Está en la página 1de 6

IRAKASLEA IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO PROPOSAMENAK

Gelari dagokion proposamenak -

Gelan landutako ipuinaren antzerkia antzeztea. Behin ipuina ondo ezagututa, ipuina antzeztuko dute umeek. Horretarako antzerkia egiteko txokoren bat egokitu behar dugu, gelan edo ikastetxean. Antzerkia girotzeko, eszenatokia apaindu, eta pertsonaiak identifikatzeko arropa edo apaingarriak erabiliko ditugu. Umeek antzeztuko duten pertsonaiaren jarrera, intonazioa imitatuko du. Gainontzeko umeek ikusleak izango dira, eta behin obra amaitu horren inguruan hitz egingo dute (nola egin duten, zein izan den gustukoen izan duten pertsonaia). (Amaraberri sisteman adibidez Haur Hezkuntzako maila guztietan lantzen dute antzerkia).

Gutunak kode sekretuan, edo hitz sekretua Haur Hezkuntzako kasuan: Zulagailuaren laguntzaz, plantilla bat egingo dugu, hau folio baten gainean jarriko dugu eta zulotxoetan hitz sekretua osatzen duten hitzak jarriko ditugu eta gero hauen artean zorizko ( aleatorias) hizkiak idatziko ditugu, honela bakarrik plantilla edo dekodifikadorea duenak irakur dezake hitz sekretua.

Haurrei asko gustatzen zaie ipuinak entzutea, beraz, irakasleak ahoz gora kontatzeak irakur zaletasuna bultza dezake. Istorioak kontatzerako orduan gorputz adierazpena, soinu efektuak, intonazioarekin jolastea, baliabide interesgarriak izan daitezke. Modu honetan umeak istorioan murgiltzen dira eta honen kontaketan inplikatzen dira. Adibidez; ipuinaren pertsonai ezberdinei ahotsa jarri, hauen gorputz adierazpena imitatu, ipuina girotzeko tresna sinpleekin soinuak imitatu, beldurrezko kontakizunak kontatzen ikastea.

Ahoz gorako irakurketa bultzatzea ere interesgarria litzateke, baina denok bizi izan dugun bezala, urduritasuna eta gure buruarekiko mesfidantza datorkigu guztioi klase-kide eta irakaslearen aurrean ozenki irakurri behar dugunean. Egoera hau saihesteko, irakaslearen jarrera oso garrantzitsua da, ahalik eta giro erosoena sortzen saiatu behar da.Ez da komenigarria umeari esatea txarto egin duenik, baizik eta ezentzunarena egitea eta errepika dezan eskatzea, honela bera izango da bere akatsaren zuzentzailea, ( nahiz eta adin honekin ez den oso kontziente akatsaren arrazoiaz), ez dugu bere buruarekiko mesfidantza sustatuko eta ez du hainbesteko presiorik sentituko altuz irakurtzerakoan.

Tranpa egin: umeek ezagutzen duten ipuina kontatzerakoan, gertaeren bat asmatu dezakegu ( apropos txarto kontatu) umeen arreta ziurtatzeko, euren ahozko adierazpena lantzeko, euren parte hartzea eta inplikazioa bultzatzeko.

Ipuina edo testua landu haurretik ,kasu batzuetan komenigarria izan daiteke aldez aurretik horri buruz hitz egitea.Horretaz aparte testuaren erdialdean edo zenbait momentutan gelditu gaitezke umeei zer gertatuko ote den aurreikusteko aukera eskainiz. Bi teknika hauei esker, umeei inferentziak egitera laguntzen diegu, eta joera hau oso erabilgarria izango zaie irakurketa ikasketa prozesuan zein beste ikasketa prozesu guztietan.Hots, hipotesiak eraiki eta egiaztatu egiten dituzte.

Ipuinaren amaiera aukeratzea umeen esku egotea: irakaslearen laguntza ezinbestekoa da aktibitate hau aurrera eramateko. Irakasleak liburu berezia irakurriko de umeei, zeinetan umeek aukera dezakete ipuinaren etorkizuna ( nahi baduzu umea gazteluan sartzea, zoaz 5. orrialdera) Umeek bereziki protagonistak sentitzen dira, idazleak izango balira bezala. Azken finean istorioaren norabidea euren esku dago

Haur hezkuntzaren hasieratik, literatura bere presentzia izan behar du. Horretarako klasean liburutegi txokoa izatea ezinbestekoa ikusten dugu. Txokoa lasaia eta eroso izatea komeni da. Gelako liburutegi txiki horretan, umeek liburu mota ezberdinak eskuragarri izango dituzte, hala nola; umeentzako aldizkariak, ipuinak, abestiak, olerkiak. Ezaugarria ezberdineko liburuak ere aurkituko dituzte, hots, tamaina aldetik ezberdinak, forma, materialak, gaiak, zailtasun maila ezberdinak eta abar. Garrantzitsua ikusten dugu, hemen ere, gelan landutako ipuinak, asmakizunak, olerkiak eta abestiak eskuragarri izatea. Horretaz aparte, irakasleak liburu berriak klasera ekartzean, eta txoko horretan jarri baino lehen, umeei aurkeztea interesgarria izango litzateke. Modu honetan, umeen interesa piztu daiteke.

