Está en la página 1de 46

ezkerlanean,

elkarlanean

Zarautz

Udal Hauteskundeak 2011

ezkerlanean, elkarlanean 1
Udal Hauteskundeak 2011.ko Programa
Aurkibidea
ZARAUZTARRON ARAZOAK GURE LEHENTASUNA...................3
ZARAUTZ LANGILEA ERE BADA .............................................5
Lana...................................................................................5
kooperatibismoaren promozioa............................................6
Enplegu berdeak..................................................................6
Merkatari txikiei laguntza ...................................................7
ZARAUTZERAKO BESTE EREDU TURISTIKO BAT......................7
NEKAZARITZA...................................................................... 8
HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA, PERTSONEN ZERBITZURA......11
Zarautzerako hirigintza eredu jasangarri bat.......................12
ZARAUTZEN MUGITZEKO BESTE ERA BAT.............................15
BENETAKO ZARAUTZ JASANGARRIA.....................................16
Hondakinen kudeaketa..........................................................................17
Zaratak..................................................................................................18
Ura.........................................................................................................18
Eremu naturalak....................................................................................18
Energia..................................................................................................19
Herriko parkeak eta lorategiak..............................................................19
Bestelakoak...........................................................................................19
UDALA..............................................................................21
Herritarren arreta eta modernizazioa..................................21
udalak antolatzeko eta kudeatzeko proposamena ...............22
pertsonaleko politika.........................................................22
GURE SEGURTASUN PROPOSAMENA....................................24
EKONOMIA TOKIKO IKUSPEGITIK.........................................25
udalen zerga sistema.........................................................28
Udal kontratazioak.............................................................29
elkartasunezko ekonomia...................................................30
HERRITARREN ZERBITZUAK................................................32
Hizkuntza politika..............................................................32
Hezkuntzari buruzko proposamenak...................................33
kulturarako irisgarritasunak giza emantzipazioara darama. .34
udala gazteena ere bada....................................................36
kirolak...............................................................................37
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eraikitzen.........37
Sexu aniztasuna....................................................................................38
Haurtzaroari arreta berezia................................................39
Immigrazioa ...................................................................39
Harrera..................................................................................................40
Integrazioa............................................................................................41
GIZARTE EKINTZA, BATEGINDAKO HERRIAK NAHI DITUGU.....42
Pertsona zaharrak, lehen mailako herritarrak......................43
PARTE-HARTZEA KUDEAKETA METODO GISA........................43
ZARAUTZ MUNDUKO HERRIEKIN BAT...................................45
GARAI BERRIAK BAKEA ETA BERADISKIDETZARAKO..............46

ezkerlanean, elkarlanean 2
ZARAUZTARRON ARAZOAK GURE LEHENTASUNA

Zarautz ez da irla bat, krisi ekonomikoak herritarrak eta udala bera egoera
zail batean jarri ditu; enpresa batzuk itxi egin dira edo langile kopurua
murriztu dute eta, ondorioz, langabeen kopurua gora egin du, 2011ko
martxoan 1296 langabetu zeuden gure herrian, 659 emakumezkoak eta 639
gizonezkoak.

Ingurumen krisiak eragiten gaitu, mundu mailako beroketak itsasoaren


mailaren igoera ekarriko du eta horrek Zarautzen hondartzaren
desagerpena suposatu dezake. Alderdi batzuk hainbeste maitatzen dituzten
azpiegitura erraldoiak ere hurbiletik ukitzen gaituzte, A8 –ren 3. erraiak
zarata eta kutsaduraren arazoa areagotuko luke Zarautzen eta Zubieta-ko
errauste plantak kutsadura iturri kezkagarri bat izango da gure herritik 12
kilometrotara.

Instituzio eta politikarien sinesgarritasun krisia ere badago geurean,


Udalarekiko mesfidantza oso hedatua dago, eta horrek zaildu egiten du
partaidetza prozesuak abiaraztea, bestalde politikari guztiak berdin jokatzen
dutelako ustea zabalduta dago, gure kasuan 4 urtez alderdi gehienek Udal
gobernua konpartitzeak uste hori lagundu ahal izan du.

Kulturaniztasuna eta aniztasun etnikoa erronka berriak dira Zarautzen,


errealitate hori gure elkarbizitzan txertatzen jakin behar dugu.

Besteak beste, hauek dira hurrengo 4 urteetan aurre egin behar diegun
hainbat erronka, alde batera utzi gabe, herri honek hainbeste desiratzen
duen baketze eta normalizazio politikoa.

Lan ildoak dokumentu honetan biltzen saiatu gara Aralar eta Ezker Batuan.
Gure ustez, tokian bertan jardutea globalean eragina izateko modurik onena
da, baina jakitun gara jardun hori ia ezinezkoa dela udalak ez badira behar
adina tresnez hornitzen. Eusko Jaurlaritzak egin nahi duen udalen legea,
gure iritziz, ezinbestekoa da udal askok duten egoera kaotikoari irtenbidea
aurkitzeko. Herritarrek gardentasuna eskatzen dute, administrazioen arteko
koordinazioa, toki mailako zerbitzuak, erabakietan parte hartzea… Eta
etorkizuneko legean horixe bera gauzatu beharko litzateke. Ez dugu ahaztu
behar udala dela herritarrei arreta zuzenean egiten diena eta herritar horiei,
hain zuzen, zor diegula gure jardun politikoa.

Konplexurik gabeko elkarlanean sinesten dugu, errespetutik eta ideien


aniztasunetik. Politika, etikaren adar baten moduan ulertzen dugu, ongizate
orokorraren helburua lortzeko elkarrizketa eta desberdinen arteko akordioak
bilatu behar dituena.

Programa hau prestatzeko, Udal Gobernuan lau urtetan eduki dugun


esperientzia erabili dugu. Legealdi honetan proposamen asko aurkeztu
ditugu udal jardueraren arlo guztietan, batzuk aurrera egin dute, beste
batzuk ez, baina beharrezkoak eta garrantsitzuak izan dira.

Herritarrekin eta gizarte eragileekin ere bildu gara programa hau


prestatzeko, bilerak egin ditugu elkarte anitzekin: auzoetakoak,

ezkerlanean, elkarlanean 3
merkataritzakoa, jubilatuenak, kultura eta euskara arloan lan egiten
dutenak,...etab. Harreman hau ez dugu legealdi bukaeran bakarrik eduki,
baizik eta lau urteetan zehar, eta legealdiaren erdian ere auzoz auzoko
bilerak antolatu genituen. Emankorrak izan dira bilera horiek Zarauzko
herritarren eta taldeen kezka nagusiak zuzenean ezagutzeko, eta horrek
Programa honen lehentasunak finkatzeko balio izan digu.

Maiatzaren 22an aukera bat eskaintzen diogu Zarauzko herriari Krisiaren


ondorioei ezkerretik irtenbideak eskainiz, herriaren eta herritarren
aniztasunaren errespetutik, konfrontazioa eman behar denean konfrontatuz,
baina gertukoekin eta urrutikoekin akordioak bilatzeko gaitasunarekin.

ezkerlanean, elkarlanean 4
ZARAUTZ LANGILEA ERE BADA

Munduko krisi ekonomikoa ez da tokiko krisia, unibertsala baizik, egiturazko


krisia, historiaren beste egoera eta garai batzuetan bezala, sistema
kapitalistaren oinarrian dauden kontraesan sozial sakonak agerian uzten
dituena.

Krisia Euskal Herrira baita Zarautzera ere iritsi da. 2006an oso langabezi
tasa baxua zegoen Zarautzen, 691 langabetu zeuden errejistratuta, eta 5
urtetan bikoiztu egin da kopurua, 1298 pertsona daude gaur egun langabetu
bezala errejistratuta. Egoera honi gehitu behar diogu enpresa askoren
Enplegu Erregulazioko Espedienteak, lanaren behin-behinekotasuna,
ezkutuko ekonomia, etab.

4 urte hauetan Aralar-Ezker Batua taldeak, udaletik, langileon eskubideak


defendatu ditugu etengabe, udal langileon komenioa, Udalhitz, onarpena
defendatu dugu, lan-soldaten jaitsieren kontra bozkatu dugu, udal eraikinak
garbitzen dituzten langileen baldintzen negoziazioetan parte hartu dugu
beren egoera duintzeko, Udal Elkarteak lan sustatzeari bideratzen dion
aurrekontua gehitzeko proposamenak aurkeztu ditugu eta sindikatuek lan
eskubideak defendatzeko deitu dituzten greba orokorretan parte hartu
dugu.

Irtenbiderik ez dagoela mezuaren aurrean, Aralar eta Ezker Batuak,


ezkerrak, ezetz esan behar du. Ezkerrak, altxatu egin behar du eta ezezkoa
esan. Errezeta ekonomiko zuzenago gehiengo sozialarentzat, langileontzat
behar ditugu, eta formula horietan oinarritutako ekonomi politika berri bat
aldarrikatzen dugu.

Egungo ekonomiaren ereduaren oinarrian hauek guztiak daude: pertsona


aberatsenei zergak arintzea, gizarte zerbitzu guztiak pribatizatzea eta
ituntzea, gizarte zerbitzuak finantzatzeko moduan koordainketa ezartzea,
garraio politika errepideak eta errepideak sortzean oinarritzea, eta goi
mailako kultura politika bultzatzea, alde batera utzirik aberastasunaren
birbanaketa, krisiak kalte handiena eragindakoei urgentziazko babesa
ematea edo ingurumenaren, kalitateko garraio publikoaren edo euskara
garatzearen aldeko edozein aztarna.

Lana

Zarautzen saldu ohi den gure herriaren irudia ez bezala gehienak langileak
gara eta herri langilearen izaera hori erreibindikatzea beharrezkoa da,
ahalmena duten udatiar balneario esteretipoaren aurrean.
Tokiko garapen jasangarri baterako beharrezkoa da enplegu egonkor eta
eskubideduna sortzeko estrategiak hartzea, ekimendun espiritua sustatzea,
kolektiko gutxietsiek enplegua lortze eta lan aldakorraren merkatura
egokitze aldera eta, nola ez, diskriminazioaren eta gizarte-esklusioaren
aurkako borroka eta ekonomia sozialaren sustapena.

Konpromiso hau posible egin ahal izateko ondorengoa proposatzen dugu:

ezkerlanean, elkarlanean 5
 Enpleguaren aldeko mahai soziala sortzea aldarrikatzen dugu,
sindikatuak, enpresa txikiak, autonomoak, ostalariak,
merkatariak eta beste agente batzuk bilduko dituena, udal
taldeekin batera herrian enplegua sortzeko estrategia prestatu
eta bereziki ekonomia soziala eta lanbide berdeak bultzatuko dituena.
 Udalaren partehartze aktiboa Lanbideren enplegu planetan eta
Laneratzeko formazio politiketan.
 Zentzu honetan UET Udal Eskola Tailer berri bat sortzea eskatzen
dugu, Vista Alegreko Torreoia birgaitzea edo biotopoaren inguruko
birgaitzea, bezalako ekintzak aurrera eraman ditzakeenak.
 giza eta ingurugiro ikuspegitik garapen orekatu eta jasangarriaren
bila lan egiten duten enpresa iniziatiben sormena babestu. Ekoizpen
garbiko energia berrigarrien aprobetxamenduko teknologiak
etorkizunerako sektore ekonomikoak dira, eta Zarautzen presentzia
handia izan dezaten, aldeko apustua egiten dugu.
 Lana lortzeko orduan arazo larrienak dituzten giza taldeak
lehenetsiko ditugu, (emakumeak, gazteak, 45 urte baino gehiagoko
helduak, epe luzeko pertsona langabeak, etrokinak, ezintasunen bat
duten pertsonak…) politika aktibo guztietan, kontrataziorako
laguntzak barne.
 Ezkutuko ekonomia murrizte aldera, JEZren inspekzioa indartuko
dugu.
 Udalak, soldata murrizketarik gabeko 35 orduko lanaldiaren alde
egotea proposatuko dugu.

kooperatibismoaren promozioa

Ikuspegi progresista batetik ekoizpen eredu ideala langileek beren enpresa


kontrolatzen dutena da, bazkide lana kooperatiba edo giza ekonomia
izenarekin ezagutzen dena. Ekonomia sozialetan iniziatiben babes eta
sustapen politikak ezarriko ditugu, langileen partaidetza enpresan eta
enpresa aktibitate solidarioren mekanismo gisa. Horretarako ondoko
neurriak jarriko ditugu martxan:
 Ekonomia sozialeko enpresak eratzeko babes teknikoa.
 jarduera hasieran dirulaguntzak
 Udal kontratuen publikoen baldintza pleguen balorazioa.
 Enpresa hauek sustatzeko langabetuen formazio eta kontzientziazioa,
enpresa kudeaketan langileen partaidetzarako metodo gisa.

Enplegu berdeak

Krisi ekonomikoaz gain, ingurugiro krisia ere badugu, horregatik


beharrezkoa da ingurugiroa errespetatuz, aberastasuna eta lana sortzen
duten jarduera ekonomikiak indartzea, hau da “enplegu berdea”.

 Jarduera ekonomikoak baliabide naturalen erabilera iraunkorrerantz


berbideratzea, inguruneak biziberritzeko duen gaitasuna gainditu
gabe eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarteari begira
erabilgarria den lanaren sorrera sustatzea.
 Teilatu publikoetan eguzki plakak jartzeko programaren garapena.

ezkerlanean, elkarlanean 6
 Udalak, ingurumen eta sozial ikuspegitik errentagarriak diren
enpresak ahutatzeko kriterioak jarri beharko lituzke Iritan ezarri behar
diren enpresak aukeratzeko orduan, sortzen duten langile kopurua
eta kalitatea, inbertsio ekonomiko berdinarekin konparatuz.

Merkatari txikiei laguntza

Herriko merkataritza txikia sustatzearen aldeko apustua egiten dugu Aralar


Ezker Batua taldean, autoenplegua eta herri eta auzoetako guneen arteko
kohesio soziala mantentzeko formula gisa. Herriko jarduera
garrantzitsuenetako da eta Alde zaharra eta auzoetako bizitza mantentzeko
modurik eraginkorrena. Denda handiek sortzen duten enplegua baino
gehiago sortzen dute.

Merkataritzak ere krisiagatik eragina izan du eta Zarautzen paradoxa bat


gertatzen da, alde batetik lokal asko hutsik daude eta bestetik errenta
prezio altuak dituzte, komertzio berrien sorrera zailduz.

Merkatari elkarteekin elkarlanean aritu beharra dago merkatal eskaintza


berritu eta dibertsifikatzeko, eta merkatariei gai hauei buruzko aholkularitza
eskaini. Bai kanpotik bai barrutik merkatal zentro hauetara iristea erraztu.
TAOK ez du laguntzen, beraz neguan TAO eremua asko murriztea
proposatzen dugu.

- Merkataritza zentro irekiaren kontzeptua lantzea Murkil merkatarien


elkartearekin, hartara, herria bera merkataritza zentro bihurtzeko eta
herrian bertan erostea bultzatzeko, PERCOan azaltzen diren neurriak
indarrean jarriz.
- Kanpoaldean merkataritza zentro ertainak eta handiak kokatzeko
debekua mantendu.;mugikortasun arazoak sortzen dituztelako
(autoa), ekologikoki sostenga ezinak direlako eta herri eta hirien
desertifikazioa dakartelako. Ildo honetatik Irita eta Tejerian
merkataritza jarduera baimenak ondo aztertu beharko dira.
- Merkatariekin batera, herria dinamizatzea eta herritarrak bertan geratzea
lortzeko dinamikak jartzea abian.
- Alde zaharreko lokal hutsen errolda bat egitea, beraien alokairua
sustatzeko batez ere Kale Nagusian, Santa Marinan eta Herrikobarran
eremuetan zentratuz.
- Hileroko azoka herrian erdigunera hurbildu.

ZARAUTZERAKO BESTE EREDU TURISTIKO BAT

Turismoa gure herrian alor ekonomiko garrantzitsuenetako da, horregatik


beharrezkoa da bere sozial eta ingurumenen eraginarengatik kontuz
kudeatzea.

