Está en la página 1de 23

EGILEAK:

TAMARA ESKOBAR

MAITANE ARREGI

ARANTXA ANSA

SARRERA

Haur Hezkuntzan garrantzitsua iruditzen zaigu animalien

mundua jorratzea. Ipuinen bidez, abestien bidez, era globalizatu

batean landu behar ditugu. Gure ingurune hurbilean ditugun

animalien erreferentzia egitea, ezinbestekotzat jotzen dugu, beraz.

Horretarako eta udaberriaren gaiari lotuta, HH.ko 3 urteko haurrei eta

musikaren gaia jorratu asmoz, ipuin hau kontatu eta antzezteko

proposamena luzatzen dugu.

2
Aldez aurretik esan beharra dago ipuin hau 2, 3, 4 eta 5 urteko

haurrekin egin daitekeela, baina, gure jarduera Elizatxo ikastolako 3

urtekoen gelara egokituko dugu. Proposamen honekin, haurrak,

animalian hotsak imitatzen saiatzen dira. Gainera, “k” “l” eta batez

ere “r” fonemak ahoskatu eta lantzeaz gain forma musikalak,

espresibitatea eta arreta lantzeko tresna baliagarria dela uste dugu.

Jarduera hau burutzeko, lau saio beharko ditugu. Eta beharrezko

materiala hauxe izango genuke: irrati kasetea, ordenagailua,

Oskorriren “Mari Jan kantazan” diskako 24. abestia; “Movie

Makerrarekin” egindako motibazio bideoa; laminak eta espazio zabala.

Material guzti hauek eranskinean agertzen dira.

Proposamen honen osagarri moduan, kalean edo jaialdiren

batean antzeztu nahiko balitz ere proposamen bat luzatuko dugu eta

amaieran egindako lanaren bideo baten muntaia egitea proposatzen

dugu. Honela, haurrak beraien buruak abestiaren barruan ikusi

ditzakete.

3
ALE DIDAKTIKOA

1. GO SAIOA

1. go jarduera:

Udaberriko eguraldi on bat egiten duen egunean hasiera

emango diogu ekintzari. Kanpora begiratuko dugu, eguraldiaz hitz

egingo dugu eta onen inguruan hizketan ari garela gaiari sarrera

emango diogu. Sarrera egiteko galdeketa bat egingo dugu.

Ezagutzen al dituzu gaur paseatzera aterako diren animaliak?,

zein? eta zaldiak ezagutzen al dituzue? Inork ikusi al ditu inoiz zaldi

txikiagoak, nola dute izena?, eta nola ibiltzen dira? Ze hots ateratzen

dute?, ez dituzue inoiz ikusi Igeldon, edo festetan, norbait ibili al da

pottoken gainean?...

Udaberrian sarri eguraldi on eta goxoa egiten du eta animaliak

paseatzera irteten dira. Animalia hauen artean pottokak ditugu.

4
Haurrek ez badute inoiz pottokarik ikusi honen marrazki bat

erakutsi beharko genieke. Bestela, aldez aurretik lantzea ere ez legoke

gaizki.

2. jarduera:

Girotu ondoren, ipuina kontatuko diegu eta honetarako ipuinean

zehazten den moduan, ahoz kontatutakoaren ondorik guk eskatutako

soinuak eta keinuak egin beharko dituzte. Honetarako beharrezkoa

abestia jakitea eta animalien soinuak egin behar dituztenean, melodia

ongi zehaztea.

Ahoz egitearen arrazoia haurren arreta kontakizunean

zentratzea da eta keinuekin lortzen dugun arreta ez galtzea da. Ipuina

kontatzeko ongi ezagutu behar dugu motibazioa transmititu nahi

badiegu.

3. jarduera:

Ipuina kontatu ondoren, abestia entzungo dugu lehenengo aldiz

eta haurrek ipuinean erabilitako soinu eta keinuak erabiliko dituzte.

