Está en la página 1de 22

MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea

5. ATALA Nazioarteko merkataritza

1. Nazioarteko merkataritzari buruzko teoriak


1.1. Abantaila absolutuaren teoria
1.2. Abantaila erlatiboaren teoria
2. Pasaiako portua
3. Arantzelak eta oztopoak
3.1. Inportazioei ezarritako oztopo motak
3.2. Esportazioak bultzatzeko pizgarriak
3.3. World Trade Organization (WTO)
4. Nazioarteko erakundeak
5. Ordainketa balantza
5.1. Kontu korrontearen balantza
5.2. Kapitalen balantza
6. Globalizazioa

2
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

1 NAZIOARTEKO MERKATARITZARI BURUZKO TEORIAK


Zergatik nazioarteko merkataritza?
Begiratu al duzue non egin dituzten zuen zapatilak? Made in Taiwan,
Txina, Indonesia eta honelako herrialdeetan batean? Debako enpresa
batek, DANOBAT enpresak, berriz, bere turbinak Txinan saltzen ditu.
Ez al da erokeria gure oinetakoak Txinatik ekarri beharra eta euskal
turbinak hara eramatea? Ez al litzateke merkeago izango bakoitzak behar
duen guztia, edo gehiena, bertan ekoiztea? Horrela, behintzat, garraio
kostua murriztuko genuke.

Munduko ekonomia, ordea, kontrako norabidean doa; gero eta erlazio gutxiago dago ekoizpen
tokia eta merkatuaren artean. Prozesu honi globalizazioa deritzo eta bere ezaugarri ekonomiko
nagusia hau da: mundu osoa merkatu bat da eta ekoizleek eremu horretan lehiatu behar dute
beraien artean. XIX. mendean hain garrantzitsuak izan ziren merkatu nazionalak eta lokalak
desagertzear daude. Zein da nazioarteko merkataritzaren garapenaren arrazoia?

1.1 Abantaila absolutuaren teoria

Galdera honi erantzun zion lehen ekonomialaria Adam Smith izan


zen. Bere ustez, herrialdeek espezializatu egin behar zuten
merkeago ekoizteko gai ziren produktuetan. Herri batek ondasun
bat besteak baino merkeago ekoizten duenean abantaila
konparatibo absolutua du.

Adibidez, Errioxak ardoa ekoizteko gaitasun handia du: lur eta


klima egokiak, tradiziozko jakintza, ospe itzela eta abar. Euskal
Herriak beste hainbesteko prestutasuna du metalgintzan. Errioxari
askoz garestiagoa aterako zaio metalezko tresnak egitea Euskal
Herriari erostea baino eta Euskal Herriari garestiago suertatuko zaio
ardoa ekoiztea Errioxatik inportatzea baino. Biek dute abantaila
konparatibo absolutua merkeago ekoizten duten ondasunetan, beraz, ondasun horiek ekoiztea
komeni zaie.

1.2 Abantaila erlatiboaren teoria

David Ricardok, Adam Smithen ikasleak, bere maisuaren teoria osatu zuen.
Bere ustez, herrialde batek abantaila konparatibo erlatiboa du produktu
guztien artean merkeen ekoizten duen bakarrean. Demagun, aurreko
adibidearekin jarraituz, Euskal Herriak merkeago ekoizten dituela bai
metalezko tresnak, baita ardoa ere. Baina metalezko tresnak %30 merkeago

3
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

egiten ditu eta ardoa, berriz, %10 merkeago bakarrik. Euskal Herriak, orduan, metalgintzan
espezializatu behar du eta Errioxak ardoan, bakoitzak produktu horietan abantaila konparatibo
erlatiboa duelako. Horrela, bi produktuen ekoizpena handitu eta bere prezioa merkeagoa
izango litzateke.

Adam Smithen abantaila konparatiboaren teoria azaltzeko adibide bat erabiliko dugu.
Demagun bi herrialdek, Frantzia eta Alemania,
telebistak eta txirrinduak ekoizten dituztela.
Frantzia trebeagoa da telebistak egiten Alemania
baino eta hau, berriz, trebeagoa da txirrinduak
ekoizten. Frantzian, 100 langilek, 160 lan ordutan,
500 telebista ekoizten dituzte hilean; Alemanian,
langile eta lan ordu berdinekin, 300 telebista
ekoizten dituzten bitartean. Txirrinduei
dagokielarik, Frantziak 200 egiten dituen
bitartean, Alemaniak 300 ekoizten ditu lan
baldintza berdinetan. Frantziak abantaila
konparatibo absolutua du telebistetan eta
Alemaniak txirrinduetan.

