Está en la página 1de 2

KOMAREN ERABILERA

Zerrenda baten osagaien artean koma jartzen da: irina, gatza, ura eta legamia. eta juntagailuaren aurrean gehienetan, EZ da koma jartzen. Lotura hitzen ( hala ere, dena den, orduan, beraz, ondorioz, batetik, bestetik, hots, esate baterako, azkenik, adibidez,izan ere, hori dela eta,) ostean, koma jartzen dugu hasieran badoaz. Dena den, ez zuten ondo bukatu. Hau da, esan behar nuena. Orduan, etxera abiatu zen. Lotura hitzak ( hala ere, dena den, orduan, beraz, ondorioz, batetik, bestetik, hots, esate baterako, azkenik, adibidez,izan ere, hori dela eta,) txertatuta badoaz esaldian, koma artean jartzen ditugu. Jokalariek, dena den, ez zuten ondo jokatu. Deiki edo bokatiboa koma artean doa. Aizu, kaskamotz, zatoz lehenbailehen! Ume, ekar ezazu botila bat ur! Aitor, zatoz hona! Erosi liburua, ama! Perpausean, azalpen moduan, beste tartekatzen dugunean, koma artean doa. perpausa bat

Ane, gure etxe ondoan bizi dena, jausi egin da gaur. Athletic, Bilboko futbol taldea, munduko onena da. Baina hitzaren aurrean, koma ( edo puntu eta koma) jarri behar da beti.

Baldintzazko, denborazkoesaldien ondoren, koma jartzen da. Nahi ez baduzu, neuk egingo dut. Bera heldu zenean, gu afaltzen ari ginen. Haiek iritsi orduko, dena amaituta zegoen.

Perpaus alboratuak, komaz bereiz daitezke. Etxera noa, oso nekatuta nago. Euria ari du, hartu aterkia.

También podría gustarte