Está en la página 1de 9

Sarritan, Gorputz-hezkuntzako saioa eguneko lehen orduan denean,

jolasetan haurren bat ahuleziarekin antzeman eta...

---Zer, gaur zer gosaldu dugu ba?

---Esnea!

---Bakarrik?

---Bai!

---Nik ez, nik “Cola Cao”-rekin.

---Ba, nik esnea gailetekin.

Horrelako eta antzeko erantzunak entzun ondoren, eta gosari egokia


zein izango litzateken esan ondoren, gosariak daukan garrantzia dela-
eta, gai honi serioago heldu behar zitzaiola pentsatu genuen. Hori
dela eta, gehiago informatu ondoren, ikastetxeko aldizkarian artikulu
hau idaztea pentsatu genuen.
Ez da harritzekoa komunikabideetan ere, eta batez ere egunkarietan,
urtero-urtero, gai honi buruzko hiruzpalu artikulu argitaratzea; hau
guztia, urteetan zehar egin diren inkesta guztietan emaitza
kezkagarriak atera direlako gertatzen da.
1996-1998 biurtekoan Europa mailan egindako ikerketa baten
ondoren, “batere gosaldu gabe eskolara joaten diren haurrak 7 milioi”
zirela agertu zen.
Espaniar Estatuan, 1998-2000 biurtekoan, bi urtetik hogeita lau urte
bitarteko haur eta gazteen artean egindako beste ikerketa batean,
honako emaitza hauek azaldu ziren: “% 8 gosaldu gabe joaten da
eskolara edo lantokira eta %4k ez du ezer jaten goiz osoan. Gosaltzen
dutenen artean ere, inkestatuen % 5ak soilik egiten du gosari
egoki bat”.
Gehienetan, gosaltzeko astirik ez daukagula esan, eta gosaldu gabe,
edo ziztu bizian “gosaldu”
ondoren, haurrak eskolara bidaltzen ditugu. Ez da ezer kostatzen bost
minutu lehenago jaiki eta behar den moduan eta behar-beharrezko
elikagaiak janda eta edanda eguna hastea.
Ez dugu ahaztu behar haurrek gaueko 8:00etan edo 9:00etan afaldu,
eta gosaltzen ez badute edo gaizki gosaltzen badute, 12 edota 15
ordu ezer jan gabe edo gorputzak behar dituen osagaiak irentsi gabe
egongo direla.
“Gosari” hitzak berak ez digu esanahia gehiegi zehazten, baina
Bizkaian badago gosaria esateko beste hitz bat, gosaltzeak
suposatzen duena argi eta garbi erakusten diguna: “barautsi”=
baraua hautsi; gazteleraz “des-ayuno” bezala edo frantsesez “de-
jeuner” bezala.

“Gosari osasuntsua”, gosari egokia.

Gorago aipatutako inkesten emaitzak ikusirik, agintariak ere


kezkatuta daudela erakusten diguna, eskolaz eskola “Gosari
Osasuntsua”-ren kanpainia martxan jartzearena izan da. Zumaiako
Herri Eskolan, abenduaren 2an izan zen eta bertan 4.mailako ikasleek
parte hartu zuten.
Gehiegi nahastu gabe eta elikagaien zerrenda luzea eman gabe, hona
hemen, gosari osasuntsu baten derrigorrezko hiru elementu:

1.-Esnea edo esnekiak: esnea, jogurta, gazta freskoa...


Txandakatzeko aukera dago.
Kalitatezko proteinak edukitzeaz gain, kaltzioa eta A, D
eta B taldeko bitaminak
ere esnekiek ematen dizkigute.

2.-Zerealak: gosaritarako zerealak, gailetak, ogi


txigortuak...
Energia-iturri diren karbohidratoak ematen dizkigute,
bitaminak eta mineralak.
Horrez gain, zuntza ere ematen digute.

3.-Fruta: zuku moduan edo osorik. Zukuak badu abantaila


bat gose gutxirekin
jaikitzen direnentzat: gosea egiten laguntzen du. Hauen
bidez, karbohidratoak, ura,
bitaminak, mineralak eta zuntzak eskura ditzakegu.

