Está en la página 1de 4

ARGUDIOZKO TESTOA

IZENA: June Viñegra

IRAKASLEA: Elixabete
Sagasta

IRAKASGAIA: Euskara

KLASEA eta MAILA: 2. B


D.B.H

DATA: 2011/03/9an
HERIOTZA ZIGORRAREN
ALDE EDO KONTRA?

Badakigu jakin, heriotza zigorraren eztabaida gai


polemiko handia izan dela antzinalditik. Gero eta gehiago
heriotza zigorraren kontrako kanpainak eta berriak agertzen
dira, baina horrela izan arren, gai honi buruz ez didate nire
ikuspuntua aldatuko.

Banako batek, beste banako bat edo batzuk


hiltzerakoan eta aske geratzea edo kartzelan urte gutxiz
egotea ez zait bidezkoa iruditzen; hortaz, heriotz-zigorrak
herrialde gehiagotan izan beharko lirateke. Adibidez
amerikar batek 20 pertsona hil zituen 1991. urtean eta
2020. urtean irtengo dela ezarrita dago. Jende ugarik hauxe
irakurtzean pentsatuko du, hogeita hamar urte zigor
moduan ondo dago baina nik galdera hau egiten diet: Nola
dakizue ez duela hilketa gehiagorik egingo??

Gai honekin ados egon arren, beste jende asko ere


kontra dago. Bere ikuspuntua defendatu nahi dutenean
esaten dute batzuetan pertsona errugabeak hiltzen
dituztela.
Hori ez da egia; azken batean, ez dutelako
susmagarria den pertsona bat heriotzara kondenatzen,
aurkitu dituzten frogak determinanteak ez badira.

Zientifikoki frogatuta dago, heriotza zigor kondena


ezarrita dagoen estatuetan indarkeri, bortizkeri, genero-
indarkeri, hilketa, salaketa, lapurreta eta abar kasu gehiago
ematen direla.
Irudi honek frogatzen duen bezala Kolonbian, Estatu
Batuetan eta beste estatu batzuetan hiltzaile bortitz
gehienak estatu hauetan kokatzen dira, horregatik hiltzaile
hauei heriotza zigorra ezarri beharko litzaieke.

Banako bat heriotzara kondenatzea gaizki egon arren,


beharrezkoa ikusten dut zenbait kasuetan heriotza zigorra
ezartzea.

Bukatzeko espero dut argudiozko testu hau jende


askorentzat balio handikoa izatea heriotza zigorraren alde
edo kontra jartzeko.

También podría gustarte