Está en la página 1de 2

PASAHITZAREN ETA IDENTITATEAREN ALDAKETA Euskarri elektronikoaren bidez zerbitzu berriak eskaintzeak areagotu egiten du Osakidetzako edozein kidek

informaziora jotzean beharrezkoa den segurtasuna bermatzeko premia. Informazio hau pertsonala eta goi-mailakoa da, horren ondorioz, identitate-sistemak indartu behar dira. Horiek horrela, CAUrekin harremanetan jartzen den erabiltzailearen identifikazio zuzenapasahitza aldatzeko eskatzeko, adibidez- oinarrizkoa da Identitateen Kudeaketarako zerbitzuaren segurtasun-katea ez apurtzeko. CAU OSAKIDETZArekin zerbitzu berri bat eskatzeko erabiltzaile bat harremanetan jartzen denean, bere burua identifikatu behar du eta CAU-k egiaztatu egingo du bera dela erabiltzailea identitatearen ordezkapenik gertatu ez dadin. Prozedura honen bidez, Norbidek identifikazio-zerbitzua eskaintzen du -galdera-erantzunen bidez-; horrela, erabiltzaileak CAU-ri galdera eta erantzun pertsonal bat emango dio eta zerbitzu bat behar izanez gero bere identitatea egiaztatu ahal izango du. Nola sortu galdera-erantzuna? Jarraibideak:
1.- Norbiden aplikazio-panelaren barruan, klikatu Norbideren administrazio-ikurraren gainean (giltza

ingeleseko ikurra)

2.- Klikatu Editatu aukeraren gainean (pasahitza berrezartzeko aukera)

Saguarekin sakatu

3.- Galdera eta bere erantzuna idatzi horretarako egokitutako espazioen gainean. Amaitu eta gero,

Submit

botoia sakatu eta, ondoren, laukitxoa ixteko, Close botoia

Aurrerantzean, CAU teknikariak solaskidea identifikatu ahal izango du; horretarako galdera egingo dio eta erantzuna egiaztatutako du erregistratutakoaren alderatuta.

También podría gustarte