Está en la página 1de 2

Ekuazioak, Behiak sindromea eta kontraesanak

Urtemuga anitz ospatzen ditugu aurten. 1512tik 500 urte igaro dira. Gernikak 75 urte pasa ditu bonbardaketaren hotsen oihartzunarekin. Unamunoren azken hatsa ere Gernikako bonbardaketaren urte berean eman zen. Eta zenbat urtebetetze, urtemuga, eta beste zenbat ospakizun ez ditugun izango aurten. 25, 15, 40 Den guztiari formula eta teoria matematikoak aplikatzeko joera. Gure historian bertan berdina egiten saiatu ohi gara: matematikaren purutasuna gure arbasoen ekintzetan topatu nahian edo. Ala okerrago, gure ustezko purutasun santua aurretik eman den guztiari aplikatzeko guran edo. Historia bera lerro zuzen bat balitz bezala, ala, Joxe Azurmendik dioen moduan, poetikoago: Historia gizadiaren prozesio bat bezala helburu baterantz: klase gabeko gizartea, gizaki aske eta guztiz desalienatua, edo beste nolanahiko Azken Judizioa, gauzak betiko bere ordena zuzenean jarriko dituena. Naturan eboluzio biologikoaren ereduaren antzera, giza historia eboluzio eta progreso bat legez ikusten da etapatan. Eta joera berdinzale matematiko horrek honoko ekuazioak egitera eramaten gaitu, deskuidoan: 1512ko Nafarroako Erresumaren defendatzaileak berdin karlistak berdin 1936ko ezkertiarrak berdin egungo ezker abertzalea. Kontraesan guztietatik at. Lerro matematiko zuzen-zuzena. Historiarik gabeko historia bat eraikitzea ote da gure helburua? Zeinean ez dagoen aldaketarik eta etengabean forma berdinak errepikatzen diren: erresistentzia formak berdinak, Euskal Herria ulertzeko eskema, antagonismoak, taldeak Historiatik bertatik at, halako hari fin bat marrazten diegu gertakari guziei. Erresistentzia mota horiek guztiek atzean ideia berdina izango balute bezala, Euskal Herri bat egongo balitz bezala horietan guzietan. Eta hala izan daitekeen arren egin nahi diren abardura guziekin, esentzialismoa, hain zuzen, horrela halabeharrez etorri behar duenean azaltzen zaigu. Julio Medemen Behiak filmean bezala, zeinean nahitaez belaunaldiz belaunaldi berdina baino ezin duten errepikatu: paisai berdina, jarrera berdinak.
Karlistak eta liberalak eta behialako banderizoak, beti kontu bera dira. Historiarik ez dago. (Oraingo HB berdin karlistak eta beraiek berdin liberalak egin nahi izaten dutenek, historia askorik ez daukaten eran). Esentzialismoa esaten da? Hori da esentzialismoa, hori!.

X Jon Jimenez
Hau da: karlismoa berdin ezker abertzalea, liberalismoa berdin espainolak. Esan dezagun, bada, oro har, ikuskera manikeo honen edo hauen baitan, esentzialismoa baino, historian errepikatzen diren forma historiko horien interpretazio interesatu eta oker bat ezkutatzen dela. Borroka horren parametroak besteren batzuk dira, oro har: ez karlistek atxikimendua baitiote lurrari, ez maitasuna herri bati, ez liberalek interes ekonomikoek bultzatuta lotuta daudelako lur honetara beren herria maite dutelako. Herri honen bi arimak akaso? Gizaki honen borroka eternoaren bi aldeak akaso: arima eta izpiritu, natura eta historia, bihotza eta burua? Eta Bakea gudan liburu honen hasieran aitortzen zaigun moduan.
1. Esaldi bakar batean bil daiteke, esateko daukadan dena: Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin ikusi du eta (b)aztertu du euskal arazoa. 2. [...] ikuspegi edo filosofia berria, berak ez dio aplikatu euskal arazoari. 3. Hori egin duena egin eta Unamunorekin berarekin hein batean gerraondoko euskal pentsamendua izan da.

1 2 www.gure-liburuak.com

Alde batetik, hortaz, ez dezagun xix. mendeko edo xvi. mendeko ikuspegi gaindituekin gure herriaren egungo egoera (b)aztertu/azaldu/konpondu. Eta bestetik, ez dezagun xix. mendeko zein beste edozein mendeko historia gure egungo betaurrekoekin ikusi eta juzgatu. Paradigma historikoen arteko konparaketak zilegi dira, ez, ordea, edonolako berdinketak. Unamuno berak, bere obrak eta bere bizitzak, erreferente bat behar du izan guretzat. Arrazoi anitzengatik. Lehenik, aitzinean aipatu formen azalpen hori berak egin duelako zuzenen aldi berean hiru maila bereiziz: liberalismoa, karlismoa eta hauek gaindituz, nazionalis-

Historiarik gabeko historia bat eraikitzea ote da gure helburua?

nik, eta azkenik, hark eman diolako zentzu positiboa kontraesanari. Onartuz, beti ere, Unamuno bera izan dela bere ikuspuntu berri hori Euskal Herriari aplikatu gabe utzi diona. Eta ateari danbateko bat emanaz, Gaztelako beroan eta bertako berotik euskal gatazka konpondu gabe konpondu duena.,
EGILEA

moa. Bigarrenik, egungo paradigmaren elementuekin berak entseatu duelako estreinakoz euskal arazoaren konponbide postmoderno bat Estatu nazioak gainditzen dituena, herrien Europa batu bat, eta abar Paz en la guerraz geroztiko bere pentsamendu sozialista-anarkistan argiago erakutsiko duelarik. Hirugarre-

maiatza

liburu gomendatua

Joxe Azurmendi

Bakea gudan

Unamuno, historia eta karlismoa


Liburu honetan, Joxe Azurmendik, Paz en la guerra eleberria aitzakiatzat hartuta, Unamunoren pentsamenduan sakondu du. Aipatu eleberria azkeneko karlistadari eta, bereziki, Bilboko setioari buruzko nobela da eta, ondorioz, karlismo vs. liberalismo gatazkaren interpretazio saio bat. Hala, bada, Euskal Herriaren eta Modernitatearen interpretazio saioa. Baina Unamunok XIX. mendeko ikuspegiarekin aztertu eta baztertu du euskal arazoa. Horra hor gerora egindako hainbat kritikaren eta interpretazioren arazoa. Hortik Azurmendiren Oraingo HB berdin karlistak eta beraiek berdin liberalak egin nahi izaten duten alde guztiea ket n a tako esentzialisten konAld lare i pir 5a hen trako salaketa. a 2 le
no bai

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941). Euskal idazlea, filosofoa eta irakaslea da. 1960ko hamarkadan Jakin aldizkariaren erredakzio taldean sartu zen. 1971n Hitz berdeak poema liburua eta Hizkuntza, etnia eta marxismoa saiakera argitaratu zituen. 1984an Jose Maria Arizmendiarretari buruzko tesia irakurri zuen, El hombre cooperativo izenburuarekin argitaratu zutena. Pentsalari emankorra, besteak beste, lan hauek argitaratu ditu: Arana Goiriren pentsamendu politikoa (1979), Espainolak eta euskaldunak (1992), Demokratak eta biolentoak (1997), Oraingo gazte eroak (1998), Euskal Herria krisian (1999) eta Azken egunak Gandiagarekin (2009).

719 SAIAKERA
164 or. Salneurria

TXALAPARTA

16,00 12,80

Hitzaurrea: Joseba Sarrionandia

Bazkideak

www.gure-liburuak.com 1 3

También podría gustarte