Zarautzen erakargarritasunik onena bere balore naturalak dira; horregatik


eskaintza turistikoaren bihotza horiek babestea izan behar du;Zarautz
ingurune pribilejiatua da eta babestutako eremu gisa eskaini behar da.
Turismo jasangarriaren printzipioen arabera turismoak ekosistemaren

ezkerlanean, elkarlanean 7
zaintze babes eta zaharberritzerari lagundu behar dio. Horregatik
proposatzen dugu:
 Ostatua eskaintza denboraldi bateko ostatuaren ekipamenduetan
oinarritua ahal dela naturan integratuak eta bigarren etxebizitzen
promozio bereziki baztertua. Helburu hau lortzeko aukera ona OHZren
gaineko gainkarga eta bertakoen etxebizitza propiorako kengarria.
 Udal Agenda 21ean aipatzeko gaien artean eredu turistikoa sartu
Zarauzko eredu eta eskaintza turistiko politikak ahalik eta partaidetza
handiagoarekin egin daitezen.
 Espreski Zarautz eta inguruko bizikleta ibilbideak eskaini gure herriko
ezaugarri erakargarri gisa. Udaldirako bizikleta mailegu edota errenta
sistema bat jar daiteke.
 Herriak duen ostatu kapazidadea mantendu behar da, bai kanpin
kopuruan eta baita hoteletan.

NEKAZARITZA

Janariaren merkantilizazioaren aurrean, Aralar eta Ezker Batuak herrien


elikagaien subiranotasunaren alde egingo dugu eta nekazaritza eta
elikagaiak kontrolatzeko ahalmena aldarrikatzen dugu. Jakiekin ezin da
espekulatu eta horren aurrean nekazaritza eragiketa komertzial bat baino
gehiago dela errebindikatzen dugu. Bizibide bat izateaz gain, ingurunea eta
paisaiak babesten ditu, lurraldea kudeatzen du eta sare soziala mantentzen
laguntzen du. Horregatik nekazaritzaren paper eta helburu anitzak ezin
ditugu ahaztu, eta ohikoa duen elikagaiak sortzeaz gain egiten dituen
gainerako lanak ere baloratu beharra daudela ikusten dugu. Benetan apustu
sendo bat egin behar da funtzio aniztasun hau garatzeko eta horretarako
beharrezkoak diren ekintzak eta baliabideak jarri beharko lituzke
administrazioak.

Orain inoiz baino beharrezkoagoa dugu, daukagun elikagai, ekologia eta


finantza krisi honen aurrean egoera honetatik ahalik eta sendoen ateratzeko
neurriak hartzen hastea. Baserrietako inguruak orain arte bezain txukun
eta zainduak egon daitezen eta kalitatezko produktuak geure barne
merkatuan ekoiztu eta komertzializatu daitezen gertuko administrazioak
neurri zehatzak hartu behar ditu.

Aralar eta Ezker Batuan iritziz, egiten diren planteamendu estrategikoak


tokiko baldintza eta baliabideetara hobekien egokitzen diren jarduerak
bilatu behar ditu. Guztiz konbentzituta gaude Nekazaritza Familiarra
sustatu, berreskuratu eta indartu egin behar dugula, landa- ingurunearen
garapena ahalbidetzeko potentzial handia daukalako.

Baserria biziberritu ahal izateko neurri zehatzak hartu beharrean gaude,


administrazio ezberdinek dute zeresana sektore honetan baina Aralar Ezker
Batua koalizioarentzat sektore hau estrategikoa denez, behar beharrezkoa
da udaletik ere ahalegin horretan laguntzea.

Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa bultzatzea garrantzitsua ez ezik,


lehentasunezko kontua ere bada.

ezkerlanean, elkarlanean 8
Nekazaritza eta abeltzantzak hainbat alor ukitzen ditu eta Zarautzerako
gure proposamenak, ondoren zehazten saiatuko gara:

1.-garaian garaiko eta lekuan lekuko ekoizpenak sustatu:

Horretarako hemen ekoiztutakoa, leku berean merkaturatzeko ahalegina


egingo dugu,

-kontsumo taldeentzako azpiegiturak eskeiniz (lokalak, informazioa…)


-Nekazal ustiapenen titularren kasuan, herriko azokan partehartzeagatik
kobratu ohi den tasaren exentzioa eskatuz.
-Beharrezkoak diren tramite administratiboak gauzatzeko burokrazia erraztu
eta laguntza eskainiz.
-Folkloretik haruntzago, baserritarrentzako tresna baliogarriak izango diren
azoka edo salmenta guneak eratuz.

2.-lurrari eta herriari lotutako eredu iraunkorraren aldeko apustua

Lurrari lotutako eta baserri txikien aldeko urratsak eman beharra daude eta
gazteen arazo larrienetako bat lur falta denez, Udalak Urkomeren
laguntzarekin,

-lurren inbentario bat egin beharko luke, herriko lurren erabilera eta
potentzialtasuna kontuan hartuz.
-Helburua “lur bankoa” sortzea izango litzake eta bide horretan urtero
aurrekontuetan “lur bankoa” hornitzeko diru partida bat jartzea eskatuko
dugu, noski nekazaritzarako egokiak diren lurrak erosteko.
-Ekoizpen ekologikoan lan egiten dutenak lehentasuna izango dute
udalerriko lurrak erabiltzeko.
-ekoizpen mota honen garrantzia jakinarazteko kontzientziazio kanpainak
sustatuko ditugu (ikastetxeetan, Agenda 21…)

3.- Transgenikorik ez

-Udalak transgenikorik gabeko gunea dela aldarrikatuko beharko luke eta


modu horretara modu horretan ekoiztea mugatuko da.

4.-Nekazaritzak enplegu sortzailea izan behar du.

Beheraka doan sektorea izatetik enplegu sortzailea izatera pasa behar luke
eta horrek erakunde publikoen inplikazio zuzena eskatzen du.

-Baserritar gazteen lehen instalaziorako egon daitezkeen oztopoak


malgutzeko konpromisoa hartzen dugu.
-Baserritar gazteak sektorean lan egiten hasi daitezen hobariak, zergen
ordainketa frakzionatuak…bultzatuko ditugu.
-Udalak ahalegin berezi bat egin beharko luke, lurraren kudeaketa,
ingurumen zaintza eta mantenuko hainbat lan, baserritarrez osaturiko
elkarte edo kooperatiben bitartez bideratzeko.
-Baserrien birmoldaketen inguruan eman daitezkeen iruzurren aurrean,
udalak tinkotasunez jokatzeko konpromisoa hartzen dugu, Lurzoruaren
legearen arabera, lur hiritarezinari dagokiona zorrotz betez. Ondorioz,
beharrezkoak diren neurri koertzitiboak hartzeko prestutasuna dugu.

ezkerlanean, elkarlanean 9
5.- Bizi baldintza duinak baserritarrentzako

Gainontzeko herritarrak bezala, baserritarrek ere bizitza kalitatea izateko


eskubidea dute. Administrazio publikoek eta jendarteak, oro har,
lurraldearen zati handiena zaintzen duten gizon emakumeak ahaztu egiten
dituzte, gigarren mailako bizilagunak balira bezela. Belaunaldien arteko
erreleboa gauzatzeko, ezinbestekoa da baserriko bizi baldintzak duintzea.

-Baserri eremuetan ematen diren zerbitzuen egokitasuna bermatu (ura,


zaborra, garraioa,…)
-baserritarren artean denek erabiltzeko moduko instalaziorik behar
izatekotan, baliabideak jarriko ditu udalak (belarra lehortzeko sistemak,
makinaria landa garapen elkarteekin elkarlanean, eraldaketarako zentro
komunak, salmenta guneak…).
-Herri bideak eta pistek behar dituzten mantenu lanak egiteko konpromisoa
hartu beharko luke udalak urtero aurrekontuetan diru bat horretarako
bideratuz.
-Ur tarifa bereiztua aldarrikatzen dugu eta nekazaritzako tarifa etxeko
tarifaren %50 izatea eskatzen dugu.
-Saneamenduaren kasuan, baserri askotan sare publikorik ez dago, beraz
uraren fakturan saneamenduari dagokiona ez kobratzeko eskatuko dugu.

6.- udalaren konplizitatea

Beharrezkoa da instituzio publiko guztiak sektorearen biziberritzean


inplikatzea,

-Nekazaritzako gaiak jorratzeko, alor hau udaleko batzorde baten barruan


sartzea proposatzen dugu, sektoreari dagozkion gaiak handik bideratzeko.
-Nekazaritzako eraikuntzak egiteko orduan, baserritarrek hobariak jasoko
dituzte: nekazaritzako gizarte segurantzan kotizatzen dutenei edo jarduera
nagusia nekazaritzatik dutenei (ATP) udal tasak ez kobratzea proposatzen
dugu. Aparajadoreen eta teknikoen jarrera positiboa sustatuko dugu,
legediaren interpretazio malgua eginez.
-Udalak sektorearen aldeko jarrera aktiboa erakutsi beharko luke eta
sektorean bertan sortutako ekimenei (behetik gorakoei) lehentasuna eman
behar lieke.
-Sektorean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko baserritarren
ordezkariekin elkarlana izango da ardatz nagusia.
-Sektoreari eragiten dioten egitasmo, proiektu,.. guztietan sektoreko
eragileen iritzi eta jarrera aintzat hartzeko konpromisoa hartzen dugu.

ezkerlanean, elkarlanean 10
HIRIGINTZA ETA ETXEBIZITZA, PERTSONEN ZERBITZURA

Lurraldearen zatiko planek (LZP) eskualdeko lurralde antolamendua


zehazten dute eta foru aldundien eskumen espezifikoa dira; eta hirigintzako
antolamendua udal eskumen erabakigarriena da. Beste alde batetik, azken
hamarkadetan aplikatu den lurzoruaren hedatze politikak ekonomiaren eta
finantzen arloko krisia sortzean, garatzean eta horretatik ateratzeko
orientazio negatiboak izatean izan duen eragina zalantzarik gabea da.

Aralar- Ezker Batua koalizioan uste dugu lurralde eta hirigintza


antolamenduaren ereduak errotikako norabide aldaketa izan behar duela.
Indarrean dagoen ereduaren oinarriak irauli behar ditu, lurzoruaren
sailkapenaren etengabeko hazkunderako sortua baitago, eta,
iraunkortasunerako ezinbesteko esparru gisa, urbanizatuta edo
artifizializatuta dagoen lurzoruaren hazkundea geldiaraztea ezarri behar du.
Edo, gutxienez, ondoren urbanizatua izateko sailkatuta dagoen lurzoruaren
hazkundea geldiarazi behar du. Premia hori erakusten duen adibide
agerikoena Bizkaiko Foru Aldundiak bideratu duen azken LZPa da:
Durangaldeko LZPa, hain zuzen. Izan ere, LZP horretan onartzen da
eskualdeko udalerrietan jada beren egiazko beharrak halako hiru baino
gehiago dagoela sailkatuta lurzoru urbanizagarri gisa (bai egoitzako
erabilerarako, bai eta industria erabilerarako ere).

Urbanizagarri moduan sailkatutako lurzoru guztiari balio handiegia eman


zaio artifizialki. Ustezko erakunde sustatzaileek erosi dute, finantza
erakundeek %100ean emandako kredituen bidez. Eta bai batzuek, eta bai
besteek ere beren balantzeak egokitu dituzte aktibo horien fikziozko
balioarekin. Baina soil-soilik finantza aktibo toxiko horien herenek (egiazki
beharrezkoa den lurzorua) balio dute benetan balantzeetan jartzen duena.
Hori dela-eta, finantza erakunde ia bakar batek ere ez du gainditzen estres
testa, aktibo higiezinen ustezko balioari %40ko beherapena ezartzen baitio.

Lurraren sailkapena geldiarazteak edo izozteak eskatuko luke aldaketa


sakonak egitea hirigintzarekin lotutako legedian (2/2006 Legea), baina
bateragarria litzateke Estatuko legediarekin (2/2008 Legegintzako Errege
Dekretuaren testu bategina). Era berean, indarrean dagoen lurralde
antolamenduaren gidalerroen eredua berriz aztertzea eskatuko luke,
lurzoruaren eskaintzaren zorroztasuna zuzentzeko justifikatuta ez dauden
koefizienteak behin betiko ezabatzeko (horiek justifikatzen baitute
lurzoruaren eskaintza hirukoiztea). Edonola ere, egungo lurralde
antolamenduaren gidalerroekin eta hirigintzako legediarekin ere foru
aldundien eskumen diren lurralde antolamendurako tresnak, lurraldearen
zatiko planak, LZPak, berriro formulatu daitezke, eta bai udalen eskumen
diren hirigintzako antolamenduko figurak ere. Gure proposamena litzateke
lurzoruaren sailkapen gehigarria egiteko edozein asmo alde batera uztea,
landako lurzoru izanda lurzoru urbanizatu bihurtzeko, eta hirigintzako
garapen guztiari norabide berria ematea, dauden hiri egiturak, degradatuta
edo tradizionalki ahaztuta daudenak, leheneratzera eta berritzera
bideratzeko.

ezkerlanean, elkarlanean 11
Hirigintzako planek gure herri eta hirietarako duten garrantzia nabarmendu
behar dugu eta herritarrei ulertarazi behar diegu, plan horiek etorkizuneko
herri eta hirien izaera bera baldintzatzen baitute. Herri orekatuagoak eta
bizigarriagoak izatearen alde egin behar dugu, herritarrentzako eta bizitzeko
herriak egin behar ditugu. Horrenbestez, hirigintzako plangintzak gauzatu
behar dira aintzat hartuta gizarte bizitza, eta espazio publikoa aldarrikatuta
eta bultzatuta. Hori dela-eta, hirigintzako plangintzak diseinatzean
herritarrek parte hartzea aurreikusi behar da.

Inolako zalantzarik gabe, iraunkortasunaren ikuspegia txertatu behar dugu


hirigintzaren garapenean, gizarte, ekonomia eta ingurumen iraunkortasuna,
hori baita gure herriak bizigarriagoak egiteko modu bakarra.

Plangintzak egiteko unean, nahitaez hausnarketa hauek egin behar ditugu:


herria eratzeko zein eredu nahi dugu? Norantz joan nahi dugu? Zenbat hazi
behar du herriak? Eta, batik bat, zein etorkizun utzi nahi dugu? Lurzoruaren
gehiegizko artifizializazioa saihestu behar dugu, eta espazio libreak eta
berdeguneak sustatu behar ditugu.

Hurrengo legealdirako gure proposamenak beraz aurreko legealdian


martxan jarri diren lanak jarrraitu eta bukatzea izango da:

1.- Kortazarko eremu publikoan alokairu sozialeko 150 etxe egiteko


bultzatzen jarraitu.
2.- Amillubin alokairuan edo salmentarako 136 etxebizitza babestu sustatu
eta Udalak lortzen dituen etxe guztiak alokairura bideratzeko eskatuko
dugu.
3.-Aldapetan 60 etxebizitza babestuak amaitu.
4.- Itxasmendin 30 zuzkidurazko etxeen promozioa martxan jarri,
horretarako legeak Udal Lur Ondarera bideratzera behartzen gaituen dirua
erabiliaz.
5.- Udaletik babestu etxebizitza hutsak izatea era fiskalean zigortzeko arau
saiakerak eta ahal bezain laster aplikatzeko konpromisoa hartu..

Zarautzerako hirigintza eredu jasangarri bat

Aralar Ezker Batua koaliziotik orain dugun lurralde eta hirigintza eredua
irauli beharra ikusten dugu, lurraren sailkatzea etengabe hastea sortzen
duelako eta hori ekidinez, jasangarritasuna bermatu ahal izateko, lur
urbanizatu edo artifizializatuen hazkundea izoztea eskatuko dugu.