Irakur zaletasuna bultzatzeko liburuen elkartrukea bururatu zaigu. Hau da, Irakasleak gurasoei etxetik liburu bat ekartzeko esango die. Liburua bere semealabarekin aukeratuko dute, izan daiteke umeak etxean duen liburu bat eramatea edota liburuekin kontaktu gehiago izateko, umea bere gurasoekin liburu dendara joan daiteke eta berak gustukoa duena aukera dezake. Behin

guztiok ekarri dutela, liburuak apal batean gordeko dira eta ostiralero elkartrukea egingo dute. Liburua etxera eramango dute eta astelehenetan berriro ekarriko dute. -

Haurrei asko gustatzen zaie beraiek sortutako gauzak behin baino gehiagotan ikustea eta erakustea. Hori dela eta, ideia bikaina iruditzen zaigu beraiek liburu bat sortzea. Zera da, auto-liburu bat egitea. Auto-liburuak bakarka edota klasekide guztien artean eratu daitezke. Umeek auto-liburu mota ezberdinak sor ditzakete, adibidez, oporren inguruko liburutxoa, familia argazkiak, argazkiekin,

urtebetetzea,

errezetak,

etxeko

animaliak.

Auto-liburuak

marrazkiekin, aldizkarietako errekorteekin egin daitezke eta umeen adinaren arabera, testuak beraiek bakarrik idatzi dezakete edota irakasleak idatzi dezake. Behin eginda dutelarik, sortu berria den liburua irakasleak zein ikasleak guztion aurrean aurkeztuko du, bertan jarritakoa irakurriz eta irudiak erakutsiz. Ondoren, liburu hori guztion eskura egongo da eta makinistak bere gurasoei erakusteko etxera eramateko aukera izango du. -

Gelan pertsonai magiko bat sortu dezakegu (sinbolikoa zein erreala), nork noizean behin opariak eta jolasak ekartzen dituen. Hauen artean, liburu magikoren bat ekar dezake. Modu honetan umeentzat erakargarriagoa izango da, pertsonai magiko honek ekarri duelako, eta beti gauza onak ekartzen dituelako.

Umeei ipuinak entzutea asko gustatzen zaie, baina, baita beraiek gelan landutako ipuinak guztion aurrean kontatzea ere. Hots, irakasle eta klasekideen laguntzarekin, ikasleak, irakaslearen papera imitatuz ipuina kontatuko du. Modu honetan ikaslea protagonista izango da eta ipuina irakurtzen saiatuko da.

Ipuinak irakurtzerako orduan, osorik kontatu beharrean, egun bakoitzean zati bat irakurri diezaiekegu, momentu interesgarrian utzita, (Serezhadek egiten zuen moduan) umeen jakin nahia pizteko. Irakaslea ahoz gora irakurtzen duenean zenbait pausu jarraituko ditu. Honek ez du eragin zuzena umeen irakurzaletasunarekin, baina hasieratik literatura modu aproposean ezagutzen badu, etorkizunean errazagoa izango da literaturarekiko jarrera positiboa izatea. La practica de la lectura en voz alta a favor de ninos y nias testuan agertzen den dekalogoan irakurri ahal izan dugun bezala, garrantzitsua da,

umeen aurrean irakurri baino lehen irakasleak testua landuta izatea, umeen galderak erantzuteko prest egotea, umeen interesak eta beharrak kontutan hartzea liburua aukeratzerako orduan, eta abar.

Umeak hiztegiaren ideia garatzen joateko, hots, hitz berriak ikasten joateko interesgarriak iruditzen zaizkigu (oraindik goiz da nagusien hiztegia erabiltzeko) atzean azpimarratutako zenbait hitzen esanahia dituzten liburuak.

Eskolari dagokion proposamena

Urtean zehar Ipuin kontalaria eskolara etortzea. Ipuin kontalariak modu interesgarri eta erakargarrian kontatuko du ipuina, eta umeek beti izaten dute gustuko ezohiko jarduerak egitea, beraz, motibaturik joango dira ikuskizunera.

