Está en la página 1de 3

Blanca Lapuente de la Pea 1. C D.B.H.

Znb: 15

Bazen behin katu bat, zeinek txakurra izan nahi zuen. Katu-txakurra pisu batean bizi zen emakume batekin, bere jabearekin. Emakume hori Andrea deitzen zen. Andrea oso alaia eta atsegina zen, altua eta ilegorrikoa, gehien gustatzen zitzaiona zen bere katuarekin egotea. Andreak maskota bat izan nahi zuen eta, erosi beharrean, udal txakurtegira joan zen. Han ikusi zuen katu bat,grisa kolorekoa zen, belarri handiak zeuzkan eta begirada sakon-sakona zuen, bere portaera berezia zen, isolatuta zegoen eta Andrea ikusi bezain pronto, berarengana hurbildu zen eta pentsatu gabe bere etxera eraman zuen. Egun batzuk pasa ondoren, Andrea konturatu zen, katuaren berezitasuna zela txakur bezala portatzea, baina ez zion garrantzirik eman. Kalea ateratzen zirenean, Andreak lokarri batekin lotuta eramaten zuen. Paseatzen ziren bitartean jendeak harriduraz begiratzen zituen.Animaliek ere, haien artean hitz egiten zuten eta horrela esaten zioten: -Zu ez zara txakur bat, katu bat baizik! -Nik txakur bat izan nahi dut eta txakur bat izango naiz-erantzuten zuen beti. Egunakhorrela pasatzen ziren beti. Andrea oso pozik zegoen bere katuarekin eta berarekin egoten zuenean txakur bat izango balitz bezala tratatzen zuen. Katuak, bere aldetik, txakur baten ohiturak zituen, adibidez, mauka egin beharrean, zaunka egiten zuen; esnea ez zitzaion gustatzen eta denbora pasatzen zuen hezurrak lurperatzen, gehien gustatzen zaiona zen parkean egotea eta berarentzat etxean egotea jasanezina zen.Egunero joaten ziren parkea handi-handia zen, zuhaitz asko zeuden, maskoten jabeak eserita zeuden bitartean, animaliak zaintzen zituzten eta parkean denbora berehala pasatzen zen. Jendea poz-pozik itzultzen zen beren etxeetara. Egun batean, bere eraikinean bizilagun berri bat agertu zen. Andoni zeukan izena. Adeitsua eta alaia zen, Andrea bezalakoa; baina, bera baino baxuagoa; ilea gaztaina kolorekoa zeukaneta kasualitatez, Andrearen aurrean bizi zen. Goiz batean, bere pisuaren aurrean pasatzen ziren bitartean, Andonik ikusi zituen eta bere etxera ikustera gonbidatu zituen. Bere etxea oso arrunta zen, apaingarri gutxi zeuden eta bakarrik beharrezkoa zena zeukan, Andrearen etxea bezalakoa. Etxe barruan zeudenean, txakur bat ikusi zuten, animalia handia zen, zuribeltza, buztan handikoa eta belarri txikiekin. Andoniren maskota zen. Txakurra, Andrearen katua ikusterakoan, zaunka egiten hasi zen. Katu-txakurrak ez zekien zer egin: zaunka egitea txakur bat bezala edo ihes egitea katu bat bezala. Azkenean katuak ez zuen ezer egin, inoiz ez zuen ikusi txakur bat hain

handi eta hain hurbil , mugitu gabe geratu zen oso beldurtuta zegoelako zer egin erabakitzen zuen bitartean. Katua eta txakurraren jabeak banandu ziren pentsatzen haien artean borrokatzen hasiko zirela. Agurtu ondoren, bakoitza bere etxean geratu zen. Katua oraindik izututa zegoen. Arazoak ez izateko, bizilagunek erabaki zuten denbora banatzea, etxe aurreko parkean elkarrekin topo ez egiteko. Katuari ez zitzaion batere gustatu hartu zuten erabakia, etxean pasatu behar izango zuelako denbora gehiago eta ez parkean gustatzen zitzaion moduan. Egunak pasatu ziren. Katua minduta zegoen. Etxean zegoenean haserretzen zen eta ateak, altzairuak, sofa eta etxeko beste gauzak hozkatzen eta urratzen zituen. Andrea konturatu zen katua ez zegoela pozik eta hasi zen pentsatzen katu bat bezala portatzen ikasi behar zuela. Hasiera zaila zen. Andrea bere maskota katu bezala tratatzen saiatzen zen eta katu baten ohiturak erakusten zizkion: esnea edan, artilezko matazekin jolastu, arrainak jan Katuak ihes egiten zuen, inolako kasurik egin gabe, berak jarraitzen zuen bere betiko ohiturekin: hezurrekin eta gomazko pilotekin jolasten. Egun batean, konturatu gabe, laurok parkean topo egin zuten. Txakurra hasi zen zaunka egiten, katua izutu zen, txakurrak bikoizten zuen katuaren tamaina. Segundo batzuk pasata, txakurra askatu zen, jarraian katuak berdin egin zuen. Bi animaliak korrika hasi ziren parkean zehar, katuak, hain izututa zegoen, non txakur baten instintua utzi baitzuen eta bere propioari jarraitzea erabaki zuen. Azkar-azkar zuhaitz baten adaburura igo zen. Bere burua libre ikusi zuenean konturatu zen zer abantailak zituen katua izateak. Bera goian zegoen bitartean, txakurrak ezin zuen igo eta horrela ikusi zuen katuak desberdinak zirela baina ez txakurrak baino txarragoak. Momentuhartan txakurrak katuari aitortu zion berari beti gustatu zitzaiola katua izatea, esnea edatea, artilezko matazekin jolastea eta zuhaitzen adaburuetara igotzea. Handik aurrera lagunak izan ziren eta inoiz ez ziren borrokatu haien artean.Biok jolasten zutenean lagunak bezala portatzen ziren, ez zuten kontuan hartzen katua ala txakurra zirenik eta gauza berdinekin dibertitzen ziren. Andoni eta Andrea lagun minak egin ziren eta beren maskotekin, egunero, parkera joaten ziren elkarrekin, besteon inbidia izanik zeren inoiz ez eta inork ez zuen ikusi txakur bat eta katu bat elkarrekin jolasten.

También podría gustarte