ABANTAILA ABSOLUTOA
Frantzia Alemania Guztira
Langile kopurua 100 100

Lan orduak 160 160


Orduak/telebista 32 53,3
Orduak/txirrinda 80 53,3
Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean
Telebistak 50x160/32 = 250 50x160/53,3 = 150 400
Txirrinduak 50x160/80 = 100 50x160/53,3 = 150 250

Ekoizpena lan banaketaren ondoren


Telebistak 100x160/32 = 500 500
Txirrinduak 100x160/53,3 = 300 300

Pentsa dezagun, orain, Frantzia trebeagoa dela ere txirrinduak ekoizten eta 320 txirrindu
egiten dituela aipatu lan baldintzetan. Kasu honetan ere lan banaketak emaitza hobeak lortuko
ditu, Frantziak hobari erlatiboa duelako telebistetan.

4
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

ABANTAILA ERLATIBOA
Frantzia Alemania Guztira
Langile kopurua 100 100
Lan orduak 160 160
Orduak/telebista 32 53,3
Orduak/txirrinda 50 53,3
Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean
Telebistak 50x160/32 = 250 50x160/53,3 = 150 400
Txirrinduak 50x160/50 = 160 50x160/53,3 = 150 310
Ekoizpena lan banaketaren ondoren
Telebistak 100x160/32 = 500 500
Txirrinduak 100x160/53,3 = 300 300

Orain egin ezazu zeuk kalkulua honako datuekin:


Gipuzkoak eta Nafarroak makinak eta ardoa ekoizten dituzte. Gipuzkoan, 100 langilek 160
ordutan 600 makina edo 300 litro ardo ekoizten dituzte; Nafarroan, berriz, lan baldintza
berdinetan 400 makina eta 700 litro ardo.

ABANTAILA ABSOLUTOA
Gipuzkoa Nafarroa Guztira
Langile kopurua

Lan orduak
Orduak/makina
Orduak/ardo litro
Ekoizpena espezializaziorik gabe, 50 langile arlo bakoitzean
Makinak
Ardoa
Ekoizpena lan banaketaren ondoren
Makinak
Ardoa

5
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

2 PASAIAKO PORTUA

"Duen fisonomia bereziari esker itsasontziei babesleku hobezina ematen die eguraldi txarra
dagoenean eta instalazioen eta makineriaren aniztasunari eta kalitateari esker bertaratzen diren
itsasontzi guztien beharrei erantzuteko gai den portua bilakatu da Pasaia. Pasaiako Portua portu
naturala da, itsasontziei erabateko babesa ematen dien badiak osatutakoa."
Pasaiako portua web orria

PASAIAKO PORTUA
"Hain zuzen, arintasuna da portuak eskaintzen duen abantaila
nagusienetakoa. Izan ere, itsasontzien batez besteko egonaldia
izugarri murriztu da azken urteotan, lan-sistema
arrazionalizatzeari esker.

Pasaiaren zeregina ez da mugatzen merkataritza-portu baten


berezko lanetara. Beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu,
hala nola, konponketa, eraikuntza eta abar"
Pasaiako portua web orria

Azken urteetan, bere trafikoaren hazkundeak frogatzen duenez, Pasaiako portua Gipuzkoak
duen irteera naturalik onena da nazioarteko merkataritzarako.

1. ARIKETA: Pasaiako Portuko orrira (http://www.puertopasajes.com/indexeus.htm) joan


zaitez eta trafikoaren atalean bilatutako informazioarekin bete ezazu A taula. Ondoren,
portuaren azpiegitura atalean, grafikoan (Internet Explorer bitartez baino ezin da ikusi),
bila ezazu zein kaitan garraiatzen diren merkantzia horiek B taula betez.

A: Merkantzia nagusia B: Kaia

6
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

2. ARIKETA: Pasaiako Portuko orrian aurki daitekeen informazioarekin erantzun ondoko


galderei:

ƒ Pasaiako portua automobilen esportazioan Espainiako lehena da. Horretarako roll-


on/roll-off sistema berezia erabiltzen du. Datu honi buruz ahal duzun informazio
guztia lor ezazu: zertan datza, zein kaitan egiten den, zein kopuru.....