Gosaria egokia eginez gero, eguneko behar nutritiboak aseko ditugu


eta janarien banaketa egokiagoa egingo dugu. Gosariak egun osoan
behar dugun energiaren %25 eman behar digu-eta.
Zer gertatzen da “ongi” gosaltzen ez badugu.

“Gosaria behar bezala egiten ez bada, gorputzean hainbat ondorio


agertzen dira: ahultasuna, kontzentrazio-falta eta umore txarra, esate
baterako; barauak, edo, hobe esanda, baraua ez hausteak dakarren
glukosa-faltagatik (ez ahaztu glukosa dela gure erregai energetiko
nagusia) gertatzen da hori. Glukosarik ez dagoenez, gorputza beste
erreserba batzuk kontsumitzera eta erretzera behartua dago, eta
horrek hainbat alterazio ekarriko ditu gorputzaren funtzionamendu
normalean.
Eskola garaian horrek ikaskuntza-prozesua bera baldintzatzen du, eta
errendimendua jaistea eragiten du, hitz egiteko eta espresatzeko
gaitasuna, memoria edo oroimena, sormena eta problemak ebazteko
gaitasunean ere eragina du. Horregatik, gosariak egoera fisikoa eta
psikikoa baldintzatzen ditu”.
Haur eta gazteen gosaria zaintzea bereziki garrantzitsua da
arrazoi hauengatik:

1.- Elikatzeko ohiturak adin horretan finkatzen dira.


Gosari egokia egiten duen
heldua haurtzaroan gosaltzen ikasi duena da. Halere,
inoiz ez da berandu gosari
egokia egiten ikasteko.

2.- Behar nutritiboak handiak dira hazteko


prozesuak eraginda eta horrekin
lotutako arazoak agertzeko arriskua handiagoa da adin
horretan.

3.-Dieta mediterraneoa zuten herrialdeetan gehien


aldatu den otordua da, batik
bat, elikagai-industria asko saiatu delako azkar
kontsumi daitezken gozogintzako
hainbat produktu sartzen”.

Zumaiako Herri Eskolako haurrak eta gosaria.

Gorago aipatu ditugun inkestek mugituta, ikastetxe mailan ere


antzeko zerbait egiteko asmoa eduki genuen, eta hiru galdera sinpleei
erantzunez, 2005.eko urtarrilan, 3.mailatik 6.mailarako haurren
artean galdekizun bat pasa genuen. Hona hemen galdera horiek:
1.- Astean zehar egunero-egunero gosaltzen al duzu?

Bai Ez

2.-Behean agertzen diren elikagaietatik gosarian jan edo


edaten dituzunak
azpimarratu:

a.-Esnea edo yogurta. b.-Zerealak


edo ogia.

c.-Fruta edo zukua.

3.-Goian agertzen ez den beste elikagaien bat jan edo


edaten al duzu? Zein?:

Inkesta honi 214 haurrek erantzun zioten eta bi ikuspuntutik aztertu


genuen. Bata, egunero gosaltzen duten ala ez; eta bestea, gosari
egokia hartzen duten ala ez.
Egia esan, emaitzak aztertzen gindoazela, hasieran aipatutako
inkestetakoekin alderatuz, hain txarrak ez zirela izango ikusten joan
ginen; baina datu azpimarragarri batzuk ere
azaltzen zirela nabari zen.

Grafikoan ikusten dugunez,


lehenengo baldintza kontuan
hartuta, egunero zerbait
gosaltzen dutenak %97,19 dira;
Egunero eta batzutan gosaltzen dutenak
Batzutan %2,81 dira. 1998-2000
biurtekoan Europa mailan
egindako inkestarekin alderatuz,
%5 baino zerbait gutxiago.
Beraz, gosariko barau hori
hausten dutenen datua dexente
hobea da gure artean.

