Sumof) 43. Julen Irizar 91.-Iigo Agirrezabal 100.-Tx.Larraaga 116.-Jon Fernandez
Unai Prieto Jabi San Torcuato Pello Irizar Aritz kortabarria Martin Telleria Iigo Aranburu