Está en la página 1de 8

GAREAN EUSKALDUNON ELKARTEA

TXOKOLIPUINAK
2007ko azarotik 2008ko maiatzaren bitarte

1. SARRERA

2. EGITASMOAREN AURKEZPENA

3. IPUINAK

4. GIZA BALIABIDEAK

5. HELBURUAK

6. FINANTZIAZIOA – AURREKONTUAK
1. SARRERA

Ipuinen garrantzia haurren garapenean

Ipuinek berebiziko garrantzia dute haurren garapenean, beraien mundu sinbolikoa


osatzen eta errealitatea, batik bat euren sentimenduak, ulertzen laguntzen baitiete.
Hona hemen, umeen garapenean ipuinek betetzen dituzten funtzio anitzetariko batzuk:

(Iturria: “Aisialdian ipuinen bidez sexismoari aurre egiteko aholku sorta” Urtxintxa Eskola)

Psikologikoa:
• Sormena, irudimena eta fantasia estimulatzen dituzte.
• Nahi psikologikoak betetzen dituzte.
• Barne mundua, beraien intimitatea aberasten dute.
• Sentikortasuna suspertzen dute.
• Kritika ahalmena lantzen dute.
• Haurren gatazka pertsonalak konpontzen laguntzen dute.
• Beldurrak, kezkak...gainditzen ahalbidetzen dute.
• Euren autoestima lantzen dute.
• Ohiturak sortzen dituzte.
• Hazten eta heltzen laguntzen dute.

Intelektuala:
• Mundua, errealitatea ezagutzen laguntzen diete.
• Jakinmina suspertzen dute.
• Hausnarketa eragiten dute.
• Euren “zergatiei” erantzuten diete.
• Jarduera mentala egituratu eta aberastu egiten dute.
• Arreta, konzentrazioa, oroimena....estimulatzen dituzte.

Afektiboa:
• Besteekiko harreman afektiboak eta komunikazioa suspertzen eta hobetzen
dituzte.
• Emoziozko heziketa eratzen laguntzen dute.

Soziala:
• Giza harremanak ulertzen laguntzen diete.
• Rolak eta portaera ereduak irakasten dituzte.
• Besteekiko tolerantzia, ulermena eta errespetua errazten dituzte.

Linguistikoa:
• Hiztegia aberasten dute.
• Hizkuntza ulermena eta adierazpena garatzen dute.
• Euskararekiko jarrera positiboa eraikitzen dute.
Ipuinak: euskal kulturan murgiltzeko atea

Ipuinek, ipuin herrikoiek zehazki –herriaren oroimenean, belaunaldiz belaunaldi usadio


eta ohiturei atxikiz, herriaren oroimenean bizirik irauten dutenak – sortu dituen
herriaren kultura ezagutzeko eta kultur identitatea sortzeko funtsezko zeregina betetzen
dute. Ipuin herrikoien ezaugarri nagusiak iraunkortasuna eta unibertsaltasuna dira;
ipuinak unibertsalak dira bai, baina baita tokian tokiko usadio, ohitura, sinismen,
balore, mundu ikuskera etabarren adierazleak.
Gure ipuinek, beraz, euskal kulturan murgiltzeko atea irekitzen digute. Ipuinak
haurrentzat euskal kulturara hurbiltzeko bide natural eta erakargarria dira.

Ipuinak: beste kulturekin zubia

J. M. Sánchez Carrión Txepetxe-k “Herri eta Hizkuntzen ekologiaz” liburuan egiten


duen ekarpenaren ildotik, kultura guztiak baloratzea eta beraien errealitate eta mundu
sinbolikoaren adierazleak diren ipuinak ezagutzea garrantzitsua dela uste dugu.
“...Modu berekoak dira hizkuntzak eta kulturak. Guztiak giza garapenaren adierazleak
dira eta, horregatik, denak baliosak eta beharrezkoak gizadi osoarentzat. Ondorioz,
kultura bati oldartzen zaionean guztiei erasotzen zaie eta, gisa berean, baten alde lan
egiten denean guztien alde aritzen da, osotasunaren alde”.
Haurrek hemengo mitologiako elementuak, ipuinak, kontakizunak... ez ezik, beste
kulturak, haien mundu ikuskera, mitologia, tradizioak...ere ezagutu behar dituztela
iruditzen zaigu. Gurea ezagutuz, besteena baloratzen dugu; besteena ezagutuz, geurea
baloratzen dugu.