Eredu horretarako, hauek izango dira lehentasunezko neurriak:

- Herri eta hirietako herriguneak eta alde zaharrak berreskuratzea,


arkitekturaren eta historiaren aldetik duten balioa nabarmenduta eta
iraunkortasun irizpideen arabera, berriak eraikitzea baino
eraginkorragoa baita.
- Gazteria herrigune historikoetara erakartzeko politikak bultzatzea.
- Oinezkoentzako espazioak sortzea.
- Garatzen diren lurzoruetan herri lurzoru asko egotea lortzea.

ezkerlanean, elkarlanean 12
- Herrien barne loturak eta barne garapena orekatua izatea lortzea.
Bizitzeko toki izan behar dute herriek.
- Instalazio publikoen, ekipamenduen eta berdeguneen zentralitatea
eta kokapena zaintzea, gizarte etxebizitzen, saltokien eta
industrialdeen kokapena zaintzearekin batera. Herritarren premien
arabera diseinatu behar dira komunikabideak eta garraio sistemen
kokalekua.
- Energia aurreztea lortzeko neurriak hartzea: kaleko argiteria eta ur
kontsumoa murriztea, garraio publikoa bultzatzea, bizikleta erabiltzea
eta oinez ibiltzea sustatzea…
- Autonomia pertsonal txikiagoa duten pertsonentzat diseinatuta
dauden herriak lortzea: elbarriak, haurrak, zaharrak eta emakumeak.

Egungo Hiri Antolakuntza Plan Nagusia (HAPN), 2007-2011 legealdian onartu


zen behin betikoz, ondorengo kriterio asko barnean bilduz:

- Zarautzen eredua, inguru naturalaren babesean oinarritua, hori baita bere


balio nagusia.
- Hazkundeari buruzko hirigintza zonen birgaitzeari eta berrerabiltzeari
lehentasuna eman;lehentasunik nagusiena Salberdin eta Hegoalderi
eta Udalak parte aktibo har dezala garapen horietan, jabe pribatuen
akordioarekin edo akordiorik gabe.
- Asti garatu aurretik, kontsulta bat egin beharraren derrigortasuna
sartu da HAPNn. Asti babestearen alde gaude.
- Narros Jauregia ekipamendu publiko bezala kalifikatu da.
- Debekatu egin da herriaren hirigintza garapen berriak izango diren
guneetan, zentro komertzial edo hipermerkatuak ezartzea.

Era berean kriterio berak erabili dira, aurreko legealdian onartu diren
planeaketetan:

- Alde zaharra eta zabalguneko birgaitze plan Berezian.


- Salberdingo Plan berezian.
- Santa Barbara babesteko Plan berezian.

Lursoruaren legeak ematen dituen tresnak erabili dira, udalak lehentasuna


izan dezan Zarauzko eremu estrategikoetan ematen diren lur
transmisioetan: Asti, Munantxo eta Errotazar.

Hurrengo legealdian, kriterio berdinekin aurrera joan beharko da, ondorengo


puntuak erdigunean jarriz:

- Salberdin garatu, Zarautz bizitoki eta ekipamendu gune berri batetaz


hornituz, eta industria gune degradatu bat errekuperatuz. Lan
honetan ondorengo kriterioak babestuko ditugu:
o Oinarrizko baldintza izango da, eremu horretako enpresen
aktibitatea eta lanpostuak mantentzea.
o Eremu horretako etxebizitza babestuen sustapenari
lehentasuna eman.
o Bestako bizilagunen eta gaztetxearen realojoa.

- Industria eta jarduera ekonomikotarako eremuak garatu: Errotaberri


eta Irita ondorengo premisekin:

ezkerlanean, elkarlanean 13
o Industria jarduerei lehentasuna eta hauen artean. energia
berriztagarriak eta ekonomia sozialari lotutakoei.
o Zentro komertzial berriak irekitzeari uko eginaz.
o Ingurumena babesteko neurriak ondo hartzen direla zaindu.

- Astiko eremua babestu Astierrekaren ezkerreko aldea


biotopoaren barnean sartuz, kamioien aparkalekua kenduz eta
momentu honetan betetzen duen gunea errekuperatuz. Ez gaude
ados diru publikoa Olatu artifiziala egiteko erabiltzearekin eta ezta
eraikuntzarekin ere, eremu horretako ingurumenean sortuko dituen
kalteengatik.

- Eraikitako herria birgaitu eta berreskuratu, horretarako etxe


babestuen birgaitzea sustatuko da eta Langako Plaza, Birgaitze
Eremu integratu moduan izendatu.

- “Hiri debekatuaren” mapa martxan jarri, puntu beltzak identifikatuz


eta saihesteko neurriak hartuz.

- Guardia Zibilaren koarteletik, joaten direnerako zuzkidurako etxeak


egin ahal izatea aurrikusi.

- Etorkizunerako estrategikoak diren eremuetan, udalak lurra erosten


jarraitzeko politikari eutsi.

Alde zaharreko Plan Berezian aurrikusitakoa garatu, batez ere Torre


Luzearen zabalkundea, kaleen berurbanizazioa eta oinezkoentzat jartzea,
bertako egoiliar eta merkatarien beharrak kontuan izanik eta pasokoa den
trafiko guztia saihestuz.

ezkerlanean, elkarlanean 14
ZARAUTZEN MUGITZEKO BESTE ERA BAT

Zarautzek mugikortasunaren gaian alde positiboak eta negatiboak ditu. Alde


positiboak, herria gehienbat laua izatea eta tradizioa dira, Gipuzkoako beste
herrietan baino oinez eta bizikletaz ibiltzeko daukagun ohitura handiagoa
ahalbidetu dutenak.

Alde negatibo moduan, kotxeen presentzia ugaria, batez ere uda aldean,
datozkigun bisitari kopuruengatik aparkaleku arazoak sortzen dira. Bestetik
autoaren erabilera handi bat dago zarauztarren aldetik, lehenengo
Administrazioek autoak erabiltzera bultzatzen duten politikei lehentasuna
eman dielako, bigarren herritik kanpora lanera joan behar duten zarauztar
kopuruagatik eta amaitzeko garraio publikoko eskeintza ez delako nahikoa,
batez ere inguruko herri batzuetara joateko.

Gure lehentasuna, ordea, barneko mugimenduetan oinezkoak eta


txirrindulariak lehenestea izango da, automobilaren kaltetan. Bi kontzeptu
hauetatik bultzatu behar da garraio publikoa: arina izan behar du, eta bai
ekonomikoa ere, hartara lehiatu ahal izango baita garraio pribatuak eman
dezakeen independentzia teorikoarekin.

Gainera irtenbide bat bilatu behar zaio OTAren gaiari, ez dadin arazoa auzo
batetik bestera pasa, gertatzen ari den moduan.

Aurrekoak lortzeko, ondorengoa proposatzen dugu:

- Kutsatzen ez duten garraiobideak erabiltzea sustatuko da; bereziki,


oinez ibiltzea eta bizikleta erabiltzea, garraio era sostengarriago
gisa;horretarako herri barru historikoaren oinezkoei egokitze plana
sustatzea, goitik doazen bideak eta trafikoa moteltzen duten beste
bideen eraiketa bukatzea eskatuko dugu.
- Bidegorrien sare integrala eraiki herriko puntu guztiak lotuko
dituena, malekoia eta industrialdea barne. Berriki diseinatu den sare
hau Bidegorrien Plan Berezi batean isladatu beharko da eta egiterako
orduan lehentasuna eman aukera merkeenei eta autoen espazioa
berrerabiltzen dutenei.
- Kontsulta berri bat proposatuko dugu, malekoian bidegorri bat
ezartzeko.
- Bizikletak uzteko tokiak handitu eta batzuk estali, batez ere
mugimendu handienak dauden guneetan (Alde zaharra, geltokiak...)
- Mugikortasunaren ordenantza moldatu, bizikletaren erabilerari aukera
gehiago emateko.
- Herrigune eta hiriguneetan oinez eta bizikletaz ibiltzea sustatzeko
kanpainak jarri behar dira abian.
- Autobuseko abonu soziala sortu behar da, errentan oinarritua eta diru
sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak dituzten
pertsonak kontuan hartuta.
- Irteera eta sarrera orduetan industrialderako herriko garraio publikoa
bultzatu.

ezkerlanean, elkarlanean 15
- Garraio publikoa hobetu, batez ere Donostiarako maiztasuna eta
Gipuzkoa eta Komunitateko beste zenbait lekutarako lotune zuzenak
jarri.
- Amillubiko gunean, ibilbide luzeko autobusendako geltoki
bakarra eta babesteko estalki duin bat jarri.

Zarautzen aparkatzeko arazoak ez dira soluzionatuko TAO gero eta gehiago


zabalduz, herri guztira zabaldu arte, eta ezin da ere zatikako ikuspegi
batetik aztertu inguruko auzoetan izango duen eragina kontuan izan gabe,
horregatik oraingo ereduaren errebisio osoa eskatuko dugu eta indarrean
dagoen TAOren kontratua ez dadila berritu.

- TAO honi ez eta proposamen berri bat bi irizpideekin


o Errotazio aparkalekuak egungo rotazio altuko eremutan,
Bizkaia, Foruen eta Zigordia kalean. Doan herritarrentzat eta
ordainduz kanpotarrentzat.
o Udaran Mendilautan eta hondartzatik hurbil dauden beste
gertuagoko zonetara, hau da 2 zonara mugatu eta disuasioko
aparkalekuak sortu autobusarekin hurbilduz.
- Udako astebukaeretan ordezko aparkamenduak egokitu, Itxasmendin,
Iritan eta Salberdinen (Azken Porturako eta erdigunera joan nahi duen
jendearentzat).
- Herriko goiko zonei Azken Portuko Azken kaleri irisbide mekanikoak
eskaini, eskailera mekaniko edo igogailuan bidez.
- Pagoeta kalea gau eta egunez bi zentzuetan ireki, herritarrak
hobekiago mugitzeko.
- Udalarenak diren ibilgailuak modernizatzen saiatu behar da, 0
igorpeneko helburua lortzen joateko. Hartara, ibilgailu hibridoak eta
igorpen kuota baxukoak lehenetsiko dira.
- Mendi bideak eta oinezkoentzako bideak berreskuratu, konpondu eta
behar den tokietan zabaldu.

Dena den, garraio publikoaren erabilera indartzea osatzeko beste neurri


batzuk hartu behar dira, hala nola txartel bakarra inplementatzea edo
abiaraztea, hilerokoak eta urterokoak diren garraio publikoko txartelak
bultzatzea, garraio publikoko intermodalen aldeko apustua egitea, eta
sustatze eta kudeaketa publikoko lur azpiko disuasio aparkalekuen alde
egitea.

BENETAKO ZARAUTZ JASANGARRIA

Gaurko inguruaren arazoen ezaugarri da globalak izatea;planeta osoari


eragiten diote eta mendealdeko gizarte kapitalisten (gu hor gaude) garapen
eta kontsumo ereduak sortutakoak dira.

Berotze globalak, kutsadurak eta itsasoen igoerak Zarautz bezalako kostako


herri bati zuzenean eragiten dioten arazo globalak dira, ikusi dugu gure

ezkerlanean, elkarlanean 16
itsasertzeko espezie guztiak desagertzen ari direla, azkena antxoa, eta
etorkizunean ez dakigu zer ikusi ahal izango dugun. Baina Zarautzen ikur
garrantzitsua den hondartza desagertzeko arriskuan da; horregatik gure
herria ingurumena hobetzeko neurri ausartak eta berritzaileak hartzeko
esparru ezin hobea da.

Herri honek dituen mehatxu handienak azpiegitura erraldoien eraikitzetik


datoz, hala ingurumenaren gainetik hazkundea jartzen da eta badira bi
zehazki gure ingurumena eta bizi kalitatea arriskuan jartzen dituztenak:

-Zubietako errauskailua, Zarauztik 12 Kmtara egongo da eta kutsadura


iturri garrantzitsua izango da, gure osasuna, ingurumena eta gure ekonomia
arriskuan jarriz.
-Autopistaren hirugarren erraia, gaur egun A-8ak sortzen duen “hesi
eragina” handituz eta aurrikusita dagoen saihesbidearen lehen fasea gehitu
beharko zaio. Autopista da gaur egun, gure herrian kutsadura eta zarata
gehien sortzen dituen jatorria eta beharrezkoa da arazo gehiago sortzea
ekiditea.

Herri osasuntsuagoak, bizi-kalitate hobeagokoak eta inguruarekin


errespetuzkoak eraikitzea behar du izan gure zeregin nagusia eta
horretarako honako neurriak proposatzen ditugu:

Hondakinen kudeaketa

Diputazioak, Urola kostako udal Elkarteak eta Udalak berak bultzatutako


gestio ereduak zaborra desagertzera eta gure diruarekin errauskailua
eraikitzeko, konpainia handien interesetara zuzenduagoak daude,
prebentzio eta birziklapena sustatzera baino. Beharrezkoa da norabide
aldaketa bat politika hauetan, indarra zaborra gutxitzen, berrerabiltzen eta
birziklatzen jartzeko, herritarren betebehar izan behar lukeena, denok
pairatu behar ditugulako sortzen ditugun zaborren kalteak.

- Zubietan eraiki nahi den errauskailuan aurka gaude eta bat egiten
dugu beste alderdi eta sindikatuekin sinatu genuen 5 urteko
moratoriaren eskariarekin. Jarrera hau babestuko dugu bai Udalean
eta baita Udal elkartean ere.
- Herritarren partehartzea eta kontzientziazioa landu nahi ditugu,
hondakinen bilketa eredua hobetzeko, zabor murrizketa eta
birziklapena hoberitziz, gaikako bilketa eta birziklapena herritar
guztiengana zabalduz eta era berean gure bizimodura egokien
moldatzen diren bilketa sistemak topatuz.
- Era berean, Urtetak tratatu gabeko zaborrak jasotzearen
kontra azalduko gara eta bertako ur zikin eta lixibiatuak tratatzea
eskatuko dugu.
- Protokoloak proposatuko ditugu Zarautzen egiten diren herritarren
ekitaldi, jai eta ekintza kulturaletan, zabor kopurua murriztu dadin eta
edalontzi eta plater berrerabilgarriak erabil daitezen.
- Gaika biltzeko kaleko zakarrontziak egokitu.
- Atez ateko eredua hedatu, orain gune industrialetara mugatzen dena,
herriko merkatari eta tabernariei zabaldu.

ezkerlanean, elkarlanean 17
- Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko heziketa eta sentsibilizazio
programak lantzea.
- Industriako hondakinak berrerabiltzea bultzatzea, beste industria
batzuetarako lehengai moduan.
- Udal konpostaje-planta bat sortzea proposatuko dugu, zabor organiko
guztia (sukaldean sortua edo ez) eta lorezaintza eta nekazaritzako
beharrezko hondarrak tratatzeko.
- Antolatu eta indartu truke eta aldaketa azokak, bigarren eskuko
azokekin batera.
- Udaletik produktu ekologikoen kontsumoa sustatu, inongo produktu
kimikorik gabe sortuak izan direlako. Bereziki herrian eta Urola kosta
eskualdean, nekazaritza ekologikoa eta bertakoa sustatzen saiatuko
gara, udal merkatuan produktu horien salmenta erraztuz, dauden
kontsumo talde edo kooperatibak lagunduz eta herriko nekazaritza
edo abeltzantzako baserriak eredu hkologikora aldatu daitezen
sustatuz.

Zaratak

- A-8aren inguruetan, zaratarendako panelak jartzeko eskatzen


jarraituko dugu, batez ere, Azken Kalen eta Orokieta eta La Salleko
eskolen parean.
- Zirkulazio gune nagusietan abiadura moteltzeko neurriak hartzea,
herriko zaratak gutxitzeko asmoarekin.
- Euskotren-i gaueko trenak modu egokian ibil daitezen exigitu,
Mitxelenako bizilagunei kalterik ez egiteko. Trenak beraien etxeetan
sortzen dituen bibrazioak aztertu.
- Kanpoaldean erabiltzen diren elementu berotzaileak erregulatu.

Ura

- Uraren kultura berria sustatzea, kontsumoak murrizteko politikak


bultzatzea eta, eskaria kudeatzeko neurriak ezartzea.
- Uraren tasa egokitu, gutxien kontsumitzen duenak hobariak
izan ditzan.
- Ur zikinen araztegia aztertu. Nahiz eta aurrerapen handia suposatu izan
ikusten dugu Zarautz bezalako itsasertzetan isuri kutxatzaileak jasotzen
direla oraindik. Helburutzat hartu behar da isuri horiek guztiak ezabatzea
eta ur garbia eta bainatzeko modukoa lortzea itsasertz guztian.
- Erreka bazterrak berreskuratzeko plana egin eta garatzea, batez ere
Irita eta Salberdin inguruan.
- Lur azpiko akuiferoak ondo mantentzeko neurriak hartu, ur ateratzeak
zainduz eta lurraren artifizializazio berriak ekidinez.
- Banaketa sareetako galerak murriztea eta araztutako hondakin-urak
berrerabiltzea.
- Industria eta Urteta zabortegiko isurketak kontrolatzea.
- Tokian tokiko espezie botanikoen eta ur gutxien behar dutenen
erabilera bultzatzea.