5
2. SAIOA

4. jarduera:

Berriro ipuina kontatzeko aukeratuko dugun eguna, udaberriko

eguraldi ona egiten duen bat izango da. Ipuina berriz kontatuko diegu,

baina, oraingo honetan, animalien irudiak erabiliko ditugu eta

bakoitzaren irudia tokatzen denean erakutsiko diegu. Haurrak, aurreko

aldian bezala, hotsak eta keinuak egiten jarraituko dute.

5. jarduera:

Ipuinaren ondoren abestia entzungo dugu eta hurrenkeran

abestiren marrazkiak erakutsiko dizkiegu haurrei. Horretarako ongi

ordenatuta eduki beharko ditugu. Haurrek, hotsak eta keinuak egiten

abestuko dute, ahal bada, abesti osoaren letra jarraitu beharko dute.

Letra hau, nahiko errepikakorra da, oro har, eta oso erraz hartzen dute

gogoan.

6
6. jarduera:

Haurrei galderak egingo dizkiegu: nor ikusi zuen pottokak

lehenengo? Eta nola kantatzen zuen honek?. Eta zuhaitz handi baten

gainean nor zegoen?...

Modu honetan haurrak abestiaren ordena buruan hartzen joaten

dira, eta hurrengo jarduerarako beharrezkoa da hau nahiko argi izatea.

3.SAIOA

7. jarduera:

Haurrei Movie Makerrarekin egindako muntaia erakutsiko diegu

eta honela, haurrak ipuinaz gogoratuko dira, baina, batez ere,

motibazio gisa asko balioko die.

Ipuin honen ordena bertan agertzen zaigu eta haurrekin azken

aldiz ordena gogoratzeko oso ongi etorriko zaigu.

7
8. jarduera:

Haurrak bost taldetan banatuko ditugu eta hauek gelako lau

izkinatan jarriko ditugu eta pottokak erdian.

• Lehenengo taldea: pottokak izango dira.

• Bigarren taldea: txori urdinak izango dira.

• Hirugarren taldea: bele beltza izango dira.

• Laugarren taldea: oilo gorriak izango dira.

• Bosgarren taldea: kilker grisak izango dira.

Haurrak banatu ostean, ipuinaren antzerki musikatua egingo

dugula esango diegu eta bakoitzari tokatzen zaion unean abestu eta

keinuak egin behar dituela. Pottokak direnak, aldiz, beraien ibilbideari

jarraitu behar diote (lehenik txori urdinarengana… Lan hau errazteko,

haur talde bakoitzari bere marrazkitxoa emango diegu.

Lagun pila ugari esatean ez die denborarik emango batetik

bestera ibiltzeko, beraz, erdian jarri eta bakoitzari tokatzen zaionean

begiratu beharko diete.

8
Honenbestez, abestia jarri eta antzerkia egiteari ekingo diogu.

Gustukoa izan badute berriro errepikatu dezakegu taldeak aldatuta,

adibidez.

EKITALDI BATERI BEGIRA…

Proposamen hau landu ezkero eta gustatu ezkero, ekitaldiren

batean egin nahi bada, haurrentzako jantziak prestatu behako

lirateke. Basurako poltsa batzuekin, bakoitzak bere kolorekoak, noski,

nahikoa litzateke haurrak janzteko eta pottoka bat nahikoa da

antzezlana egiteko. Pottokaren abestia kantatu ahal izateko zortzi bat

haur beharko lirateke, bestela abestiak galdu egiten du, gure ustez.

Nahi bada, ordea, haurrentzako jantzi dotoreagoak ere egin

daitezke, jaialdiaren garrantziaren arabera.

9
IPUINA

Bazen behin, pottoka alai bat. Pottoka Honi

paseatzea asko gustatzen zitzaion eta

udaberrian zeudenez eta eguraldi on ona atera

zuelako, basora irtetea pentsatu zuen. Egun

guztia paseatzen ibili nahi zuen eta bidean ziur

lagun asko egingo zituela pentsatu zuen. Honela

bada, pottoka, paseatzen hasi zen. (Pottokaren soinua ahoarekin egin

eta eskuekin ibiltzen ari balira bezala).

