Está en la página 1de 2

BIDEOKOPLA LEHIAKETA AEK-REN ETA BERTSOZALE ELKARTEAREN ESKUTIK Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Praktika Jarduerak

zerbitzuak elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek helburu bikoitza du. Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea.

Ekimen honen sorrera 17. Korrikaren baitan antolatutako Euskalakari Koplari txapelketaren arrakastarekin lotuta dago. Duela urtebeteko hura Bertsozale Elkartearen eta Korrikaren arteko lankidetzari esker burutu bazen, oraingo honetan Praktikatu AEK-k hartu dio lekukoa Korrikari. Gainera, aurrera begira elkarlanean jarraitzeko asmoa dugu; ondorioz, ekimen hau abiapuntua besterik ez da izango.

NORI ZUZENDUA Lehiaketa helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzenduta dago; euskaltegiak, hizkuntza eskolak, mintzalagunak, berbalagunak... BERTSOLARIAK LAGUNTZAILE Taldeak bertsolari baten konplizitatea bilatu beharko du bere kopla egiteko. Inguruko bertso-

eskolari parte hartzeko aukera ematea izan daiteke lehen pausoa; kopla sorta egiten laguntzeko eskatzea hurbileko bertso-eskolari. Bertsolari horren lana taldeari kopla sortzen laguntzea izango
da. Bertsolari batek talde batean baino gehiagotan laguntzaile papera bete dezake. Inguruan Bertso-Eskolarik ez balego harremanetan jarri AEKren Praktika Jarduerak

zerbitzuarekin: praktikatuaek@gmail.com

GAIA Koplak egiteko gai hau ardatz: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran.

KOPURUA eta FORMATUA Gutxienez 6 eta gehienez 12 koplaz osatutako bertso-sorta grabatu beharko da; bideo kamera, telefono, webcam-a... erabiliz. NORA BIDALI Bideoz grabatutako kopla-sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri beharko dira

martxoaren 25a baino lehen. Bideoa internetera igoz gero lotura bidal daiteke. Bideoak heldu ahala praktikatu.blogspot.com-en ikusgai egongo dira.

SARIA Talde irabazlearentzako bertso-bazkari edo afari bat izango da, bi bertsolariren laguntzaz, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean. Horrez gain, bazkari edo afari horren deialdia irekia izango da parte hartzaile zein euskaltzale orori gonbitea luzatuz.

EPAIMAHAIA Epaimahaia Bertsozale Elkarteak izendatuko du. Publikoak edukiko du bere gustuko bideoa bozkatzeko aukera Praktikatu AEK facebookeko orrialdean. BEROTZEKO EKINTZA OSAGARRIAK Sariketa honen asmoetako bat da euskaltegiak, praktika egitasmoak eta bertso-eskolak harremanetan jartzea. Hori dela eta, sariketak irauten duen bitartean, aparteko ekintzak egitera animatuko zaituztegu. Bertso-Eskolarekin elkarlanaz, bertso-saio bat antolatzea taberna edo elkarte batean. Zuen kopla ere abesteko aukera izango duzue, nahi izanez gero.

También podría gustarte