ƒ Zenbat garabi daude?

ƒ Portuaren historiari buruzko informazioa eskura ezazu.

Erdi Aroa

XIV-XVI. mendea

7
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

XVI. mendea

XVIII. mendea

Aro Modernoa

XX. mendea

ƒ Zein erakundetako kideek hartzen dute parte Administrazio Kontseiluan?

3 ARANTZELAK ETA OZTOPOAK


Herrialdeek euren ordainketa balantza orekatzeko esportazioak bultzatu eta inportazioak
murriztu nahi dituzte. Baina estatu guztiek hau egingo balute, aduanak itxiko lirateke eta
mundu osoan autarkia nagusituko litzateke, nazio guztiek ahalik eta gehien esportatu nahi
dutelako eta ahalik eta gutxien inportatu. Hala ere, estatuek zenbait tresna erabiltzen dituzte
esportazio-inportazio erlazioa bere aldekoa izan dadin. Horretarako inportazioei oztopoak
jarri eta esportazioei laguntzak ematen dizkiete.

8
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

3.1 Inportazioei ezarritako oztopo motak

ƒ Kuotak: inportazioen murrizketa kuantitatiboa da. Gobernuek gehienezko kopuru


batzuk ezartzen dituzte produktu zehatzetan.
Adibidez, Europar Batasunak auto japoniarren
inportazioari mugak ipintzen dizkiote bertako
automobilgintza babesteko.
ƒ Arantzelak: inportatzen diren produktuei ezartzen
zaizkien zergak dira. Hauen helburua kanpotik
ekarritako produktuen salmenta prezioa igotzea da,
herrialdean bertan egiten diren produktuak
kanpokoak baino merkeagoak izan daitezen.
ƒ Hesi administratiboak: administrazioek ezartzen
dituzten arauak dira, bertako produktuak babesteko.
Mota honetako hesi bat kalitate eta osasunari
buruzko arau teknikoek osatzen dute. Adibidez, Europar Batasunak elikagai galkorrak
inportatzeko arauak ezartzen ditu, arraina edo frutaren gaineko kontrol sanitarioak
ezarriz.

Estatuek beti izango dute modua inportazioak oztopatzeko metodo berriak asmatzeko eta
nazioarteko hitzarmenak saihesteko. Horregatik, borondate politikoa erabakigarria da
merkantzien elkar truke librea bermatzeko.

3.2 Esportazioak bultzatzeko pizgarriak

ƒ Administratiboak: gobernuek bere herriko enpresei kanpoko


merkatuetara hedatzen laguntzen diete aholkularitza emanez,
bertako produktuen publizitatea eginez edota nazioarteko feria eta
erakusketetara eramanez.
ƒ Finantzarioak: gobernuak interesik gabeko maileguak,
arriskurako aseguruak edota dibisen trukeko balio aldaketak
bermatzen dituzten laguntzak eskaintzen dizkie bere enpresa
esportatzaileei.
ƒ Fiskalak: desgrabazio fiskalak (zergak murriztu), diru-laguntzak
eta zergen itzulketak dira erabiltzen diren tresna nagusiak. Neurri
hauek lehiaketaren kontrakoak izan daitezke eta, horregatik, ez dira
maiz onartzen nazioarteko merkataritzan. Adibidez, Koreak bere ontziolei
(itsasontziak egiten diren lantegiak) emandako diru-laguntzek bertako ontzien
prezioak jaisten dituzte eta beste estatuen salaketa sortarazi du munduko merkatua
irentsi dutelako dumping bidez (produktuak bere ekoizpen kostutik behera saltzea).

Gaur egun, beste bi dumping mota ditugu hizpide: ekologikoa eta soziala. Lehenengoan,
ingurugiroa kaltetzen duen ekoizpen sistema erabiliz prezioak merkatzen dira eta,
bigarrenean, eskulan merkea erabiliz (haurrak, presoak, esklaboak...) kostuak murrizten
dituzte.

9
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

Liberalismoaren iritziz, nazioarteko merkataritzarako oztoporik egongo ez balitz, produktuen


zirkulazioa kalitate eta prezioan oinarritutako irizpideen arabera gauzatuko litzateke eta,
ondorioz, mundu mailako lehiakortasuna izango litzateke nagusi.

