Está en la página 1de 5

PASTORAL BATZORDEA Nafarroa 18 - 48970 BASAURI

94-4491644 Fax: 944261962 Web: http://sanjosebasauri.org Blog: sanjosepastoral.blogspot.com e-mail: pastoral@sanjosebasauri.org

BAKEAREN ASTEA SEMANA DE LA PAZ


Astelehena, urtarrilaren 30a
1848ko urtarrilaren 30ean, Mahatma Gandhi erail zuten. Hark Indiaren indepen-dentzia lortu zuen biolentzia-ezaren eta erresistentzia baketsuaren bidez.

Gaur ESKOLAKO BAKE ETA BIOLENTZIA GABEKO EGUNA ospatzen dugu. Munduko hiri askotan, arraza eta erlijio ezberdinetako eskoletan, guk moduko umeek Bakearen aldeko eguna ospatzen ari dira. Nazio Batuen Erakundean mundu osoko bakearen aldeko otoitza egingo da. Guk gaur otoitz bera egingo dugu. Ea, nagusiak garenean, guztion artean ludian bakea egotea lortzen dugun. NAZIO BATUEN ERAKUNDEKO OTOITZA Jauna, Gure lurra unibertsoaren handitasunean galdurik dagoen astro txiki bat besterik ez da, Beraz geure lana honako hau da: planeta bat egitea non ez garen gerrateengatik atsekabetuta bizi, non goseak eta beldurrak ez gaituzten oinazetzen, non ez garen ideologiengatik, arrazengatik edota larruaren koloreagatik banatuta bizi. Emaguzu arrakasta eta adorea gaurtik hasita lanean hasteko gure seme-alabek eta haien seme-alabek ere egunen batean harrotasunez gizaki izan daitezen.

PASTORAL BATZORDEA Nafarroa 18 - 48970 BASAURI


94-4491644 Fax: 944261962 Web: http://sanjosebasauri.org Blog: sanjosepastoral.blogspot.com e-mail: pastoral@sanjosebasauri.org

Asteartea, urtarrilaren 31a


Gaiztakeria eta biolentzia ezin dira sekula justifikatu Jainkoaren izenean (Benedicto XVI.a)

Bakearen Astean gaude. Garai honetan honako hausnarketa egin nahi dugu: zein garrantzitsua den bake pertsonak izateko heziketa edukitzea. Gure arazoak kolpeka ez direla konpontzen jakin behar dugu. Zentzuzko baliabide guztiak erabiltzea gogoz desiratu behar dugu eta inoiz ez biolentziara jotzea. Munduan jende bortitz asko dago eta guk sarritan horrelakoak izateko nahiak ditugu. Horregatik Jainkoari bere laguntza eskatzen diogu gu hazi eta hezteko maitasuna eta bakea nahi duten bihotzoneko pertsonak legez Egin nazazu Jauna bake-egile: Gorrotoa dagoenean maitasuna jar dezadan. Iraina dagoenean barkamena jar dezadan. Borroka dagoenean elkartasuna jar dezadan. Akatsa dagoenean egia jar dezadan. Zalantza dagoenean fedea jar dezadan. Etsipena dagoenean itxaropena jar dezadan. Iluntasuna dagoenean argia jar dezadan. Goibeltasuna dagoenean alaitasuna jar dezadan. Jauna, egizu guk ez dezagula bilatu ulertuak izatea, baizik eta ulertzea; kontsolatuak izatea, baizik eta kontsolatu; maitatuak izatea, baizik eta maitatzea. Emanez, jasotzen dugu. Barkatuz, barkatzen gaituzte. Hilez, Betirako Bizitzara berpizten da.

