Está en la página 1de 13

IKT AZKEN INFORM EA

Haurtzaro ikastola bisita egin ondoren ea hemen nire lana.

Izaro Alza Puente [2011/01/16]

AURKIBIDEA:

1.- SARRERA 2.- HAURTZARO IKASTOLA 3.- GELAREN ANTOLAKUNTZA 4.- ERABILTZEN DITUZTEN PROGRAMAK 5.- URTXINTXA PROIEKTUA 6.- IPUINA 7.- IRAKASLEAREKIN ENTREBISTA 8.- KOODINATZAILEAREKIN ELKARRIZKETA 9.- IKT-ak LH-ko GELAN 10.- ONDORIOAK 11.- BIBLIOGRAFIA

3.orr 3.orr 4.orr 6.orr 7.orr 8.orr 9.orr 9.orr 10.orr 11.orr 12.orr

1.- SARRERA: Nire izena Izaro Alza da. Ikastetxera bisita taldean egin nuen, Aiora Mendiburu eta Aitziber Araolaza-rekin batera baina azken txosten hau banaka egitea erabaki dugu arrazoi ezberdinengatik. Oiartzunen kokaturiko Haurtzaro ikastolara egin genuen bisita eta bertan TIK-ak eskola barruan nola funtzionatzen duten ikusi ahal izan genuen. Eskolako instalazioak ikusi ondoren, TIK koordinatzailearekin entrebista egin genuen. Honek datu interesgarri asko eman zigun, ondoren gure lana burutzeko baliagarriak izan direnak. HH-2ko gela bat bisitatu genuen eta bertan 4urteko umeak zeuden. Hauen gelaren antolakuntza ikusi, irakaslearekin TIK-en inguruan hitz egin eta ipuintxo bat kontatzeko aukera eman zigun, hala nola, gure praktika martxan jartzea. Ondoren TIK informearekin hasiko naiz, Haurtzaro ikastolaren historia eta datuak eskainiz, bisitatutako gelaren antolakuntza azalduz, erabiltzen dituzten programa ezberdinak aipatuz, bai irakasle bai TIK koordinatzailearen entrebistak erakutsiz etab.

2.- HAURTZARO IKASTOLA: Haurtzaro Ikastola Oiartzunen kokatuta dago, herriaren gunea den Elizalden,Aiako Harriaren magalean. Haurtzaro Ikastolaren proiektuak 0-18 urteko 850 ikasle jasotzen ditu gaur egun. Ikastola orube zabal batean lekutua dago eta gaur egun hainbat eraikin eta bi jolas toki ditu bertan.

Haurtzaro Ikastola 1967an sortu zen herri ekimenari esker, bokazio publikoarekin eta euskara eta euskal kulturarekin konprometituta. Gaur egun gurasoen eta langileen artean osatutako herri onurako irakaskuntza kooperatiba bateratzaile eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko partaide da.Oiartzunen bi ikastetxe daude, bata publikoa eta bestea kontzertatua. Haurtzaro Ikastola kontzertatua da. Haurtzaro Ikastolaren hezkuntza proiektua bost zutabetan oinarritzen da: Proiekzioa: heziketaren antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko egina dago. Globaltasuna: ikastola osatzen duten oinarrizko elementuak uztartzen ditu. Integrazioa: printzipioak, teoria eta praktika, irakaskuntza eta gizartea elkar lotzen ditu. Errealismoa: egunerokotasunari aurre egiteko proiektua da,egunean-egunean lana eta gure baliabideak kontuan hartuz egina. Malgutasuna: hezkuntza bera prozesua dela ulertuz, gerora etor daitezkeen aldaketei irekia dago. Hona hemen Haurtzaro ikastolaren eskaintza adinez adina: 0-3 zikloari dagokiona, UDAL IKASTOLA PARTZUERGOAren bitartez egiten da. 3-16 tartea, gurasoek eta langileek osatutako KOOPERATIBA BATERATZAILE aren bidez ematen dugu. 16-18 bitartekoa, Orereta Ikastolarekin batera sortutako OIARTZO BATXILERGO IKASTOLA FUNDAZIOAn eskaintzen dugu. 4