Ipuinak: esperientzia afektiboa

Hizkuntza bat ongi ikasi eta eroso erabiltzeko ezinbestekoa da hizkuntza horretan mota
guztietako ahalik eta esperientziarik gehien izatea: esperientzia afektiboak (etxean),
esperientzia formalak (eskolan), esperientzia informalak (aisialdian), kulturalak
(liburuetan, komunikabideetan, ...)
Lizarra eta Estellerriko haurren errealitean, euskaraz dituzten esperientziarik gehienak
formalak dira, ikastetxe eta komunikabideei lotuta. Gutxi dira etxean euskaraz bizi
direnak.
Ipuinak, haur txikiek euskara bizipen afektibo eta positiboekin lotzeko oso baliogarriak
izanen dira.
Ipuinak: baloreen transmisio bidea

Lehen aipatu den bezala, ipuinak ez dira neutroak: pertsonaietan, egoeretan,


mezuetan,...munduaren interpretazioa zabaltzen dute. Honek bihurtzen ditu, hain zuzen
ere, ipuinak euskarri hezitzaile hain inportante.
Tradiziozko hainbat ipuin eta baita egungo askotan ere estereotipo franko eta rolen
banaketa tradizionalak agertzen dira (mutilak: protagonista, aktiboak, adoretsuak,
arazoie aurre egiten diete...neskak: pasiboak, ederrak, bildurtiak...).
Honetaz guztiaz konszientea izanda, oso inportantea iruditzen zaigu tradiziozko nahiz
gaur egungo ipuinak aukeratzean, genero estereotipoei erantzuten ez dieten eta sexuari
lotutako rolak errepikatzen ez dituzten ipuinak aukeratzea. Hitz bitan, hau dena
gaindituz, ipuinak hezkidetza lantzeko baliagarriak izatea nahi dugu.

Gure proposamena

Ipuin kontaketa eskeintza honek:

• Haurren garapenean ipuinek betetzen dituzten funtzio guztiak (psikologikoa,


intelektuala, afektiboa, soziala, linguistikoa...) burutzeko aukera ematen du

• Haurrek euskaraz garapen linguistiko osoa izateko beharrezkoak diren hizkuntza


honetan esperientzia afektiboak izan ditzaten laguntzen du.

• Euskara ikastetxeetako markotik ateratzen du eta hortaz, erabilpen eremuak


zabaltzen ditu.

• Eukal kultura (usadio, ohitura, sinismen, balore, mundu ikuskera...) ezagutzeko


aukera ematen du.

• Hezkidetzan eta beste kulturen onarpen eta balioespenean hezitzeko aukera


zabaltzen du.

• Lizarra eta Estellerriko haur euskaldunak elkartzeko, ezagutzeko eta ongi


pasatzeko aukera ahalbidetzen du.
2. EGITASMOAREN AURKEZPEANA: “TXOKOLIPUINAK”

TXOKOLIPUINAK haur txikiei zuzendutako jarduera da: ipuinak entzun eta


txokolatea askaldu, hain gustukoak dituzten bi gauza ekimen berean. Ipuin kontalariak,
zuzeneko musikaren laguntzaz, hiruzpalau ipuin kontatuko ditu, txokolatezko
ogitartekoa elkarrekin jateko tartea utziz.

Nori zuzendua:
Proposamen hau Haur Hezkuntza 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko (5 – 7
urte) Lizarra eta Estellerriko haurrei zuzenduta dago.

Noiz:
TXOKOLIPUINAK egitasmoa 2007ko azarotik maiatzera bitartean, hilabeteko lehen
asteazkenean burutuko dugu.