Landutako

ipuinaren

idazlearekin

solasaldia

egitea.

Proposamen

hau

nagusienentzat zuzenduta dago bereziki. Lekuko edo inguruko idazleren baten ipuina landu dezakegu honen bisita aurretik antolatuz. Idazlea etorri baino lehen ariketaren bat egin dezakegu horren inguruan gehiago jakiteko, edo egun horretan umeen zalantzak edo proposamenak botatzeko adibidez. Idazlea bere hitzaldia ondo prestatuta ekarri beharko du, eta ipuinarekin edo literaturarekin erlazionatutako jolas edo jardueraren bat martxan jartzea oso aproposa izango litzateke, idazle eta umeen arteko interakzioa egoteko. Jarduera hau motibagarri izateko beste modu bat, ipuinaren abestia guztien artean abestea da, eta norbaitek musika tresnaren batekin laguntzen badu, are hobeto.

Haur

hezkuntzako

etaparen

ezaugarri

globalizazioa

kontutan

harturik,

landutako ipuinak edo liburuak gainontzeko jarduerekin erlazionatzea. Liburuek aukera amaigabeak ematen dituzte umeekin lan egiteko eta proposamen honekin unitate didaktikoak, irteerak, eskola ospakizunak, kultura desberdinen ezagupena zuzenean lotu daitezke liburu desberdinekin. Azken finean

liburuak egunerokotasunera hurbiltzea da asmoa, umeek liburuen erabilpenaz gozatzea eta ohitura hartzea.

Eskolako liburutegian Haur Hezkuntzara zuzendutako sail bat izatea eta astero bertara joatea. Era honetan liburuak bertan kontsultatuko dituzte eta maileguan hartu ahalko dituzte. Jarduera honetan, mailegua egiterakoan adibidez fitxa bat

bete beharko dute haurrek horrela liburutegi publikoen funtzionamendu eta arauetara hurbilduko dira. (jolas edo lehiaketak).

Umeak etxeko liburuak ikastetxeko liburutegira eramateko aukera izatea, donazioak. Ekimen hau oso aberasgarria da zentzu askotan, gauza asko

landu daitezke. Alde batetik bakoitzak bere liburuak besteei eskaintzea, berez, positiboa da; umeak konpartitzen ikasten duelako. Horrez gain eskolan bere ekarpen txikia egiteak umea eskola komunitatera hurbiltzen du; ikasleen partehartzea eskolan oso garrantzitsua iruditzen zaigu, azken finean partaide diren heinean era askotako ekarpenak gehitu beharko lituzkete. Gure proposamena umeek gustukoen duten liburuak eskaintzea den arren jakin badakigu adin honetan maite dituzten objektuez aldentzea oso zaila egiten zaiela. Horregatik kasu hauetan kutunena dohain beharrean gutxienez polita iruditzen zaien bat eskainiko dute eskolako liburutegirako, klase-kideen gustukoa izango dela ziurtatuz. Gurasoei dagokien proposamena

Gurasoen garrantzia: irakasleak kontutan izan behar du, erronka honetan gurasoek garrantzi handia dutela eta gurasoekin elkarlanean jardun beharko du. Gurasoei jakinarazi beharko die beraien inplikazioaren beharra eta zenbait aholku eman ahal dizkie (adin bakoitzerako aproposak diren liburuak proposatu, etxean gurasoen irakurzaletasunaren eredua izan behar direla, egunero tartetxo bat eskaintzea irakurketari, irakurketaren inguruko giro aproposa eskaintzea umeari; lasaia, alaia, dibertigarria, motibagarria irakurritakoaren inguruan hitz egitea eta horren inguruko jarduerak antolatzea; lekuren bat bisitatzea, informazioa bilatzea) Horretaz aparte, literaturarekin erlazionatutako guneetara hurbiltzea gomendatzea, hala nola, azoketara, liburu dendetara, liburutegietara Beti ere umeen ezaugarriak eta interesak kontuan hartuz. Azken finean euren arteko informazio trukaketa oso garrantzitsua izango da (retroalimentazioa, feedback). Oinarrizkoa da baita ere irakasleak gelan somatzen dituen zailtasunak, motibazioak, umeen interesa pizten dituzten gaiak eta abar komentatzea; hau da irakasle eta gurasoen arteko benetako komunikazio eta elkarlana. Modu honetan, umearen ohiturak eraikitzen duten eskola eta etxea diren testuinguru garrantzitsu bi hauek irakurzaletasuna

modu eraginkor batean bultzatuko dute.

También podría gustarte