3.- GELAREN ANTOLAKUNTZA: Lehen aipatu bezala, HH-ko bigarren mailako gelan egon ginen, 4 urteko gela hain zuzen ere. Gela honetan erabiltzen duten metodologia txokoen bidezkoa da. Gela, lau txoko ezberdinetan banatzen da ondorengoak direlarik:

Plastika txokoa Matematika txokoa Jolas txokoa Irakurketa txokoa

Gela honetan 24 haur daude, beraz, talde bakoitzean 6 haur daude. Talde bakoitzak izen bat dauka kurtso osoan zehar mantentzen duena. Talde bakoitzak, egun oso bat pasatzen du txoko batean ariketa ezberdinak lantzen, eta hurrengo egunean txokoz aldatzen dira. Horrela txoko guztietatik pasatuz.

Ordenagailua, irakurketa txokoan aurkitzen da. Txoko honetan ipuinak behatu, ikusi etab. apartez, irakurketarekin erlazionaturiko beste hainbat ariketa ere egiten dituzte. Binaka jarriz eta txandaka, ordenagailuan lanean aritzen dira; irakasleak planteaturiko ariketak eginez, teklatuaren maneiuaz ohartzen, saguarekin harituz, baita momentu puntualetan libreki beraien hausnarketa pertsonalak eginez. Horrela, binaka txandatzen joango dira taldekide guztiak ordenagailutik egun osoan zehar pasa arte.

4.- ERABILTZEN DITUZTEN PROGRAMAK:

Haurtzaro ikastolan erabiltzen duten programa URTXINTXA proiektua da. Proiektu osoa du, softwarean oinarritua neurri handi batean. Hiru xomorro dira haurraren ikaste prozesuan animuak emateko ardura bereganatzen dutenak: Ttantto, Txirritx eta Xango. 3, 4 eta 5 urteko haurrei zuzendutako materialak daude. Gerora ere, zahartu ahala, material berria dute eskuragarri ikasleek. Proiektu honek CDak, ordenagailuko programa ezberdinak, jolasak, ipuinak etab. ditu. Kurtso bakoitzean pertsonai batekin egiten dute lan: haur hezkuntzako lehen mailan Ttanto-rekin, bigarren mailan Txirritx-ekin eta hirugarren mailan Xango-rekin. Pertsonai hauen zeregina haurrari jarduerak azaltzea, animatzea, motibatzea etab. da. Pertsonaia hau kurtso hasieran irakasleak ezagutarazten du abesti, ipuine.a. bidez. Irakasleak azaltzen die haurrei beraien ordenagailuko laguna izango dela eta kurtso osoan zehar beraiekin batera lanean arituko direla. TTANTTO HH1 TXIRRITX HH2 XANGO HH3

5.- URTXINTXA PROIEKTUA: Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua

Gaitasunen garapenean oinarritua. Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena. Aniztasuna errespetatzen duena. Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua. Euskal Herri osorako egina Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena. Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana. Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena. Herrialde guztietako erreferentziak jaso eta euskalkien presentzia ziurtatzen duena. Diseinu bateratu eta eraginkorra Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua. Ikasmaterialak Honakoak dira Urtxintxaren edukiak: 1.- Irakaslearen karpetak (ikasturte bakoitzeko hiru karpeta) 2.- Ikaslearen karpetak (ikasturte bakoitzeko hiru karpeta) 3.- Kaseteak Irakaslearen karpetan dagoen kasetea (ikasmaila bakoitzeko hiru), ikasleak etxean erabiltzeko moduan ere eskaintzen da. Kasetearen egitura: pertsonaia gidariaren abestia (Ttantto, Txirritx eta Xango),ipuinaren abestia, tradiziozko abestia, jolaserako abestiak eta beste,diskriminazio auditiboa eta entzunaldiak (musika klasikoa, musikari euskaldunak eta unibertsalak).