Eremu naturalak

ezkerlanean, elkarlanean 18
- Astin babesa handitu, Astierreka errekaren ezkerraldea biotopoan
sartuz eta eremu degradatuen errekuperazioa bultzatuz.
- Astiko kamioien aparkalekua kendu, gune hori eremu berde bezela
errekuperatuz.
- Golfaren ondoko ibilbidea berritu, dunen mugimendua
ahalbidetzeko lurretik altxatuz.
- Golf zelaiaren ingurumen gestioaren zaintza, belar-hiltzaileak
saihestuz, akuiferoaren gehiegizko erabilera eta biotopoan ohikoak
diren espezien aldaketa ere zainduz.
- Udal Baratza ekologikoak bultzatzeko programari lur gehiago
eskaintzea, Astikoak adibidez.
- Santa Barbarako behatokia egokitu eta Mutxio eta Torreoiko eremuak
ingurumen aldetik berreskuratzeko neurriak hartu.

Energia

- Negutegi efektuko gasen isurpena 2015erako, %10


murrizteko Plan bat onartzea proposatuko dugu
- Aurrezte eta energiaren eraginkortasuna. Beste energia iturriak
aukeratzea bezain garrantzitsua da energia kontsumoa murriztea.
Horregatik 2015rako udal instalazioen kontsumoa %20an jaisteko
asmoa dugu. Ildo honetatik, herriko argiztatze publikoaren instalazioa
erregulatzen duten arauak onartu nahi ditugu energia xahutzea
zorrozki mugatu eta eraginkortasuna sustatuz.
- Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, 2019erako udal
eraikinetan energiaren ehuneko ehuna berriztagarrietatik lortzeko.
- Aurreko legealdian udal teilatuetan jarri diren plaken programa
industria gune eta etxe partikularretara hedatu. Horretarako
interesdunei aholkularitza dohainik eskeiniz.
- Pizgarri fiskalak, JEZ eta eraikuntza zergan ekonomia berdean
dabiltzan enpresei.

Herriko parkeak eta lorategiak

Herritarren onurarako eta aisialdirako gune diren neurrian, espazio


publikoaren erabilera sustatzeko gune gisa bereziki zaindu beharreko
eremuak dira. Lurraren artifizializazioa eteteko gune gisa hartu behar
ditugu. Oso kontuan hartu beharreko herriko ondarea dira, eta beraz, ahalik
eta errespetu handienaz tratatu behar dira:

- Berdeguneen kudeaketa iraunkorra eta ekologikoa bultzatzea.


- Parke eta lorategien egoeraren gaineko azterketa egitea eta neurriak
hartzea horiek hobetzeko, ikuspegi ekologiko eta sozial batetik.
- Udal mintegi bat sortu, udalak bere landareak sor ditzan, ingurumen
eta ekonomia aldetik aurreztuz.
- Udal Baratza ekologikoak bultzatzeko programari lur gehiago
eskaini, Astin adibidez.

Bestelakoak

- Udal horniduretan elementu transgenikoak egotea alde batera uztea.,


haurreskola eta Eguneko zentroan zehazki.

ezkerlanean, elkarlanean 19
- Zarautz, zezenketa eta animalien tratu txarren aurkako herria
izendatu.
- Kanpoaldean erabiltzen diren elementu berotzaileak erregulatu.
- Kontsumo arduratsuaren arloko heziketa eta sentsibilizazioa lantzea
kanpaina eta ekimen espezifikoen bidez.
- Udal kontratazio guztietan klausula sozialak eta ingurumen arlokoak
txertatzea, era jasangarrian kudeatutako basoan egurra erabiliz
adibidez.
- Sakelako telefonoetarako antenak jartzea eta horien ahalmena
arautzen duten udal ordenantzak egitea bultzatzea, beharrezkoa
denean aurrez neurriak hartzeko printzipioa aplikatuta.

ezkerlanean, elkarlanean 20
UDALA

Aralar Ezker Batuarentzat, beharrezkoa da uneoro gogoratzea Udala


herritarren serbitzura dagoela eta horregatik Udalaren egituraketa
sinplifikatu egin beharko litzateke, eta batez ere, enpresa publiko, fundazio,
partzuergo eta mankomunitateen kopurua nabarmen murriztu beharko
litzateke. Administrazioak gardentasun handiagoa eskatzen du,
herritarrentzat zein kargu publikoentzat ere. Diru publikoa arduraz erabili
behar da, eta egungo sare instituzionalak argitasun gutxi erakusten du.

Esku hartu beharreko beste arlo bat kontratazioena da. Kontratazio eta
zeharkako kudeaketa ereduak ezbaian jarri, eta kontratazio publikoa
lehenestea ezinbestekoa da Aralar- Ezker Batuaren iritziz, instituzioen izaera
publikoa azpimarratuz, eta langileen lan-baldintzak zein herritarrei
eskainitako zerbitzuen kalitate duina helburu izanik. Kontratazio ereduak
gizatiartzeko beharra bistakoa da, eta horretarako, klausula sozialak
ezartzea lehentasuneko kontua da, ikuspegi sozialetik zein ingurumen
arlokotik administrazioaren kudeaketa justuago bat bilatuz. Bidezko
kudeaketaren alde egiten du Aralar eta Ezker Batua koalizioak.

Antolaketa mailan, udalen funtzionamendua aztertzea ezinbestekoa


iruditzen zaigu: kudeaketa hobetu eta funtzio bikoiztasuna ekidin behar da,
baliabideak optimizatuta eta, hartara, herritarrei eskaintzen diegun
zerbitzua hobetuta. Arrazoizko kudeaketa, gertukoa eta parte-hartzean
oinarritua egitearen alde egiten dugu. Iruditzen zaigu aintzat hartu behar
direla tokiko jardunak eragiten dien sektore guztiak eta arlo guztiak
nabarmendu behar direla, zeharkakotasuna errealitate bihur dadin. Genero
berdintasuna, gazteria, ingurumena, hirugarren adina, berezitasunak
dituzten pertsonak eta gainerako zeharkako gaiak bere gain hartu behar
dituzte tokiko sail guztiek, hartara, proposatzen diren politikak eraginkorrak
izan daitezen.

Herritarren arreta eta modernizazioa

Gaur egungo estruktura egokitu beharra dago teknologia berriekin gestioa


moldatu eta hobetzeko, herritarrei zerbitzu moderno eta eraginkor bat
eskeiniz:

- Herritarren arretarako serbitzu bateratua, Beste erakundeekin


hitzarmenak sinatu beraientzat egin behar diren gestioak udaletik egin ahal
izateko.
- Herritarrei arreta emateko zerbitzu bateratua, ordutegi
zabalduarekin eta izapide administratiboak erraztuko dituena. Beste
administrazio batzuetako kudeaketak egin ahal izateko udalerritik
atera behar izan gabe, lehenbizi hitzarmena eginda autonomia eta
estatu mailako administrazioekin.
- Zarauzko udalak dituen Kirol eta Turismo patronatuak desegitea
proposatzen dugu eta udal antolamenduan sar daitezela beraien ekintza eta
egiturekin, gaur egun duten funtzionamendu autonomoak ez duelako
abantailarik suposatzen.
- Udalerriko webgunean “herritarrentzako karpeta” bat sortu behar da,

ezkerlanean, elkarlanean 21
sinadura elektronikoa erabilita, herritarren eta udalaren arteko
konexio segurua izateko, edozein administrazio izapide bideratu ahal
izateko etxetik, kexak edo iradokizunak egin ahal izateko, eta bide
ireki bat izateko alkatearekin eta zinegotziekin ere.
- Udalaren webgunea erabili udal kudeaketan gardentasuna
bultzatzeko, batez ere erosketa publikoetan eta aurrekontuen
exekuzioan.
- Udalak kode irekiko programen alde egingo du
- Udaletik sortzen diren edukiak edo udalak finantzatzen dituenak
copyleft lizentziekin argitaratuko dira, honek lan babestu horiek
kopiatzea, moldatzea eta berriz zabaltzea ahalbidetzen duelako.

udalak antolatzeko eta kudeatzeko proposamena

Arlo desberdinetako Udal ekintza koordinatzeko xedez Arloetan sailkatzea


proposatzen dugu: Alkate jaun edo andrea buru delarik funtzionamendu
organigramaren gure oinarrizko proposamena ondokoa da:

• Koordinazio Arloa sortuko da eta honako konpetentziak izango ditu:


Herritarren partaidetza eta Giza Eskubideak, Segurtasuna eta
Udaltzaingoa, Modernizazioa eta Herritarrari Arreta, Barne Araudia
eta pertsonala.

• Ekonomia Arloa definituko da Ogasuna, Industria eta Merkataritza


eta Turismoa eskumenak koordinatzeko.

• Herri Eredua Arloak Planeamendu, Hirigintza eta Etxebizitza,


Ingurugiroa, Nekazaritza, Lanak eta Mantenua eta Parkeak eta
Lorategiak eskumenak koordinatuko ditu.

• Herritarrentzako Zerbitzu Arloak Hezkuntza, Kultura, Kirolak,


Osasuna eta Kontsumoa, Euskera, Zinegotzigoak izango ditu.

• Gizarte eta zeharkako politikaren Arloak Enplegua, Emakumea,


Gizarte Zerbitzuak, Gazteria eta Haurrak eta Hirugarren Adina
eramango ditu.

pertsonaleko politika

Aralar eta Ezker Batua koalizioan ohartzen gara askotan administrazio


erakundeek planteatzen dituzten zerbitzuak ez direla egokitzen herritarren
premietara. Hori dela-eta, gure konpromisoa da eskaintzen diren udal
zerbitzuak banan-banan aztertzea eta horiek hobetzen saiatzea, ahal den
neurrian, kontratatuta dauden langileen lan-eskubideak murriztu gabe
horretarako.

Gure ustez, udalean aritzen diren langileek konplize izan behar dute abian
jarri nahi ditugun politiketan, eta, hori bideragarria izan dadin, nahitaezkoa
da langile horiek dituzten eginkizunak sakon aztertzea. Lan egiteko sistema

ezkerlanean, elkarlanean 22
berriak aztertzea, ebaluatzea eta abian jartzea. Elementu horiek ezin dira
alboratu egun, herritarrentzako zerbitzuen eskaintza hobetu nahi badugu.
Metodologia horren bidez, giza baliabideak optimizatzea lortu beharko
genuke, eta, gainera, zerbitzu hobea eskaintzea. Nolanahi ere, baliabideak
optimizatzeak ez du ekarri behar langileen eskubideak murriztea, baizik eta
horiek egunez egun egiten duten lana hobetzea. Lan egiteko ereduak oinarri
izan behar du helburuak zehaztea eta itxaropenak sortzea udal langileekin,
baina ahaztu gabe gure lana herritarrei zor diegula eta horiek direla gure
jardunaren oinarria.

Aurreko legealdian Aralar Ezker Batua koalizioak UDALITZen aplikazioa


defendatu du, soldata jaitsieren aurka azaldu gara eta azpikontratatuta
dauden serbitzuetako langileen baldintzen alde egin du. Udalak konpromezu
bat du, duela bi legealditik langileen balorazio berri bat egiteko, orain
dagoena duela 20 urtekoa delako. Ez da bete konpromezu hau, baina
oinarriak jarri dira hurrengo legealdian modu azkarrean amaitu ahal izateko.

Beste alde batetik, gardentasuna udalerriko kudeaketako gune guztietan


aplikatu behar da. Izan ere, zenbat eta gardenagoa izan udala, gizartea
orduan eta bidezkoagoa izan dadin lortzen joango gara. Udalerrien
kontratazio politikek premisa horri lotuta joan behar dute, eta, horrenbestez,
enplegu publikora heldu ahal izateak estu lotuta joan behar du berdintasun
printzipioei, merezimenduei eta gaitasunari, eta, beraz, hautaketa
prozesuak helburu diren lanpostuen ezaugarrietara egokitu behar dira
deialdi publikoetan. Aldi baterako kontratazioetan eta ordezkapenetan
gardentasuna nagusi izango da, eta, horretarako, sindikatuekin hitzartutako
irizpideek zehaztutako lan-poltsa publikoak sortuko dira.

Azken batean, arautu gabe egiten denaren aurka borrokatuko gara.


Laburbilduz, hauek guztiak lortu nahi ditugu:

- Behin betikoz langileen balorazio berria onartu.


- Aldi baterako langileen kopurua murriztea egituraz saihestu ezin
den kopururaino. Zarauzko Udalean langile asko dira Aldi Baterako
kontratuekin.
- Langileekin lotutako plangintza bat ezartzea, legegintzaldi osorako,
zerbitzuak hobetzeko lehentasunezko helburua lortu ahal izateko, eta,
hiriaren eta horren zerbitzuen garapen iraunkorra lortzeko
beharrezkoak diren plazak eta lanpostuak objetiboki zehaztuta,
herritarrei arreta egin ahal izatea lortzeko.
- Funtzio publikora heldu ahal izateko eredu gardena, arina eta
objektiboa ezartzea, sindikatuetako ordezkariekin negoziatua eta
udal taldeekin hitzartua.
- Barne sustapenerako prozesuak bultzatzea, lanarekin lotutako
ibilbidea garatzeko aukera izateko, eta, hartara, gaitasun handieneko
pertsonak eta gehien inplikatzen direnak lehenesteko. Horretarako,
prozesu irekiak eta gardenak egingo dira, dagozkien oposizio
lehiaketetan.
- Zerbitzua pribatizatua dagoen kasuetan, zerbitzuak emateko
kontratatuta dauden enpresak kontrolatzea. Hartara, saiatuko
gara enplegu egonkorra eta kalitatekoa lortzen, eta horretarako
lehenetsiko ditugu esleipenetan kooperatibak eta ekonomia sozialeko

ezkerlanean, elkarlanean 23
enpresak, oro har, eta enpleguaren kalitatea eta horren
egonkortasuna sustatuko dugu.

Motzean, Zarauzko Udalean pertsonal politika desberdina, elkarrizketa eta


akordioan oinarritzen dena aldarrikatu nahi dugu.

GURE SEGURTASUN PROPOSAMENA

Udaltzaingoarentzat eredu definitu eta garbi bat nahi dugu: Gure herri
honetan segurtasun gaietan aritzeko eta ardura gehiago duten beste polizia
batzuk daudenez, Udaltzaingoak perfil garbi bat izan beharko luke; perfil
hori prebentiboa eta gertukoa izan beharko litzateke, segurtasunekoa
eta erreaktiboa izan beharrean.

Horregatik, auzozainen ereduaren aldeko apustua egingo dugu, auzo


bakoitzari atxikitako udaltzainen bitartez, bertako auzotarrak ezagutuko
dituena, beraien arazoak ezagutzen dituena, udalarekin harremanak
erraztuko dituena eta kalean eguneroko presentzia izango duena.

Prebentzioan eta laguntzan lan egin beharko luke, Udal ordenantzen


jarraipena eta trafiko zaintza alde batera utzi gabe eta halaber bizikidetzan
arazoetan bideratzaile izateko segurtasuna eta askatasuna bermatu
beharko luke. Eta prebentzio arloan udaleko beste sailekin (hirigintza,
ongizatea) eguneroko lanean gertukoa izan.

Hori lortzeko Udaltzainentzako prestakuntza berezia bultzatuko dugu,


gizarte bitartekaritza gaietan hain zuzen.

Udaltzaingoa eta Udal administrazioa osoa izaera politiko eta soziala


oinarrizko eskubideen aldeko, besteak beste ingurugiro osasungarria,
laneko segurtasuna, janariaren segurtasuna, ondare historikoaren defentsa
aldeko lanean arituko den bermearen aldeko apustua egiten dugu.