3.3 World Trade Organization (WTO)

Munduko Merkataritza Erakundeak (World Trade Organization) nazioarteko trafikoaren


oztopoak ezabatzea du helburu. Joan zaitez bere gunera eta bilatu informazioa galdera hauei
erantzuteko.

1. Zer da erakunde hau? Non du bere egoitza?

2. Zeintzuk dira bere helburuak?

10
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

3. Zeintzuk dira bere kideak?

4. Zeintzuk dira merkataritza librearen abantailak.

11
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

4 NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK

Nazioarteko merkataritzaren garapenak zenbait tresna behar ditu bere jarduerak segurtasunez
burutu ahal izateko. Lehena, truke unitate fidagarri bat da, nazio
guztietan onartua eta beste moneten erreferentzia gisa erabil
daitekeena. 1914 arte, urrea izan zen truke unitate hori eta moneta
guztiak bere banku zentralean zeuden urre erreserben araberako balioa
zuten. Herrialde bakoitzak bere monetaren balioa urrearekiko
finkatzen zuen eta prezio horretan urre bihur zitekeen. Horrela,
ordainketa balantzan defizita zuen herrialdeak urrea galtzen zuen eta,
alderantziz, superabita zuenak bere urre erreserbak handitzen zituen.

Gerra arteko garaiak urre patroiaren gainbehera ekarri zuen. Orduan gertatutako krisi
ekonomikoak urre kopuruak ezin ziola ekonomiaren
garapenak eskatzen zuen erritmoari jarraitu argi erakutsi
zuen. 1944an, Bretton Woodsen (AEB), 44 estatu bildu
ziren sistema berria antolatzeko. Lehenik, Nazioarteko
Moneta Fondoa (International Monetary Fund) sortu zuten
mundu mailako merkatua ordenatu eta trukeak errazteko
asmoz.

Antolaketa berria Estatu Batuen zuzendaritzapean zegoen. Urrearen prezioa dolarretan


finkatzen zen eta beste estatuek euren moneta dolarrarekiko finkatzen zuten. AEBetako
gobernuak berak ezarritako prezioan eskaintzen zitzaion urre guztia erosi edota saltzeko
konpromisoa hartzen zuen. Beste aldetik, beste estatuen banku zentralek bere
moneten balioa mantentzeko konpromisoa hartzen zuten. Bistan da nazioarteko
merkataritza ardatza dolarra zela.

1973tik aurrera, Estatu Batuek urrearekiko bihurgarritasuna bertan behera utzi


zuten. Urrearen erreferentzia amaitua zegoen. Monetak libreki salerosten ziren
dibisen merkatuan eta, beste edozein ondasunaren kasuan bezala, eskaintza-
eskariaren legeak ezarriko zuen bere balioa. Honen funtzionamendua
horrelakoxea da: estatu batek gehiago esportatzen badu inportatu baino (superabit), beste
estatuek haren moneta erosi behar dute inportazioak ordaintzeko eta bere
balioak gora egingo du. Aldiz, gehiago inportatzen badu esportatu baino
(defizit), bere monetaren eskaintza eskaria baino handiagoa izango da, beste
dibisak erosi beharko dituelako, eta debaluatu (balioa galdu) egingo da.

Banku Zentralek dibisen merkatuetan eragin dezakete bai moneta


debaluatzeko, bai indartzeko. Banku Zentralak bere moneta erosten badu,
horretarako dibisen erreserbak erabiliz, honen balioak gora egingo du eta,
alderantziz, bere moneta saltzen badu, hau debaluatu egingo da.

12
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

ARIKETA

Joan zaitez Nazioarteko Moneta Fondoaren gunera (Fondo Monetario Internacional, FMI)
eta erantzun itzazu galdera hauek. (http://www.imf.org/external/spanish/index.htm)

ƒ Zer da, noiz sortu zen eta non du bere egoitza?

ƒ Zeintzuk dira bere helburuak?

13
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

ƒ Zeintzuk dira bere kideak?

ƒ Zein jarduera eramaten ditu aurrera?.

