Está en la página 1de 3

EZKABARTEKO BILDU

SARRERA Bilduk elkartzea esan nahi du, eta hain zuzen ere hori da haren jendak egin nahi duena eta jadanik egiten ari direna. Ahalik eta indar gehien bildu Euskalherriaren instituzioak aldatzeko eta haien artean noski, gure udala. Ezkabarten gauzak egiteko beste modu bat badagoela sinisten dutenak biltzera goaz. Programa hau, datozen urteotan Bildu-ezkabarteren jokaeraren gida izango da. Zernolako ibarra eta udala nahi ditugun, emakumeei eskaini nahi dizkieguna eta gazteei, nekazariei, nagusiei eta etorkinei. Hona hemen gure programaren puntu garrantzitsuenak:
Programa hau, datozen urteetan Ezkabarteko BILDUren jokabidea bideratuko duen gidaliburua izatea nahi dugu, gure harana zein udaletxea nolakoa nahi dugun, haraneko emakumeei eta gazteei zer eskeini nahi diegun, nekazariei, adinekoei eta etorkinei. Hona hemen gure programaren aipu garrantzitsuenak:

ERAKUNDE EREDUA : Udalaren demokratizazioa :Herritarrei hurbilen eragiten dieten gaietan partaidetza zuzena eta jarraitua bermatuko zaie ( Udal egitasmo orokorra, aurrekontua, informazio batzorde irekiak.) Gatazkatsuak suertatu ahal diren haranerako proiektuetarako herri -eztabaidak eta herrikontsultak proposatzeko hitza ematen dugu. Herri Partaidetzaren Ordenantzaren eta Herritarren Eskubideen Gutunaren osaketa, udal gaietan herritarrek erabakitzeko gaitasuna bermatzen dituztelarik. Udal Kargudun Hautatuen etika politika eta herstura ekonomikoaren konpromiso sendoa, beharrezkoak ez diren gastoak deuseztatuz (alkatetzaren erabateko arduraldia, otorduordainak, aholkulari pertsonalak) LURRALDE EREDUA ( UDAL PLANA OROKORRA) Etxebizitza politika, merkatuko interesetatik irten eta herritarren beharretara egokitu beharra dago. Berezko hazkundea lortzeko xedeak eduki behar du. Herri bakoitzeko zinezko etxebizitza beharrek kontutan hartzeaz gain beren ezaugarritasunen mantentze-lanak bermatu beharko luke. Horretarako eta balizko irtenbideak bilatu ahal izateko, Udalerrriekin, gazteekin ( etxebizitza errolda osatu, landa lur-eremuetako ugazabekin hitzarmenak lortu,.) lan taldea osatzea beharrezkoa dela deritzogu. Haraneko Berezko Ondare: Ezkabarteko haranak berezko ondare oparoa dauka ( Ezkaba mendia, Ultzama ibaia, gune forestala) halaber, zenbait proiektuek mehatxatzen dituzte. Kartuja edota goi-tentsioko proiektuek, gutxi batzuen probetxurako eta aberasteko eginak dauden bitartean, guztion ondarea, osasuna eta gehiengoaren bizi baldintzak mehatzatzen dituztelarik. Haranak behar duen babesa eduki dezan, zaintzeaz gain defenditu egin behar dugu, eta hildo horretan, Hirigintza-Arauak aldatzea proposatzen dugu. Anoz herriraino Baso-Eremutik eraiki nahi duten errepidea irmoki gaitzesten dugu, baita harana osoa zeharkatuko luke sahiesbideak ere . IHARDUERA EKONOMIKOA Ezkabarteko industrialdeko zabalkuntzarekin eta Sorauren-Orikaingoaren sorkuntzarekin, iharduera industriala sustatuko da.