Zarauzko Udaltzaingoa baloratua, errekonozitua eta errespetatua izatea


behar dugu, beraien lana profesionala eta zerbitzukoa delako. Urte guzti
hauetan ez da zentzu honetan lan egin.

ezkerlanean, elkarlanean 24
EKONOMIA TOKIKO IKUSPEGITIK

Munduko krisi ekonomikoa ez da tokiko krisia, unibertsala baizik, egiturazko


krisia, historiaren beste egoera eta garai batzuetan bezala, sistema
kapitalistaren oinarrian dauden kontraesan sozial sakonak agerian uzten
dituena.

Euskal Herrira ere iritsi da krisi hori. Euskal Herrian izaten ari den eragina ez
da zuzena; izan ere, neurri handi batean, Europa eta, hortaz, estatu
espainola eta frantsesa izaten ari diren krisi ekonomikoaren eragina baita.

Ekonomiaren arloan burujabetzarik ez izateak, besteak beste, neurri handi


batean bi estatu horien errealitate sozioekonomikoaren mende egotea
ekartzen du eta, azken batean, Europako testuinguru ekonomiko eta
politikotik, bietako bakoitzak krisitik ateratzeko hartzen dituen neurrien
mende egotea.

Krisi egoera honen ondorioz, argitara ateratzen ari da botere publikoek


ahaztuta edo ezkutatuta zuten errealitate bat: egiazko pobreziaren maila.
Pobreziaren tasak bere horretan irauteak oparoaldiko eta hazkunde
ekonomikoko hamalau urtean, hamalau urte jarraian, argi uzten du ahula
izan dela oparoaldi ekonomikoko garaietan pobreziaren gaiari irtenbidea
bilatzeko egin den apustu politikoa. Garai horretan, ez da pobreziaren maila
murriztu; are gehiago, estuasunik gabe bizi diren biztanleen, biztanleria
osoaren %80, eta pobreziaren mailaren azpitik bizi direnen arteko
desberdintasunak, biztanleria osoaren %20, handitu egin dira.

Oparotasun urteak ez dira baliatu Euskal Herriko babes sozialeko mailak


Europako beste herrialde batzuetan dituztenekin parekatzeko. Eta orain
krisia pagatu behar da, pertsona eta familia askoren sufrimendu moduan.

Irtenbiderik ez dagoela, eta oreka zenbait neurriren kontinuismoan eta


erreformismoan dagoela dioen mezuaren aurrean, Aralar eta Ezker Batuak,
ezkerrak, ezetz esan behar du. Ezkerrak, altxatu egin behar du eta ezezkoa
esan. Horrenbestez, politika egiteko modu berri bat aldarrikatu behar dugu,
planteamendu eta errezeta ekonomiko berrietan oinarritua.
Egungo ekonomiaren ereduaren oinarrian hauek guztiak daude: pertsona
aberatsenei zergak arintzea, gizarte zerbitzu guztiak pribatizatzea eta
ituntzea, gizarte zerbitzuak finantzatzeko moduan koordainketa ezartzea,
garraio politika errepideak eta errepideak sortzean oinarritzea, eta goi
mailako kultura politika bultzatzea, alde batera utzirik aberastasunaren
birbanaketa, krisiak kalte handiena eragindakoei urgentziazko babesa
ematea edo ingurumenaren, kalitateko garraio publikoaren aldeko edozein
aztarna.

Tokiko garapen iraunkorrean, lana sortzeko estrategiak sortu behar dira eta
hauek guztiak lortzeko neurriak hartu behar dira: espiritu ekintzailea
bultzatzeko neurriak, lanaren arlora heltzea lortzekoak, etengabe aldatzen
ari den lan merkatura egokitzekoak, diskriminazioaren eta gizarte
bazterketaren aurka egitekoak eta ekonomia soziala sustatzekoak.
Konpromezu horiek errealitate bihur daitezen lortzeko jarduketa hauek
bultzatuko ditugu:

ezkerlanean, elkarlanean 25
a) Lanaren arlora heltzea errazteko jarduketak:

- Lanbide prestakuntzako politiken zati bat dezentralizatzea


udalerrietara, eskualde, probintzia edo/eta autonomia mailan
jarduteko planen barnean.
- Lanaren arlora heltzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen
taldeak lehenestea (ahalmen urritasunen bat dutenak, gazteak, 45
urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, etorkinak…) politika
aktibo guztietan, kontratatzeko laguntzak barne.
- Ekoizpen inbertsioetan eta enpleguko politika aktiboetan lurralde
oreka berria lortzea.
- Politika integralak (enplegu planak) jartzea abian, toki mailan. Lanik
ez duten pertsonak politika horietan sartzeko beharrezkoak diren
zerbitzu guztiak bultzatu behar dira: dela prestakuntza ematea, dela
lanean hasteko bitartekaritza egitea, dela lanbide orientazioa
ematea… Gainera, foru aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin
itundu behar dira politika horiek, eta baliabide nahikoak bideratu
behar dira.
- Laneko praktikak egitea lanbide heziketa hartzearekin uztartzen
dituzten politikak abian jartzea, toki mailan enplegua sortzeko
potentzial handiena duten esparruetan.
- 35 orduko lanaldia onartu behar da, soldata murriztu gabe.
- Tokiko saltoki txikiak sustatu behar dira, gizartearen kohesioari
eusteko modu gisa. Eredu horren alde egin behar da, merkataritzako
saltoki handien aurrean.

b) Jarduera ekonomikoa bultzatzeko jarduketak:

- Ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik, garapen iraunkorra eta


orekatua errespetatzen duten enpresa ekimenak sortzen laguntzea.
- Pertsona autonomoei eta mikroenpresei laguntzeko planak garatzea,
lan harremanen esparruan integratzea eta haien artean elkarlanean
aritzea bultzatuta.
- Esportazioa laguntzeko planak bultzatzea.

Helburu hauek Urola Kostako Udal Elkartetik bideratu beharko lirake.

c) Ekonomia soziala laguntzeko jarduketak:

Ekonomia sozialeko ekimenak laguntzeko eta bultzatzeko politikak


elkartasunezko enpresa jarduera garatzeko eta langileek enpresan parte
hartzeko tresna dira. Horretarako, neurri hauek jarriko ditugu martxan:

- Ekonomia sozialeko enpresak eratzeko laguntza teknikoa ematea.


- Jarduera hastean diru laguntzak ematea.
- Udalen kontratu publikoen baldintzen pleguetan aintzat hartzea.
- Prestakuntza ematea eta kontzientzia harraraztea enpresa horiek
lanik ez duten pertsonen artean sustatzeko, langileek enpresen
kudeaketan parte hartzeko metodo moduan.

d) Teknologia berrietara egokitzeko jarduketak:

ezkerlanean, elkarlanean 26
Gure gizarte honetan dagoen teknifikazio maila altuaren eta gertatzen diren
aldaketa azkarren ondorioz, lana bermatuko duten egokigarritasun modu
berriak garatu behar dira:

- Tokiko enpresen arteko lankidetza sustatu behar da, aldaketetara


egokitzeko metodo eraginkor moduan.
- Etengabeko prestakuntza hartzeko sistemak hobetu behar dira, tokiko
mailan, langileek beren prestakuntza hobetzeko bidea izan dezaten,
bereziki enpresa txiki eta ertainetan, ekonomia globalaren
etengabeko aldaketen aurrean ahulagoak baitira.
- Tokian tokiko egituran informazioaren teknologia berriak sartzea
bultzatu behar da.
- Era berean, energia iraunkorrak sartzea sustatu behar da.
- Esperientzia berritzaileak erakustea eta zabaltzea lagundu behar da.
- Kalitate sistemak bultzatu behar dira.

e) Aukera berdintasuna bultzatzeko eta bazterketaren aurka borrokatzeko


jarduketak:

Bermatu behar dugu kolektibo bakar bat ere ez gelditzea lanaren arlora
heltzeko aukerarik gabe; eta, horrenbestez, kolektibo guztiek arlo horretara
heltzeko aukera berberak izateko beharrezkoak diren neurriak hartu behar
ditugu, bai eta, behin arlo horretan sartuta daudenean, tratu baldintza
berberak izatea bermatzekoak ere:

- Ordezkatze txikia duten lanpostuetan eta lanbideetan, eta egun


langile falta adierazgarria dutenetan (lan aukera), emakumeak
kontratatzea bultzatzeko helburua duten jarduketak sustatu behar
dira.
- Gizonen eta emakumeen artean aukera berdintasun osoa lortzeko
tresna gisa prestakuntza bultzatu behar da, segregazio bertikala eta
horizontala gaintzeko prozedurarik eraginkorrenetako bat baita.
Hartara, emakumeek prestakuntza hartzeko ikastaroetan parte
hartzea lagunduko da, lana aurkitzeko aukera handiagoak izan
ditzaten eta, behin lan hori lortzen dutenean, mailaz igotzeko aukera
izan dezaten.
- Enpresen langile zerrendetan diskriminazioa amaitzea bultzatzeko
helburuarekin, kontrataziorako baldintzen pleguetan emakumeen,
ahalmen urritasunen bat duten pertsonen eta abarren gutxieneko
kopuru bat sartu beharko litzateke.
- Emakumeentzat lana sortzen duten ekimen pribatuak eta
autoenplegua sustatzekoak lagundu behar dira.
- Tokiko langileen artean bizitza pertsonala eta lana bateratzeko
neurriak zabaltzeko kanpainak egin behar dira (adibidez, baimenak
eta pertsonak zaintzeko eszedentziak hartzekoak).
- Tokiko enpresen eta enpresaburuen artean praktika onak bultzatu eta
transferitu behar dira, bizitza pertsonala eta lana bateratzeko gaian.
Izan ere, lortu behar da ulertzea praktika on horiek ezartzeak ez duela
zertan ekarri ekoizpena gutxitzea. Enpresa horietan antolakuntzaren
eta teknologiaren arloko aldaketak sartzeak ekarri ahal izango lituzke
laneko denbora kudeatzeko eredu berriak, eta horiek eragina izango
lukete, batetik, langileen ongizatean, eta bestetik, ekoizpenean.

ezkerlanean, elkarlanean 27
- Emakumeak lanaren merkatuan sartzea bultzatzera bideratuta
dauden jarduketak (baterako hezkuntza edo koedukazioa,
prestakuntza, klixeak alde batera uzteko kanpainak…).
- Balio berbereko lanen truke berdin ordaintzeko printzipioa zaindu
behar da.
- Mendekotasunari arreta egiteko politika lagundu behar da:
haurtzaindegietan plazak lortzeko erraztasun handiagoak eman behar
dira (bai lan egiten duten aita eta amentzat, bai lan bila
dabiltzanentzat ere), pertsona zaharrei etxez etxeko laguntza ematea
bultzatu behar da…
- Ahalmen urritasunen bat duten pertsonak lanean aritzeko kupoak
betetzen direla zaindu behar da, bai tokiko enpresetan, bai eta
administrazio publikoetan ere.
- Enpresaren arloko sentsibilizazioa bultzatzeko kanpainak egin behar
dira.
- Enpleguko zentro bereziak sortzea lagundu behar da.
- Intserzio enpresak garatzea lagundu behar da. Hain zuzen, intserzio
enpresa horiek dira merkatuan aritzen direnak –beste edozein
enpresa bezala–, lanaren bidez, gizartetik baztertuta gelditzeko
arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzeko funtsezko
helburuarekin.
- Gizartetik baztertuta dauden edo horretarako arriskuan dauden
pertsonak lanaren arlora hel daitezen bultzatu behar da, ibilbide
integralen bidez.
- Ziurtatu behar da gizarte babeseko sistemek aukera ematea pertsona
guztiei duintasunez bizi ahal izateko nahikoak diren diru sarrerak
jasotzeko.
- Gizartetik baztertuta gelditzeko arriskuan dauden pertsonentzat diren
programetan ikuspegi integrala erabili behar da; hau da, ez da landu
behar bakarrik lanaren gaia, baizik eta etxebizitzarena, heziketarena,
osasunarena eta abar ere aztertu behar dira.
- Prestakuntza espezifikoa eskura izatea bultzatu behar da etorkinen
artean.
- Lana bilatzeko dauden bideei buruzko informazioa eman behar zaie
etorkinei, prestakuntza eta lan ibilbide pertsonalizatuen bidez.
- Etorkinentzat programa espezifikoak egin behar ditugu; zenbait
alderdi hartzen dituzten programak, besteak beste, hizkuntza
ezagutzea, eta gizarteratzea nabarmentzen dutenak, hain zuzen.

udalen zerga sistema

Gaur egun, udaletako diru kutxak hornitzen dituzten zerga ugari arautzen
dituzten eskumenak Batzar Nagusien esku daude. Lurralde Historikoen
Legea erreformatzea proposatzen dugu, batetik, udalerriei eskumen horiek
emateko; eta bestetik, Toki Ogasunen finantzaketa iturrien erreforma
egiteko. Zarauzko Udalaren egoera ekonomikoa ez da ona, baina ez da
larria ere. zerbitzuak mantenduz buelta emateko modukoa da, gastuak
zaintzen badira. Argi dago lortzen diren diru-sarrerak ez direla nahikoak
gastu mailari aurre egiteko, eta, are gutxiago, eskatzen dugun gizarte
zerbitzuen hobekuntzari erantzuteko. Aralar eta Ezker Batuak Toki
Ogasunen finantzaketa iturrien eta eredu fiskalaren gaineko eztabaida
sakonari ekitea proposatzen dugu, gehien daukanak gehiago ordain dezan

ezkerlanean, elkarlanean 28
eta ez, orain gertatzen den moduan langileak direla zama fiskal handiena
daramatenak.

Gaur egun, udalek kobratzen dituzten zerga asko, Batzar Nagusiek arautzen
dituzten konpetentzien barne daude. Udalak dituen eskumen urrietan zerga
eta tasak ahal den justu eta progresiboenak izatea babestuko dugu eta
ingurumen kriterioak sartuko ditugu. Honako hauek dira gure
proposamenak:

- Diru-sarrera txikiagoak dituztenen pertsona eta familientzako


hobariak sortzea, kiroldegian egin genuen Kuota sozialaren antzera.
- Zenbait tasatan (uraren hornidura eta saneamendurako tasak, zabor tasak,
TAO, ibilgailuak kentzeko tasak) eta zergatan (trakzio mekanikozko
ibilgailuen gaineko zerga) irizpide ekologikoak sartzea. Irizpideak izan
behar du kostuak erabat berreskuratzea, eta, aldi berean, ekitatearen
printzipioa mantentzea. Hartarako, salbuetsita dauden minimoak ezarri
behar dira oinarrizko kontsumoetarako, eta gehiegizko kontsumoak
zigortzen dituzten pixkanakako tarifak.
- ICION salbuespenak ezarri birgaiketa obrentzat eta murrizketak
ingurugiroaren hobekuntza eta neurri zuzentzaileak betetzeko
obretarako.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga sustatzea (antzinako hiri-lurraren
kontribuzioa), higiezinen merkatuaren elementu dinamizatzailea bihur
litekeelako. Horren ondorioz, eskaintza handituko litzateke eta
prezioak jaitsiko lirateke. Hori guztia era honetan:
o Erabileren arabera bereiztea zerga, lurzorua eta eraikuntza
bereiziz, eta lehenengoan zerga askoz ere handiagoa ezarriz.
o Hutsik dauden etxebizitzak askoz ere handiagoa den errekargu
baten bidez zigortzea.
o Balio katastralak eguneratzea, gutxienez, merkatuko
prezioaren erdira.
- Legalki posible denean, etxe hutsen IBIan errekargua ezarri, eta
udaletik neurri legal horiek hartu daitezen bultza.
- Gainbalioaren zergan aplikatzeko tipoen gehikuntza ondarea izan eta
aurreneko urteetan sortzen diren besterentzeetan.

