Documentos de Académico
Documentos de Profesional
Documentos de Cultura
PROGRAMAZIOA
1. Gaitasun orokorra
3. Gaitasunak
1. Unitateen izena
5. Ereduak imitatuz eta nork bere erantzunkizunak arduraz betez, taldeko lana
gauzatzeko elkarlanean aritu.
6. Prentsari buruz landutako kontzeptuak era pertsonalean aplikatuz, iritzizko
testu batean nork bere iritzia egokitasunez eta zuzentasunez arrazoitu,
talde lanean.
7. Hautatutako informazioak garrantziaren arabera hierarkizatuz, beren
kohesiorako ikasitako baliabide gramatikalak era erreflexiboan erabiliz eta
ikasitako teknikak aplikatuz, albiste bat zehaztasunez eta zuzentasunez
adierazi, talde lanean.
8. Landutako kontzeptuak eta kazetaritza teknikak aplikatuz, erreportaia bat
zuzentasunez eta egokitasunez garatu, ikerketa eta sakontze lanaren
ondorio bezala.
9. Ikasitako formula eta teknikak aplikatuz, interesa duen pertsonaia bati
egindako elkarrizketa bat zuzentasunez eta egokitasunez idatzi.
10. Ikasitako baliabideak eta teknikak aplikatuz, kritika bat zuzentasunez eta
egokitasunez idatzi.
11. Informazio garrantzitsuenak hautatuz eta edukia zuzentasunez adieraziz,
titulu baten bidez kazetaritza testua sintetizatu.
12. Akatsak aprendizaia prozesuaren elementu bezala errekonozituz, mezuak
zehaztasunez, zuzentasunez eta egokitasunez adierazteko interesa
adierazi.
6. Unitateen edukiak:
KONTZEPTUAK
PROZEDURAK
• Ulermen prozedurak:
1. Komunikabide ezberdinen konparaketa burutu, egunkari ezberdinak irakurriz eta
aztertuz.
2. Informazioa eta iritzia bereiziz egunkarien irakurle kritikoa izaten ikasi.
3. Kazetaritza generoak elkarren artean bereizten ikasi, bakoitzaren ezaugarri
formal, egitura eta hizkuntz ezaugarrien ezagutzatik abiatuz.
4. Albiste desberdinetan sei ube bikoitzen erantzunak bilatu, honela informazioaren
hierarkizazioa bilatuz. Erantzun horien kokalekuaz ohartu.
5. Berri desberdinen tituluen egokitasuna edo ez-egokitasuna eztabaidatu.
6. Egunkari desberdinetan agertutako berri jakin bat aztertu eta bertsioen arteko
puntuz puntuko diferentziak bilatu; objetiboena eta ez-objetiboena zein den erabaki,
horretarako argudio zehatzak emanez.
7. Testuko ideia nagusiak erlazionatzeko kohesio elementu diren lokailu eta
antolatzaileak identifikatu, duten funtzioa antzeman eta era egokian erabiltzen ikasi.
KONTZEPTUAK
1. Idazten hasi aurretik, landu nahi den kazetaritza generoko testuen behaketa eta
azterketa aldizkari eta egunkari ezberdinetan, idazketarako eredutzat hartu eta
ideiak atzemateko.
PROZEDURAK
• Ekoizpen prozedurak:
12. Guztien artean, eskola-aldizkariaren diseinua erabaki: agerkariaren izena, sailak, eta
hauen antolaketa eta banaketa ikasgelako lagunen artean.
13. Taldeka eskola-aldizkaria sortzeko lan hauek egin, alderdi teorikoak, funtzionalak eta
estetikoak kontuan hartuz:
- bina erreportaia
- elkarrizketa bana
- albiste bana
- iritzizko testu bana (artikulua, gutuna, zein editoriala)
- kritika bana (zinema, musika edo literaturaren alorrean)
14. Aldizkarirako lanak burutzeko:
-Planifikatu:
- Idatziaren gaia aukeratu kazetaritzako hiru ardatzak kontuan hartuz.
- Informazio iturriak bilatu eta informazioa atera.
- Komunikazio egoerako elementuen arabera, gidoi edo eskema baten bidez
informazioa antolatu, sei ube bikoitzen teknika kontuan hartuz.
- Testualizatu:
- egokitasuna, koherentzia, kohesio eta zuzentasun mailako arauak maila
onargarrian aplikatuz, planifikatutako informazioak garatu.
- informaziozko testuetan objetibotasuna bilatu; iritzizko testuetan
modalizatzaileak era egokian erabili.
- Berrikusi:
- Kontrol zerrendaren laguntzaz, norberaren testuan egon litezkeen
akatsak identifikatu eta era autonomoan hautazko konponbidea aurkitu.
JARRERAK
6. Unitateen denboralizazioa
8. Irakasteko materialak
-Elgoibarko Mintegia, Euskara eta Literatura, Kazetaritza tailerra, ELKAR-GI.E.
-Aldasoro, M. eta Olaizola, B., 1997,Euskara eta Literatura 3, “Ostadar”
Proiektua, ELKAR-G.I.E, Donostia.
9. Ebaluazioa
9.1. Ebaluazio-sistemak:
9.2. Ebaluazio-arauak
KONTZEPTUZKOAK:
Prozedura eta jarrerako notaren baturak emango digu kontzeptuzko edukien nota.
Horietan baloratuko da, beraz, kontzeptu mailako edukien barneratze, ulertze eta
menperatze maila.
PROZEDURAZKOAK:
Irakurmena:
- Gelako eta etxeko jarduerak
Mintzamena:
- Gelako jarduera: hizketa egokia erabiltzea.
JARRERA