Está en la página 1de 3

Titietako minbizia goiz detektatzeko EAEko programa

EAEn TMGDP hedatzeko proiektua, titietako lehen graduko minbiziaren familia-aurrekariak dituzten 40-49 urteko emakumeei
Sarrera
1995.ean, Eusko Jaurlaritzako Osasun-Sailak abian jarri zuen Arabako Osasun-Barrutian Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programa (TMGDP), eta, 1997.ean zehar, EAE osora hedatu zen. Programa 50-64 urteko emakumeei zegoen zuzenduta, eta, bi urterik behin, alde biko mamografiak egiten zitzaizkien, proiekzio bikotzean. 2006.ean, nazioarteko goemendioei jarraiturik, eta 65etik 69ra bitarteko emakumeei egindako baheketa-programen eraginkortasuna berresten duen bibliografia aztertu ondoren, 69 urtera zabaldu zen programa. Hau, modu progresiboan egiten joan da, eta osatuta geratu da 2010.ean.

Justifikazioa
50-69 urteko emakumeen taldeari buruz denak bat etorri arren, titietako minbizi-baheketako biztanleriaprogrametan sartzeari dagokionez, eztabaida dago 50 urtetik beherakoen kasuan. Adin-faktorea aztertzeko, Osasun-Sailak Osteba-ri (Osasun eta Kontsumo Saileko Ebaluazio Sanitariorako Zerbitzua) proposatu dio aztertzea egingarria den adin-tarte hori titietako minbizia goiz detektatzeko programaren xede-biztanleriaren barruan sartzea.

Helburuak eta Metodoak


Helburuak: 1. 2. <50 urteko emakumeei baheketa mamografikoa egitearen eraginkortasunaren ebidentzia ebaluatzea. Titietako minbizia izateko bibliografian agertzen diren arrisku-faktoreak deskribatzea, baita arriskuaren araberako sailkapen ezberdinak ere. Antolamendu-proposamen bat edo gehiago planteatzea, EAEn, arriskuaren arabera, <50 urteko emakumeei titietako minbizia goiz detektatzeko programa burutzeko. Proposamen horren baliabide-beharrak eta kostu ekonomikoa baloratzea.

2 0 1 1 k o E K A I N A

3. 4.

Metodologia: 1. 2. 3. 4. Literatura zientifikoa sistematikoki aztertzea, <50 urteko emakumeei Titietako Minbizia Goiz Detektatzeko Programen eraginkortasun, segurtasun eta kostu-eraginkortasunari dagokienez. Antolamendu-proposamen bat egitea, EAEn, arriskuaren arabera, <50 urteko emakumeei titietako minbizia goiz detektatzeko programa burutzeko. Proiektua zuzenduko litzaiokeen biztanleria objektiboa kalkulatzea. Proiektuaren kostu ekonomikoa eta behar diren baliabideak kalkulatzea, bai antolakuntzakoak bai materialak eta baita giza-baliabideak ere.

