Está en la página 1de 2

AITA-ITSASGIZON BATI Doinua: ETAren su etenetik I Bizitza konplikatua izaten da ia beti, eta konplikatuegi bihurtzen ere badaki.

Nireak mugaren muga gainditu du eskuarki eta asaskatu ezik hondoa joko du aurki. Ez nuenez etsi gura, ez besaurreak ebaki, bertsoak jartzea baino ezin nuen erabaki, abisatu gabe hil den aita-itsasgizon bati. II Uztailean egin berri hirurogeita sei urte, itsasoa eman berri pentsiotxo baten truke. Ordura arte itsasgizon bizkar zabal, lodikote, olatuen lautadetan Santxo gabeko Kixote. Besarkada bat emanda joaten zinen aparte Kasik ahaztua nuen, ez nintzen oroitzen bape bihotza bazenuela behin huts egin dizun arte. III Haurrak, goazen Loiura aitatxo badoa, tira Besarkada banarekin desagertzen zinen di-da; gu hantxe gelditzen ginen denak zerura begira Zein da bere hegazkina? Hor doa hegan, hori da! Ama ni ez nator berriz, agurrak rollo bat dira; hemen uzten gaitu eta joaten da urrutira Zenbat eskertuko nukeen oraingoan despedida. IV Heriotzak nahasten du makina bat pentsamendu baita atera gordeta zeuden mila sentimendu. Nik amorru biziena ezingo nizun ostendu: Aita arrunten bizitza hautatu izan bazendu!... Aduanaren parean, berdin ekain zein abendu, sortzen zitzaidan galdera ezin dut burutik kendu: maitatzen baldin bagaitu, zergatik alde egiten du?

V Sei hilabete pasata mundu osoan barrena, etxeratzeak zekarren oparitxoen problema. Txinako hamaika gailu, Duty free-ko zenbat tresna Beisboleko eskularru beltz bat izan zen azkena, ezkerra izan ez banintz erabiliko nuena, baina senti ez zintezen munduko aita txarrena, ez nizun kontatu aita orok jakingo lukeena. VI Haurra baino ez nintzela, sei urtekoa, hain zuzen, andereo Maria Luisa hasi zitzaidan galdetzen: Zure aita omen dator, ez al zaitu pozak hartzen? Etortzean jartzen banaiz saltoka pozak zoratzen, alde egiten duenean negar egingo dut ozen... Ordurako banekien aitarik gabe bizitzen, orain zergatik, ordea, ez naiz hain lasai sentitzen?

VII Urtean sei hilabetez besterik ez zinen senar! Zenbat Gabon Zaharretan ez genuen ikusi elkar?

Sinetsarazi zenigun guk ez zintugula behar lasai geratu gintezen sei hilabetetan zehar Sentitu gurako nuke malkotxo bat irtetear, korapilo bat tripetan, garrasi bat lehertzear baina nola egiten zaio hutsaren hutsari negar? VIII Zaila da urrunekoa sentitzen gertu bezela eta uste dut zuk hori ederki zenekiela. Kargutzat hartzen zenuen aita hotzaren papela, sinetsarazteko asmoz bihozgabea zinela, musuak eta mimoak amarentzako zirela Orain badakit zergatik: bazenekien bestela distantzia sufrimendu bilakatu zitekeela.

itsasontzira deitzeak beti uzten gintuen hotz. Zein puta dugun patua, puta zaharra, me cago en Dios! Lehen itsasoan zeunden hitzok entzuteko gogoz, orain hemen zaude, baina esanak berandu datoz. X Karteran gorde ez banu El Correoko eskela oraindik pentsa nezakeen lanera joan zarela, portuan zain zenuela altzairuzko karabela bisitatzeko Kamerun, Brunei zein Venezuela Kasik pentsatzen hasita, ez al da hobe horrela: pentsatuko dut umetan pentsatzen nuen bezela, zoriontsu bizi zaren itsasontzian zaudela.

akaso bizirik zeunden bitartean ez bezela; baina egin ez dakion geroa krudel-krudela, kontsolatzen da pentsatuz zuk hala nahi zenuela.

IX Inoiz sentituko zinen zureen artean arrotz dena ezin baitaiteke esplikatu telefonoz: nahiz eta ondo sumatu zure berba eta ahots,

XI Jadanik ez naiz umea, ez daukat gazte-txartela, baina uste dut hau dena ondo gordea nuela: Ene aita-itsasgizon zauden lekuan zaudela jakin zure seme honek asko maite zaituela,

También podría gustarte