14
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

5 ORDAINKETA BALANTZA
Nazioarteko merkataritzaren azterketa egiterakoan, Ordainketa Balantza dugu elementurik
baliagarriena. Bertan, herri batek besteekin dituen moneta fluxuen gorabeherak islatzen dira.
Hona hemen Europar Banku Zentralak Ordainketa Balantzari buruz emandako definizioa:

Herrialde baten Ordainketa Balantza kontabilitate agiria da; bertan,


herrialde horretako biztanle eta munduko beste biztanleen arteko
transakzio ekonomiko guztiak jasotzen dira, gehienetan urtebeteko
epean.

Ordainketa Balantza bi ataletan banatzen da: kontu korronte balantza eta kapitalen
balantza. Eta lehena lau azpiataletan zatitzen da: merkataritza balantza, zerbitzuen balantza,
errenten balantza eta transferentzien balantza.

merkataritza balantza
Kontu korronte balantza zerbitzuen balantza
errenten balantza
transferentzien balantza
kapitalen transferentziak
Kapitalen balantza
kontu finantzarioa

5.1 Kontu korrontearen balantza


5.1.1 Merkataritza balantza

Merkataritza Balantzak herrialdeen arteko ondasunen transakzioak neurtzen ditu. Horrela


kalkulatzen da:

Merkataritza Balantza = Esportazioak - Inportazioak

Herrialde baten ekoizpen sistema lehiakorra denean, bere esportazioak handituko dira eta
inportazioak gutxitu. Begira ezazu Euskal Autonomia Erkidegoko datuak EUSTATeko datu-
bankuan, kanpo-merkataritza atalean, eta bete ondoko formularioa.

esportazioa inportazioa saldoa


2005
2006
2007

15
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

1. Nora doaz euskal esportazio gehienak? Aipatu lehen hiru bezeroak eta zein ondasun mota
diren.
2. Nondik etortzen dira inportazio gehienak hona? Aipatu lehen hiru hornitzaileak eta zein
ondasun mota diren.

Orain espainiar Estatuaren datuak bila itzazu INEko webgunean, INE base, kanpo
merkataritza, eta osa ezazu ondoko taula (http://www.ine.es/)

esportazioa inportazioa saldoa


2005
2006
2007

5.1.2 Zerbitzuen balantza

Zerbitzuen Balantzak herrialdeen artean trukatutako zerbitzuen balioa hartzen du kontuan.


Espainiar Estatuan turismoa da zerbitzurik garrantzitsuena eta honekin kontu korronte
balantza orekatzea lortzen du. Badira bestelako zerbitzuak ere, hala nola, aseguruak,
finantzarioak eta abar.

Zerbitzuen balantza = atzerritarrek bertan kontratatutakoak - bertakoek


atzerrian jasotakoak

Begira ezazu nola dagoen osatuta espainiar Estatuaren Ordainketa Balantza INEren orrian eta
bete formulario hau (kontu ekonomikoetan, ordainketa balantzara joan behar duzu) azken
urteko datuekin

merkataritza esportazioa inportazioa saldoa


balantza

zerbitzuen sarrera irteera saldoa


balantza

biak kontutan
harturik

16
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

5.1.3 Errenten balantza:

Errenten Balantzak soldatak nahiz mozkinak jasotzen ditu, bertan lan egiten duten
atzerritarrenak edota atzerrian lan egiten duten bertakoenak. Lehenak negatiboak eta
bigarrenak positiboak izango dira. Adibidez, atzerritar batek bertan lan egiten badu bere
errenta kanpora joango da, beraz, negatibo kontabilizatuko litzateke eta, alderantziz. Beste
hainbeste gertatuko da enpresen mozkinekin. Euskal enpresa batek kanpoan egindako
inbertsioengatik lortutako mozkinak positiboki kontatuko dira gure errenten balantzan eta
atzerritar enpresen inbertsioetakoak, berriz, negatiboki; adibidez, multinazionalenak.

Errenten balantza = bertakoen errentak atzerrian - atzerritarren errentak bertan

Joan zaitez INEra (Kontu ekonomikoak/Ordainketa balantza) eta bila itzazu ondoko datuak:

Azken urteko Estatuko


Diru-sarrerak Diru-irteerak Saldoa
errenten balantza

Errenta

ARIKETA

Errenten balantzak bi osagai ditu: lan eta inbertsioen balantza. Desorekarik ikusten al duzu bi
azpibalantza hauen artean? Azal ezazu egoera hau.