Aztergai dugun bigarren baldintza


Esnea kontuan hartuta, aldamenean
Esn. Zerl daukagun irudia ateratzen zaigu.
Esn. Fruta Portzentai altuena, esnea gaileta
Hirurak batzuekin gosaltzen dutenena da:
%28,50. Esnea zerealekin: %23,83k; eta esnea fruta edo
zukuarekin: %17,75ek.
Hiru datu hauek alderatuta, ia den-denek esnea gosaltzen dute, eta
baita azpimarratzekoa da ere zerealak gosaltzen dutenen kopurua.
Esnea eta zukua edo fruta aleren bat gosaltzen dutenen artean
kopurua nabarmen jaisten da. Baina, gorago aipatu dugun gosari
egokiak eduki behar dituen hiru motatako elikagaien artean, bakarrik
%20,56k gosaltzen ditu: esnea, zerealak eta fruta edo zukua.
Asko? Gutxi? Bakoitzak atera ditzala ondorioak, baina 214
haurrengandik gosari egokiko hiru elikagaiak, 44 haurrek
gosaltzea, ez zaigu iruditzen pozteko zenbakiak direnik.
Norbaitek pentsa dezake esnea eta zerealak gosaltzea nahikoa dela
eta gosaria ez dela hain garrantzitsua, bapo bazkaltzeaz eta afaltzeaz
ondo dagoela; baina gosari egokiaz hitz egin dugunean, hiru
elikagaien garrantzia aipatu dugu eta hauen faltak zer ekar dezaken
ere. Beraz ez da nahikoa elikagai bat edo bi hartzeaz, hirurak behar-
beharrezkoak baitira; hiru hankadun mahaiari hanka bat kenduz gero
oreka galtzen duen moduan, hiru elikagai horietatik bat edo bi ez
hartzeak gorputz-funtzinamendu egokiaren oreka alda dezake.

Zumaiako pediatrarekin elkarrizketa

Ines Aseginolaza, Zumaiako pediatrarekin, hitz egitera joan ginen gai


honi buruz. Hona hemen gure galderei erantzundakoa:

1.-Zure esperientzia eta iritziz, guraso gehienak, gosariak


haurraren hazkunde eta garapenean duen garrantziarekin
konturatzen al dira?
---Agian bai, agian konturatzen dira gosaria garrantzitsua dela, baina
ez da erraza izaten beraientzat ere ohitura batzuk aldatzea. Ongi
gosaltzeak, esfortzu bat eskatzen du: lehenago jaiki, prestatu,
mahaian eseri... Denek ez daude hortarako prest.

2.-Zergatik uste duzu gehiengo batek gaizki gosaltzen duela?


---Lehen esan dizuedan bezala, gosari egoki batek gaur egun egiten
den baino esfortzu handiagoa eskatzen du; eta batzuk ezin dutelako
edo behar-beharrezkoa ikusten ez dutelako, ez dute esfortzu hori
egiten. Esfortzu falta bat ikusten dut.
Hemen asko entzuten da, « haurrak ez du nahi ; ez du gosaldu
nahi ». Esaldi hau asko entzuten dut.
3.-Beste gauza askotan bezala, gurasoak adibide izan behar
dira eta arlo honetan ere ohitura onak landu behar al dituzte?
---Bai, hori oinarrizkoa da. Baina ez dago lasai gosaltzeko ohiturarik.
Gurasoren batek lanera lehenago joan behar duelako, haurrak
gosaltzeko gogo handirik ez duelako... guraso askok etxean ez dute
gosaltzen; eta hori haurrak ikusten baldin badu ohitura horrekin
geldituko da.
Gurasoengandik esfortzu bat behar da ongi gosaltzeko, ohitura horiek
haurrek ikas ditzaten.
Ez dugu ahaztu behar, Lehen Arretako Espainiako Pediatria
Erakundeak esaten duena: “gosaria oinarrizko jatordua dela
haurraren hazkunde eta garapen egokia lortzeko.

4.-Haur batentzat ez gosaltzeak edo gaizki gosaltzeak, zein


motatako kalteak ekar ditzake?
---Ba lehendabizi, eskola errendimenduan eragin handia dauka. Ez
gosaltzeak edo gaizki gosaltzeak kontzentrazio gaitasuna gutxitzen
du, arreta gaitasuna ere eta epe motzeko memorian eragina izan
dezake (ikusmenean eta entzumenean).
Egunean zehar behar dugun glukosa kopurua ez badugu hartzen,
gorputzak beste nonbaitetik hartu beharko du eta honek gorputz-
funtzionamenduan normalean eragina du.