PASTORAL BATZORDEA Nafarroa 18 - 48970 BASAURI


94-4491644 Fax: 944261962 Web: http://sanjosebasauri.org Blog: sanjosepastoral.blogspot.com e-mail: pastoral@sanjosebasauri.org

Asteazkena, otsailaren 1a
Galdetu zidatenean zein zen bonba atomikoaren botereari aurka egiteko arma, nik denetatik onena iradoki nuen: bakea. (Albert Einstein)

Helduko ahal da egunen bat non munduko ejertzitoak behar ez diren, aberriek ez dutelako nahi izango haien arazoak armen bidez konpondu. Helduko ahal da egunen bat non inork ez duen beste gizaki baten bizitza kenduko. Helduko ahal da egunen bat non ikas dezagun behingoz askoz merkeagoa dela, guda saihestea eta ez hilketak eta suntsiketak ordaindu. Jainko Aita, guk mundua bakez erein nahi dugu. Eta lortu ahal izateko, badakigu bihotz bakoitzean landatuz hezi behar garela. Irakats iezaguzu barkamena zure handitasunaren zeinua dela eta mendekua zatarkeriaren seinalea dela. Egin nazazu Jauna bake-egile: Gorrotoa dagoenean maitasuna jar dezadan. Iraina dagoenean barkamena jar dezadan. Borroka dagoenean elkartasuna jar dezadan. Batzuetan geure buruei galdetzen diegu zergatik fabrikatzen diren armak. Batzuetan ere galdetzen diegu zergatik batzuek gorrotoa ereiten duten haien bihotzetan maitasunaren ordez. Horregatik Jainkoari eskatzen diogu, Gorrotoa dagoenean maitasuna jar dezadan. Iraina dagoenean barkamena jar dezadan. Borroka dagoenean elkartasuna jar dezadan AMEN

PASTORAL BATZORDEA Nafarroa 18 - 48970 BASAURI


94-4491644 Fax: 944261962 Web: http://sanjosebasauri.org Blog: sanjosepastoral.blogspot.com e-mail: pastoral@sanjosebasauri.org

Osteguna, otsailaren 2a
Badago eguneroko ogia bezain garrantzitsua den zerbait, eguneroko bakea: bake hori gabe ogia mingotsa da. (Amado Nervo)

Batzuetan gure artean, etxean eta gure familian haserreak sortzen direla. Geure buruak bakerako hezi nahi baditugu, pentsatu behar dugu, gehiago dela batzen gaituena aldentzen gaituena baino. Pentsatu behar dugu inoiz ez dagoela arrazoi nahikorik bestea begiratzeko gure bidetik kendu beharreko bat bezala. Badakigu gure artean bakea dagoela gauzak justiziaz egiten ditugunean, geurekoiak ez garenean eta besteengan pentsatzen dugunean. Jauna, irakats iezaguzu eskuzabalak izaten: egin ez dezagula bilatu ulertuak izatea, baizik eta ulertu; Kontsolatuak izatea, baizik eta guk kontsolatu; Maitatuak izatea, baizik eta maitatu.

PASTORAL BATZORDEA Nafarroa 18 - 48970 BASAURI


94-4491644 Fax: 944261962 Web: http://sanjosebasauri.org Blog: sanjosepastoral.blogspot.com e-mail: pastoral@sanjosebasauri.org

Ostirala, otsailaren 3a
Azeriak buztana luze eta beste denek hala dutela uste. (Atsotitza)

Badago olerkari bat zeinek esaten duen: Zuhaitz bat landatzeko dagoenean, zuk landatu. Errore bat arteztu behar denean, zuk arteztu. Guztiek saihesten duten esfortzu bat dagoenean, zuk hartu. Izan zaitez bidetik harria, bihotzetatik gorrotoa eta arazoetatik zailtasunak kendu zituena. Gauzak ongi eginak eta dena ordenean egotea gustatzen zaigu. Baina batzuetan pentsatzen dugu besteak direla gauzak egin behar dituztenak. Hori da batzuei bakearekin gertatzen zaiena. Gu gara bakea egin behar dugunok gure eskolan eta gure familian. Bakea atsegin baduzu, bakerako hezi zaitez. Nagusitan bake pertsona izan nahi baduzu, saia zaitez momentu honetatik aurrera bake umea izaten. Egin nazazu Jauna bake-egile: Gorrotoa dagoenean maitasuna jar dezadan. Iraina dagoenean barkamena jar dezadan. Borroka dagoenean elkartasuna jar dezadan. Akatsa dagoenean egia jar dezadan. Zalantza dagoenean fedea jar dezadan. Etsipena dagoenean itxaropena jar dezadan. Iluntasuna dagoenean argia jar dezadan. Goibeltasuna dagoenean alaitasuna jar dezadan. AMEN.

También podría gustarte