4.- CD-ROMak Ikasmaterialaren osagarri gisa CD-ROM interaktiboak ere sortu dira, maila bakoitzeko bat. Urtxintxa Proiektuari jarraituz, CD-ROM bakoitzak hamabi gailentzen ditu, haiei lotutako ipuinekin gaiei sarrera

ematen zaielarik. Behin ipuin batean sartuz gero, ipuinaren inguruko eta gaiarekin erlazionaturiko jarduerak gara ditzakete haurrek. 5.- Web orria Urtxintxa proiektuak bere web orria du. Bertan, poliki-poliki biltzen eta eguneratzen joango da proiektuari buruzko informazio osagarri guztia, hala nola,ipuinak euskalkietan, gurasoekiko harremanetarako testuen itzulpenak,mintegietako egutegiak, berrikuntza proposamenak, etab. Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena. 6.- IPUINA: Behin ipuina eginda genuela, ordenagailura pasa dugu, bertan Movie Maker programaren bidez ahotsa jarri eta ipuina digitalizatu dugu. Haur Hezkuntzako 2. Mailako gelan kontatu dugu ipuina.Ipuin hau bi modutan egin dugu, bata era tradizionalean eta bestea era digitalizatuan. Lehen esperientzia horretan, haurrak alfonbraren gainean eseri eta ipuina kontatu zitzaien. Bigarren esperientzian berriz haurrak ipuina ordenagailuan ikusi zuten,bertan ipuina entzun eta ikusteko aukera izan zuten.

Bi modutara adi egon ziren. Irakasleak komentatu zigun haurrak ipuina bi eratara entzuten jarriak daudela eta kontakizunaren arabera aldatzen dela beraien interes maila.Haurrak oso ohituak daude ordenagailua maneiatzen, bertan ipuinak, jolasak e.a. lantzen,beraz guk uste genuen erreakzioaren kontrakoa izan zuten. Guk uste genuen ipuin digitala ikustean harriturik begiratuko zutela, baina ez zen horrela izan. 7.- IRAKASLEAREKIN ENTREBISTA: Irakaslearekin entrebista egin genuenean, berak duen rola IKTn aurrean azaldu zigun, lehen aipatu bezala, lehenengo programa azaltzen die eta bertako pertsonaia 9

aurkezten ditu, ipuin, abesti, jolas e.a.en bidez.Haurrei ordenagailuak nola funtzionatzen duen azaltzen die, taldeka.Eta kurtsoan zehar erabiliko dituzten programak nola erabiltzen diren erakusten die.Hemendik aurrera irakasleak izango duen rola,bideratzea izango da, hau da, momentuan zein ariketa egin behar duten haurrek eta nola egin behar duten azalduko die. Beti ere ariketa hauek haurraren beharretara egokituak izango dira, haur guztiak ez dute ariketa berdina eginbeharrik izango, haurraren gaitasunaren arabera joango da, gainera programa ezberdinak daude eta hauek haurren gaitasunaren mailara egokituak daude. Beste aldi batzuetan haurrak libreki esperimenta dezaten uzten du, haurrak nahi duen bezala erabili dezake ordenagailua.Irakaslea bitartean behatzen egongo da, horrela haur bakoitzak duen gaitasun maila zein den jakingo du. Azaldu zigun beste gauza beraiek IKTn aurrean izaten duten prestakuntza da.Urtean behin, IKSYSen inguruko mintegia egiten dute irakasle guztiek.Programa berriak sartzean edo aldaketaren bat egitean hauei egokitutako ikastaro espezifikoak egiten dituzte. Ikastolaren helburua irakasleak teknologia berrien aurrean erantzuten jakitea da, beraz hauek azken berrikuntza guztiak ezagutu behar dituzte, horrela haurrei beraiek dakitena transmitituko diete.6. 8.- KOODINATZAILEAREKIN ELKARRIZKETA Haurtzaro ikastola aurrekari bat IKTan inguruan. Eusko Jaurlaritzak proiektua martxan jarri baino lehen, ikastolak beraiek 100 % finantzatutako armairuak zituzten. Hauekin gaur egun bezala Ikasys proiektua lantzen zen. Denbora batera, Ikastolen federazioa Eusko Jaurlaritzarekin kontaktuan jarri eta finantziazioa lortu zuten.Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak 90 % finantzatzen du eta ikastetxeak berak beste guztia, hau da, 10 %.Haurtzaro Ikastola ikastola pilotua izan zen. 2004- 2005 ikasturtean, 6ikastola hautatu zituzten proiektu bat burutzeko. Hauen artean ikastola hau aurkitzen zen. Hau burutzeko utzi zieten materiala, armairu bat 25ordenagailu txikirekin izan zen. Proiektua kurtso bateko gela batean burutu zen, bertan gaur egun gela guztietan planteatzen den metodologia planteatu zen. Behaketa egin eta estatistikak egin zituzten. Eusko Jaurlaritzak proiektua ona zela ikusirik beste ikastetxetara zabaltzea erabaki zuen, gaur egungo egoerara iritsi arte.Haur Hezkuntzan erabiltzen duten proiektua, urtxintxa proiektua da.Proiektu hau ikastolen elkarteko 10