17
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

5.1.4 Transferentzien balantzea

Transferentzien balantza aztertzerakoan, zaila da bereizten kontu korronte eta kapitalaren


transferentzien artean. Lehena kontsumoarekin erlazionatutako diru transakzioak dira eta
bigarrena, aldiz, inbertsioarekin lotutakoak. Horrela, etorkinen errentak eta gizarte
segurantzako pentsioak, adibidez, kontu korronte transferentziatzat hartzen dira eta Europar
Batasuneko fondoak kapitaltzat.

Ongizate estatuak bere hiritarren bizimodua hobetzeko hainbat politika burutzen ditu, honek
transferentzien kopurua handitzea ekarri du II Mundu Gerratik aurrera.

Transferentzia: ezeren truke egiten den alde bateko ordainketa. Adibidez:


bekak, dohaintza, diru-laguntzak, eta abar.

Joan zaitez INE datu basera eta ondoko taula osatu:

Azken urtea Diru-sarrerak Diru-irteerak Saldoa

Transferentzia arruntak

5.2 Kapitalen balantza


5.2.1 Kapitalen transferentziak

Kapital transferentzien kontuan kontraprestaziorik gabeko kapital mugimenduak jasotzen dira.


Espainiar Estatuaren kasuan kontu honek saldo positiboa du, Europar Batasunetik iristen diren
diru-laguntzak direla eta. Europar estatuen arteko desberdintasun ekonomikoak leuntzeko
hainbat fondo eratu ziren: Kohesio Fondoak, Egitura Fondoak (FEDER) eta Nekazaritza
Fondoa (FEOGA), besteak beste. Fondo hauek estatu garatuenetatik pobreenetara joaten diren
transferentziak dira.

Joan zaitez INEren datu basera eta bila ezazu informazioa

Azken urtea Diru-sarrerak Diru-irteerak Saldoa

Kapital transferentziak

18
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

ARIKETA

Bila ezazu Europar Batasuneko fondoei buruzko informazioa bere gunean.


http://europa.eu/index_es.htm

1. Zein estatuk osatu dute 2004ko maiatzetik aurrera Europar Batasuna?

2. Erregioen garapenaren orrietan (política regional) bila ezazu zeintzuk diren FEDER
eta Kohesio Fondoen helburuak.

19
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

5.2.2 Kontu finantzarioa

Kontu finantzarioan atzerritarrek gurean egindako inbertsioak eta bertakoek kanpoan egiten
dituztenen arteko saldoa islatzen da. Inbertsio hauek mota desberdinetakoak izan daitezke:

Zuzeneko inbertsioak: atzerritar batek lursail, etxe, eraikin, enpresa bat erosten badu bertan,
edo bertako enpresa batek kanpoan inbertitzen duenean. Helburua epe luzeko
errentagarritasuna bilatzea da.

Karterako inbertsioak: enpresa bateko akzioetan inbertitzen denean.

Epe luzeko eta motzeko kredituak: bai kanpoko erakunde batek bertakoari kreditu bat
ematen dionean, bai hemengo erakundeak atzerritarrei ematen dienean.

Erreserba aldaketak: defizitak dibisen erreserben jaitsiera dakar eta superabitak igoera.

Bila ezazu informazioa INEn eta osatu ondoko taula:

Azken urtea Diru-sarrerak Diru-irteerak Saldoa

Kontu finantzarioa

Laburtuz, Ordainketa Balantzak bi osagai nagusi ditu, esan dugun bezala:

1. Kontu Korrontearen balantza: Kontu Korrontearen balantzan, herrialde baten ekonomiak


bere jarduera arruntean sortzen dituen diru mugimendu guztiak islatzen dira: merkataritza,
turismoa, errentak, mozkinak....

2. Kapitalen Balantza: Kapitalen Balantzan, berriz, kapital eraketa edo inbertsioarekin


erlazionatutako diru mugimenduak azaltzen dira.

ORDAINKETA BALANTZA =
Kontu korronte balantza + kapitalen balantza

Herrialde batek azpibalantza batean desoreka izatea ez da arazoa, besteekin konpentsatzen


den bitartean. Baina Ordainketa Balantza osoaren saldoa negatiboa bada, nazio horren moneta
erreserbak murriztu eta bere kanpo zorra handituz joango da.