Ibiliz ibilian, zuhaitz txiki baten parera

iritsi zen, eta zuhaitz horren adarraren

puntan txori txiki urdin bat ikusi zuen.

Txoriarekin denbora asko igaro zuen hitz egiten,

oso hiztuna baitzen. Honela hitz egiten zuen

10
txoriak: ( besoekin hegaka mugimendu txikiak eginez eta abestuz).-

KUI, KUI,KUI….

- Beno jarraitu beharko dut. Esan zuen pottokak eta honela, txori

urdina agurtu zuen. (pottokaren soinua)

Handik gutxira, pottokak zuhaitz handi-handi

batekin topo egin zuen. Gora begiratu zuen ( haurrak

ere) eta orduan, mutur beltz xamarra zen bele bat ikusi

zuen. (haurrei kopeta iluna jartzeko esan).

-Zer ari zara hona begira!. Esan zion beleak eta

ez zenez oso atsegina, hegan alde egin zuen bere buruarekin

marmarka, (mugimendu handiagoak eginez eta abestuz)

KRO,KRO,KRO…

Pottoka ez zen larritu eta paseatzen jarraitu zuen (pottokaren

soinua). Mendi bat igaro zuen…erreka bat pasa zuen eta halako

batean, baserri handi batera iritsi zen. Baserrian ez zuen inor ikusi eta

ukuiluko atetik burua sartu zuen. ( haurrak ere sartu). Alde batera

begiratu zuen, (haurrak ere), beste aldera begiratu zuen ( haurrak ere)

11
eta txoko txokoak, oilo gorri potola-potola bat ikusi zuen. Oilo gorriak

oso atsegina zirudien ea pottokak esan zion:

- Oilo gorri, oilo gorri, nahi al duzu nirekin

etorri?

- Ez pottoka, oraintxe nire arrautzak berotzen

ari naiz eta laster txitak jaioko dira. Horregatik ezin

naiz leku honetatik mugitu. Baina, nahi baduzu

norbait topatu atzealdeko bela-sorora joan eta han norbait topatuko

duzu. ( besoak itxi eta abestu oiloarena eginez) KLO,KLO,KLO…

- Mila esker oilo gorri. Esan eta pottoka atzeko

belar-sorora abiatu zen (pottokaren soinua).

Segituan iritsi zen pottoka atzealdeko bela-

sorora eta han ez zegoen inor. Ez zegoen, ez behirik,

ez ardirik ez txerririk, ez zaldirik, ez zakurrik…ez inor

baino bat-batean, behera begiratu zuen ( haurrak ere)

eta han txulo txiki-txiki batean, (behatzarekin txuloa egin) kilker grisa

topatu zuen, eta honek bidean paseatzen lagunduko ziola esan zion

Behatzekin antenan modukoak jarrita) KRI, KRI,KRI…

12
Egun horretan pottokak lagun pila bat ezagutu zituen

paseatzera irtenda. Txori urdina, bele beltza, oilo gorri eta kilker grisa.

Eta hala bazan eta ez bazan atera dadila……………………..ko plazan.

13
ABESTIA

POTTOKA OIHANEAN, ZELARIK PASEAN

POTTOKAK HATXEMAN… ZER?

TXORI URDIN KANTARI. KUI, KUI, KUI, …

POTTOKA OIHANEAN…

BELE BELTZA KANTARI. KRO, KRO, KRO…

POTTOKA OIHANEAN…

OILO GORRI KANTARI. KLO, KLO, KLO…

POTTOKA OIHANEAN…

TTIRRIT GRISA KANTARI. KRI, KRI, KRI…

POTTOKA OIHANEAN…

14
LAGUN PILA UGARI.

KUI, KUI, KUI, …

KRO, KRO, KRO…

KLO, KLO, KLO…

KRI, KRI, KRI…(BIS)

15
16
17
LAMINAK I

18
19
20
21
22
23

También podría gustarte