Titietako minbizia goiz detektatzeko EAEko programa

EAEn garatzeko proposatutako eredua


Titietako minbiziari lotutako biztanleria-baheketarako, 50 urtetik beherako emakumeei egiteko egokitasunaren ebidentzia zientifiko eztabaidaezina ez dagoenez, proposatzen da TMGDP hedatzea titietako lehen graduko minbiziaren familia-aurrekariak dituzten EAEko 40tik 49ra bitarteko emakumeei. OINARRIAK Titietako lehen graduko minbiziaren familia-aurrekariak dituzten 40-49 urteko emakumeei zuzendua: aita/ama, ahizpa/neba, alaba/semea, (baztertzeko arrazoia, aurretik titietako minbiziaren diagnostikoa izatea), bi urterik behin alde biko mamografia proiekzio bikoitzean eginez. ANTOLAMENDU FUNTZIONALA TMGDPk dituen baliabideetan oinarritzen da, horiei O-sarean gehitzen zaielarik titietako minbiziaren familiaaurrekariak identifikatzeko. *TMGDPko kudeaketa-unitatea, xede-populazioa identifikatzeko, familia-aurrekariak identifikatzeko eskaria egiteko, zitaziorako eta txostenak egiteko. *TMGDPko detekzio-balorazioko unitateak: lesio susmagarriak detektatzeko. *TMGDko diagnosi-tratamendu unitateak: diagnosia osatzeko eta detektatutako kasuak tratatzeko. *O-sarean: titietako minbiziaren familia-aurrekariak identifikatzeko. EGIN BEHARREKOAK *Aurretik egin beharrekoak: Plangintza, emakumeen fitxategia sortzea, informazio-sistemak egitea (arriskua identifikatzeko gonbidapen-gutuna, informazio-foiletoa, Programan sartu ez izanaren berri emateko gutuna), eta Aplikazio Informatikoa birdiseinatzea, besteak beste. *Titietako minbiziaren familia-aurrekariak identifikatzea -Gonbidapen-gutuna bidaltzea, informazio-foiletoarekin batera, 40-49 urteko emakumeei (Kudeaketa-U.). -Titietako minbiziaren familia-aurrekariak TMGDPren Inkesta Epidemiologikoan jartzea (O-sarean). -Sartu ez izanaren berri emateko, erantzun-gutuna bidaltzea familia-aurrekaririk ez duten edo bigarren gradukoak dituzten emakumeei (Kudeaketa u.) -TMGDPn zita ematea, eta zita-gutuna bidaltzea 1. graduko familia-aurrekariak dituzten emakumeei (Kudeaketa-u.) *Lesio susmagarriak detektatzea -TMGDPren Inkesta Epidemiologikoa betetzea eta titietako minbiziaren familia-aurrekariak osatzea. -Alde biko mamografia proiekzio bikoitzean. -Proba erradiologiko osagarriak, erradiologoaren irizpidearen arabera (beste proiekzio batzuk, handitzeak, konpresio lokalizatuak eta/edo ekografia). -Susmoa badago (BIRADS 4-5), erreferentziako ospitalera bideratzea, protokolo diagnostiko terapeutikorako.

Fase Pilotua
Helburuak
-Arazoak detektatzea informazio-sistema, zirkuitu edo bestelakoetan, goiz konpontzeari begira. -Berariazko adierazleak (arrisku-sailkapena) eta TMGDPren adierazleak (partehartze-tasa, birbaloratze-tasa, erreferentzia-ospitalera bideratzea, detekzioa eta beste) goiz ebaluatzea.

Sartzea (4 Osasun-Eremuko 40-49 urteko emakume-lagina)


*Araba: Ariznabarra Osasun-Eremuko 185 emakume. *Gipuzkoa: Oati Osasun-Eremuko 235 emakume *Bizkaia: Santurtzi-Kabiezes eta Arrigorriaga Osasun-Eremuetako 699 emakume.

Egutegia
*2011 ko maiatza eta ekaina bitartean: Fase Pilotua. *2011 ko irailean: Fase Pilotuaren ebaluaketa. *2011 ko urrian: 40-49 urteko emakumeentzat gonbidapenak hasiko dira EAEan, Osasu Eremuko ohizko egutegian eta 50-69 urte bitarteko emakumeekin batera.