Udal kontratazioak

 Kontratazo udal politikari dagokionean kontratazio pleguetan esleipen


irizpideak erantsi, lehentasuna emateko beren langileen eskubide
sozialak errespetatzeari, segurtasun eta osasuna bermatzearen
ETTak ez erabiltzeko konpromisoa hartzeari, herriko langile
emakumezko eta gizonezkoen artean soldata desberdintasunik ez
sortzeari, ondasun eta kontratazioari dagokienean ekoizpen eta
fabrikazio irizpide ekologikoak edo, baita erostean bidezko
merkataritzaren irizpidea ere erabiltzeari.
 Kudeaketaren gardentasuna bermatu asmoz Udalak eta udalaren
menpe dauden erakundeei beren buruari muga bat jar diezaiotela
kontratu txikiak esleipen zuzenaren sistemaz egiten direnerako,
urtero enpresa berari 30. 000 eurotik gorako kopurua esleitu ezin
izateko sistemaz.

ezkerlanean, elkarlanean 29
 Gardentasuna eta kontratazioetan lehia handitzeko teknologia berrien
erabilera sustatuko dugu, Kontratantearen profilean kontratazio
eskaintza guztiak eskegiz, nahiz eta derrigortasun legalik ez izan, eta
zuzeneko kontratazioak salbuetsiz.

elkartasunezko ekonomia

Aralar- Ezker Batuatik zalantzarik gabe ekonomia produktiboaren aldeko


apustua egiten dugu. Ekonomia errealaren aldeko apustua, ekonomia
solidarioaren aldeko apustua. Aberastasuna sortzen eta banatzen lagunduko
duen ekonomia sustatzen, garatzen eta bermatzen ahaleginduko gara.
Garapen iraunkorrean, bere zentzurik zabalenean, oinarritua. Eta ahal den
neurrian produkzioaren dibertsifikazioan oinarrituko dena. Beraz, egitura
berdea eta dibertsifikatua izango duena. Kooperatibismoaren presentzia
areagotzen saiatuz.

Orain arte enplegua sustatu eta garatzeko politikak era hierarkikoan


bideratu dira erakundeetatik. Zentzu honetan ikustea besterik ez dugu
Sprilurren eredua. Hau da, bertatik zetozen iniziatibak inplementatzera
mugatu dira udaletan.

Aralar eta Ezker Batuaren uste apalean, orain arteko politikak berrorientatu
beharrean aurkitzen gara, erakundeen arteko koordinazioa, harremana
benetan gauzatuz, sendotuz behetik gorako bideak irekiz: maila lokaletik
globalera. Glokalizazioarekin jokatuz, sareak osatuz eta zabalduz.

Eskualde, mankomunitate mailan bai barrura begira, udalen eta enpresen


inplikazioarekin sare egituratuak sortu eta sustatu behar ditugu, ondoren
eskualde arteko sinergietara pasatzeko. Maila horretan, Urola kostako Udal
Elkarteak Garapen Agentzien eredua hartu dezake, beti ere udalekin
elkarlana gauzatuz. Ikustea besterik ez Ingalaterran martxan diren
Transicion Town gisako ekimenak. Aipatu ere, EAE mailan, zenbait
eskualdeetan ere, agentzia hauek ari direla poliki-poliki protagonismoa
hartzen enplegu politikak abian jarriz.

Aralar eta Ezker Batuaren iritziz Garapen Agentzi hauek “palanka” gisa
erabili behar ditugu, ekonomia iraunkorra sustatzeko eta garatzeko. Herri
ikuspegia galdu gabe. Goitik beherako eta behetik gorako artikulazioak
txertatzeko, helburua herri eta hiri sozialak izanik, eta eragileen
enpoderamendua.

Politika hauek ezartzeko finantzaketa bideratzerako orduan. Diru laguntzak:

-Berrikuntza mailan polo xumeetara bideratu.


-Lanpostua sortzen duten guneetara.
-Unibertsitateko proiektuei bideratu zuzenean edo agentzien bidez.
-Tokiko dinamika beti oinarri izanik.

Ikerketa eta garapena sustatzerako orduan diru laguntzak enpresa ertain


eta txikiei bideratu, eta ez orain arte bezala enpresa handiei.

Etiketa “berdea” eta soziala gauzatzeko protokoloak bideratu enpresetan.

ezkerlanean, elkarlanean 30
Produktu habi berriak ikertu behar sozialak eta ingurumenekoak kontutan
izanez. Beti ere, kontziliazio neurriak praktikara eramateko politikak landuz
eta ezarriz.

Prestakuntza enpresen beharrekin lotu. Lotura zuzena bideratu lan mundu


eta heziketa munduarekin.

Etenik gabeko ebaluazioa, jarraipena eta kontrola bermatzeko politikak


garatu.

ezkerlanean, elkarlanean 31
HERRITARREN ZERBITZUAK

Hizkuntza politika

Administrazioak hizkuntza eskubideen berme izan behar du, eta horretan


modu eredugarrian jokatu behar du, gainera. Administrazio ezberdinen
artean hizkuntza eskubideetan gehien aurreratu duen administrazioa udal
administrazioa dela aitortuta ere, oraindik ahalegin handiagoa egin behar
du, herritar orori bermatuz ahozko zein idatzizko atentzioa herritarrak
aukeratutako hizkuntzan izango dela.

Hizkuntza politika ez da sail bakar baten zeregina, udal guztiarena baizik.


Gai honek transbertsala edo zeharkakoa izan behar du udal osoan.

Bestetik, euskarak bere esparru propioak behar ditu non bizitza sozialaren
komunikazio-erreminta nagusia izango den. Beraz, euskaldungoa nagusi den
udalerrietan, Zarautz kasu, berariazko hizkuntza-politika ezarri beharko da
etorkizunean ere nagusitasun horrek iraun dezan bizirik.

Hizkuntza politikak lehentasuna eta ikuspena eman behar dio euskarari, eta
batez ere erakargarri eta baliagarri izan behar du, ezagutzen ez dutenentzat
eta erabiltzen ez dutenentzat.
Hartu beharreko neurriei dagokienean:

- Udalak, gutxienez, aurrekontuaren %2a bideratuko du euskararen


normalizazio eta zabalkundea sustatzera. Zarautz Euskal herri osoko
euskaltzaleen erreferente izatea bermatu behar da.
- Udalak edo bere menpeko erakundeek eta enpresek hizkuntza
irizpidea aplikatuko dute edozein zerbitzu edo obren kontratazioan
eta herritarrak atenditzeko helburua duten zerbitzu guztietan
Udalaren hizkuntza-betebehar berak izango ditu. Udalaren
ekimenetan, zein honek sustatu edo diruz lagundutako edozein
ekitaldietan euskararen lehentasunezko presentzia bermatuko da.
- Udal administrazioak euskarazko harremanei emango die
lehentasuna gainerako administrazioekin dituen harremanetan, bai
eta herritarrekin dituenetan ere.
- Sentsibilizazio kanpainak euskararen erabilera areagotzeko.
- Udalak merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko plangintzak
sustatuko ditu.
- Etorri berriek euskararen eta euskal kulturaren berri izan dezaten eta
euskara ikasi ahal dezaten udalak ekimen berariazkoak antolatuko
ditu, “Aisa” edo “Auzoko” bezalako programekin eta bereziki
ostalaritzan dabiltzanei zuzendua.
- Udalak helduak euskalduntzeko eta alfabetatzeko kanpainak eta
laguntzak bideratuko ditu, udalerriko euskaltegi publiko edo pribatu
batean aritzen bada. Ikastaroa gainditu badu eta eskolen %80tara
joan bada, udalak matrikularengatik ordaindutakoa itzuli beharko dio.
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) Zarautz sartzea
aztertuko da, sortu ditzakeen onurak kontuan hartuz eta
mankomunitatearen osaera eta aginte-organoak pluralak izan
daitezen bultzatuko du koalizioak.

ezkerlanean, elkarlanean 32
- Euskaldunak izanik gaztelaniara jotzeko ohitura duten kolektiboengana
zuzendutako kanpaina egitea, bereziki gazteei zuzendua.
- Zarauzko hitanoa suspertzea eta bultzatzea hitano ikastaroak eginez
eta hitanoa erabiltzeko kanpainak eginez, bereziki neskei zuzendua.
- Hizkuntza normalizazioan diharduten gizarte eragileekin elkarlanean aritzea
ezinbestekoa da normalizaziorako eta ondorioz Euskararen Kontseilua
lehen bait lehen berriz martxan jartzea proposatzen dugu.
- Sortzen diren lanpostu guztietan euskara ezagutzea nahitaezkoa
izango da, eta ardura mailaren arabera hizkuntza eskakizun
ezberdinak ezarriko dira.
- Euskararen erabilera bultzatzeko aisialdiko jardueratan euskarazko
eskaintza egokia egon dadin bultzatuko du: zine, antzerki, kirol-
ekimen, musika-jaialdi, gazte-jardunaldi eta abarretan. Halaber,
erabilera areagotzeko sentsibilizazio-kanpainak egingo ditu.
- Gainera, lan arloan euskara sustatzeko kanpainak eta plangintzak
bultzatuko ditu udalak.

Hezkuntzari buruzko proposamenak

Gure koalizioarentzat hezitzeko eskubide unibertsala bermatzeko modurik


onena irakaskuntza sistema publikoa era bat defendatzetik dator, hasi haur
hezkuntzan eta unibertsitateko hezkuntza arte denontzako kalitatezko
heziketa eta berdintasun baldintzak guztiak zihurtatzen dituena.
Berezkotasunak dituzten beste eskeintza batzuk ere badirela aintzat hartzen
dugu.

Guretzat irakaskuntzaren kalitatea bat dator oinarrian urte askotatik hona


“eskola publikoaren aukera” izenez identifikatzen dugunarekin, ezker sozial
eta politikoaren ondare komuna dena eta izaera laiko, plural, euskaldun eta
demokratikoa identitate ezaugarritzat dituena;irakaskuntza zientifiko eta
kritikoa, desberdintasunekin adeitsua eta halaber desberdintasun horiek
integratzen dituena, barneratzen duena eta desberdintasunak
konpentsatzen dituena. Labur bilduz kalitatezko heziketa populazioaren
multzoaren heziketa behar desberdinei erantzuna ematen diena eskola
arrakasta lortzeko, aukeren berdintasun eraginkorraren eta kudeaketa
demokratiko, garden eta sozialki efikaza den kudeaketaren bidez.

Udal administrazioak hezkuntza arautuan dituen konpetentziak mugatuak


direla aintzat hartuta, herrietako hezkuntza planetan eragitetik, eta
administrazioa eta ikastetxeen arteko harremanak sakontzetik jo behar
dugula uste dugu. Hezkuntza araututik harago, hezkuntza hiritarrak
inplikatzeko, gizartea aldatzeko, gizarteratzea bultzatzeko, kohesio soziala
areagotzeko eta aniztasunaren integraziorako tresna gisa erabiliko dugu
gizarteko esparru eta adin guztietan.

Aurreko legealdian, haur txikienen hezkuntza eskaeraren aurrean, Haur


eskola handitu da.

Hauek dira gure ardatz nagusiak:

- Lanbide heziketaren eskaintza publikoaren babesa. Monte


Albertiaren instalazioak anbulatorio zaharrera mugitu bere

ezkerlanean, elkarlanean 33
egungo eskaerei egokitzeko eta Lizardi institutoarekin batera,
Bigarren Hezkuntzako eskaintza publiko eta bateratua eskeiniz.
- Eusko Jaurlaritzari, Orokieta Berriaren handitze bat eskatu,
matrikulazio berrien gehikuntzari aurre egiteko.
- Homofobia, xenofobia eta arrazakeriari aurre egiteko heziketa-lana
egitea.
- Ikastetxeetan partaidetza demokratikoa sustatu ikaslegoak eta gurasoak eta
AMPAak elkartzeko.
- Eskolako elkar bizitza hobetzeko Udal programen garapena, Udal
Eskola Kontseiluak proposatuta eta eskolako porrota edo
jazarpenaren antzeko fenomenoen prebentzioa lantzen duten beste
Udal zerbitzu eta arlo batzuekin koordinatuta.
- Giza eskubideekin, bakearekin, elkarrekiko errespetuarekin,
elkartasunarekin eta emakumeen zein gizonen aukera
berdintasunarekin zerikusia duten balioetan oinarrituta hezkuntza
bultzatzea, ingurumen-hezkuntza, osasunerako hezkuntza, hezkuntza
afektibo-sexuala, komunikazioaren arloko hezkuntza, kontsumorako
hezkuntza... sustatzeko baliabideak eskaintzea.
- Hitzarmenean onartu ziren baldintzak betez, Ikastola handitu eta
Eguzki Izarrera mugitzeko udalaren babesa mantendu. Egin nahi
den edozein aldaketak oreka ekonomikoa mantendu eta gune
horretako interes publikoa bermatu beharko du, hau da Iñurritzako
parkearen zabalkundea, Udal jabetzako kiroldegi bat eta etxe
babestuen estandarrak.

Atzerriko ikasleak eskoletan integratzeak ezinbestekoa du baliabideak


jartzea;hori dela eta proposatzen dugu:
 Euskara batez ere eta gaztelaniaren irakaskuntza erraztu ikastetxean
integrazioa hobetzeko.
 Jatorrizko hizkuntza mantentzen uzten duten programak egin
(identitate ezaugarria baita eta formazioari balio erantsia ematen
baitio).
 Emaitza onak suspertu.
 Informazio berezia garatu gurasoek dauden baliabideak ezagutu
ditzaten;eskolara joatera animatzeko eta eskolaz kanpoko
jardueretan parte har dezaten.

kulturarako irisgarritasunak giza emantzipazioara darama

Gaurko errealitatea aldatzeko, komunikazioa eta kultura bi funtsezko zutabe


dira. Kulturak denontzat izan behar du, gure inguruan gertatzen denari
buruz pentsaera libre eta kritikoa garatzeko aukera ematen baitigu.
Horregatik, ezinbestekoa da Udaletik kulturara iristea garatu eta sustatzea.

Kultura ikusgarri moduan hartzeko gehiegizko ohituraren aurrean, Aralar-


Ezker Batuarek herriko sortzaileak eta talde eragileak izango ditu kultur
erreferente nagusitzat, ikuskizun eskaintza baztertu gabe. Kultura bizipen
eta prozesu moduan ulertu behar dugu.

Euskarazko eta Euskal Herriko kultura zutarri nagusia izango badugu ere,
kultur aniztasuna aintzat hartuko dugu, dela sorkuntzan, dela ikuskizunetan,

ezkerlanean, elkarlanean 34
eta merkatuaren eta prozesu globalizatzailearen ohiko logika
estandarizaziotik ihesi.

Zarautzek kulturaren arloan daukan behar nagusia kultur ekipamendu


batena da, antzerki, musika eta beste arte eszenikoak baldintza duinetan
eskaintzea ahalbidetuko duen ekipamendua. Honek izan behar du hurrengo
legealdiko erronka nagusia, polikulturalean diru eta denbora asko galdu
ondoren bideraezina dela argi geratu da, talde guztiek onartzen duten
moduan.