Egutegia:
2007: azaroak 7 / abenduak 12
2008: urtarrilak 9 /otsailak 13 (lehenengo asteazkena inauteriak) /martxoak 5 /apirilak 2/
maiatzak 7

Ordutegia:
Asteazkenetan, arratsaldeko 18:05etik 19:00etara.

Non:
Lizarreria Polikiroldegiko Gela anitzean.

3. IPUINAK

Haurrei kontatuko zaizkien ipuinak ongi aukeratuta izan behar dira, sarreran esan den
bezala hezkidetzan, tolerantzian, errespetoan,...hezitzeko tresna oso baliogarriak baitira.

Lau motatako ipuinak kontatuko dira:

• Euskal tradizioko ipuinak.


• Gaur egungo euskal egileen ipuinak.
• Munduko ipuin tradizionalak.
• Euskarara itzulitako gaur egungo ipuinak.
4. GIZA BALIABIDEAK

Ipuin kontalaria: Herrikoa izatea hobesten dugu, euskaldunen sarea zabaldu eta
trinkotzeko asmoz.

Musikaria: Ipuin kontaketan musikak laguntza handia eskaintzen ahal du, ipuinak
borobildu, girotu, indartu... egiten batitu. Musikariaren kasuan ere, herrikoa izateari
lehentasuna ematen diogu.

Sukaldaria(k): Aretoan sartzean haurrei harrera egingo die eta atsedenaldian,


ogitartekoak banatu, haiekin solastu, e.a. Ipuinen magia giroan murgilduta jarraitzeko,
txokolatea banatuko dien pertsonai hau sukaldariz jantzita egongo da.

Laguntzaileak (2): Haurrei ipuinak entzun bitartean izan behar duten jarrera azalduko
diete eta haiekin egongo dira saio osoan zehar. (Gurasoak ezin izango dira aretoan sartu,
gehienak erdaldunak izatean zailagoa egiten baita euskaraz hitz egiteko giroa
mantentzea).

5. HELBURUAK

Helburuak euskara eta giza mailakoak dira:

Hizkuntza helburu orokorrak:

• Euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaini, erabilera normalizatua


bultzatuz.

• Euskaraz esperientzia afektiboak izan.

• Euskararekiko jarrera positiboa suspertu.

• Hizkuntzaren garapenean lagundu: hiztegia aberastu, ulermena eta adierazpena


hobetu...

• Euskal kultura ezagutu.

Giza mailako helburuak:

• Haurren garapenean (psikologikoa, intelektuala, afektiboa, soziala,..) eragin.

• Hezkidetza bultzatu.
• Beste kulturekiko baliospena eta onarpena bultzatu.

• Lizarra eta Estellerriko haur euskalduen arteko harremanak sendotu.

6. FINANTZIAZIOA

Finantziazio bideak hauexek izanen dira:

• Sarrera: 1€
• Udalbide.
• Lizarrako Udaletxea.

AURREKONTUA

GASTUAK 2007 (betetzeko)


Ipuin kontalaria/musikaria: 100 * 2 * 2 saio 400
Aretoa: (8,93) 9 * 2 18
Ogia/ txokolatea: (betetzeko)
Kudeaketa 50
Publizitatea 100
Erantzunkizun zibileko asegurua (betetzeko)

GASTUAK 2008 3415


Ipuin kontalaria/musikaria: 100 * 2 * 5 1000
Aretoa: 9 * 5 45
Ogia /txokolatea: (betetzeko)
Kudeaketa 100
Publizitatea 250
GASTUAK OSOTARA 2007-2008 (betetzeko)

SARRERAK 2007 (betetzeko)


Sarrera: 1€ * (joaten diren haurren arabera) ?
Udalbide (betetzeko)
Lizarrako udaletxea (betetzeko)

SARRERAK 2008 (betetzeko)


Sarrera: 1€ * (joaten diren haurren arabera) ?
Udalbide (betetzeko)
Lizarrako udaletxea (betetzeko)

SARRERAK OSOTARA 2007-2008 (betetzeko)


SARRERAK – GASTUAK (betetzeko)

También podría gustarte