Está en la página 1de 3

SAYATU ETA LORTUKO ZU!

Bethel, Mona eta Nizar hiru lagun ugandar dira. Hara eta hona ibili ondoren Euskal

Herriko txoko honetara iritsi dira: Oiartzualdera. 4 urteko Bethel Errenteriako ikastetxe

publikoan hasi da aurten eta harrituta dago andereñoren ahotik ateratzen diren soinuak

etxekoenak ez bezalakoak direlako. Eskolan hainbat hil pasa ondoren galdezka hasi da:

- Ama, zetako andereñok itz iten du ezberdin?


- Ama, aita, english eta swahili. Andereño, euskara.
- Zetako euskara?
- …
Mona amak ez daki nola erantzun. Ezta Nizar aitak ere.

Igande batean Bethel gurasoekin dabil Errenterian paseatzen. Kale-kantoi batean

kantuan ari den gizon bat ikusi dute. Gizona txiki xamarra da, begi bizi-biziak ditu eta

aurpegi beltzarana. Entzuten geratu dira:

Iparragirre abilla dela, askori diyot aditzen,


eskola ona eta musika, ori oyekin serbitzen

- Aita, zetako kantatzen du?
- Eskatu diru!
- Eta zetako eskatzen du dirua?
- Da pobre gizon eta nahi diru.
Bethel erne-erne dago gizonari begira. Halako batean, beste doinu batekin hasi da:

Pasayako plazatik, dator notiziya,


xexen bat izan dala, jeniyoz biziya

Kantariak begiaz keinu egin dio Bethel txiki beltzaranari. Bethelek gurasoen ondotik

alde egin du, gizonarengana hurbildu da, eta galdetu dio:

- Dirua nai zu?


- Ez, neskatxa!
- Zetako kantatzen tzu?
- Ni, Xenpelar naz, bertsolaya.
- Zetako bertsolaya?
- Bertsuk kantatzen ditudalakoz.
- Eta zetako?
- Ondo pasteko eta jendia alaitzeko.
- Eta erreza da?
- Pratika pixkat bier da, baña azkenin atatzen da.
- Nik e kantatu nai dut.
- Lasai, neska, sayatu zaite eta sayatuz gero, lortuko zu!

Bethelek bertso-kontutan laguntza gutxi jasotzen ahal du etxean, baina Xenpelarrekin

pasatako bost minututan Iparragirre abilla dela eta Pasayako plazatik bildumen

lehenengo bertsoak ederki ikasi ditu.

Astelehenean eskolara joan eta andereñori bertsoak kantatzen hasi zaio. Andereñoa zur

eta lur geratu da. Bethel bertsoei buruz eta Xenpelarri buruz galdezka aritu zaio.

Etxekoek ez dakite nor den Xenpelar delako hori, eta Bethelek eskolan ikasitakoak

Nizar eta Mona gurasoei kontatzen dizkie.

Orain eskolan Xixupikaren kantez gain eskualdeko bertsolari zaharren bertsoak

kantatzen hasi dira: Xenpelar, Txirrita, Lexo, Kaskazuri… Eskualdeko bertsolarien

bertsoak ezagutzen ditu, eta urteak aurrera joan ahala, eskolako berri bertsotan

kontatzeko gai izatea espero du. Oso gogoan du Xenpelarrek esandakoa: Lasai, neska,

sayatu zaite eta sayatuz gero, lortuko zu!


Bethelek gaur 12 urte ditu eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketako finala

jokatu berri du.

Emaitza garaia da, eta hala dio aurkezleak:

- Gaurko txapelduna 313 puntu lortuta: Bethel Diab.


Gurasoak jendartean daude malkoei ezin eutsirik:

- Nizar, gogoan al duzu duela 8 urteko igande hura?


- Bai, Mona. Ez genekien zer zen bertso bat. Ez genekien nor zen Xenpelar. Ez
genekien euskaraz…

Egilea: Mikel Lersundi Ayestaran

También podría gustarte