Ondorengoa proposatzen dugu:

- Aurrikusitako Zentro Polikulturala baztertu, eta funtsean herriko eta


Urola kostako baliabide eta beharretara egokituko den eraikina
diseinatu. Beste proiektu eta elkarteei dirua ken diezaieketen makro
proiektu hau ekidinez. Orain arte, talde teknikoari ordaintzeko gastatu
diren 2 milioi eurorekin Modelo zinema berritzeko obrak egin
zitezkeen.
- Gure alternatiba epe motzean Modelo zinema egokitzea da,
nagusiekin akordio batera iritsi ondoren Zarautzen erabilera anitzeko
areto bat edukitzeko, gainera Alde zaharrean dagoen eraikin zahar
eta berezi bat birgaitzeko aukera da.
- Liburutegia zabaldu, Sanz Eneako behe solairua erabiliaz eta
erakusketa aretoa mugituaz. Eraikin berdinean ikasteko gune bat
egokitu. Material berriak ekartzerakoan herritarren eskakizunak
kontuan hartu.
- Tokiko historia aztertzea, ikertzea eta sustatzea. Oroimen historikoa
berreskuratzera bideratuta dauden lanak azpiegituren bidez eta diru
laguntzak emanda laguntzea. Hain zuzen, politikak eragindako
biktima guztien lekukotzak bildu nahi dira, frankismoko biktimenak
barne.
- Urte guztian zehar kultur programaketa bat mantendu, dena udako
hilabeteetan bildu beharrean. Kultur programak egitea biztanle talde
espezifikoentzat: haurrak, gazteak, emakumeak, etorkinak,
erretiratuak… eurekin elkarlanean.
- Kultur zirkuitu eta sareak sortzea inguruko Udalen artean.
- Kulturguneen kudeaketan sakontzea, garrantzia emanda egitarau
partekatuari eta gune horien baterako kudeaketari. Kultur elkarteek,
beren burua kudeatzen duten taldeek, jaietako batzordeek…
independentzia eta autonomia izan behar dute beren helburuak modu
eraginkorrean lortzeko eta udal kultur eskaintza instituzionalizatzea
saihesteko.
- Gastu arrunta jezteko, Arte eta Historia Museoaren gestio
zuzena aldarrikatzen dugu.
- Zarauzko potentzial itzela eta aktibitate kultural eta euskaltzalea
koordinatu eta aprobetxatu, sormen jardueraren suspertze foko baten
moduan, euskal herri osoari eragingo diona.
- Herritarren, artisten eta kultur taldeen eskura jartzea herriko kultur
azpiegiturak.
- Euskarazko kulturari eta euskal kulturari lehentasuna ematea, bai
sortzaileen artean, bai eta ikuskizunen programazioan ere.

ezkerlanean, elkarlanean 35
- Herrian dauden kultur errealitate ezberdinak aintzat hartuz, horiei
leku egitea, sustatzea, zabaltzea eta elkar ezagutzeko programak
garatzea.
- Elkartasunaren eta tolerantziaren aldeko kultura garatzea,
desberdintasuna errespetatzearen aldekoa, eta kultur aniztasunaren zein
kultur artekotasunaren abantailak erakustea, horretarako kanpainak eta
ekitaldi (musika, jaiak) zehatzak antolatuz, herriko elkarteekin elkarlanean.
- Tokiko elkartegintzaren eta autokudeaketaren kultura eta gazteriaren
politika suspertu.

udala gazteena ere bada

Gazteak gizarte eta herri bateko etorkizuneko sektore ez ezik, gaur egungo
gizarte talde dinamiko gisa ere hartu behar ditugu. Gainera, kezka eta arazo
espezifikoak dituen taldea da. Krisiak gazteengan modu berezian erasan du,
eta lehendik zituzten hainbat arazo larriagotu egin ditu: lan merkatura
sartzea, etxebizitza lortzea…

Bistan da orain arteko gazteria politikek ez dutela funtzionatu, eta batez


ere, ez dutela gazteen onespenik jaso. Lehen oinarriak hori aldatzea izan
behar du. Gure politika guztietan herritarrekin batera gauzak pentsatzeak,
aztertzeak eta egiteak ardatza izan behar badu, modu bereziagoan zaindu
behar dugu alor hau gazteekin. Udal arlo desberdinetatik bultzatutako
politikek, gazteentzat direnek, erantzun integralak eman behar dituzte.
Beren autonomia bermatzen duten baliabideak behar dituzte gazteek,
gizarteratzea aktiboa eta parte-hartzean oinarritua izan dadin. Parte-hartzea
eta gazteek proposatutako jarduerak bultzatzea gazteak subjektu pasibo
bihurtzen dituen eredu paternalista gainditzeko bideak dira. Gatazkak
konpontzeko prozesuetan gazteen aktibismoa sustatu behar da, sormen
espazioek duten garrantzia nabarmenduta, bai pertsonalek, bai eta
kolektiboek ere. Gazteen espiritu kritikoa suspertzeko asmoarekin egingo
dugu lan, gizartea aldatzeko euren bultzada eta grina aintzat hartu beharko
dugu, eta gizarteko gainerako adin tarteekin zein eragileekin elkarlanean
jardutera bultzatuko ditugu. Gure politiketan honakoak jorratu beharko
ditugu:

- Gazteen parte-hartzea sustatzeko parte-hartzean oinarritutako gazte


kontseiluak abian jarri, eta gazte zarauztarrei zuzendutako Udal
politikak onartzean solaskidea izan dadila.
- Gaztelekuan nerabeen partehartzea areagotu, gero eta
autonomoagoak izan daitezen eta etorkizunean beraien nahiak
asetzeko tresnak lortu ditzaten. Gazte helduekin kogestioa bultzatu,
herriko aisialdirako zein kulturarako guneetara sarbidea
ahalbideratuz.
- Gazte kontseiluarekin batera Gazte plana idatzi eta onartu, erantzun
iraunkor eta koordinatu bat emanaz etxebizitza, lana, hezkuntza,
osasuna aisia eta kulturari.
- Aisialdi ez kontsumista diren ekitaldiak programatu, baita
arratsalde, gau eta udaldian ere. Gauerako Xixongo “Abierto hasta el

ezkerlanean, elkarlanean 36
amanecer” bezelako ereduak hobetsiko ditugu: hau da, gauez
gazteek gazteentzat udal eraikinetan antolaturiko aisialdi osasuntsua.
- Gazte informazio-puntuak eta gazteentzako azpiegiturak birdiseinatu,
gazteekin batera, euren beharrak eta nahiak asetzeko zerbitzu
bihurtuz.
- Gazteek eurek sortutako espazioak eta ekimenak autogestionatzea
bultzatu.
- Gaztetxea mantendu eta Salberdinen berrurbanizatzea sortzen
denean baldintza berdintsuetan haren kokapena aurreikusi.
- Hemezortzi urte baino gehiagoko gazteentzat, gazte
ekipamenduaren eraikuntza bultzatu.

kirolak

Zarautzen herritar askok kirolen bat egiten dute. Identitate ikur hau sendotu
egin behar da bizi-kalitate oneko gizarte aurreratu baten zutabetako
bat: kirol praktika askotarikoa eta osasungarria delako.

Udalak kirol praktika sustatu behar du - maila, sexu eta adin guztietan- kirol
profesional edo ikusgarriari lehentasuna eman gabe.

- Kirola aire zabalean praktikatzeko oinarrizkoak diren azpiegiturak


sortu eta zaindu behar dira. Batez ere atletismoko pistan premia
nabarmendu nahiko genuke eta horretrako bi leku aurrikusten ditugu:
Asti edo Itxasmendi
- Kirol Praktika ahalbidetzeko azpiegiturak bermatu, horretarako
udalez gaindiko erakundeen inplikazioa bilatuz. Krisiak ahalbidetzen
duen heinean Vista Alegre eta Lizardiko kirol instalazioak estali, belar
artifiziala jarri Itxasmendiko kirol zelaietan.
- Euskal Herriko kirol autoktonoen kirol praktika bultzatu, zabaldu
eta indartu eta bide horretan ikasteko eta zabaltzeko eskola bat
sortzea proposatzen dugu.
- 3. adineko kirolaren praktikaren garrantzia azpimarratu, beronen
praktika bermatzeko plangintza desberdinak martxan ipiniaz udalen
horretarako eskura izan ditzakegun bitartekoak erraztuz herrian izan
ditzakegun jubilatu elkarteei, zein bestelako kirol elkarteei. Parkeren
batean gailu bereziak jartzea proposatzen dugu.
- Bigarren skate pista bat, oraingoa baino handiago eta berrituagoa,
Klabelinsoro inguruan.
- Golf zelaiko instalazioen erabilpen publikoa sustatu.
- Polikiroltasunean eta gazte guztien partehartzean oinarritutako
eskola kirola lehenetsi nahi dugu. Udalak buruzagitza eraman eta
eskola eta klubek koordinatua.
- Erabiltzaileen eskuratzeko kapazitatearen araberako abonu soziala
kiroldegiko kuotaz gain, beste kirol ekintzetarako.

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eraikitzen

ezkerlanean, elkarlanean 37
Egungo gizartean erroturik dauden eredu patriarkal eta matxistak
gainditzeko, berdintasun arloa sustatu eta bultzatu behar dugu, kontziliazio
planak bultzatuz, ereduak sortuz eta emakumeen partaidetza aktiboa
gizarteko arlo eta eremu guztietan sustatuz. Politika positiboak bultzatuko
ditugu. Udalak herritarrengandik hurbilen dauden instituzioak izaki,
bazterkeria pairatzen dutenekiko tratu berezia bultzatu behar du.

Lau urte hauetan pausu garrantzitsuak eman dira: Berdintasun kontseilua


sortu da, Departamentu autonomoa eratu eta II Berdintasun Plana onartu
da.

Aurrera egiteko ondorengoak proposatzen ditugu:

- Berdintasun Saila era autonomo eta zeharkakoan kontsolidatu,


Berdintasunaren II Plana aurrera eramateko behar dituen
baliabideekin hornituz.
- Bultzada berezia lan munduan gizonen eta emakumeen arteko
parekidetasuna lortzeko ekintzei. Horretarako Udaletik, herriko
lantegiek beraien Berdintasun Planak egitea sustatuko da, behar
duten laguntza eskeiniz.
- Emakume eta gizonen artean, etxeko lanen banaketa lortzeko,
ekintzak jarri beharko dira martxan. Gai honetan erronka
nagusietakoa kontzientziazioa izango da, aukera berdintasuna lortu
ahal izateko.
- Gizon eta emakumeen aukera berdintasunerako eta familia eta lana
uztartzeko kontziliazio planak idatzi, sustatu eta garatu. Tartean
heziketa zentroetan Zaintza programaren bermea, Udal bileretako
ordutegi eta formatoak berrikustea bizitza familiarrarekin
bateragarritasuna ahalbidetzeko, eta abar.
- Genero-indarkeriarekin amaitzeko kontzientziazioa landu, eta
pairatzen dutenak artatzeko instituzio desberdinen artean sinatutako
Protokoloan jasotzen diren bitarteko guztiak jarri.
- Emakume, feminista eta berdintasun arloko elkarteekin elkarlana
garatzea, Berdintasun kontseiluaren bitartez.
- Gizonen inplikazioa gai honetan sustatzea eta lantzea.
- Zarautzen gertatzen den genero indarkeriako edozein ekintza
publikoki salatzeko eta judizialki ekiteko Udal konpromisoa, eta
bitarteko materialak eman eta kontzientzia sozialeko nahiz biktimen
laguntzarako ekintzak aurrera eraman.
- Eskola programak berdintasunean hezitzeko.
- Ekitaldi artistiko, kultural eta emakumeen ikerketaren aldeko
programak martxan jarri.
- Hirigintza-plangintzetan emakumeen ikuspegia ere lantzea, hauen
parte-hartzea bermatuz eta sor daitezkeen puntu beltzak zainduz.
- Bizitza pertsonal eta laboralaren kontziliazio neurrien(baimenak,
pertsona zaintzeko exzedentziak, . . ) hedapen kanpainak,
administrazio bera aurreneko eredua izanik.
- Alfabetatzeko eta laneko prestakuntza jasotzeko programak garatzea,
batez ere emakume etorkinen integrazio soziala errazten dutenak.

Sexu aniztasuna

ezkerlanean, elkarlanean 38
Gizarte-informaziorako kanpainak abian jartzea, bai jokabide homofobikoak
salatzeko, bai eta errespetuaren eta berdintasunaren aldeko jokabideak
bultzatzeko ere.

- Adingabeen babeserako politiken barnean, zenbait neurri zehaztea


sexualitatearen adierazpen askatasuna bermatzeko.
- Gayen, lesbianen, bisexualen eta transexualen informaziorako
programak sustatzea.
- Udalak gay, lesbiana, bisexual eta transexualen nazioarteko
eguna ospatzea.
- Udaltzainei homofobiaren eta transfobiaren prebentzioari buruzko
prestakuntza eskaintzea.
- Indartu eta zabaldu Gaztelekuko doako zerbitzu sexologikoa
herritar guztientzat.

Haurtzaroari arreta berezia

Zarautzen ezaugarrietariko bat Euskadin haur populazio portzentajerik


handienetakoa izatea da. Beharrezkoa da Udaletik errealitate honi
erantzuten jakitea:
− Jolastoki espazio publiko estaliak sortu, urte osoan zehar
erabil daitezen(ideia bat izan liteke, lehenbiziko esperientzia
gisa Merkatu plazako sabai azpiko soilairuan espazio bat
egokitzea jolasteko, umeek parkean bezala goza dezaten;baita
ludotekan egiten diren kultur jarduerak eta abar aurrera
eramateko;gurasoek erosketak egin eta aldi berean haurrekin
egoteko aukera izango lukete)
− Skateko bigarren pista sortu, kapazitate handiagokoa eta
gaurkoa baino eguneratuagoa, Klabelin soron Institutuaren
aurrean.
− Aste bukaeretarako programazio kulturala eta haurren
aisialdirakoa, baita udatik kanpo ere.
- Neska-mutikoen parte-hartzea bermatzea eragiten dieten arloetan.
- Haurren eskubideak bermatzeko estrategia eta agenda zehatza eta
jakina garatzea.
- Haurren pobreziari aurre egin ahal izateko, babes neurriak ezartzea.

Immigrazioa

Aralar eta Ezker Batua Berdeak koalizioak uste du emigrazioa “aukera” bat
dela, ez “arazo” bat.

Berritu berri den Atzerritartasun Araudiaren guztiz aurka gaude, mugen


kontrolean, eskulana legitimatzean eta eskubideen hierarkian oinarrituta
baitago, eta horiek herritartasun inklusiboaren kontzeptuaren guztiz aurka
baitaude.

ezkerlanean, elkarlanean 39
Benetan presazkoa da legegintzarekin lotutako alternatiba ausartak
aztertzeko premia, gizartearen errealitatea ikusteko, pertsonen berdintasun
juridiko eta aukera berdintasunerantz aurrera egiteko bidezkoak direnak.
Esparru juridiko berria bilatu behar dugu gizarteratzea sustatzeko;
gizarteratze legea, Atzerritartasun Legetik harago joanda.

Eskubide eta betebehar berdintasunak ez dakar berekin asimilatzea,


egiazko integrazioa baizik. Integrazio edo gizarteratze horrek bi
norabidetako izaera izan behar du argi eta garbi, elkarrenganako
errespetuan oinarritua, nortasun desberdinen garapenean eskubideak eta
betebeharrak partekatuta. Kontua ez da gutxieneko eskubide batzuk
“ematea”, baizik eta eskubide osoko herritartasuna onartzea, bizilekuaren
arabera, eta ez jatorriaren arabera.

Gizarteratzean aurrerapausoak emateko, jakitun izan behar dugu desberdin


izateari errespetua izateak duen garrantziaz: jatorrizko kulturei balioa eman
eta horiek babestu behar ditugu eta, aldi berean, gureari balioa eman eta
babestu behar dugu.

Eskubideen berdintasunaren aldeko borroka honetan ez dugu ahantzi behar


generoaren ikuspegia. Emakumearen bazterketa errotik ateratzeko lan
egitea ezinbestekoa da, emakumeei oro har zuzenduta dauden berariazko
programetan emakume etorkinek sarbide normalizatua izatea erraztuta.
Gainera, arreta berezia jarri behar dugu legez kanpoko egoeran dagoen eta
genero indarkeriaren biktima den emakume etorkinarengan, bazterketa
bikoitza baita.

Pertsona etorkinen benetako gizarteratzea bermatzeko modu bakarra horien


parte-hartzea bultzatzea da. Parte-hartze hori funtsezkoa da, bai politikan,
bai gizartearen eraikuntzan, eta bai heziketan ere.

Harrera

Atzerritik gure herrira iristen ari diren bizilagun berriek normaltasunez bizi
eta lan egin ahal izateko, bertakook ez dauzkagun aparteko oztopoak
dituztela uste dugu. Oztopo hauek beraien integrazio eta gizarteratzea
zailago egiten dute, eta gure helburua hiritar ororen eskura dauden
balibaide eta zerbitzuak normaltasunez erabiltzea bada ere, badira
etorkinen migrazio prozesuan berariazko eskuhartze bat behar duten
hainbat une. Horietariko bat, zalantzarik gabe, iristen diren momentuan egin
behar zaien HARRERA da.

Arlo honetan Harrera programa oso (konpleto) bat “inplementatzea”


proposatzen dugu, non gutxienez ondorengo atalak jorratuko liratezkeen:

1. Hartzailea den gizarteari buruzko oinarrizko informazioa: Baloreak,


ohitura, eskubideak eta betebeharrak, herrian dauden baliabide
ezberdinei buruzko informazioa: heziketa, osasuna, gizarte
zerbitzuak, euskara herriko hizkuntza, lanbide orientazio zerbitzua,
eta abar.

ezkerlanean, elkarlanean 40
2. Atzerritartasun legediari buruzko oinarrizko informazioa
(erregularizazio eta berrelkarketak).

