Está en la página 1de 1

KRITIKO.

Testu bat modu kritikoan aztertzen


KRITIKO Testua irakurriko dugu. Azpimarratuko ditugu ulertzen ez ditugun hitzak, esamoldeak... Egiten diren kultura-erreferentzia batzuk ere markatuko ditugu. K R I T Kontsignak. Testuak garatu nahi duen tesia, bota nahi duen Kontsigna nagusia zein ote den eztabaidatuko dugu. Rola. Testuaren egilearen Rola zein den. Nork idatzi du? Zergatik? Zertarako? Zeintzuk dira bere interesak? Ageriko interesak ala ez hain agerikoak dira? Ideiak. Baieztapenen atzetik dauden ideiak, ideologiak, sinesmenak, sineskeriak, ikuspuntuak, zeintzuk dira? Test. Defendatu nahi diren tesiak edo barreiatu nahi diren ideiak proba baten bidez, test baten bidez, froga daitezke? Esperimenturik diseina daiteke frogatzeko (edo kontrakoa frogatzeko)? Informazioa. Iturriak. Zeintzuk izan dira informazioa iturriak? Baieztapenak frogatzeko ematen diren argudioak pisuzkoak? Benetako frogarik baieztapenak ontzat hartzeko? Koherentzia eta Kohesioa. Kontraesanik? Kontrastatutako ideiak? Testuak badu barne koherentziarik? Lotuta agertzen diren argudioak eta ideiak ondo ulertzeko moduan ondo antolaturik agertu dira? Ideiarik errepikatu al da? Ideiarik geratu ote da gaizki azalduta. Testuak badu ordena logiko eta ulergarririk? Ondorioak. Ekarpen berririk ikusten dugu. Gaur egun ohikoak diren ikuspegiekin bat dator testua ala ikuspegi berritzailea, iraultzailea edo gutxiengoan dagoen ikuspegi bat ari da zabaltzen? Egungo ezagutza zientifikoaren kontrako zerbait topatu duzu?

I K

Testua noraino den sortzailea edo noraino den beste zerbaiten plagioa ikertu eta eztabaida daiteke. Testuaren itxura, forma eta mamia azter daiteke. Txanpon bakarraren bi aldeak omen dira azala eta mamia. Testuan erabiltzen den hizkuntza-erregistroaren egokitasuna norainokoa den azter eta eztabaida daiteke. Testu-tipoak edo testu generoak erregistroari begira (testu formalak, lagunartekoak), hartzaile nagusia nor den begira edo testuaren helburu nagusiei begira sailka daitezke... Azkar eta zabar, hona testu mota batzuk (edo paralelismo errazari jarraiki, diskurtso mota batzuk): deskripzioa, azalpen testua, narrazioa, kronika (egunkari edo aldizkarietakoa bezalakoa edota irrati-kronika); berria; argudiotestua, iritzi artikulua, testu literarioa, (horrela bada zein generotakoa den kontuari erreparatuko diogu; film bat egiteko gidoia (antzerki genero klasikoarekin erkaturik, berezitasunak; gutun formala, (eskaeragutun formala, kexa-gutun formala, eskaera edo kexari erantzuten dion gutun formala...); salaketa publikoa egiten duen artikulu edo gutun itxurako testua, blogeko, bitakorako, mezua, jendarteratzeko zientzia artikulua (edozein zientzia edo jakintza arlotakoa izan daiteke); posta-e mezua, foro bateko mezua, blog bateko, bitakora bateko mezuari egindako iruzkina, jendaurreko hitzaldia, (diapositibaaurkezpena edo eskema bat aurkezteko hamaika aukera daude); publizitate-kartela, publizitate iragarkia); monografia, tesi bat defendatzeko artikulua (doktorego-tesia izango litzateke testu mota honen ordezkari gorena), denboraren-lerro bat azaltzeko testua, argazki-oina, mitin politiko bat egiteko moduko testua, mitin politiko bat egiteko moduko gidoi edo eskema; pulpitutik egiteko moduko diskurtsoa edo diskurtsoa egiteko gidoia; biografia; komikia; liburu edo film baten sinopsia; liburu edo film baten kritika; egunerokoa; agenda; grafiko bat azaltzeko testua; norberak bere burua aurkezteko testua; curriculum vitae; beste norbait aurkezteko testua; debatea; memoria; txostena (ahozkoa ere izan liteke); aldizkari edo egunkarietako artikulu mota guztiak; elkarrizketa formala; lagunen arteko elkarrizketa; glosarioa; definizioa... Iturrietako bat: Neus SANMARTIren hitzaldi batean hartutako apunteak.

También podría gustarte