Está en la página 1de 3

IRANTZU ETA PEREZ SAGUTXOA

Goiz hartan amak Irantzu dentistarengana eraman zuen. Ai, ai, ai!, kexaka

zihoan Irantzu, hagineko min handia baitzuen. Dentistak hagina ikusi bezain pronto

esan zuen: mina desagerrarazteko hagin hau kendu behar da, eta hitz hauek esan

ahala, ttaka!, hagina atera zuen. Hura zen hagin potoloa, dentistak inoiz ez ikusitako

handiena.

- Tori, politta – esan zion Irantzuri-. Gauean ez ahaztu burukiaren azpian

sartzea. Perez Sagutxoak gustura eramango du.

Honelaxe egin zuen Irantzuk, ilusioz beterik, baina hurrengo goizean esnatu

zenean, hagina oraindik burukiaren azpian zegoela ikusi zuen eta Sagutxoaren bisitaz

arrastorik ez zegoen. Triste jarri zen neskatoa.

- Ama, Perez Sagutxoa ez da etorri. Ez da nitaz gogoratu.

- Lasai, Irantzu, lan asko izango zuen. Gaur hagina berriro sartuko dugu

burukiaren azpian.

Gau hartan Irantzuk hagina berriro ipini zuen, eta hurrengo goizean esnatu

zenean… hortxe zegoen oparitxo bat etaaaaaa…. Perez Sagutxoaren eskutitz bat!!!

Irantzu maitea,

Atzo goizean triste jarri zinen burukiaren azpian hagina aurkitu

zenuenean eta Perez Sagutxoa zure etxera etorri ez zela pentsatu zenuen, baina

ez, oker zaude, Perez Sagutxoa ez da inoiz bere bisitatxoez ahazten. Zer gertatu

zitzaidan kontatuko dizut.

Tipi-tapa joan nintzen nire poltsatxoarekin zure etxerantz, hortzaren

usainari jarraituz. Isil-isilik sartu nintzen zure etxean, haurrak esnatzea ez

zaidalako gustatzen.

Isil-isilik. Zure anaia Ander lo zegoen (aizu, Anderren hortzak


aspaldi ez ditut jaso), aita eta amaren gelara ere sartu nintzen, hauek ere lotan

zeuden, nolako zurrunga handiak egiten dituzten!!! Lehoiak ziruditen!!!

GRRRRRRR!!! Eta zure ahizpa Olatz ere ikusi nuen lotan, sei hortz dituela

konturatu nintzen, urte batzuen barru bere hortzak ere jasotzera etorriko naiz

Sekretutxo bat kontatu behar dizut, sukaldean gazta eder bat aurkitu

nuen eta ogitarteko bat prestatu nuen. Bai goxoa! Azkenik, zure gelara sartu

nintzen eta hor zinen zu ohean, goxo-goxo lo egiten, polit-polita. Ezer egin

baino lehen, esnatuko ez zinela ziurtatu nuen eta gero kontu handiz burukiaren

azpian begiratu nuen. Han paper bat zegoen eta pentsatu nuen: " Paper

honetan bilduta egongo da hortz txikia" Txikia? Bai zera !!! Hau sustoa!!! Nik

espero nuen hortz txikiaren ordez izugarrizko hagina aurkitu nuen, HAGIN

ERRALDOIA!!! Ene! Oso gutxitan ikusi dut nik honelako hagin potoloa

haurren ohetan. Ai ama!!! Hagin hori gordetzeko nire poltsa txikiegia zen.

Baina.... Irantzurena izatea ba al zitekeen? Ez, ez, ezinezkoa zen, hain handia

izateko aitarena edo ondoko bizilagunarena izan behar zuen. Badaezpada ere

ahoa ireki nizun eta... ene! Bai, hagina Irantzurena zen, oraindik utzitako zuloa

ikus nezakeen.

Arazo asko nituen. Hasteko, hagina nire poltsan ez zen sartzen, hain

ikaragarria zen; bigarren, honelako hagin potoloa ateratzen uzteko oso-oso

ausarta izan behar da eta ikusten nuenez Irantzu super ausarta izan zen, beraz,

sari ederra merezi zuen eta ez nik eramaten nuen 10 zentimoko txanpon ziztrina

ez zen nahikoa.

"Aizu, Perez Sagutxo, ez al dizu lotsarik ematen?", esan nion neure buruari.

"Agian Irantzuk egun bat itxaron dezake. Horrela, bihar gauean nik hagina

eramateko orgatxo bat ekarriko dut, eta opari dotore bat ekar niezaioke. Bai,

horixe egingo dut!"


Ohartxo bat idaztea erabaki nuen, bihar itzuliko nintzela esateko, baina

ezin izan nuen; sentitzen dut, Irantzu. Momentu horretan Olatz negarrez hasi

zen, ama sukaldera joan zen biberoia berotzera, aita jaiki zen komunera, eta

Ander ametsetan hizketan hasi zen. Ai ama, harrapatu egingo naute!!! Larritu

egin nintzen eta zalapartaka etxetik korrika alde egin nuen. Hauexek izan ziren

nire abenturak, Irantzu.

Baina gaur bai, gaur nire lana gustura beteko dut eta nire etxean leku

berezi batean hagina gordeko dut, nire oparia zuk merezi duzuna izatea espero

dut, eta muxu handi bat ere emango dizut sudur puntan.

Bukatzeko, oso garrantzitsua den zerbait esango dizut: zaindu itzazu zure

hortzak, ez jan litxarreria gehiegi ( badakit orain txintxo zabiltzala eta ez

duzula jaten) eta ez ahaztu egunero hortzak hiru aldiz garbitu behar direla:

goizean, bazkaldu ondoren eta ohera joan aurretik.

Muxu handi bat,

prexioxa.

Perez Sagutxoa

Egilea: MAITE RUIZ DE AZUA (ERRENTERIA)

También podría gustarte