20
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

Egoera honek epe luzean herrialde horren ekonomian ondorio latzak ekarriko ditu: inflazioa,
lehiakortasun eza, monetaren debaluazioa, eta abar. Azkenean, bere
Ordainketa Balantza orekatzeko kanpoko maileguak eskatu beharko ditu,
Munduko Bankuak ematen dituenak, eta honek zorpetzearen gurpil
zoroan sartzea dakar. Ondorioz, herrialde batzuek bere defizitak
orekatzeko maileguak eskatzen dituzte eta mailegu hauen interesen
ordainketak bere defizitak areagotzen ditu, amaierarik gabeko zorpetze batean murgilduz.

6 GLOBALIZAZIOA
"Industria handiak Amerikako aurkikundeak prestatu zuen mundu merkatua sortu du. Mundu
merkatuak merkataritzaren garapena, nabigazioa eta lurreko garraio guztiak ikaragarri azkartu
ditu...Mundu merkatuaren esplotazioaren bidez burgesiak izaera kosmopolita eman die herrialde
guztien ekoizpen eta kontsumoari."
Karl Marx, Manifestu Komunista. 1848

Marxen hitzok profetikoak izan daitezke gaur egungo


globalizazio eta antiglobalizazioaren arteko gatazkari
erreparatuta. Nazioarteko merkataritza librearen garaipenak
kontrako erreakzio kritikoa piztu du, antiglobalizazio
mugimendua izenekoa. Globalizazioaren kontrakoek,
liberalismoak areagotzen dituen desberdintasun sozialak salatuz,
beste mundu bat posible dela aldarrikatzen dute.

Kapitalismo liberalaren erakundeak -Nazioarteko Moneta Fondoa (IMF) edo Mundu


Merkataritza Erakundea (WTO)- biltzen diren bakoitzean, hiri berean globalizazioaren
kontrako manifestazio itzelak egoten dira. Zein da talde hauen ideologia eta zein helburu lortu
nahi dute? Atal honetan galdera honi erantzuten saiatuko gara.

Globalizazioa zer den jakiteko, bere eragina bost ataletan aztertu behar dugu:

• merkataritza librea
• multinazionalen inbertsio zuzena
• burtsako kapitalen mugimendu azkarra
• migrazio handiak herrialde garatuetara
• komunikazio teknologien garapena eta homogeneizatze kulturala

Merkataritza libreak garatzeko aukera ezin hobea ekar diezaieke herrialde atzeratuei; izan
ere, bere kostu baxuei esker, herrialde garatuak baino lehiakorragoak dira, batez ere, eskulan
merkea eta aski formatua baldin badute, Europa ekialdeko herrialdeak bezala. Baina,
liberalismoa hainbeste aldarrikatzen duten nazio garatuak izaten dira lehenak euren merkatuak
babesten herrialde txiroetako produktuen aurrean.

21
MAITE GOÑI EIZMENDI 2008-09 ikasturtea
5. ATALA Nazioarteko merkataritza

Multinazionalen inbertsioek aberastasuna sortzen dute nazio azpigaratuetan, baina herri


hauen araudi laboralek eskulanaren esplotazioa baimentzen dute askotan, eta sortutako balio
erantsiaren zati txiki bat besterik ez da gelditzen bertan.

Kapital mugimendu espekulatiboek, ordea, moneta krisi latzak


eragin ditzakete ekonomia ahuletan, hala nola, Mexiko, Tailandia,
Argentina edo Turkia. Espekulazioak mesfidantza eta
globalizazioaren kontrako erreakzioak piztu ditu.

Migrazioak arazoak sortzen ditu etorkinak jasotzen dituen


herrian, baina herri hauek eskulan honen beharra dute bere
ekoizpen sistemarako.

Komunikabideen garapenak eredu kultural amerikarra esportatu eta homogeneizatze


kulturala ahalbidetzen duen era berean, globalizazioaren kontra borrokatzeko tresna bihurtu
da, internet izaten baita mugimendu hauen koordinazio modua.

Globalizazioa, beraz, fenomeno konplexua da. Abantailak eta


arriskuak ekartzen ditu eta liberalismoaren doktrina zabaltzen
duen bezalaxe, kontrako borroka ahalbidetzen du.

Joan zaitez ATTAC erakundearen webgunera eta bila itzazu globalizazioaren kontrako
arrazoiak eta leloak.

22

También podría gustarte