Titietako minbizia goiz detektatzeko EAEko programa

Bibliografia
1. Mrquez Cruz, Mara Dolores. Rendimiento diagnstico de la mamografa digital en el cribado del cncer de mama. Maria Dolores Mrquez Cruz, Soledad Mrquez Caldern. Sevilla: Agencia de Evaluacin de Tecnologas Sanitarias de Andaluca, 2009. 100 p; 24 cm. Asociacin Espaola contra el Cncer [sitio web en Internet]. Madrid: La asociacin; [actualizada Jun 2007; citada 10 Oct 2007]. Disponible en: http://www.todocancer.com. Ministerio de Sanidad y Consumo Instituto de Salud Carlos III. Agencia de Evaluacin de Tecnologas Sanitarias (AETS). Cribado del cncer de mama y crvix. Uso de la mamografa y de la citologa de Papanicolau para la deteccin precoz del cncer de mama y de crvix uterino en Espaa. Madrid: Ministerio de Sanidad y Consumo; 2002. Informe de Evaluacin de Tecnologas Sanitarias N 34. Levi F, Bosetti C, Lucchini F, Negri E, La Vecchia C. Monitoring the decrease in breast cancer mortality in Europe. Eur J Cancer. Prev. 2005;14:497-502. La situacin del cncer en Espaa, 1975-2006. Anna Cabanes Domenech, Beatriz Prez-Gmez, Nuria Aragons, Marina Polln, Gonzalo Lpez-Abente. Madrid: Instituto de Salud Carlos III, 2009 D G R Evans, D M Eccles, N Rahman, K Young, M Bulman, E Amir, A Shenton, A Howell, F Lalloo. A new scoring system for the chances of identifying a BRCA1/2 mutation outperforms existing models including BRCAPRO. J Med Genet 2004;41:474480. doi: 10.1136/jmg.2003.017996 Computer support for interpreting family histories of breast and ovarian cancer in primary care: comparative study with simulated cases. Jon Emery, Robert Walton, Michael Murphy, Joan Austoker, Pat Yudkin, Cyril Chapman, Andrew Coulson, David Glasspool, John FoxBMJ volume 321 1 july 2000 Catharina E; Breast Cancer Screening, Outside the Population-Screening Program, of Women from Breast Cancer Families without Proven BRCA1/BRCA2 Mutations: a Simulation Study Cancer Epidemiology, Biomarkers & Prevention March 1, 2006 15,429 Jacobi C E, Jonker M A, Nagelkerke N J D, van Houwelingen J C and de Bock J G H. Seeking of health care general population and the incidence of related. Med. Genet. 2003;40;e83

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10. National Institute for Health and Clinical Excellence, October 2006. Familial breast cancer: the classification and care of women at risk of familial breast cancer in primary, secondary and tertiary care. 11. Tejada MI; Rueda JR; Nicols P; Ojembarrena E; Lpez-Arztegui MA; Lpez-Vivanco G; Guerra I; Errasti J; de Pablo JL; Algorta J; Mjica, K; Piera, J; Marijuan, MI; Sarriugarte,G. Consejo gentico en el CM y en el cncer de colon. Investigacin Comisionada. Vitoria-Gasteiz. Departamento de Sanidad, Gobierno Vasco, 2007. Informe n: Osteba D07-06.

12. Subgroup Data Pisano et al. BREAST IMAGING: Analysis of DMIST Radiology: Volume 246: Number 2February 2008 13. US Preventive Services Task Force. Screening for breast cancer 7. [Internet]. Rockville: Agency for Healthcare Research and Quality; 2002 [citada 17 Jul 2007]. Disponible en: http://www.ahrq. gov/clinic/uspstf/ uspsbrca.htm. 14. U.S. Preventive Services Task Forces, Screening for Breast Cancer: U.S. Preventive Task Force Recommendation Statement, Ann Intern Med 2009;151:716-72

Informazioa jasotzeko, ondoko ERABILTZAILEENTZAKO telefono-zenbakiak: ARABA O.E. Gipuzkoa O.E.: Barrualdeko Eskualdea Bilbao -Barakaldo -Sestao: Bizkaiko gainerako osasun-eremuak:

hauek 945 943 945 944 944 14 02 00 03 03 69 30 60 36 36

dira 13 30 61 10 11
OSAKIDETZA Titietako minbizia goiz detektatzeko programa Alda. Rekalde 39, 4. solairua.48008 Bilbao Email:GARBINE.SARRIUGARTEIRIGOIEN@osakidetza.net Tlfnoa:: 944 033617 Fax: 944 033613

También podría gustarte