5.-Bukatzeko, era sinplean zein izango litzateke haurrentzako


gosari egokia?
---Ondorengo hiru multzoetako elikagaiak hartu behar ditu:
a) Esnekiak: Kaltzio eta proteinak ematen dizkigu.
b) Zerealak: Karbohidratoekin hornitzeko.
c) Frutak edo zukua: Bitaminak, mineralak eta fibra hartzeko.
Hori bai, hau dena, ahal izanez gero familian, lasai eta behar den
denbora eskainiz.
Gosariaren garrantziaz ohartuta eta esfortzu txiki bat eginez gero,
behar den moduan gosaltzeko ohitura ona hartzen joan daiteke:
zertxobait goizago jaiki, asteburuetan batera gosaldu, gosaldu nahi ez
duenari, elikagai batzuk pixkanaka-pixkanaka sartzen joan...
Baina, ohitura aldaketa guztiak bezala, ahalegindu behar dugu eta
adibide izan, haurrek ohitura osasungarriak har ditzaten.

“Janari guzti horiek kontsumitzeko behar adina denbora


hartzea ezinbestekoa da, presaka gabiltzanean ezinezkoa da-
eta gosari egokia egitea. Horregatik, jakintza horiek guztiak
praktikan jartzeko ez da nahikoa asmo onak edukitzea:
gauean lehenago oheratu eta goizean lehenago jaiki behar
dugu eguna behar bezala hasteko”.

Bibliografia:
-“Gosariko zerealak”. Arantza Lorenzo eta Ana Miren Uranga.
Zientzia.net. Elhuyar.
-“ Ondo gosaltzearen garrantzia”. Jabier Agirre. Zientzia.net. Elhuyar.

Gure esker ona :

Zumaiako pediatra den Ines Aseginolaza andereari.

Gorpu
tz Hezkuntzako Taldea.

Muchas veces, sobre todo a primera hora del día, cuando impartiendo
clases de Educación Física hemos visto que algun/a alumn@
flaqueaba o andaba falto de ánimos, les hemos preguntado si habían
desayunado. Cual ha sido nuestra sorpresa cuando las respuestas
eran del tipo: --- Si, un vaso de leche; o
--- Yo un “Cola cao” con galletas.
Este tipo de respuestas hizo que nos interesasemos por el tema y que
viesemos en realidad la necesidad de saber que tipo de desayuno
hacen nuestr@s alumn@s.
Hicimos una encuesta que pasamos a l@s alumn@s de tercero a
sexto de Educación Primaria, en base a dos lineas de interes: una, si
desayunaban a diario; y la otra, que alimentos desayunaban: leche o
derivados, cereales, fruta o zumo.
De un total de 214 alumn@s que contestaron a las preguntas, el
97,19% desayuna diariamente, y sólo el 2,81% lo hace de vez
en cuando.
Sobre el tipo de desayuno que hacían, el 28,50% desayuna leche
(normálmente con galletas), el 23,83% leche con cereales, el
17,75% leche, fruta o zumo, y el 20,56% leche, cereales y zumo o
fruta.
Teniendo en cuenta la importancia que todos los estudios le dan a un
desayuno completo y equilibrado, los resultados obtenidos nos dieron
mucho que pensar. Sólo 44 alumn@s de 214 desayunan los tres
clases de alimentos que debe de tener un desayuno completo
y adecuado.
No hay que olvidar que para la Asociación Española de Pediatría de
Atención Primaria, el desayuno es la comida más importante del día...
“permite reponer las reservas consumidas durante el sueño nocturno
(periodo diario de ayuno más prolongado) y obtener la energía y
nutrientes necesarios para comenzar el día. Es durante la mañana
cuando los niñ@s y adolescentes desarrollan su mayor actividad física
e intelectual”. A fin de cuentas la misma palabra lo dice “des-ayuno”,
romper con el ayuno y hay que hacerlo de forma adecuada.

