Está en la página 1de 1

BI LAGUN AUSARTAK

Bazen behin Ormaiztin Peru izeneko haur bat. Bere etxeko lorategian Eli
izeneko beldar bat bizi zen, zuhaitz batean.

Udaberria zen eta beldarrei kuskua egiteko ordua iritsi zitzaien:

-“Zatoz Eli, etorri gurekin kuskua egitera”. Bere lagunak hasi ziren
kuskuan biltzen baina Eli beldurrak jota mugitu ezinik zegoen.
- “Baina zertarako kusku bat egin? Zergatik aldatu hain ondo dagoena?

Eta hostoak marruskatzen zituen bitartean bakar-bakarrik, beldurrez eta


pentsakor geratu zen.

Momentu hartan, Peru lorategira atera zen triste eta larrituta. Hantxe Eli
beldarrarekin elkartu zen.

- Zer gertatzen zaizu Peru? Galdetu zion Elik.


- Ba bihar eskola berrian hasiko naiz, Lehen Hezkuntzako lehenengo
mailan, eta ez dudala joan nahi. Erantzun zion Peruk.
- Ba, nik nire kuskuan sartu behar dut eta ez dut nahi…
- Zergatik ez? Galdetu zion Peruk. “ Seguru aski kuskuaren barruan
denboraldi bat eman ondoren tximeleta polit bat bihurtuko zara eta
gainera zoragarria izango da hegan egin ahal izatea”, gaineratu zuen
ondoren.

“ Eta zuk lagun berriak eta leku berriak ezagutu ditzakezu eskolan”

Biok elkarri begiratu zioten eta nahiz eta beldar izan, ausartzea erabaki
zuten.

Udaberria iritsi zen eta Peruren etxeko lorategia lorez eta tximeletez bete
zen. Gure beldar Eli, tximeleta bihurtu zen eta oso pozik bizi zen lorez, lore,
alde batetik bestera.

Halako batean, Peruk eta Elik topo egin zuten lorategian eta Peruk
kontatu zion nahiz eta ikastetxez aldatu, lagun berri asko egiteak asko poztu
zuela.

Elik, berriz, bere bizimodu berria azaldu zion, orain hegan egin zezakeela
eta leku eder asko ikus zitzakeela.

Eli eta Peru konturatu ziren aldaketak onuragarriak izan daitezkeela eta
handik aurrera ez zuten gehiago beldurrik izan.

EGILEAK: Leire Akuriola


Diana Idigoras Pasaia
Maria Eugenia Montero

También podría gustarte