3. Bertako hizkuntzak ikasteko orientabidea eta oinarri-oinarrizko


irakaspenak.

4. Giza talde honentzat interes berezia duen bestelako informazioa:


ikasketen homologazioa, elkarteak, eta abar.

Helburu horrekin, aholkularitza emateko bulegoak sortzea proposatzen


dugu (harrera bulegoak) tokiko erakundeetan. Hartara, eginkizun hori
beteko dute, hainbat arlotako ekintzak koordinatuko dituzte eta.
Erantzunkizun publikoaren printzipioan oinarrituta Harrera hau Udalak berak
egin behar duela uste dugu, zeregin hau hirugarren bati, (elkarte zein
erakunde) utzi gabe.
Hainbat eskubide lortzeko erroldatuta egon behar izaten denez eta, egungo
eskakizunen arabera, pertsona askok zailtasunak dituztenez erroldatzeko,
eskakizun horiek aldatu egin behar dira, eta, edo erroldatzea malgutu behar
da, edo eskubideak izateko bizilekua egiaztatzeko beste modu batzuk ere
proposatu behar dira.

Integrazioa

Integrazioa bi norabideko prozesutzat dugunez, atzerritik etorritako


bizilagun berrien integrazioa bultzatzeko neurriak etorkinentzat ez ezik,
etorkin horiek hartzen dituzten herritarrentzat ere egin behar dira.
Denon artean aniztasunari errespetuan oinarritutako gizarte bat eraiki behar
dugu, gero eta anitzagoa izango baita gure gizartea, beraz elkarrenganako
errespetuan izango da elkarbizitzaren oinarriz. Kontua da “bestearekiko”
elkartasunezko eta errespetuzko balioak transmititzea eta desberdina
denarekin bizitzen ikastea. Horregatik gizarte anitz baten aldeko baloreak
zabaltzeko sentsibilizazioari arreta berezia eskaini behar zaiola uste
dugu.

Honekin batera beste bi lerro nagusi landu behar direla uste dugu tokiko
erakundeetatik bizilagun berrien integrazioan ahalbidetzeko: alde batetik,
kanpotik etorritako eta bertakoen arteko elkarguneak sortzea, jatorri
ezberdinena arteko pertsonen arteko zubiak eraikiz. Eta bestetik, etorri
berriek babes sare bat izan eta beraien jatorrizko nortasuna gorde eta
garatzeko baliabideak eskaintzea.

Hau guztia kontuan izanda hauek dira proposatzen ditugun neurri zehatzak:

- Etorkinek herriaren bizimoduan parte hartzea bultzatzeko politika


garatzea: horretarako partehartze foroak martxan jarri eta hauetatik
ateratako proposamenei erantzun emateko bitartekoak jarriz.

- Euskara integrazioa tresna gisa erabiltzea: euskaran lehenbiziko


pausoa emateko aukerak eskeini bertako euskaldunekin
harremanetan jartzeko gune bat sortzen den bitartean: Auzoko
egitasmoa…

ezkerlanean, elkarlanean 41
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako eta Osasun Publikorako
irisgarritasuna ziurtatu legez Zarautzen daudela frogatu beharrik izan
gabe.

- Arreta berezia emakume etorkinek merezi dute;

o Berdintasun saileko Jabetza eskola diseinatzerakoan emakume


etorkinen errealitatea kontuan hartu.

o Genero indarkeriari buruzko kanpaina berezia egin informazioa


hizkuntza ezberdinetan zabalduz.

- Sentsibilizazioa: Aniztasunaren aldeko baloreetan hiru arlotan landu:

1. Ikastetxeetan.
2. Tokiko komunikabideak.
3. Herria mailan: urtean zehar egiten diren ekintaz ezberdinetan:
aste solidarioa, Zaraztik mundura, eta abar.

- Elkartegintza bultzatu:

o Kanpotik etorri eta bertakoen arteko zubigintza bultzatzeko.


o Etorri berriak bebes-sare bat izan dezan.
o Etorri berrien jatorrizko nortasuna gorde eta garatzeko.

- Laneratze-proiektuak eta kontrataziodun prestakuntza-programak


administrazio-mugak dituzten erabiltzaileen beharrizanetara
egokitzea.

GIZARTE EKINTZA, BATEGINDAKO HERRIAK NAHI DITUGU

Gure herrietan desberdintasunak ahalik eta gehiena murrizten saiatzeko,


eta herri kohesionatu eta orekatuaren eredua bultzatzeko, aukera
berdintasunaren eta gizarte orekaren bermea izan behar dute zerbitzu
publikoek. Krisiaren ondorioz, herritarren zati baten egoera are izugarriagoa
da, eta, ondorio moduan, geroz eta herritar gehiago dira gizartetik
baztertuta eta pobrezia egoeran daudenak. Udalak behar horiei erantzuteko
gauza izan behar du, oinarrizko azpiegiturak eta zerbitzuak bermatuta.
Helburu horretarako, proposatzen dugu udal bakoitzak bere “Gizarte
Eskubideen Karta” izatea, hartara, karta horretan bilduko dira herritarrei
eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta horiek erabiltzeko bete behar dituzten
baldintzak.

Ematen diren zerbitzu guztietatik txirotasun eta esklusioaren aurka borroka


egitea gure koalizioak ordezkatzen duen ezkerreko indar baten lanik
nagusiena da.

ezkerlanean, elkarlanean 42
Aurreko legealdian pausu garrantzitsuak eman dira Zarautzen zerbitzu
sozial eraginkor batzuk eskeintzeko, zerbitzu guztiak eraikin bakar batean
bildu dira, eguneko zentro berria inauguratu da eta krisia izan arren gastu
sozialak handitu egin dira aurrekontuaren %20 iristeraino.

Hurrengo legealdirako aurrerapen hauek kontsolidatzea izango da helburua.

- Gastu soziala mantendu beharko da, gero eta behar handiago izan
eta esklusio egoeran erortzeko arriskuan dauden pertsonei
laguntzeko.
- Legeak 20.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan ezarrita
duena betetzeko, etxegabeentzako ostatu eta jantoki sozialak
egotea bermatzea.
- Udal eraikinetan ume eta gurasoen arteko topaketa gunea sortu,
umea berekin ez duen gurasoari bisita eskubidea errazteko.
- Zerbitzuen gida bat sortu, Gizarte Eskubideen Karta, herritar
guztiek eskaintzen diren zerbitzuak ezagutu ditzaten.
- Kortazarko alokairuzko etxe sozialetan, buruko arazoak dituzten
pertsonentzat etxe batzuk erreserbatu, Atzegi-rekin elkarlanean.
Abendañon Gureak, buruko arazoak dituzten pertsonentzat tailer bat
jartzeko erraztasun fiskal eta administratiboak eskaini.
- Zerbitzu sozialen kudeaketa publiko eta zuzenaren aldeko hautua
egin eta bertan lan egiten duten langileen baldintza duinak
aldarrikatuko ditugu.

Pertsona zaharrak, lehen mailako herritarrak

Zarautzen herritarren %16ak, 65 urte baino gehiago ditu. Euskal Autonomi


Erkidegoko media (%20) baino bajuagoa da, baina epe ertain eta luzera
neurriak hartu beharra adierazten digu. Pertsona helduenek ere
kalitatearekin bizi ahal izateko, beharrezkoa da jakitea zer egoeratan bizi
diren eta etorkizunean ze behar izango dituzten jakitea.

Neurriak:
- Udal Plan gerontologikoa egin ahal izateko ikerketa egin, zarauzko
herritarren bilakaera eta epe ertain eta luzera izan ditzaketen
beharrak aurrikusteko.
- Maria Etxetxikiko apartamentu tutelatuak martxan jarri.
- Jubilatuen elkarteak duen Udaberri lokala egokitu, bertan
egiten diren ekintzak indartu ahal izateko: soinketa, yoga, tai-chi
Alzheimer kasuetan burua erabiltzeko tailerrak sustatuz: eta
ileapaindegia adibidez.
- “Baratza Programa”hedatzen joan, udalak dituen beste lursail batzuk
errekuperatuz eta herritar edo baserritarren esku jarriaz.

PARTE-HARTZEA KUDEAKETA METODO GISA

ezkerlanean, elkarlanean 43
Udal administrazioak gainerako instituzioak baino erraztasun gehiago ditu,
berez, herritarrengandik hurbil egoteko, herritarrak entzuteko eta haiekin
elkarlanean jarduteko, dela norbanakoekin, dela herriko elkarteekin,
bizilagunen mugimenduekin, zein gainerako eragileekin. Herritarren parte-
hartzeak zehar-lerroko politika izan behar du, udaleko sail guztietan
zabalduko dena.

Pasa den Legealdian urratsak eman dira partaidetza indartzeko, berezko sail
bat sortu da eta zenbait ekimen burutu dira, horietako batzuk gure taldeak
kudeatu ditu : Salberdin Plan Berezia idatzi behar zuen taldea hautatzeko
kontsulta, Berdintasun Aholku Batzordearen sorrera,...etab. Horretaz gain
ZHAPO-n sartu da Asti urbanizatzeko betebeharreko baldintza moduan,
honen inguruko herri kontsulta deitzea. Aurrera jarraitu behar da eta
izandako esperientzietatik, batez ere akatsetatik, ikasi beharra dago.

Hartu beharreko neurrien artean hauek proposatuko ditugu:

- Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuak egiteko ereduak


jarriko ditugu martxan. Udalaren aurrekontutik zati bat bereziki
partaidetza horri eskainiz auzoetan kudeatzeko partida zehatz batzuk
emateko aukera eta guzti.

- Parte-hartzeko Gida egin da, orain Herritarren Parte-hartze


Arautegia egitea falta da, herritarren parte hartzea handiagoarekin
eta erabakiak hartzeko organo desberdinen aurrean herritarrek
proposamenak egiteko duten eskubidea aitortuz.

- Herriko elkarteen esku baliabideak jartzea (biltzeko, euren lana


garatzeko, azpiegitura zein bitarteko teknikoak), auzo-elkarteak ez
dauden auzoetan lokalak jarri beharko dira (Azken Portu, Alde
Zaharra eta Mendilauta).

- Herritarrei eta udaleko langileei prestakuntza emateko plan bat


garatzea, bai norbanakoentzat, bai elkarteentzat ere. Elkarteen
kudeaketa, parte-hartzea bultzatzeko tresnak… aztertuko ditu.

- Udalaren Araudi Organikoa moldatu, Informazio batzordeetan


udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek parte hartzeko
zuzenean zinegotziekin edo udal talde bakoitzak hautatzen dituen
ordezkariekin. Informazio batzordeak publikoak eta irekiak izango
dira, eta, hartara, ahalbidetuko da kalte egindako edo interesa duten
herritarren taldeak bertan egotea eta ahotsa izatea.

- Administrazio publikoko gaietan edo aferetan interesa duten


herritarren taldeentzat, eskura jartzea lokal edo instalazio publikoak.

- Erreferenduma edo herritarrei galdeketa zuzena egiteko


baliabidea erabiltzea, tokiko intereseko ikuspegitik baloratzeko edo
ebazteko lurralderako garrantzi berezia duten gaiak, hala nola
“makroproiektu” izenekoak. Prozedura hori hasiko dela iragartzeak

ezkerlanean, elkarlanean 44
“de facto” ekarriko du erabaki edo adostasun hori ezin
baliogabetuzkoa izatea.

- Ideien lehiaketa irekiak bultzatzea, lurralde antolamenduan eragin


berezia duten planei eta proiektuei ekiteko orduan

- Auzoko Batzarrak sortu edo indartuko ditugu, parte-hartze


horizontala bultzatzeko helburuarekin. Auzoko batzar horien
oinarrizko lana izango da hiriak diseinatzea, espazio publikoak,
hornikuntzen aldetik dauden beharrak adieraztea… Horietan,
bultzatuko dugu bizilagunen elkarteek eta komunitateek parte
hartzea, eta bai norbanakoek ere. Batzarrak antolatu eta deitzeko
ardura berezia izango dute auzozainek.

- Interes nagusiko gaietan, besteak beste, aurrekontuetan eta


hirigintzan, audientzia publikoak egingo ditugu

- Herritarrek parte hartzeko eta kontsultak egiteko foro gisa, udalaren


webgunea erabiltzea sustatuko dugu

- Herritarren arteko bitartekaritza egiteko eredu bat ezarriko dugu,


bizikidetza dela-eta, bizilagunen artean sortzen diren gatazka txikiak
negoziatuta konpontzeko asmoarekin, bake-epaitegiaren
laguntzarekin.

ZARAUTZ MUNDUKO HERRIEKIN BAT

Ezkerraren parte bezala, munduko herrien arteko elkartasuna funtsezkoa


dela pentsatzen dugu, proposatzen dugun mundu mailako aldaketa lortu
ahal izateko. Mundu ekonomiaren ordena herri garatu eta txiroen arteko
ezberdintasunean oinarritzen da, eta hori ez da zuzena ezta jasangarria.

Zarautzen beste herriekiko elkartasun mugimendu garrantzitsu bat dago eta


hori mantendu eta babestu behar da udaletik. Baina elkartasun hori ezin da
bakarrik laguntza ekonomikoa emateko, askotan herriek jasaten dituzten
injustiziak, pairatzen dituzten egoera politikoek sortzen dituzte eta hori
salatu eta borrokatu behar da, Udaletik ere bai.

- Pasa den legealdian bete ez den konpromisoa betetzea eta


aurrekontu errealaren % 1a nazioarteko kooperaziora bideratzea
defendatuko dugu.

- Zarauzko GKE koordinadora babestea eta bere jarduera zabaltzea


zarauztarron artean.

- Udaletik Saharako eta Palestinako herriekin elkartasun


adierazpenak onartzea, eta Israelgo Estatuaren kontrako boikot
kanpainari atxikitzea, NBE aginduak beteko ez duen bitartean.

ezkerlanean, elkarlanean 45
GARAI BERRIAK BAKEA ETA BERADISKIDETZARAKO

Aralar eta Ezker Batuarentzat Euskal Herrian bizi izan dugun gatazka
armatuaren gainditzea da lehentasuna; mehatxu egoera gaitzesgarriak
gainditzea alegia. Uste baitugu giza eskubide ororen errespetua oinarri duen
bake egoera batetik soilik jo ahal izango dela gatazka politikoa erro-errotik
konpontzera, herritarren erabakitze eskubidea ahalbidetuz. ETAren behin
betiko suetena iristen denean, beharrezkoa izango da beradiskidetze
prosezu bat hastea, urte askoan sortu diren zauriak eta zatiketak gainditzen
joateko eta udal honen jarduna hauxe izatea espero dugu hurrengo lau
urteetan.

− Udaleko Bizikidetza Planak giza eskubideak jendarteratzen jarraitu


behar du, eta batez ere bizitza eskubidea lehenetsi behar du eta
heriotz zigorra alboratu. Zarautz heriotz zigorraren aurkako herrien
sarean sartzea aldarrikatuko dugu.
− Zarautzen izandako biktima guztien (bai ETAren biolentziak, bai
frantziar zein espainiar estatuen biolentziak sortutakoak) bakarkako
errekonozimenduan sakontzen joan.
− Adiskidetzearen eta elkar bizitzaren sustapen programak.
− Gatazken konponketari buruzko formazioa sustatu.
− Formazio politiko guztien partaidetza eta presentziari baldintzarik
gabeko babesa, inongo bortxa, mehatxu edo eragozpenik gabe.
− Espainiar zein frantziar estatuek praktikan jartzen duten euskal preso
politikoen sakabanaketarekin amaitzeko, guztiak Euskal
Herrira hurbiltzeko eta kondena beteta duten zein gaixo dauden
presoak askatzeko eskaera egitea.
− Memoria historikoa berreskuratze bidean lanak egiten joan,
Frankismoaren zarauzko biktima guztien testigantzak bildu eta
gordez.

ezkerlanean, elkarlanean 46

También podría gustarte