Está en la página 1de 11

eta…

NORA GOAZ?
“Hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.”
Joseba Sarrionandia-ren "Sasoi makalak" poeman oinarritua

Haur Hezkuntza 3.maila – Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak


Jexux Buldain

Iker Urkiola

Maier Irazusta
Eta NORA GOAZ???

Esaldi honekin hasi dugu gure manifestua, eta ideia honetatik abiatuz ekingo diogu gure ideiak azaleratzeari. Nolako hezkuntza nahi
dugu ba etorkizun hurbil batean? Nolako eskolak nahi ditugu gure ikasleentzat?

Gure ustetan hezkuntza ideala ikaslearengandik abiatutakoa izango litzake, ikasle guztiengana iristen den hezkuntza bat, bere nahi
eta beharretara egokitzen dena. Eta honekin batera, ikasle bakoitzaren ideiak baztertu ordez, abiapuntutzat hartu behar genituzke.
Beren galderak erantzunez eta garatuz, irakaslearen zein ikaslearen sormenari zukua atereaz, gai anitzak eta interesgarriak landuz.
Haurra sormenez beteriko kutxa magikoa da, eta beraz, ireki ditzagun kutxa hauek, zirrarari bidea ireki diezaiogun! Utzi alde batera
aurreiritziak.

Orain artean ez bezala, bideari eman behar diogu garrantzia, ez horrenbeste azken emaitza “kuadrikulatu” horri, baizik eta ebaluaketa
beldurgarri horietatik aratago dagoen bidaia liluragarri bat moduan ikusiz.

Hezkuntza- guneaz gain, plazer- gunea izan dadila eskola; plazer- gune bada, ziur baikaude hezkuntza- gune ere izango dela.

Ezagutza elkarlanean sortzen da, haurra eta hezkuntza gizakia dira, eta gizakia izaki bizidun soziala da. Ideia honetatik abiatuz,
gizarte isolatzaile eta bakarti honetatik ihes eginaz, etorkizuneko hezkuntza honen gako garrantzitsuenetako baten moduan elkarlana
eta kooperatibismoa ezarriko genituzke ikasgelako eta ikastetxeko funtzionamendu oinarri gisan.

XXI.mendeko hezkuntza duela 50 urtekoa baino aurrerakoiago ikusten dugu gure inguru hurbilean, hala ere, ez dugu ahaztu behar,
gugandik oso gertu oraindik ere sexismoa, arrazakeria, genero biolentzia, irakasleengandiko indarkeria, etab. Luze bat ditugula
ikasgeletan. Hori dela eta, tokian tokiko beharretara egokitutako hezkuntza sortu behar dugu, errealitatearen azterketa sakon
batetatik abiatuz.

EKIN DIEZAIOGUN BADA BIDEARI!


Hezkuntzaren helburua ez da gizakiari pentsatu behar
duena irakastea, baizik eta, pentsatzen irakastea.
Tokian tokiko beharrei egokituta hezkuntza eredua sortu
behar dugu.
Haurra da abiapuntua !!!
Bideari eman garrantzia eta ez azken emaitzari.
Sormena eta emozioak ere hezkuntza dira.
Elkarlanean eraikiko dugun hezkuntza
“Garai tristeak, gureak!
Errazago hausten dira
atomoak aurreiritziak
baino”.
ALBERT EINSTEIN

"Igualtat per viure,


diversitat per conviure"
1922. SOS Arrazakeria

También podría gustarte