proiektua da eta ikastoletan gauzatzen da.Bertan, lehen aipatu bezala hiru pertsonai daude, Ttantto, Txirritx etaXango. 9.- IKT-ak LH-ko GELAN: HH-n IKT-k ez direnez asko eta koordinatzailearekin egindako elkarrizketan, bera LH-n zentratzen zela ikusirik gela bat bisitatzea planteatu genion. Ez zigun oztoporik jarri. Gela ikustean harrituta geratu ginen zelako teknologia garapena zegoen bertan. Lehen Hezkuntzak ikasle bakoitzak bere ordenagailua du, bertan lan pertsonala egiten da Txanela proiektuarekin. Bertan, Haur Hezkuntzan baino helburu gehiago betetzeko jarduerak dituzte, batzuetan matematikak landu, bestetan hizkuntzak, historia e.a. Gehiena Lehen Hezkuntzako hasierako mailetan behintzat, istorio baten barruan lantzen da. Adibidez historia lantzerakoan, denboraren makina izango balitz bezala Erdi Arora irits gaitezke.

10.- ONDORIOAK: Bukatzeko, IKT-en koordinatzaileak hauei egiten dien zenbait kritika aipatuko ditut eta jarraian nire ondorioak azalduko ditut.Koordinatzaileak egiten duen kritika nagusia, eskola 2.0 proiektuaren inguruan dagoen planteamendu txarra da. Hasiera batean ikastetxeei saldu zen ideia oso polita zen, ume bakoitzak bere portatila e.a. Gaur egun berriz ikus 11

dezakegun egoera oso bestelakoa da. Kontzertatutan gurasoengandik jasotako presioa dela eta, aurreratuago daude, eta IKT-ak gelan barneratuago daude, baina ikastetxe publikoetan oraindik ez da geletan horrelako aurrerakuntzarik ageri.

Honetaz gain egiten duen beste kritika, material basikoa ematen dutela da. Baina hemendik aurrera material hori nola erabili, nola lantzeko orduan ez dute erantzunik jasotzen.Gainera irakasleek jasotzen duten formakuntzaren inguruan hutsuneak daude. Haurtzaro Ikastolan jasotzen duten formakuntza ikastolak berak eskaintzen duena da, Eusko Jaurlaritzak ez du erantzukizunik hartzen d. Niri pertsonalki gehien harritu zidana berriz, haurren erreakzioa teknologia berrien aurrean. Beraien erreakzioa guztiz normala izan zen.Irakasleak aipatu zigun, haurrak oso barneratuak zituztela eta beraientzat ipuin bat edo ordenagailu bat berdin ikusten zutela, txikitatik egon baitira egoera honetan.Harritu zidan beste gauza, gure generaziotik egindako aldaketa da, gela bakoitzean, ordenagailuaren txokoa dagoela ikusteak.Bukatzeko, irakasle garen bezala, gure ez jakintasuna IKT-en inguruan,zertxobait larritzen nau. Teknologia berrien aurrerakuntza oso azkar doa,kurtsotik kurtsora aldaketaren bat ematen da, eta gaur egun duen garrantzia ikusirik, martxa horretan jartzea ezinbestekoa dugu. Irakasleak etengabeko prestakuntza behar dugu maila hori mantendu ahal izateko. Ea ikasgai honetan landutako programa ezberdinek haurrekin lantzeko garaian laguntzen diguten.

11.- BIBLIIOGRAFIA:

Liburuak:

12

Nuevas tecnologas en educacin infantil. El rincn del ordenador Rosala Romero Tena Web orriak: http://agrega.hezkuntza.net/visualizadorcontenidos/Portada/Portada.do http://www.educared.org/global/educared/ http://wwweducacontic.es/ http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest http://www.urtxintxa.net/ www.haurtzaroikastola.net/

13

También podría gustarte