Entrevista con Inés Aseginolaza, pediatra de Zumaia


1.-Según su experiencia y opinión, ¿se dan cuenta el padre y
la madre de la importancia que tiene el desayuno en el
crecimiento y desarrollo de sus hij@s?
---Quiza sí; si se den cuenta de la importancia de desayunar bien, de
tomar un desayuno completo; pero no es fácil cambiar ciertas
costumbres. Desayunar bien exige un esfuerzo: levantarse antes,
preparar el desayuno, sentarse a la mesa... No tod@s están
dispuest@s a eso.

2.-¿Por qué cree que la mayoria de l@s niñ@s toma un


desayuno que no es completo ni adecuado?
---Como os he dicho antes un desayuno adecuado y completo,
necesita un esfuerzo mayor
que el que actualmente se hace; algun@s no pueden hacerlo por
diversas causas y otr@s no lo ven tan necesario, no realizan ese
esfuerzo. Yo realmente veo una falta de esfuerzo; aquí oigo muchas
veces. “No quiere desayunar; el/la hij@ no quiere desayunar”. Esta
frase la oigo casi diariamente.

3.-Como en otras facetas de la vida, ¿no tienen l@s padres y


madres dar ejemplo en enseñar a sus hij@s unas costumbres
adecuadas en la alimentación?
---Si, eso es básico; pero no hay costumbre de desayunar tranquilo:
porque el padre o la madre
tiene que ir antes a trabajar, porque al niñ@ no le apetece
desayunar... much@s padres y madres no desayunan en casa, eso lo
ve el/ la hij@ y se acostumbra a eso. Hace falta un esfuerzo añadido
por parte de l@s padres y madres para que sus hij@s puedan
desayunar adecuadamente y se acostumbren a ello. No debemos
olvidar lo que dice la Asociación Española de Pediatría de Atención
Primaria: “El desayuno es la comida más importante para
conseguir el crecimiento y desarrollo adecuado de l@s
niñ@s”.

4.-Para un@ niñ@ ¿que problemas puede acarrear el no


desayunar o tomar un desayuno incompleto?
---Pues, así a bote pronto incide muy mucho en el rendimiento
escolar. El no desayunar o desayunar mal reduce la capacidad de
concentración, al igual que la capacidad de atención y puede incidir
en la memoria visual y auditiva a corto plazo.
Si en el desayuno no ingerimos la cantidad de glucosa necesaria, el
cuerpo lo coge de otras reservas del mismo cuerpo, con lo cual
estamos alterando el normal funcionamiento del mismo.

5.-Para terminar, y de una manera simple, ¿cual sería el


desayuno adecuado para l@s niñ@s?
---Pues tendría que contener alimentos de los siguientes tres grupos:
a) Leche o derivados: que aportan calcio y proteinas.
b) Cereales: que aportan carbohidratos.
c) Fruta o zumo: aportando vitaminas, minerales y fibra.
Eso sí, todo esto a poder ser en familia, tranquilamente y dedicándole
el tiempo necesario.
Si un@ es consciente de la importancia del desayuno y realiza un
pequeño esfuerzo, sus hij@s pueden ir adquiriendo la buena
costumbre de desayunar como es debido: levantándose un poco
antes de la cama; si no se puede entre semana,desayunando todos
juntos los fines de semana; a los no quieren
desayunar...introduciendo poco a poco alimentos que sean de su
gusto y adecuados...
Pero como toda cambio de costumbres, l@s padres y madres tienen
que esforzarse y dar ejemplo para que sus hij@s adquieran las
costumbres más saludables.

Bibliografia:
-“Gosariko zerealak”. Arantza Lorenzo eta Ana Miren Uranga.
Zientzia.net. Elhuyar.
-“ Ondo gosaltzearen garrantzia”. Jabier Agirre. Zientzia.net. Elhuyar.

Nuestro agradecimiento a :

A la pediatra de Zumaia: Ines Aseginolaza.

Gorpu
tz Hezkuntzako Taldea.

También podría gustarte