Lehen sektorea: bere egoeraren azterketa egin eta mantentzeko ahaleginak egin. AUZOTASUN ETA JAI EREDUA Herri desberdinetako herritarren arteko harreman sendoak sustatzea beharrezkotzat jotzen dugu, oinezkoentzako herrien arteko bide sarea berreskuratuz, denon bizikalitatea ere hobetu nahi dugu, jaietarako herrien arteko garraio zerbitzua jartzeko aukera aztertuz. Jai eredua aldatu beharra dagoela uste sendoa dugu, herritarrok, elkarteak, udalerriak eta udala batuko dituen jai batzorde baten osaketa bermatuz. UDALERRIAK EDO KONTZEJUAK Herritarrengan gertuen dagoen administrazioa udalerriak dira, sustatzea eta laguntzea behar beharrezkoa izanik. Horregatik, Udala eta Udalerrien arteko elkarlana sustatuko duen hitzarmen baten beharra ikusten dugu, amankomuna izango den lan taldea osatuz, herriek duten beharrak eta beraien bidegarritasun ekonomikoa bermatuko duenak. KULTURA ETA HORNIDUTAK Udalak herritar orori, partaidetza bermatzeaz gain, kultur eskaintza zabala eskaini behar die, bertako kultura bereziki sustatuz. Giza talde guztiek parte harturik, kulturgintza programazio tinko eta herritar guztiei zuzendua izan dadila, helduak, emakumeak, haurrak gazteak etabar, eratu beharko luke. Haranean bertan,egoitza soziokultural baten eraikuntza, epe ertainean betiere Haranak behar dituen hornikuntzen eta bidegarritasun ekonomikoaren ikas proiektu bat egin, baita beste udalekin elkartzeko dagoen aukera aztertu, elkarri hornikuntza hauen eskeintza egin ahal izateko, ( kultur etxea, liburutegia, ludoteka, gizarte zerbitzuak, haur eskola, etabar) Herri ondasunak defenda dezagun. Artzapezpikuak bere gain hartu dituen ondasuak herritarrei itzul diezaiela. KIROLA Haraneko kirol instalakuntzen kudeaketa publikoa aztertu. Haranerako kirol teknikari baten lanpostua sortu, beti ere ekonomikoki bideragarria bada. Herri bakoitzak, epe ertainean, noski, kirol- instalakuntza xumeak eduki dezala. Kirol programazio tinko eta herritar guztiei zuzendua izan dadila, helduak, emakumeak, haurrak gazteak etabar, eratu beharko luke. EUSKARA Haranean euskara hizkuntza normalizatua izan dadin eta gure herritarrei euskaraz atenditzeko eta mintzatzeko aukera eman diezaiogun, horretarako ordenantza bat adostea eta onestea dugu helburu. Euskarazko kultur eta kirol ihardunaldi programazioa egitea ezinbestekotzat jotzen dugu. Euskarazko Teknikari baten beharra ikusten dugu , epe ertainean lan postua sortzea komenigarria litzateke. Ikaspen eta sustapenetarako diru laguntza politika osatzea. GAZTERIA Ezkabarteko gazteriarengan, antolatzeko eta beraien etorkizuna erai dezaten duen gaitasuna, gure konfiantza osoa dugu, hortaz berain ekimenetan gure laguntza osoa eskaini behar diegu. Partehartzaile izango den prozesu baten bidez, gazteriarentzat estrategi-egitasmoa eratu behar da. Erabakigarria izango den Gazte- Erakundea osa dezagun. Beraiek kudeatuko duten egoitza abian jarri, epe motzean.

Soilik gazteentzat etxebizitza politika aproposa aurrera eraman. EMAKUMEA Udalak, emakume zein gizonen arteko benetako berdintasuna bermatu behar du. Ahalik eta lasterren Berdintasun- egitasmo bat onetsi behar dugu non, berdintasuna lortu nahirik, udalak emango dituen pausoei buruz argibideak zehaztu behar dituen Soilik emakumeentzako izango diren kultur eta kirol ekitaldi programazio partehartzaile osatu behar da. MUGIKORTASUN Haranean, eskualdeko garraio zerbitzu-publikoaren hobekuntza. Eskualdeko zein herrien arteko mailakako garraio sorreraren ikerketa, horrela ere bailarako agureek bai medikura bai polikiroldegira ere Joan daitezen. Ingurugirorako kaltegarria ez den garraioaren sustapena ( txirrindula, oinezko ), ingurune osoan. Arriskua duten errepideguneak eta haraneko kaleetakoak, mailaka desager daitezen ahaleginak egin. Herri guztietan hiri hondakinen tratamendu egokituari bultzada (murriztapena, bererabilera eta birziklatzea). LANA Udaleko langileak behin betiko kontratua izango dute eta auzotasuna eta Euskeraren ezagutza baloratuko da . Auzokideen kontratazioa ibarraren enpresen aldetik sustatuko da .

También podría gustarte